ETXEKO MAITEENAK...


2021eko uztailaren 19an
Urteak pasa ahala familiaren kontzeptua asko aldatu da. Duela gutxira arte Euskal Herrian familia bost pertsonetik gora osatua egotea ohikoa zen. Egun, ordea, hiru pertsonatik gorakoak familia anitza gisa definitzen dira. Hala ere, familiaz hitz egitean bada kontuan hartzen ez den datu bat: egun, familia asko pertsonez eta beste animalia batzuez osatuak daude. Izan ere, askok etxean dituzten zakur, katu eta abarrak familiako kide gisa onartzen ditu eta eurekin duten portaera ere halakoxea da. Gizarteak ere animalia hauei zuzenduriko geroz eta zerbitzu gehiago eskaintzen du: animalientzako hilerriak, hotelak, ileapaindegiak, jatetxeak, klubak eta abar luze bat.

Familiako kide berria aukeratzea, ordea, ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, egunero-egunero lagun berriari denbora jakin bat eskaini behar baitzaio eta hileroko gastuak igo egiten baitira. Esaterako, adituek zakur eta katuen jabeei euren menpe dauden animalien osasun txartelak eguneratuak izan ditzatela eta etxeko soberakinekin baino pentsuekin elika ditzatela eskatzen diete. Ildo honetan egin diren inkestek azaleratzen dutenez, zakurrak katuak baino gehiago zaintzen dira. Esaterako, «Consumer» aldizkariak 2000. urtean kaleratu zuen inkestaren arabera, galdezkatutako zakurren jabeen %96ak zakurraren osasun txartela bazuen. Katuen kasuan, aldiz, soilik %70ak onartzen zuen bere katuaren osasun txartela izatea. Inkesta honek beste datu interesgarri bat ere azaleratzen zuen, hain justu ere, 2.000 biztanle baino gehiagoko herrietan eta gutxiagokoetan ezberdin tratatzen direla etxeko animaliak. Inkesta honen emaitzek adierazten zutenez, 2.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan katuak zituztenen %90ak txartelik ez zuen.
Kostuei dagokienez, zakurrak dira garestien, zakurra mantentzea hileko 35 euro inguru kostatzen baita (arraza batetik bestera aldatzen den arren). Katuen gastuak, berriz, 24 euro ingurukoak dira. Adituen esanetan, etxean edukitzeko animaliarik merkeenak dordokak, txoriak eta arrainak dira, hileko 6 euro baino gutxiago gastatu behar izaten baita beraien mantenuan.
Hala ere, etikoki ez dira etxean edukitzeko animalia gomendagarrienak, euren habitat naturala eta etxean sor daitekeena inoiz ez baitira berdinak izango. Gainera, dordokak, untxiak eta antzeko espezieak txikiak direnean gustuko izaten dira baina haztean, ez dago etxean onartuko dituenik. Ondorioz, animaliekin harreman etikoa izatearen alde lan egiten duen Atea erakundeko partaide den Kepa Tamamesek azaldu duenez, gizakiekin duten harremanagatik, etxean soilik, zakurrak eta katuak izan daitezke, «gizakiarekin batera milaka urtetan bizi ostean oso ongi moldatu baitira». Gainera, zakurrak saltzaile profesionalei erosi beharrean zakurtegietatik jasotzea eskatzen du. Estatu Batuetan, esaterako, 2000. urtean animalien negozioak 23.000 milioi dolar (26.151 milioi euro) mugitu zituen.

ZAKUR KLONATUAK SALGAI.

Negozioa negozio da eta hainbat enpresa estatubatuar hemendik gutxira etxeko animaliak klonatzeko zerbitzua eskaintzen hasiko da. Adibidez, Clonaid TM, Genetics Saving and Clone, Perpetuate, Lazaron Bio Technologies eta Canine Cryobank enpresek jada etxeko animalien ADNak izozteko aukera eskaintzen dute, gero, animalia hauek klonatzeko asmoz. Etxeko animalien ADNa izozteagatik 1.000 eta 2.500 dolarren artean (1.137 eta 2.842,5 euro) eskatzen dute aipaturiko enpresek, nahiz eta Genetics Savings and Clone enpresako zuzendaria den Lou Hawthornek aitortzen duenez, etxeko lehen animalia klonatzea 100.000 dolar (113.700 euro) kostako den. Lehen klonazioa egin eta hiru bat urtera, berriz, prezioa 25.000 dolarretara (28.425 euro) jaitsiko da. Jende dirudunari zuzenduriko zerbitzu hau eskaintzen duen Clonaid enpresak bere web orrialdean azaltzen duenez, «oso denbora gutxira hasiko gara animaliak klonatzen, pertsonekin gertatzen ez den moduan, araudiek ez baitute debekatzen animaliak klonatzea».

Zakurtegiak, heriotzerako korridoreak.

Eskubideei dagokienez, animaliak gizakiak dituen eskubideak izatera iristeko oraindik urte asko pasa beharko diren arren, onartutako eskubide asko dituzte. Esaterako, 1977ko irailaren 21a eta 23aren artean, Animalien Eskubideen Nazioarteko Ligak Londresen egin zituen topaketa batzuetan hamalau artikuluz osaturiko adierazpena onartu zuen (hainbat artikulu jaso dugu aurreko orrialdeko taulan). Sarri, ordea, hitzak hitz hutsetan gelditzen dira eta animaliei ematen zaien tratuan eta dituzten eskubideetan ere antzekoa gertatzen da, Kepa Tamamesek salatu duenez, animalien eskubideak ez baitira errespetatzen. Adibide gisa, Gasteizko zakurtegian, urtero, 2.500 zakur inguru jasotzen dira eta zakur hauen jabe bat bera ere ez da zigortua izan. Beraz, «zakurrak zakurtegietan abandonatzea instituzioek onartu egiten dutela» ondorioztatu du Tamamesek. Ateako kideak gaineratu duenez, «zakurtegiak suntsiketarako gune gisa sortuak daude». Izan ere, Gasteizko zakurtegian urtero 2.500 zakur jasotzen badira horietatik 1.000 inguru adoptatzen dira eta gainontzekoak hil egiten dira 3 eta 4 zakurren artean eguneko.
Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, egun, 160.000 zakur inguru daude identifikatuak txipei esker. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Saileko teknikaria den Juan Ramon Puyk onartu duenez, azken urteetan abandonatutako zakur kopurua jaitsi egin da eta egun, etxean onartzen diren zakurren %5a uzten da gero, bere kasa, kale gorrian. Puyk jakinarazi duenez, zakurtegietan abandonatzen diren zakurren gehiengoa adoptatu egiten da. Hala ere, zakurtegiak zakurrentzako heriotzerako korridoreak dira, bertan bi hilabete inguru pasa ostean, jabe berriren batek bere gain hartu ez baditu hil egiten baitira.
Zakurtegietan mota guztietako zakurrak aurki daitezke, gazteak, zaharrak, arraza askotakoak, dotoreak... eta beraiek bertan edo kale gorrian uzteko arrazoiak ere milaka izan daitezke: gaizki hezitzearen ondorioz sorturiko egoerak, berarekin hartu zuen familia banatzea, bidaiak... Hala ere, garbi dago zakurtegietatik ateratzeko aukera gutxien dituzten animaliak zeintzuk diren: zaharrak eta gaixo daudenak.
Adituek zakurtegiko zakur bat etxera eraman aurretik hainbat pauso jarraitzea gomendatzen dute: garbi izatea nolako zakurra nahi den eta zer eskaini diezaiokegun, zaharra ala gaztea, kirol asko behar duena ala etxean lasai molda daitekeena... Umeak izanez gero zakurrekin harremanak izatera ohitu behar dira eta adoptatu aurretik behin baino gehiagotan zakurra bisitatu eta berarekin tratu zuzena izatea komeni da.
Azken batean, harreman etikoa mantentzea baita kontua, eta ez mugimendua duten eta gure esanei erantzuten dien jostailu gisa edukitzea. Horretarako, ordea, buruz jokatu behar da eta ez kapritxoz

Animalien Eskubideen Adierazpen Unibertsala
Animalien Eskubideen Nazioarteko Ligak onartua. 1978ko urriaren 15ean, Nazioarteko Ligak, Liga nazionalek eta erakunde hauetara atxikitako pertsona indibidualek aldarrikatua. UNESCOk, lehenik eta NBEk ondoren, onartua.

1. artikulua
- Bizitzaren aurrean animalia guztiak berdin jaiotzen dira eta biziraupenerako eskubide berak dituzte.
2. artikulua
- Animalia orok errespeturako eskubidea du.
- Gizakiak, animalia espezie bat den adinean, beste animaliak suntsitzeko edo esplotatzeko eskubiderik ez du. Bere ezagutza animalien zerbitzura ezartzeko betebeharra du.
- Animalia orok du gizakiaren arretarako, zainketarako eta babeserako eskubidea.
3. artikulua
- Animaliei ezin zaizkie tratu txarrak eta krudelak eragin.
- Animalia hil behar bada, bat-bateko heriotza, minik gabea eta estuasunik eragingo ez diona izango da.
6. artikulua
- Gizakiak kide gisa onartu duen edozein animaliak bere bizitza bere biziraupen naturalaren modukoa izateko eskubidea du.
- Animalia bat abandonatzea, ekintza krudel eta umiliagarria da.
10. artikulua
- Animaliak ezin dira hezi gizakiaren dibertimendurako.
- Animalien agerraldiak eta ikuskizunak animalien duintasunarekin elkarrezinak dira.
11. artikulua
- Beharrik gabe animalia baten heriotza eragiten duen edozein ekintza biozidioa da, hau da, bizitzaren aurkako krimena.
14. artikulua
- Animalien babeserako erakundeek gobernuan ordezkaritza izan behar dute.
- Animalien eskubideak gizakienak bezalaxe, legez babestu behar dira


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude