argia.eus
INPRIMATU
PORTO ALEGRETIK BARTZELONARA
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21
Pasa den asteburuan globalizazio kapitalistaren aurkako mugimenduak bildu ziren Kataluniako hiriburuan, Europako Batasunaren gailurraren aurrean. Beste maila bat gehiago Seattle, Praga, Geneva eta Porto Alegrerantz hasitako bidean. Bartzelona da Porto Alegreko Foro Sozialaren Europako lehen konpromisoa , hurrengoak Madril (maiatzak 17 eta 18) eta Sevilla (ekainak 21 eta 22) izango dira, ordurako baitaude aurreikusita europar gailur berriak. Horietan guztietan hainbat koloreko euskal delegazioek hartuko dute parte. EBko agintariak, uneon Aznar presidente dutela, Bartzelonan bildu ziren, batzuek sozioliberaltzat jotzen dituzten estrategia politikoak, dudarik gabe guztiz estrategia kapitalistak direnak, diseinatzeko. Zutabe hau idazterakoan, ez genekien gailurra eta globalizazio kapitalistaren aurkako ekintzak zein izan ziren. Ea Europarekin eta merkatarien munduarekin hautsiko duen, eta globalizazio alternatiboa, elkartasuna, askatasuna eta berdintasuna jomuga dituen mugimendu internazionalistaren finkapenerako aurrerapausoa izan den