Bizkaiko Diputazioak Lemoizko zentral nuklearra izango zenaren instalazioak zientzia hiri bilakatu nahi ditu. Proiektuak badu izena dagoeneko: "Atlantida". Izango al da? Esan daiteke 1984. urtetik Lemoizko zentralaren instalazioak geratuta zeudela, nahiz eta ofizialki 1994.ean geratu. Hori lortzeko, izerdi eta negar asko egin zen: herri mobilizazioak, borroka armatuko ekintzak eta zazpi hildako. Inposizio ekonomiko eta politiko baten ordaina izan zen. Guztiaren gainetik lanak geratzea lortu zen, eta orain munstro nuklear hori "Atlantida" batean bilaktuko balitz, zentralaren behin betiko itxieraren berme ofiziala litzateke. Hala ere, badago zer argitua oraindik. Lur-zoru eta eraikin horiek publiko izan beharko lukete, hiritarrok argiaren ordainagirien bitartez 2.900 milioi euro ordaindu baitizkiogu Iberdrolari. Norenak dira eraikin eta lur-zoru horiek orain? Zergatik ez zaie herri mugimenduei kontsultatu Lemoizentzako erabilera berria erabaki aurretik ? Ez ote gaude inposizio berri baten aurrean? Herritarren arteko eztabaida ezinbestekoa da. Ez dezagun historia ahantzi