«EGUN, AB-K BAKARRIK BILDU DITZAKE ABERTZALEAK ABERRI EGUNEAN»


2021eko uztailaren 19an
Lizarra-Garaziko Akordioaren porrotak noraezean utzi zituen bere sinatzaileak. Harrezkero, Batasuna eta Aralar alderdiak sortu ziren ezker abertzalean. Iparraldean, berriz, ABk biltzar nagusia burutu zuen, eta aro berri bat hasi ere. Aro honetako lehen ekimen handia azaldu digu Richard Irazustak:«Aurtengo Aberri Egunaren antolaketa ideia oso sinple batean funtsatzen da. Lizarrako Akordioaren bilkurak, zoritxarrez, inolako baloraziorik egin gabe bukatu ziren. Akordioaren arazoen muina aztertzeko, batzuon nahiz besteon erruak eta erantzukizunak zehazteko gogoa geratu zitzaigun. Lan eskema berri batera itzultzeko zer egin behar zen aztertu nahi genuen. Tamalez, ez genuen paradarik atzeman. Garaziko Aberri Eguna, Lizarra-Garaziko Akordioaren espiritua berreskuratzeko bidean antolatuta dago».

Nola gauzatu duzue asmo hori?
Asmo hau ABko azken biltzar nagusiaren ildo estrategietako bat da, jakinda ere, Lizarra-Garaziko indarrak mahainguru batean biltzea oso zaila dela. Alta, Aberri Eguna kari entseatu gintezkeela pentsatu genuen, baita prozedura bat abian jarri ere xede horrekin. Batetik, alderdiengana hurbiltzeko, eta bestetik, gizartearengana. Gisa honetara, edozein alderdikoak izanik ere, nahi duten guztiak etor daitezke Garaziko Aberri Egunera.

Nola gauzatu duzue prozedura?
Lehenbizi, bilkurak egitea proposatu dugu ezkerreko talde guztien artean. Bigarrenik, EAJ, EA eta sindikatuekin. Kontziente ginen, EAJko sektore instituzionalista mugitzea zaila izango zela batetik, eta Batasunako sektore nagusia, bestetik.
ABk indar guztiei luzatu die gonbita. Denek Ibilaldian parte hartuko zutela erantzun ziguten. Garazin ere egongo zirela, alta, ez dute beren partehartzea egundaino zehaztu. Indar guztiak, nola edo hala, gure asmoarekin bat etorri dira, hala ere. Jarrera horrek logika politiko bati erantzuten dio.

Lizarra-Garaziko Akordioa sinatu zuten erdiko indarren arteko ekimen bezala aurkeztu duzue Aberri Eguna.
Baiki. EAJ eta Batasunaren artean kokatzen diren talde eta gizarte eragile asko atzeman dugu lanerako eta proposamenak egiteko prest. Horixe izan da Aberri Eguna gisa honetara antolatzeko eta bide berri bat urratzeko eragile nagusia.

Nolako erantzuna jaso du zuen proposamenak?
Aralar, Zutik eta Batzarrek berehala erantzun digute, baikor erantzun ere. Geroxeago, EA eta ELAk. Ez beranduago horregatik, lan moldea dela-eta gure proposamena geroxeago egin zaielako baizik. ELAk berehala egin du publiko bere interesa. Batasunak harriduraz hartu du gure proiektuaren berria, ez du segidan erantzun. Aberri Egunerako gure asmoa prentsaren bidez agertu dugunean, orduan erantzun du publikoki, Ibilaldia nahiz Aberri Egunerako gure testua begi onez ikusten zituela esanez.

Alabaina, gero Batasunak gibelera egin du. Bere ordezkaritza bat egongoda Garazin, baina Donibane Lohizunen ospatuko du Aberri Eguna. Zer gertatu da?
Hori Batasunak erantzun beharko du. Galdera hauxe da:«Nola dei dezake Batasunak Donibane Lohizunera Aberri Eguna ospatzera?». HB edo EHk azken urteetan ia-ia beti Iruñean ospatu izan du, eta aurten Donibane Lohizunen. Egun, Euskal Herriko gertaera politiko garrantzitsuenak ez dira Iparraldean garatzen. Beraz, zergatik Donibane Lohizunen? Ez dut ulertzen, ez da logikoa.

Aberri Eguneko testuan EAJ eta ETAri dei esplizituak egin dizkie ABk.
Gero eta jende gehiagok bat egiten du testuan jartzen denarekin eta inork ez du traizio gisa hartu behar. Gure gogoeta hauxe da: ETAk su-etena bertan behera utzi zuenetik, abertzaletasunak eta egoera politiko sozialak okerrera egin dute. Ezker abertzalea eta abertzaletasuna oro har ez dira indartu. ETAren erabakia erru bat izan zen. Beraz, ETAri tregua berri bat eskatzen diogu eta EAJri berriz, oraingo marko instituzionala gainditzeko urratsak eman ditzan. Ahantzi gabe, Frantziako nahiz Espainiako estatuei eginiko deia. Beren erantzukizuna berebizikoa da gatazkaren ebazpenean. Hiru zutabe hauetan funtsatzen da gure ekimena.

Beharbada, Batasunak horregatik antolatu du bere Aberri Eguna.
Litekeena da. Beraiek, printzipioz, ez dute esan puntu hori ez zutela onartzen, baina ez dute garbi hitz egiten. Ez badaude ados, esan dezatela argi eta garbi, testu hori onartzen ez dutela, ondorio guztiekin. Batasunak baina, ulertu behar du ez duela ezker abertzalearen monopolioa. Lizarra-Garaziko Akordioaz geroztik ezein alderdik ez du ezker abertzalearen monopolioa, ez gehiengoa. Batasuna ez da ezker abertzalearen indar eragile nagusia, ezker abertzalea beste logika politiko batean sartzen ari da. Batasunak, ordea, ez du hori onartu nahi. Batasunak bere ekitaldiak antolatu nahi izan ditu ABk antolatu nahi duen Aberri Egunean. Bere tokia eta bere ekitaldiak izan nahi zituen bere mezuak eta estrategia helarazteko. Finean, Aberri Eguna bere egin eta ezker abertzalearen gehiengoa bere ildotik doala agerrarazi nahi zuen. Garaziko Aberri Eguna ez da horretarako antolatua izan, ordea.

Zein da Garaziko Aberri Egunaren logika?
Garaziko Aberri Egunak badu bere logika, ABk alderdi eta hiritar denei leku bat egiten dielako. Egun, zein indar politikok dei dezake Aberri Egun bateratu batera? Horixe da kontua. Zeinek lotu ditzake Euskal Herriko alderdiak, sindikatuak edota indar eragileak? EAJ, EA, Batasuna, Aralar, Zutik, Batzarre, LAB, ELAk... Bada ez. Irudiz, ABk bakarrik eraman dezake ekimen hori aitzina.

Eta arrakasta ziurtatu al duzue?
Ez dakigu. Baina, gaur gaurkotz, Aberri Egun bateratu baten aldeko apustu egin dezakeen alderdi bakarra AB da, baita arrakasta edo porrota jasan da ere. Hasteko, beste edozein indar politiko baten esku utziz gero, askok eta askok atzera egingo lukete. Lizarra-Garaziko Akordioaren espiritua berreskuratzeko urrats interesgarria izan daiteke. Jakina, alderdi bakoitzak bere ohiko lekuetan ospatuko du Aberri Eguna, baina, argazki orokor bakarra Garazin emango da. Inportanteena ez da jakitea ABk zein arrakasta lortu duen -ez dugu geure ekimen gisa hartzen- baizik eta gaur egun bizi dugun egoeran, une batez, EAJ eta ELAtik Batasuna eta LAB bitarteko indar guztiak biltzeko gauza izan garela.

ABren proposamenaren arrakasta EAJren eta Batasunaren arteko sektore horiek eman dezaketen erantzunean datza, nolabait.
Hori ikuskizun dago. Aberri Egunak hori horrela den erakutsi ahalko du. Guk, erdiko esparru horretan ahalmen handia ikusten dugu. Eta ez bakarrik EAJn eta Batasunan ez gauden indarren ahalmena, alderdi hauetako oinarrietan jende askok bat egiten du Aberri Eguneko testu osoarekin. EAJko askok oraingo marko instituzionala gainditu nahi du eta Batasunako askok ere borroka molde berriak landu nahi ditu. EAJren eta Batasunaren ikuspegi nagusien artean badago jende multzo zabal bat beste bide bat urratzeko, teorian bederen. Beste gauza bat da teoria praktikara eramatea. Aurtengo Aberri Eguna teoriak praktikan jartzeko ekitaldi bat izan dadila nahi dugu.

Bestalde, Batasuneko zenbaiten ustez AB ez da ezker abertzalea. Nola hartu duzue hori?
Esan bezala, ABren ustez, inork ez du ezker abertzalearen monopolioa, ezta abertzaletasunarena ere. Gu ezker abertzalekoak gara, geure ibilbide historikoagatik, geure pentsamoldea eta praktikarengatik. Haiek ezin digute hori ukatu. Haiek pentsatzen badute ezker abertzalea bat dela, bakarra, eta hori Batasuna dela, gu haien eskematik kanpo gaude, ez gaude haien ezker abertzalean. Gainera, nork ematen dio Batasunari jabetza hori? Guk ez. Gure ustez, ezker abertzalea anitza da, aniztasun hori bere bilakabide historikoaren ondorioa da. Hori Euskal Herritarrok (EH) antolakundean agertu zen. AB ez zegoen, baina, bai Zutik, Batzarre eta Aralar. Orduan ezker abertzalekoak ziren eta orain ez?

ABri ezkerrekoa ez izatea leporatzen zaio. EAk ABn lekua duelako, kasu.
EAk leku irekia du gure egituran, eta datozen urteetan, ezker abertzaleak (alternatiba politiko eraginkorra izan dadin) ezker muturreko eta indar sozial demokratikoak biltzea lortu behar duela pentsatzen dugu. ABk ez dio aukera horri bere egitura ixten. Nork esango du horregatik AB ez dela ezkerrekoa? Iparraldean (Europako beste herrialdeetan bezala) joera hori ez da harrigarria. Euskal Herrian ezker zabala eta anitza beharko dugu ezker abertzalea benetako alternatiba politikoa bihur dadin. ABren ustez, egungo ezkerrak joera hori hartu behar du. Galdera bat: ezker abertzalearen aukera politikoa izan den HB, ezkerrekoa izan al da?

Azkenik, AB eta Aralar, EEren zereginean ikusten dituzte Segiko gazteek?
Hori esatea gure herriaren historia politikoa ez ezagutzea edo faltsutzea da. Egun, ez Elkarri, ez Aralar ez AB ari dira EEren rolean edo zereginean. EEko garaiko HBren rola betetzen ote du Batasunak? Ez. Guk ere ez. Euskal Herriko egoera soziopolitikoa aldatu da

«Ez nau nire ikusmolde politikoa agertzeak asaldatzen»
Iaz, Lizarra-Graziko Akordioaren ondoko aro berri baten bidean, pertsona batzuei zubiak eraikitzeko aukera iritsi zaiela esan zenuen. Nolakoa da politikan ari zareten pertsonen arteko harremana. Zaila oraindik ere?

Zaila da beti. ABn, ordea, alderdietako jendearen arteko harremanak landu daitezkeela uste dugu. Alderdien egiturak funtsezkoak dira, baina Aberri Eguna bateratu bat gauzatzea jendearen arteko harremanei esker posible izango da. Lizarra-ko Akordioaren garaian hainbat urrats eman zen -pertsonen ideien gainetik- kide bakoitzaren nortasunari esker. Harrezkero, elkar ezagutu dugun heinean, errazagoa zaigu elkar ulertzea.

Pertsona edota militanteen lanen ondorioz egiturak aldatzen hasten direnean, ez ote dira tirabirak sortzen?
Ez dira zergatik sortu behar. Sekretua da zeure adore eta kemena helburu baten mesedetan jartzea. Ni horretan ari naiz egun. Bai EAJ bai EA nahiz ELAko jendearengana iristeko neure harremanak landu ditut. Baina, ez naiz bakarrik neure borondatez ari, ABren izenean ari naiz. Proposamen bat baldin badut zuzendaritzan aurkezten dut, eta alderdikideek ez badute ontzat ematen bertan behera geratzen da. Nire ideia ona baldin bada, aitzina egiten dugu. Asmoak elkarri azaltzen eta onbidean jartzen saiatzen gara, ez dira guztiz bide pertsonalak sekula, proiektu orokor baten zerbitzurako harreman pertsonalak dira. Jakina, bakoitzak bere izaera izanik ere, proiektuak pertsonen nortasunean eta beren lanean funtsatzen dira, arrakasta denon arteko elkarlanean oinarritzen da.

Politika posibilismoaren bidez egiten da, errezeloak sortzen dira. Ez al duzu inoren aldetiko estutasunik sentitu?
Orain arte inork ez nau estutu. Jasaile ona, agian. Alderantziz, oro har, herriko jendeak sostengu morala ematen dit. Orain, Hegoaldean bereziki. Errezeloak izaten dira, batzutan, hori noramala da. Baina inork ez ditu bere ateak itxi nahi. Batzuek, beharbada, ni baino gaizkiago daramate oraingo egoera zaila, nik, benetan, ez dut gaizki eramaten. Ez nau bederen, nire ikusmolde politikoa agertzeak asaldatzen. Gainera, lasai nago, ez naiz politikari profesionala, ez naiz bizi politikatik, eta ABko idazkaritzako kide edo eleduna izateari utzi behar badiot ere, ez da mundua bukatzen. Politikatik kanpo badago ere bizitzea. Bizitzan badira beste proiektuak eta askotan utzi behar izaten ditugu politikan ari garelako


Azkenak
2024-10-15 | Leire Ibar
Hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak sexu-esplotaziorako gizakien salerosketa egotzita

Prostituzioan aritzera behartuta zeuden lau emakume askatu dituzte Donostian eta Gasteizen, eta giza salerosketa leporatu diete operazioan atxilotutako bi emakume eta gizon bati. Biktimen salaketari esker hasi zuen ikerketa Ertzaintzak. Atxilotuak Ertzain-etxera eraman dituzte... [+]


2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez

Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako Mendiak Aske elkarteak salatu du hegaztiek... [+]


2024-10-15 | Mikel Aramendi
Urriak 10: komeria bihur ote daiteke mundu mailako drama?

Zeurea ez dela –eta ez duela izan behar– deritzozun herrialde bateko gertakari historikoa izan al daiteke nonbaiteko festa nazionalaren sorburua? Bai, horixe. Gertatu ere gertatzen da Taiwanen: “Hamar Bikoitzean”, alegia, urriaren 10ean ospatzen da... [+]


“Tratu iraingarria” salatu dute Laudioko San Roke adinekoen egoitzan

"Duintasuna urratzerainoko gertakariak" sarri errepikatzen direla seinalatu dute egoitza horretako senideek Arabako Foru Aldundiari bidalitako gutunean. Aldundiak dio egoera ez dela "hain larria".


2024-10-15 | iametza
Euskarazko ahots teknologia zertan da? Norantz goaz?

Euskal Herriko hainbat zentro teknologikotako ordezkariek parte hartuko dute euskarazko ahots teknologiaren egoera eta etorkizuna aztertuko dituen mahai-inguruan, Jon Torner ARGIAko kazetariak gidatuta. Topaketa urriaren 17an izango da, Donostiako San Telmo museoan egingo den... [+]


2024-10-15 | Leire Ibar
Fiskaltzak EHUko zuzenbideko irakaslearen “mezu faxistak” ikertzeko eskatu dio Ertzaintzari

Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.


Hobari fiskalak gazteei: ‘On falling' filmaren eragina?

Gazteei PFEZa murriztea edota zenbait kasutan deuseztatzea proposatu du Portugalgo Gobernuak, baina momentuz hizpidea baino ez du ipini, ez baitago argi aurrekontuak onartu ahalko dituen, gobernua osatzen duten alderdiek ez baitute-eta gehiengo parlamentariorik. Espainiako... [+]


Eskola-jantokietan catering-enpresen zerbitzua blindatu du Jaurlaritzak

Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]


2024-10-15 | Julene Flamarique
Gabriel Arestiren argitaratu gabeko olerki bat eskuratu du Jon Kortazarrek

Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


Urruña eta Segurako udalek ofizialdu egin dituzte herritarrek sortutako zubiak

Herritarrengandik sortu eta hiru hamarkadaz eraikitako harremanaren ondotik, Hego Lapurdi eta Goierriko bi herri hauen arteko senidetze edo birazkatze ofiziala egin dute igandean Urruñako plazan. 30 urteko mugarri, egun «historikotzat» jo dute Filipe Aramendi... [+]


Mecaner Herriarentzat
“Fabrikaren erosketa publikoa behar dugu”

Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik... [+]


2024-10-15 | Julen Orbea | Zuzeu
Bizitza oroit dezagun

1944an, Stauffenberg-en agindupean, Hitler bonba batekin hiltzen saiatu ziren, soldadu eta herritar alemaniar batzuen artean prestatutako ekintza baten. Hurrengo hilabeteetan naziek 90 pertsona exekutatu zituzten ekintza haren ondorioz.


Galizieraren egoera larriaz ohartarazi dute, azken datuak ikusita

Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera Galiziako Estatistika Institutuak jakinarazitako azken datuetan. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez dakiela.


Eguneraketa berriak daude