BERTSO ENTZIKLOPEDIA

Nori oparitu behar diot nik «Bat-bateko bertsolaritza. Gakoak eta azterbideak» liburua? Egileek idatzi, behintzat, bi irakurle motengan pentsatuta idatzi dute.

«A» motako irakurlea litzateke hemen bizi dena, baina hemengoa bizi gabe. Euskaraz ez dakiena, eta zurrumurrua iristen zaionean «Zer da bertso saio bat?» galdetzen dizularik, erantzunik gabe uzten zaituena.
«B» irakurlea akademikoagoa litzateke, hemengoa bizi duena, hemen zer dagoen jakin gabe.
Izan ere, ahozkotasuna oso modan dago, batez ere Estatu Batuetako doktore tesietan. Baina bere teoria orokor denak ipuin kontalari balkaniko eta afrikarretatik bakarrik ateratzen dituzte. Ahozkotasuna ikertzen badute ere, ez dute bertsoa ezagutu ere egiten.
Bertsozale Elkarteak liburuaren ingelesezko eta frantsesezko itzulpenak ahozkotasunean aditu diren pertsona jakin batzuei bidaliko dizkie. Liburuaren egileetako bat den Joxerra Garziak ziurtatzen duenez, «konfiantza dugu, irakurtzen badute etorriko direla kasu hau ezagutu eta ikertzera». Eta zera gaineratzen du mingots: «Kanpoko adituak ikertzera badatoz, bertako erakunde batzuek, unibertsitatea esaterako, hasiko dira bertsolaritza ikergai gisa kontuan hartzen».


PUZZLEAREN PIEZAK.

Bertsolaritzaren argazki konplexua osatzeko, funtsezko hiru pieza lotu ditu liburuak.
Jon Sarasuak enigma handienetako bati erantzuna aurkitu dio: «Hementxe gaude, hementxe gaude» hasten dira lau bertsotatik zortzi, eta behingoan non arraio gauden aztertu du. Alegia, bertsolaritza gizartean zer den. Denon bistan dagoenez, badirudi berea dela lanik errazena. Baina sarri ohituraren ohituraz ikusi ere egiten ez ditugun gauzak azaltzea egiten da zailen. Bertsolaritzak mugimendu gisa zer apustu egin duen, zer bidetatik jo duen ere azaltzen du.
Andoni Egañak erantzun dio bigarren enigma handi bati: «Ari naizela, ari naizela» kantatzen duelarik, entzule denen jakinmina izaten da, «Zer demontre ari ote da pentsatzen?». Egañak txapela erantzi, eta burua ireki du bertsolari baten burmuinetan zer egosten den ikus dezagun. Gaia entzuten duenetik bertsoa kantatu arte zer gertatzen den azaltzen du.
Joxerra Garziaren lana izan da bertsoa zer marko teorikotik aztertu daitekeen tajuzkoen azaltzea. Erretorika klasikotik, alajaina.

MAPA PUZZLEA.

Bertsolaritzaren puzzlea osatuta, irudiak agertzen du bertsolaritzaren mapa orokor bat. Baina orain arte mapa horretako txoko bakoitzari buruz oso gutxi ikertu izan da.
Bertsozale Elkartea ari da bertsolaritzaren mapa osatu nahian. Joxerra Garziak iragarri duenez, «orain arte esan diren gauza guztiak kokatu nahi ditugu mapa horretan. Bakoitzak lantzen duen ikergaia zer eremutan kokatzen den ikusi, eta lan horren pasarte interesgarrienak gehitu. Horrela, gai zehatz bati buruz gehiago jakin nahi duenak jakingo du nora jo».
Etorkizuneko Livingstonek izango dute, beraz, bertsolaritza ikertu eta deskubritzeko maparik.

ITZULPENA OINARRI.

Harrigarria bada ere, gazteleraz idatzi zuten lehenengo liburua, eta ondoren euskarara itzuli. Bi arrazoi bota ditu Joxerra Garziak. «Hasteko, arrazoi praktikoagatik: itzulpenak gazteleratik egingo zirelako, eta berandu genbiltzan. Bestetik, ikusten genuelako gazteleraz idazte hutsak eskatzen zigula urruntzea barrutik bizi dugun egoeratik. Hori oso ondo etorri zaigu, eta uste dut denbora faltarik ez bagenu ere, hala egin beharrekoa zela».
Eskizofrenia horrek, ordea, bere ordaina dakar: «Aitortu behar da, euskarazkoa egiterakoan agian gehiegi lotu gatzaizkiola gaztelerazko testuari».


HIZKUNTZA SORTZEN.

Nola esaten duzu «bertso saio» erdaraz? Ez da, ez, lan makala izan beste hizkuntzetako hitz baliokideak aurkitzea. Horrela aukeratu du erdal terminologia bertsolaritzako «Euskaltzaindiak»: erdarazko hitza badagoenean, hura hartu eta kito. Esaterako, errima «rima» da besterik gabe.
Beste hitz batzuek, talka egiten dute une honetan bertsolariek ematen dioten zentzuaren eta literaturan duen zentzuaren artean. «Puntua» hitza, esaterako, gazteleraz errimaren parekoa da, baina bertsolarientzat silaba jakin batzuez osatutako unitate bat. Talka horretan beti egin dute hemen ematen zaion zentzuaren alde, ohar baten bidez azalduz hitz horrek bertsolaritzan zer esanahi berezi duen.
Gaztelerazko inprobisadoreek, trobadoreek, erabilitako terminologiatik ere hartu dituzte hitzak: "punto corrido" puntukako saioaren kide izan daiteke.
Eta erdal hizkuntzei ere egin die ekarpenik liburuak: ‘poto’ hitza, esaterako, euskal label eta guzti sartu dute

Marko teoriko berri baterantz
Joxerra Garziak idatzitako ataletik, horra ideia batzuk:
«Ulertzen ez den bat-bateko bertsoa ez da bat-bateko bertso on bat, gerokoan, paperera bihurtu eta irakurtzerakoan, testu horrek berak hunki gaitzakeen arren. Halatan, bat-bateko bertsoen dentsitate poetikoa guztiz mugatzen du bertsolariaren gaitasunak ez ezik entzulearen harrera-gaitasunak ere». 205.orr.
«Bertsolarien arteko esaera batek dioenez, ongiegi kantatzen duena ezin daiteke bertsolari ona izan. Bertsolariak ezin du bere burua doinuaren barne erritmoaren mendean utzi, berak ezarri behar dizkio doinuari une bakoitzean komeni diren erritmoa eta etenak». 225.orr.
«Euskal Herriko eskola sistemak gaitasun erretorikorako tresna ezin hobea duke bertsolaritza.» 231.orr.

Bertsolaritzaren oreka eta desafioak
Jon Sarasuak idatzitako ideia jasatik, horra zipriztin batzuk:
«Komunikazio zirkuitu alternatibo gisako bat da bertsolaritza, aktualitateari hausnarraldia ematen dion eremu bat.
Hausnarraldi hitza ez dago gaizki hautatua, iradokitzailea da. Hausnartzea zera da bere lehen zentzuan: murtxikatu gabe irentsitako belarra urdailetik berriz ahora ekartzen du behiak, eta han lasaiki murtxikatzen du bere ahoko zukuekin ondo nahastuz ostera irensteko. Gaur egun mendebaldeko hiritarrak hedabide masiboetatik berebiziko informazio kopurua irensten du, eta gizaki (post) modernoaren ezaugarrietako bat informazio interesatu hori guztia digeritzeko ezintasuna da. Informazio horren zati bat umore tonuan edo klabe pertsonal nahiz poetikoan hausnartzeko aukera txiki bat eskaintzen du bertsolaritzak.» 60.orr.
«Bertsolaritzak gaurkotasunean bizitzeko apustua egin du, gaurko errealitatean eta biharkoan. Non dago moldatzearen eta nortasunaren arteko oreka puntua? Galdera horrek badu erantzun bat bederen: jarrera sortzailea. Bertsolaritzari ere senak hori esaten diola dirudi». 63.orr.

Bertsoaren sorkuntza prozesua
Andoni Egañak argitaratutako formulatik, horra sekretu batzuk:
«Paradoxa badirudi ere, bat-batean aritzea oso ongi planifikaturiko ekintza da. Bertsolariak bat-bateko bertsogintzaren arauak bereganatu ditu oso. Ohitu da inguruko orori begia eta belarria itsasten, ikusia eta entzuna buruan gorde eta buruan ordenatzen, bat-batean aritu behar duen unean baliagarri gerta dakion. Azken batean, bertsolariarena, pilatze eta hornitze lana da lehenik eta behin. Jakineko kontua da erabat bat-batekorik ez dela». 80.orr.
«Bertsolariak ez du sekula nahi duen huraxe esaten. Esaten du, neurri batzuen barruan eta buruan bildu dituen errima-hitzekin une jakin batean esateko gai dena. Badira bertsolariak aldiz, neurtu eta errimatzeaz gain, argitasun une batzuetan esan nahi luketenera asko hurbiltzen direnak». 93.orr.
3«Neurtuz eta errimatuz kantuan ari den hura bertsotan ari da. Baina hori baloiari ostikoa jotzen dakienaren kasu bera da. Handik futbolari bat egitera tarte handia dago. Bertsolariaren gaitasun teknikoak ez dira gaitasun tekniko baino. Adierazten dituen edukietan datza entzulearengana iristeko ahalmena.» 100.orr.


Azkenak
Langile bat hil da AP-15 autobidean Nafarroan, kamioi batek harrapatuta

Eguerdian gertatu da istripua, 25. kilometroan, Nafarroako Martzilla herriaren inguruan. 2025ean hil den zazpigarren lagilea da.


EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


EAEko gazteen %88aren ustez buru osasuneko tratamenduak Osakidetzaren gain egon beharko lirateke

Future Game proiektuak EAEko gazteen osasun mentalaren inguruko ikerketa egin du. 18-35 urteko gazteen %87,7ak osasun mentaleko tratamenduak osasun publikoak bere gain hartu beharko lituzkeela pentsatzen du; %64,5ak osasun mentalaz hitz egitean haien iritzia kontuan hartzen ez... [+]


AEBak eta Errusia batzartuko dira gaur Saudi Arabian, Europak albotik behatzen duen bitartean

Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Irungo irakasle bati, Txingudi Ikastolan ikasle bati sexu abusua egiteagatik

Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


2025-02-18 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gorabehera ekonomikoak otorduraino heltzen direnean: arrozaren krisia

Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]


Martxoak 3a “askatasunez” oroitzeko aldarria egin dute

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea... [+]


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


HezkuntzArtea taldeak manifestua aurkeztu du: “Moda pedagogikoak bata bestearen atzetik ezarri dituzte”

Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]


Ekainaren 1 era atzeratu dute Iparraldetik zirkulatzeko ingurugiro agiriaren derrigortasuna

Apirilean zen sartzekoa araua baina atzeratzea erabaki dute. Derrigorrezkoa izanen da ibilgailuetan agiria eramatea, ez soilik hiri eta herri nagusienetan sartu ahal izateko, baita kostalde osoko errepideetan mugitu ahal izateko ere.


Sabotaje algoritmikoaren alde

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik... [+]


Eguneraketa berriak daude