Iparraldeko bertsu liga


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bakarkako gaia jarri didate: "Bertsu Liga. Iparraldeko bertsu ligari buruz iritzia eman". Neurri eta doinu librean jarduten utziko zidatela uste nuen. "Hiru zortziko txiki bota eta aski", pentsatu dut orduan. Baina baita zera ere! Neurri luzea erabiltzeko agindu didate. Neurri luzeak modan daude nonbait bakarkakoetan, eta hauei ere horiek gustatzen. Berriz ere: "Bertsu Liga. Iparraldeko bertsu ligari buruz iritzia eman". Entzun dut. Baietz esan diot. Ez dut oraindik ikasi gai-jartzaileei ezetz esaten.

Burua itzulika hasi zait. Eskuak sakelan sartu ditut, zerbaiten bila bezala, baina ez dut deus aurkitu. Buruan dudanarekin egin beharko dut. Zer erremedio. Begiak lurrera bota ditut, eta pentsatzeari ekin diot: "Iparraldeko bertsu liga. To! Harrapa ezak! Eta nik baietz esan. Hiru bertso bota behar. Neurri luzean, nola ez. Hiru habanera bota beharko ditiat. Etorri ahala bota, bestetan bezala. Hasiko nauk? Ez, oraindik ez. Goaita. Iparraldeko bertsu liga garrantzitsua duk guretzat. Ez duk komeni zernahi erraten hastea. Tira bada, pentsatu egingo diat. Zergatik duk hain garrantzitsua bertsu liga? Nik dakidala, lehen aldia duk Iparralde osoko bertsu txapelketa bat antolatu dena. Zaharrek, gazteek, denek batera kantatu diagu. Denek batera, denak elkarrekin. Poztekoa duk. Bai, eta hor bazegok lehen bertsoa osatzeko adina mami. Bigarrena orain. Zer erran? Ea bada... Bertsu liga Iparraldeko Bertsularien Lagunak elkartearen proiektu bat duk. Bereziki pertsona batzuei esker aitzina atera dena. Bazaukaat zeri, eta zeini kantatua. Elkartea, elkartekoen lana... Horra bigarren bertsuaren osagaiak. Ez duk puntakoa izanen, baina tira, lehenak bultza, hirugarrenak tira, tartean, hor geldituko duk. Eta hirugarrenean zer kristo bota behar diat? Ez zekiat oraintxe. Zerbait asmatu beharko nikek. Tira, denbora aurrera zioak, eta hasi egingo nauk. Jendea alde egiten hasi duk, eta noan ni ere kantuan hastera! Hirugarrena bidean pentsatuko diat. Zein huen doinua? Ah bai, habanera. Ale, xintxikizkik!».

IPARRALDEAN lehen aldiz, bertsulari txapelketa / zaharrek eta gazteek... denek elkarrekin kantatzen dugun lehen aldia da. Aspaldian zeuden txapelketa utziak, Alkhat, Jexux Arzallus, Aitor Sarasua... Eta lehen aldiz txapelketan kantatzen dute, Xumaik, Mirenek, Eneritzek, Txatok... Batzuk hasi egin dira, eta besteak itzuli. Eta Xanti, nola ez, itzuli eta hasi egin zara. Eta tartean gu. Itzulitakoen seme, hasiberrien anaia, harro gaude, familia osoa berriz ere elkartu delako. Behingoan denak Iparraldeko sentiarazi gaituzte, eta sentitzen gara. Eta hori bada nahiko txapel, txapelik egongo ez den liga baterako. Beraz...- keta/ berdin da nor pasatzen den, berdin da puntuaketa / aurrera joango dena, iparraldea da eta.

BERTSULARIEN Lagunak, zuekin nahi dut hitzegin / zenbat lan zenbat izerdi, eta zenbat buruko min / elkarte baten sortzeko... biziarazteko, gaur arte irauteko. Izen anitz pasatzen dira burutik bertsu hau kantatzean. Gehiegi, neurririk luzeenean ere kabitzeko. Kepa, Lekuona, Beñat... Hiru puntuei laugarren bat jartzea ere pentsatu dut, baina ortografiak ez dit utzi. Zuei esker kantatzen dugu bertsu ligan. Zuei esker agertuko gara argazkitan. Zuei esker gara, eta izango gara. Zenbat balio du zuen debaldeko lanak! Bertsu liga eredu. Esker mila. ...-gin / lehenik sinetsi zenuten, eta gero amets egin / egun batez bertsu liga, egi bilakatu zedin.
"Eta akabo. Erran beharrekoa bukatu zait, eta oraindik erraten segitu behar. Hirugarren bertsua eskas zait. Bidean pentsatuko nuela pentsatu dut, baina hori, pentsatu bakarrik. Ez dut egin. Berdin du. Datorrena datorrela, hasi eginen naiz. Pentsatu gabe. Bertsuak hitz egin dezala".
Otsailak hiruan hasi, larunbatean bukatu / Urruñatik Baigorrira... Larresorotik Izurara, eta Baionatik Hazparnera bidaiatu du gure bertsu ligak. Eta herri bakoitzean, harrera beroa eta jendetsua izan du. Laster, Nafarroako ligarekin elkartuko da, eta biek batera egingo dute bidea, Donezteberaino. ... barkatu / bidean zer pasako den, ezin nezake k(o/a)ntatu / gaur bezala egingo dut, etorri ahala k(a/o)ntatu.
"Uf! Ze lasaitua. Bukatu dut gaurko lana. Nahi duenak jo dezala txalo. Nahi duenak egin dezala txistu. Bata zein bestea, ez ditut entzungo»


Azkenak
2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Eguneraketa berriak daude