Lapurdiko Kostaldea. Kortsarioen kabian

  • «Sugegorri habia». Horrelaxe deitu zioten Donibane Lohizuneko badiari ingelesek, bertan, Sokoa, Ziburu eta Donibane Lohizunek berak osatzen duten badia dotorean, gure kostaldeko itsaslapurrik ezagunenak ibiltzen zirelako. Gaur egun ez da horrelakorik geratzen, eta beren lekua badiari xarma berezia ematen dioten arrantzaleek betetzen dute. Txangoari amaiera emateko, Miarritzeko bidean Getaria eta Bidartetik pasako gara.

2007ko otsailaren 21ean
Beti ere ezkerraldean itsasoa dugula, Sokoa herritxo arrantzalera iritsiko gara, eta segituan Ziburun sartu, betidanik Donibane Lohizunerekin lehian ibili den Maurice Ravel konpositorearen jaioterrira.
De Gaulle zubia igarota Donibane Lohizunen sartuko gara. Hau kostalde honetako herririk girotuena da, erdi arrantzale erdi turistikoa. Erdialdean Louis XIV. plaza, Republique eta Gambetta kale tipikoetatik eta itsasoari begira hondartzan zehar itsasargitik Santa Barbara naturguneraino ibilera oso atseginak burutu daitezke.
Donibane zeharkatu ostean, 3 kilometrora ezkerrera Erromardie hondartza dugu. N 10 errepidea jarraituz, Donibane Lohizunetik 6 kilometrora Getaria dago, eta ezkerrera egingo dugu herri sakabanatu honen erdigunean sartzeko. Herriko Etxeko enparantza, pilotalekua eta eliza Lapurdiko estilokoak dira, eta euskal txaletekin batera multzo polita osatzen dute.
Hiru hondartza ditu segidan: Cenitz, Harotz Costa eta Parlementia. Lehen bien artean portua dago. Hondartzen gainean, begiratoki batetik eta itsasargitik ikusteko paisaje politak. Saraleginea museoan margo, eskultura eta arkeologia aztarnak ere ikusgai ditugu. Ordutegia: egunero (astearteak ezik) 14:30etatik 18:30etara maiatzetik urrira. Sarrera: 1,52 euro.
N 10 berriz hartuz, 2 kilometrora Bidarteko sarrera dugu ezkerrera. Zuzen eta gorantz nekazal herri honen erdialde txikiraino ailegatuko gara. Herriko plazak lapurtar enparantzen xarma gordetzen du, Herriko Etxe, frontoi, eliza eta hilerriak osotasun oso atsegina eratzen baitute. Plaza bertatik irteten den Rue de la Madaleine jarraituz, St. Madalena kaperara iritsiko gara, labarren gainean. Hemendik, bistak ederrak dira, eta ilunabarrak zoragarriak.
Hondartzak basatiak eta garbiak dira: Parlementia (surferako egokia), Ouhabia (zikinagoa eta erabiliena), Zentrukoa, Erretegia (kala basatia), Pavillon Royal eta Ilbarritz, azken hau ia Miarritzeko lurretan.

DONIBANE LOHIZUNE
Urdazuri ibaiaren bokaleko lurmutur batean kokaturik, Sokoa eta Zibururekin badia bat osatzen duen herri hau lapurtar kostaldeko koloretsu, animatu eta politena da, eta horrenbestez turistikoena ere bai.


Historian atzera joz

Donibane Lohizune Erdi Aroan Santiagoko Bideko erromesen ospitale izan zen, eta hortik garrantzia hartzen joan zen. XV. mendetik aldiz, Ternuako bakailaoarentzako portu garrantzitsu bihurtu zen. Izan ere, lehenbizi balearen edo bakailaoaren arrantzan eta geroago kortsarioen jatorri izateagatik, Donibane Lohizuneren historia beti itsasoarekin lotua egon da.
Itsasoko merkataritza garaian, Haraneder, Xiban eta Hetchepare kortsario ospetsuek kostalde hau "sugegorri habia" bihurtu zuten, Lapurdi gehiena kontrolatzen zuten ingelesen esanetan. Nafarren eta espainiarren erasoak jasan behar zituzten, eta hauek 1558an eragindako sutean Ezkerraenea etxea besterik ez zen salbatu.
XVII. mendean oparotasun garairik onena etorriko da. 1660an gertakizun garrantzitsua ospatu zuten. Louis XIV. ("Eguzki-Erregea" izango zena) eta Maria Teresa de Austria infanta espainiarra ezkondu ziren.
Bestalde, itsasoak ezbeharrak ere ekarri dizkio, bere erasoek hiriaren erdia baino gehiago suntsitu baitzuten. Azkenean, XVIII. mendean egindako lanekin sostengatu ahal izan zituzten eraikinok.


Ikustekoak

Hiriaren bisitaldia hasteko lekurik onena Turismo Bulegoa da, Ziburutik gatozela ezkerrera. Honen alboan arrantza portua dugu, eta atzean Ziburu.
Kale bat harantzago Louis XIV. enparantza animatua dago, erdian kiosko ikusgarria duela. Bertako Mokoenia jauregian ostatu hartu zuen Frantziako errege izango zenak, ezkontze garaian eta hortik datorkio izena plazari. Udan goiz eta arratsaldez bisita daiteke, igande goizetan ezik (helduen sarrera 3,8 euro). Alboan 1635eko Herriko Etxea dugu. Iraultza garaian gillotina-"egoitza" izan zen.
Plazaren eskuinaldean oinezkoentzako Rue Gambetta hasten da, oso girotsua eta dendaz beterik. Oroigarriren bat erosteko leku egokia duzue. Karrikaren erdialdean gutxi gorabehera, Saint Jean Baptiste eliza dugu, erromanikoa eta gotikoa. Barrualdea ederra da, gizonezkoentzako galeriak, organoa, erretaula barrokoa eta egur landuzko sabaia ditu.
Bertan izan zen ezkontza ospetsua, eta ohartzen bazarete, sarrera nagusiaren eskuinaldean ezkontza burutzeko erabili zen atea adreiluz estalita dago. Sakristian erregeak utzitako oroigarriak daude.
Gambettarekiko perpendikularki edo paraleloki beste kale tipiko eta animatu batzuk ere ateratzen dira: Garat, Etchegaray, Rue du Midi... Louis XIV. plazara itzuliz, eskuinaldera adibidez, Rue de la République txikia dugu, eta bertako jatetxeen artean 17.ean lehen aipatutako Ezkerraenea etxea dugu, 1558ko sutean salbatu zen bakarra.
Hemen zera proposatzen dizuegu; plaza zeharkatu eta portua Infantaren kaitik inguratzen hastea. Bertan Haraneder edo Joanoenia Etxea dugu, "Infantaren Etxea", ezkondu aurretik Maria Teresak ostatu hartu zueneko tokia.
Eraikinaren atzealdean, Mazarin kalean, Grevin museoa dugu, Donibaneko hainbat pertsonaia eta gertakari (errege-erreginen ezkontza ere bai noski) aurkezten dizkigun argizari museoa. Zabalik dago apiriletik urrira arte 10:00etatik 12:00ak arte eta 14:00etatik 18:30ak arte (uztail-abuztuan 14:00-20:00). Asteburu eta eskola oporretan 14:00etatik 18:00ak arte. Helduen sarrerak 5,34 euro balio du eta umeenak 2,67 euro.
Kalearen 2.ean Granga Baïta etxea dago, Wellington generalak kuartel nagusia kokatu zueneko etxea. Kalean XVII. eta XVIII. mendeko beste eraikin interesgarri batzuk ere badira.
Kaira itzuliz, handik gutxira itsasargira iritsiko gara, badia osoa eta Sokoako gotorlekua lasai behatzeko toki aproposa. Hemen hondartza luze-ederra hasten da, eta honen atzeko dike bitxia. Ez da oso ohikoa horrelakorik ikustea hondartza batean, baina horrela Donibane Lohizunek itsasoaren erasoak askoz hobeto jasan ditzake. Jar ezazue arreta lehenbiziko etxeetara iristeko dauden aparteko zubi pasabideetan.
Dikearen gaineko ibilbide atseginean hondartzaren erdialdean kasinoraino iritsiko gara. 1928an eraiki zen, arts deco nouveau estilo abangoardista du eta hondartzan trabatutako itsasontziaren itxura dauka. Hondartzaren bukaeraraino jarraituz, Santa Barbara mutur eta naturgune ederreraino iritsiko gara.
Donibaneren auzokideak

Sokoa

Arrantzaz arduratzen den herrixka honen interesgunerik handiena bere gotorlekua da. Enrique IV.aren aginduz eraikia, espainiarren erasoei aurre egin eta Donibaneko badia babesteko intentzioz eraiki zen. Bestalde, gotorlekuaren inguruan eta herrian zehar paseo polita egin daiteke.


Ziburu

Ziburu Urruñatik XVII. mendean independizatu zenetik, Donibane Lohizunerekin lotu nahi izan da (ondoan daude), baina ez da inoiz lortu. Izan ere, Ziburu eta Donibane betidanik lehian ibili dira. Ziburu maila kaskarragoko herritzat zeukaten, eta Donibaneko baztertuen babesleku bihurtu zen.
Arrantzaz arduratu ziren, eta Donibane Lohizunerekin portu-garraioa medio izandako lehiak "konpontzeko", Lancre eta Espaignet-en aginduz 500dik gora pertsona erre zituzten, sorginkeria aitzaki hartuta.
Herri biak lotzen dituen zubiaren ondoan Erretiratuen komentua dugu. Dotrinan, mezan eta kantuetan euskara erabili zuten lehenengoetakoak ziren hauek. Ondoan Ravel kaia dugu, izan ere, 12. zenbakian Maurice Ravel konposagile ospetsuaren jaiotetxea dago. Bere etxea flandiar estiloko bakarra da, lapurtar etxe koloretsuen artean.
Atzeko kalean XVI. eta XVIII. mendeko Saint Vincent eliza dugu, bere pagoda itxurako kanpandorre eta barrualde politarekin. Azkenik, merezi du inguruko kaletxo tipiko eta irregularretatik ibiltzea, inskripziodun ateburuetan arreta jarriz.

Informazio Praktikoa
SOKOA

Jatorduan:
Pantxua, La Marine eta Chez Margot jatetxeak- Portuan.

ZIBURU

Turismo Bulegoa: Pl. du Fronton 4.
(0)5 59 47 64 56.
Jatorduan:
Arrantzalea Jatetxea- Av. jean Poulou 2.
Maggy Jatetxea- Ravel Kaia.
Lo egiteko:
**Hôtel La Caravelle- Bv. P. Benoit. (0)5 59 47 18 05. Logela bikoitza 41,16-68,60 euro.

DONIBANE LOHIZUNE

Turismo Bulegoa: Maréchal Foch Plazan.
(0)5 59 26 03 16.
Gendarmetegia: (0)5 59 26 01 55.
Ospitalea: (0)5 59 51 45 45.
Bankuak:
BBVA, Populaire, Inchauspe- Victor Hugo.
Dirua trukatzeko bulegoa:
Change-Plus- Rue Ganbetta 32.
Kotxe-Tailerrak:
Ford- Rue Layats. (0)5 59 51 33 33.
Renault- Victor Hugo. (0)5 59 26 04 02.
Kotxeak alokatzeko:
Avis- Gare. (0)5 59 26 76 66.
Garbilekua: Rue Philippe Veyrin 41.
Jatorduan:
Mallet Stevens Jatetxea (Hélianthal Thalasoterapia)- Pl. Maurice Ravel.
Kaiku Jatetxea- R. de la Republique 17.
Ramuntcho Jatetxea- Rue Garat 24.
Ongui-Ethorri Jatetxea- Rue Republique angle 15.
Bar Denenkanttua- Jauregiberri Etorb 13
Pizza Bella Pizzeria- Victor Hugo 48.
Jan eta lo egiteko:
**Hôtel Donibane- Av.Layatz. (0)5 59 26 21 21. Logela 36,59-57,17 euro.
**Hôtel du Trinquet Maitena- Rue du Midi 42. (0)5 59 26 05 13. Logela 33,54-54,88 euro.
TSEHôtel kapa Gorry- Rue P. Gelos 9.
(0)5 59 26 04 93. Logela 35,06-38,11 euro.
Lo egiteko:
***Hôtel Madison- Bv. Thiers 25.
(0)5 59 26 35 02. Logela 42,69-83,85 euro.
**Hôtel Ohartzia- Rue garat 28.
(0)5 59 26 00 06. Logela 45,73-79,27 euro.
**Hôtel de Paris- Bv. Passicot 1.
(0)5 59 85 20 20. Logela 30,49-67,08 euro.
****Camping International- Erromardie Hondartza. (0)5 59 26 07 74.
***Camping Ferme Erromardie- Erromardie Hondartza. (0)5 59 26 34 36.
***Camping Iratzia- Erromardie Hondartza.
(0)5 59 26 14 89.

GETARIA

Turismo Bulegoa: Rue Swiecinski (Gare).
(0)5 59 26 56 60.
Botika: RN 10. (0)5 59 26 50 43.
Jatorduan:
Etche Terra ta Txamara jatetxeak- Kaian.
Pizzeria Malatie- Av. General de Gaulle.
Bar Basque- Av. Mgr Mugabure.
Jan eta lo egiteko:
**Hôtel Choko Ona- Av. Harispe. (0)5 59 26 51 01. Logela bikoitza 26,68-33,54 euro.

BIDARTE

Turismo Bulegoa: Rue Erretegia (Herriko Etxearen atzean). (0)5 59 54 93 85. Egunero zabalik.
Gendarmetegia: (0)5 59 54 91 74.
Botika: RN 10 bis. (0)5 59 54 91 95.
Kotxe-tailerra: Bidart Automobiles- RN 10.
(0)5 59 54 92 57.
Bankua: BNP- Rue Grande Plage.
Jatorduan:
Pizza Mama- Rue Ouhabia.
La Cucaracha- Ouhabia Hondartza.
Buffalo Grill- Le plateau RN 10.
Jan eta lo egiteko:
**Hôtel-Restaurant Ypua- Rue de Chapelle.
(0)5 59 54 93 11. Logela bikoitza
38,11-50,31 euro.
Hôtel-Restaurant Elissaldia- Herriko Etxearen Plaza. (0)5 59 54 90 03. Logela bikoitza 27,44-43,45 euro.
****Camping Pavillion Royal- Av. du Prince de Galles. (0)5 59 23 00 54.



Azkenak
2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Eguneraketa berriak daude