«NIK ERABILITAKO TEORIEI ERE KRITIKA EGITEN DIET»


2021eko uztailaren 28an
Jon Kortazarrekin patxadaz hitz egiteko aukera duena, berehala ohartzen da oso maite duela literatura. Zerbaitegatik izango da EHUko Literatura katedraduna, jakina. Baina irakurri dituen liburu eta idazle pilaz diharduenean, gizon honena ez da zalantza gabe literatur kontuetaz daukan jakite sakonaren agerpen hutsa, pasioa nabaritzen baita bere hitzetan. Lauaxeta, Mikel Zarate, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta auskalo zenbat idazleren lan eta joeretan ez ote duen sakondu.

Poesia al da gehien arduratzen zaituena?
Literatura da arduratzen zaidana. Ofizioz ere literaturako irakaslea naiz. Tesia Lauaxetari buruz egin nuen, eta horrek pixka bat markatuko ninduela esan beharko litzateke. Mementoren batean narratiba askotxo idatzi nuen, baina denborarekin 80ko hamarkadako poesia aztertzen saiatu nintzen berriro, eta era konsziente batean gehienbat poesia jarraitu dudala esan genezake. Ez bakarrik poesia, jakina. Denetarik irakurtzen dut, eta noizbehinka nobelari buruz edota ipuingintzari buruz ere idazten dut, baina egia da poesiari buruz askoz gehiago egin dudala. Alde batetik, "Luma eta lurra"ren proiektua dago, bestaldetik "Oroimenaren eszenatokiak", eta, horrez gain, urtean zehar argitaratzen diren edo behintzat nire eskuetatik pasatako liburuen aipuak egiten ditut.

Olerti Etxeak argitara ematen dituen horiek al dira?
Bai. Azken bost-sei urteotan eraman dudan bide baten jarraipena da hori. Une batean konturatu nintzen euskal poesiari arreta gutxitxo jartzen zitzaiola, eta agertzen ziren liburu guztien aipuak egin eta gordetzen hasi nintzen. Gero, "Euskal poesiaren kaierak" izenburuarekin agertu ziren batzuk aldizkarietan. Orain "Euskal poesiaren kritika" deitzen dira ("Kaiera" izenburua hartua dagoelako), baina ez da ezer landua, hor ez ditut agertzen idazleen bideak eta joerak, irakurketarako gidak-edo dira, eta Olerti Etxeak argitaratzen ditu urtero. 2001ekoa laster argitaratuko da.

Poesiaz argitaratutako guztia jasotzen al duzu?
Saiatzen naiz, baina uste dut bateren batek ihes egin didala… Izan ere, batzuetan ez da erraza izaten liburu dendetan zenbait lan aurkitzea ere, eta ez naiz egileei liburua eskatzen hasiko! Edizio murritzegiak direlako ote den? Ez, ez da hori izaten arrazoia, nahiz poesian badagoen autoediziorako joera bat ere… Baina gehientsuenetan banaketa arazoak izaten dira, batez ere sariketetako liburuekin. Adibidez, Ixiar Rozasen azken liburua aurkitzea oso zaila egin zait.

Irakurriak irakurrita, baikor al zara euskal poesiaren egoeraren aurrean?
Joerak izugarri zabaldu dira. Baina uste dut poesia ez dela asko argitaratzen. Beno, era berean, gorabehera handiko literatura da gurea, eta gaur esaten duzu "poesia gutxi argitaratzen da", eta aurten zazpi liburu argitaratuko omen dira sei hilabetetan…! Baina iaz 12 izan ziren denera, eta aurreko urtean ez dakit 8 ez ote ziren izan. Orduan, gorabehera horien aurrean, zer esan? Saizarbitoriak asko azpimarratu du euskal literaturak, azken hogeita hamar urteotan, ikaragarrizko aberastasuna erakutsi duela. Ados. Baina beste alde batetik, nik uste dut arazoak ere badituela. Eta arazotxo horietako batzuk aipatzen ditut, hain zuzen, orain argitaratuko dudan "Diglosia eta euskal literatura" liburuan.

Horri heldu aurretik, esaiguzu zerbait zure azken aurreko argitarapenaz, "Oroimenaren eszenatokiak. Pott bandaren poesia" deritzan horretaz.
Egia esan, Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandiaren poesiaren inguruko liburu bat da. Pott bandaren barruan egon zen beste poesia idazle bat ere, Manu Erzilla, baina horren lana "Luma eta lurra. Euskal poesia 80ko hamarkadan" liburuan sartua nuen. Beraz, beste honetarako geratu zitzaizkidan Bernardo Atxagaren "Etiopia" eta Joseba Sarrionandiaren lau liburu: "Izuen gordelekuetan barrena", "Marinel zaharra", "Gartzelako poemak" eta "Hnuy illa nyha majah yahoo", nahiz eta liburu horietako bakoitzak egiten duen bestearen/besteen bilketa eta osaketa.

Zein asmorekin idatzi zenuen liburu hori?
Batez ere ikuspuntu berriak aurkitzen saiatu nintzen. Beharbada ez da poesia liburu horiei buruzko lan bat, baizik eta liburu horietan agertzen diren gako batzuei buruzkoa. Literatur kritika egitea baino gehiago, joan-etorriko lan bat egin nahi nuen. Beno, horretan saiatu nintzen behintzat.

Zeintzuk dira aztertzen dituzun gako horiek?
Beti egon da lotura bat arteen artean, eta Atxagaren kasuan, bere poesia horren eta zinemaren artean egin nuen nik lotura, ikusteko zinemaren hizkuntzak nola moldatzen duen poesiaren hizkuntza; zatien bidez, fotogramen bidez, zinemak nola eratzen duen poema bera. Izan ere, abangoardiaren hizkuntzak zerikusi handia dauka zinemarekin. Hori zen nire helburuetako bat. Gero, zinemaren gako horretatik ispiluen sinbolora pasa nintzen, imaginazioaren munduak nola eratzen duen poesia hori aztertzera. Ispiluak zera adierazi nahi izan du betitik, arrazionalitateen mundutik irudimenaren mundura igarotzea. Hirugarren gakoa, bidaia da, Joseba Sarrionandiaren "Izuen gordelekuetan barrena" liburuak, batez ere, bidaia markatzen duelako. Eta gero, beste gai inportante bat aztertu nuen, autobiografiaren gaia.

"Gartzelako poemak" jo al dituzu autobiografikotzat Joseba Sarrionandiaren poesian?
Beno, gartzelaren kontuan ez dut bakarrik autobiografia aztertu. Izan ere, hor, era berean, bi joera agertzen dira: utopiaren aldekoa eta etsipendua. Eta nik aztertu dudana da, Josebaren lanak zer ematen duen bi joera horien artean. Liburuaren azkenengo atalean ere horixe egiten dut, utopia eta etsipena nola elkartzen diren bere literaturan aztertu, baina "Hnuy (…)" oinarritzat harturik.

Zer da Joseba Sarrionandiaren poesian aurkitutakoaz gehien nabarmenduko zenukeena?
Hizkera literario baten aldeko oso apustu handia egin duela, eta hizkera literario hori oso polisemikoa dela, hau da, esanahi handiak dituena, eta beraz, interpretazio modu handiak. Bere poesia lan hauetan, konstante bat dira ispiluak, bidaiariak eta marinel zaharrak. Eta nik behintzat, utopia eta etsipenaren arteko kinka batean ikusten dut Joseba Sarrionandia. Utopia maite du, baina era berean konturatzen da utopia hori agian ez dela berarentzat izango. Heriotzaren presentzia ere oso-oso inportantea da bere lanean. Batzuetan ematen du oso nihilista dela, berarentzat izadiak ikaragarrizko garrantzia duela pertsonaren historian, bere ustez izadiak behartzen gaituela halako edo horrelako izatera… Nire ustez, itxaropen etsipentsua egitea izango litzateke Joseba Sarrionaindiaren poesiaren markarik garrantzitsuena.

Zerorrek aitortu didazu ahalegin handia egin zenuela «Oroimenaren eszenatokiak. Pott bandaren poesia» saio literarioa osatzen, baina liburuak ez duela inongo oihartzunik izan. Zer arrazoi egon daitezke horretarako?
Batek daki zer gertatu den. Liburuen historiak bereziak dira. Norberak dituen itxaropenak eta gero gertatzen dena... batzuetan, ondo joaten da, eta besteetan, ez da ondo joaten. Kasu honetan gertatzen dena da ez naizela konformatzen.

Ea hurrengoarekin zorte hobea duzun! Zertaz doa "Diglosia eta euskal literatura"?
Pixka bat teknikoagoa da. Batez ere Galizian egin dira honelako hausnarketak. Anton Figueroa batek ikaragarrizko lana egin du honen inguruan. Hizkuntza diglosiko bat, gizartean diren toki guztiak betetzen ez dituen hizkuntza bat da. Kasu honetan euskara, frantsesaren edo espainolaren aurrean. Ikusi nahi nuena zen, honelako egoera linguistiko batek zer nolako ondorioak dituen literaturan.

Eta nolakoak ditu?
Onartu behar da euskal literaturak aurrerapauso handiak eman dituela, baina hala eta guztiz ikusi behar da baita ere badituela bere arazotxoak. Ez naiz bakarra hori ikusten: Jon Alonsok "Agur, Darwin"en azaldu ditu euskal literaturak dituen arazo batzuk, lehenago Matias Mugikak egin zuena baino askoz era osoago batetan. Nik planteatzen dudana da, adibide ezberdinak jasoz, horrelako egoera batek arazoak dakartzala. Ni ez naiz inor irtenbideak emateko, baina hobe da horren konsziente izatea.

Zein arazoz ari zara?
Bada, adibidez, normalean idazleek irakurleek baino euskara gehiago dakitela, noizbait euskara irakasteko idatzi izan dela, kasu batzuetan ez dela garbi geratzen zer den literatura lan sinboliko bat eta literatura komunikazio arrunta, "edozer" gerta litekeela euskal literatura… Badagoela joera bat folklorismoa markatzeko, nahiz eta urteotan galdu den…

Etsipentsu al zara gure literaturaz?
Ez. Uste dut literatura asko argitaratzen dugula. Poesia gutxiago… Baina oraindik posible da irakurtzea euskaraz argitaratzen den guztia, poesia eta narratiba guztia, ez da horrenbeste ere. Dena den, editoreak hor daude, kritika ere badago, iragurleengan ba omen dago arazoren bat… Beno, gure literaturan dagoen dialektika aipatzera datorren liburu bat da nirea. Liburua bera ere dialektikoa dela esango nuke. Lau atal ditu. Hasieran, proposatzen dut sozioliteraturara gehiago itzultzea; gero, egoera diglosiko batek sortzen dituen ezaugarriak aztertzen ditut (zer euskara erabili beharko zen ulerkorra izateko, hiztegia nola aberastu, euskalkien papera eta abar). Dena den, hirugarren atalean, nik erabilitako teoriei ere kritika egiten diet. Izan ere, Euskal Herrian erdaraz egiten den literaturak ere bere arazoak ditu.

Eta laugarren atalak, zer dio?
Beno, batzuetan, gizarte literario batek bere mugak jartzen ditu. Eta muga horiek jarrita dauden ala ez aztertzea ere beharrezkoa da. Adibidez, zilegi al da euskaraz eta erdaraz idaztea? Zer idatzi behar da euskaraz, zer erdaraz? Zer ulertzen du gizarte honek euskal idazle gisa? Horrelako arazotxo batzuk daude hor jasoak


Azkenak
Omenaldia egin diote Txillardegiri, haren heriotzaren hamahirugarren urteurrenean

Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]


2025-01-13 | Sustatu
Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]


2025-01-13 | Behe Banda
Barra warroak |
Goizegi al da nostalgiaz hitz egiteko?

Negua beti gertatu izan zait malenkoniatsu. Leihotik begira eta oroitzeko garaia, besterik ez. Udazkenaren eta udaberriaren tarteko burokrazia saihestezina, paramentu bertikal batean zuriz margotzea ostera gainean nahi dena islatzeko. Ez da nire kontua bakarrik, elurra bustia... [+]


Herritar uholdea preso, iheslari eta deportatuentzako behin betiko konponbidearen alde

Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioa. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Espainiako monarkiak Nafarroako Vianako Printzearen sarietan parte hartzeari ezetz esan dio Parlamentuak

PSNk, EH Bilduk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak bat egin dute  Borboiak Nafarroako kultura sari nagusitik at gera daitezen. Espainiako erregeak 2015etik, Uxue Barkos lehendakari zenetik, ez daude ekitaldi handi honetara gonbidaturik.


Eguneraketa berriak daude