Zaharrekin zer egin?


2021eko uztailaren 28an
Apika titulu hori ez da gaur egun politikoki oso zuzentzat hartua izango, baina horixe baino ez zen 1972ko maitzaren erdian ZERUKO ARGIAk kaleratutako editorial haren izenburua eta, azken batean, hirugarren adineko, laugarreneko edota adinean sartua izateak gauza bera esan nahi du: jaiotzen den orok duen zoria, baldin eta nahikoa bizitzen bada (bestelakoa okerragoa da, nahiz honi buruz ere egon badauden iritzi kontrajarriak). Dena den, garrantzitsua ez da adin handia izatea lortu duenari deitzen diogun era, nire ustez behintzat, pertsona hori behin zahartzarora iritsiz gero, aurkitzen den egoera baizik. Eta hain zuzen hortaz mintzo zen Z. ARGIAko editorialgilea.


BIHARKOAK GOGOAN

"Afrikako Paul Zoungrana kardenal beltzaren ateraldiak ematen dit izpide", azaltzen zuen ezer baino lehen. Eta zer gauza bitxi esan ote zuen, bada, arazoz gainezka zegoen/dagoen lurralde afrikarreko kardenal beltz horrek? Dirudienez, honako hauxe: "Afrikan ez dago ez eskalerik eta ez etxerik gabeko umezurtzik... Beren etxekoekin bizitzen dira eroak eta lepradunak. Taldeak babesten ditu. Ontan ez dugu europarrok duzuen buruausterik".
Adierazpen horrek ukitu zuen nonbait editorialgilearen bihotza. Arrazoiak, jarraian ematen zituen: "Aurrerapenaren alde egon behar dugu ezpairik gabe. Baiña ez da berriketakoa erri aurreratuetan sortu dan zenbait katramilla. Zaharrei eta elbarriei buruz, esate baterako. Izotza bera baino otzagoa dan mundu bat egiten ari gera zaharrentzat. Zuhaitzaren gerrian sortu ohi dan ardagaiaren antzera, otz eta bakar arkitzen direla esan dezakegu zaharrak gaurko gizartean".
Eta irakurleren baten baitan "niri bost!" erantzuera sumatu balu bezala, honako hausnarketa gehitzen zion aurretik esandako horri: "Baiña ez dezagun uste izan, mundu au, gaurko zaharrentzat egiten ari geranik. Biharko zaharrentzat ari gera egiten batipat. Gu, geu, gazteok ari gera geurontzat illobia egiten. Gu bait gera biharko zaharrak".
Beraz, hasi kontuak ateratzen! Zer zor ote zion gizarteak adinduari, editorialgilearen ustez? Ez batzu-batzuek uste zutena, honako argibidea ematen zuen-eta. "Au ez dut, zaharrei aginpidea kentzen ari geralako, esaten. Ez dut uste zaharren esku egon behar dutenik erantzunkizun aundiko gorabeherak; ez etxean, ez lantokian, ez errian, ez elizan, eta ez iñon. Zaharrek ez dute lanik egin behar, atsedena artu baizik. Zenbait erantzunkizuneko leku ez da gaztetan egindako lanen sari eta ordain. Eta ontan ez da eredurik onena Eliza".
On Jose Maria Aznarrek irakurri izan balio!


ADINDUAK MAITATZEKO ERA

Editorialgileak argi zeukan adindutako pertsonen eginbeharra. "Zaharrek bizitzaren eskarmentua eman behar digute. Lanerako adorea eta poza, ez zailtasuna eta etsipena. Aintzakotzat eta gogoan artzekoak dira zaharren esanak eta iritziak. Enbor oien adar eta frutu gera. Baiña, ez etxearen, ez lantokiaren, ez erriaren, ez gizartearen, ez elizaren eta ez munduaren etorkizunak ez du egon behar zaharren esku".
Beharbada norbaitek gaizki hartuko zuela hori, eta badaezpada gauzak bere lekuan jartzen saiatzen zen jarraian: "Ori, ez da besterik gabe zaharrak zokoratzea, zamak eta txalmak kentzea baizik. Ori zaharrak maitatzea da".
Behin aurrekoa argiturik, bestelako azalpenak: "Zaharrentzat mundu tristea egiten ari gerala esandakoan ez gara zahar-saririk gabe edo sari lotsagarriz baliatzen direnez mintzatzen. Orrenbeste arrantzale, nekazari, langille beren premiak estaltzeko aiña diru gabe, zahartzarokorik gabe. Ez dago eskubiderik. Orrenbeste zahar gure errietan non bildu eta ibilli ez dakitela. Orrenbeste zahartegi arlote... Ez dago eskubiderik. Baiña ez gara ortaz mintzatzen. Ori guztia zuzendurik dagoen gizartean pentsatzen dugu".
Balizko egoera horretan, zer ordea? Horixe galdetzen zuen editorialgileak: "Zer egin behar dugu zaharrez? Zahartegietan pillatu behar al ditugu? Ez dago gure gaurko etxeetan zaharrentzat lekurik. Zaharrak berriz, bere txokoan, bere errian, bere etxean bizi nahi du. Zeiñen tristea dan zahartegian edo etxean bakarrik bizi dan zaharraren bizitza! Bere semerik edo alabarik gabe, bere ilobatxorik gabe…".
Eta amaiera gisa: "Zer gizarte eratzen ari gera geurontzat?"

Zenbat gara 72
Bizkaitar askok daki oraingoz, "La Gaceta del Norte" egunkarian Athletic Bilbao delakoaren araudiak direla eta, sortu den eztabaida lotsagarria. Lotsagarria diogu, ze, gezurra dirudi hain azalezko arazo batez, jendea berotzea eta zenbait egunetan egunkari batetako orri osoak horretaz betetzea. Itxura denez, Miren Edurne Salsamendi andereñoak, emakumeek ez dutela hitzik ez botorik elkarteko biltzarretan salatu du eta, horra hor eztabaida sortu. Batzuk erabateko berdintasuna behar dela gizakume eta emakumeen artean. Bestek ordea, emakumeek hobe dutela gizakumeen "arazotan" ez sartzea. Era guztitako iritzi atzerakoiak irakur ahal izan ditugu, baina, behar bada, bati deritzagu bakanen eta lotsagarrien, hots, ez du ba esan Etxebarria Larreta izeneko batek, emakumeek "agindu" nahi dutela, gauzak dagoeneko nahi ez dituena joan dadila pikutara, eta tradizioa dela herri batetako gauzarik baliotsuena! Bapo, mutil. Halakoek ez dute, ez, zensura jasan beharrik gure egunkari xelebreetan. (1972-V-7)

Idiazabalgo gaztari monumentua
Idiazabalgo gaztak, artzaiak aberastuko ez baditu ere, erriari sona emango dio behintzat. Aza-ostoan bilduta usai eta zaporerik ederrenez irauten omen du; ta Frantzian, hainbeste gazta-klase egiten dan tokian, ez omen da oberik. Orain Etxegarate gaiñean monumentu bat altxa behar omen diote. Ondo etorriko da, andik datozen kotxedunak, presak alde batera utzirik, gazta-zati bat jaten geldi ditezen, ta gero, goserik ez daukaten ezkero, Gipuzkoan zehar astiro ibil ditezen, besteari pasa nahian aritzeko bide estuegiak dauzkate-ta (1972-V-07)

Gizonaz burua
Gizonaren gailurrean burua dago, edo gizonaren gailurra da burua. Gizona buruak zuzentzen duela esan daiteke: belarriak, sudurra, begiak berak ditu. Baiña ahalmen hoien jabe izanik, beste garrantzi haundiagokoen nagusi da: adimenak, oroimenak eta nahimenak buruan egiten dute beren lana, han barruan ernetzen dituzte pentsamentu berriak, gertaera zaharrak gogoratzen eta erabakiak hartzen. Horregatik esan dezakegu buruak bideratzen duela gizona. (...) Burua astuna da. Ez adimenak lortzen dituen pentsamentuak astunak diralako edo asko diralako. Ez. Gauza segurua da, ikusia dago teilatu batetik erortzen diran ia gehienak buruz behera jaisten direla: baita kaxkariñak ere (...) (1972-V-07)


ASTEKARIA
2002ko maiatzaren 05
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude