Lapurdiko Kostaldea. Baionako katedralaren gerizapean


2007ko otsailaren 21ean
Miarritzeko itsasargiaren atzean Angeluko hondartzak hasten dira, dikez banatuak Aturri ibaiaren bokaleraino. Bizitegi hiria da Angelu, oso sakabanatua eta ez dauka ia erdigunerik, eta are gutxiago antzinako monumenturik. Honek, eta bere hondartzetan zehar bizi den surf eta gazte giroak Euskal Herriko «California»tzat hartzeko tentazioa sortzen digu.
Hondartzarik populatuenak lehenengoak dira, Chambre d´Amour eta Sables d´Or. Lehendabizikoak oso kondaira zaharra ere badu. Dirudienez, maitemindu bi, Oura eta Hereda, San Martin muturraren haitzulo batean ezkutatu ziren, eta itsasgorak ustekabean harrapatzearen ondorioz biak ito ziren. Istorioa erromantizismoak hartu eta Napoleon I eta Josefina ere kobazuloaren bisitari izan ziren. Gaur egun, sarrera garbitu eta lorategiz inguratu da.
Hondartzen «boulevarra» igaro eta barrara iritsitakoan, Aturri ibaiaren gainean dagoen itsasargira hain zuzen, eskumara egingo dugu, ibaia ezkerrean utziz Baionaraino. Hau Ipar Euskal Herriko hiririk populatuena da eta bere hiriburu administratibo eta ekonomikoa. Erromatarren garaitik ezaguna, ordudanik hainbat herrik inbaditu dute. Urrundik ikusten den lehen gauza, katedral gotikoa da, zerura begira dituen orratz luzeekin. Barruan jada, monumentuak behatu ahala, bere kale, taberna eta dendetako giroan murgiltzea denbora-pasa atsegina izan daiteke.

BAIONA


Historia

Aturri eta Errobi ibaiek bat egiten duten muinoan kokatua, hiria itsas padurak lehortu eta urari tokia kentzearen emaitza da, eta erromatarren garaitik dago populatua. Erromatarrek beren kanpamendua bertan ezarri zuten, hiriko alde altuan, eta III. menderako zonaldeko gotorleku garrantzitsua zen, Lapurdum izenarekin. Segurtasun eza zela-eta, jendea honen inguruan hasi zen bere etxeak egiten, hiria jaioz.
Hurrengo bi mendeetan germaniarrek inbaditu zuten eta 844an aldiz, bikingoek. Geroago normandiarrak etorri ziren, 982an Vaskoniako dukeak bota zituelarik. XII. eta XV. mende bitartean ingelesek hartu zuten menpean. Mende hauetan hiria zabaldu zen, erromatar eremutik Aturrirantz. Richard I. "Lehoi-Bihotz", Akitaniako duke eta Ingalaterrako erregeak, Baionako Forua onartu zuen, burgesiaren mesedetan eta nobleen aurka. Nobleen altxamendua deuseztu zuen eta hauek Uztaritzera joan ziren, Lapurdiko hiriburu izendatuz (Frantziako Iraultza arte izan zen).
Garai honetan Baiona, penintsula eta Ingalaterra arteko pasabide garrantzitsu bihurtu zen. Erdi Aroaren bukaeran, garai hartako azken teknologietan puntaren puntan zebilen eta ondorioz, hementxe egin ziren itsaso zabaleko lehen itsaontziak.
XVI.ean, Frantziak konkistatu ostean, krisi ekonomikoa iritsi zen Aturriren bokalea lokaztu egiten baitzen. Konpontzeko, Louis de Foix ingeniriak ibaia desbideratzea lortu zuen bokale berria Angelun kokatuz. XVII.erako gune militar eta diplomatikoa bihurtu zen, baina funtzio militar honen ondorioz, merkataritza kaltetua suertatu zen. Urte hauetan Gaztelu berria eta gotorlekua eraiki eta Gaztelu zaharra indartu zen.
Pirinioetako Hitzarmenarekin (1659) oparotasun garaia heldu zen: Ternuan bakailaoaren arrantza, XVIII. mendean Frantziako koloniekin merkataritza... ondorioz, burgesiak hiria edertzeari ekin zion. 1789ko iraultzan erregimen forala eta Baionako portuko eskubideak abolitu ziren, erromatar harresiak berriztatu ziren, orduko arau militarretara egokituz.
XIX. mendearen amaieran, Aturriko olak irekitzean, hiria berriz ere birsortzen da, Napoleonen Inperioaren galeraren osteko urte zailak igaro ondoren. I. Mundu Gerran ez zuen galera handirik izan, baina II. Mundu Gerran nazien esku izan zen 1944. urtera arte.


Baiona Handia

Harresien artean babestua (batzuk 3 metroko altuerakoak), hementxe eraiki zuten erromatarrek beren kanpamendua, gaurko katedralaren inguruan. Angelutik gatozela, Aturri ibaia ezkerrean dugula, erdigunean topatuko dugun lehen gauza Herriko Etxearen atzean dagoen frantziar estiloko lorategi klasiko bat dugu, jardin publikoa. Bertan Belle Epoque-ko kiosko bat dago, Turismo bulegotik gertu.
Esandako moduan, pixka bat aurrerago Udaletxea dugu, Askatasunaren plazan (Iraultzan hemen gillotina jarri zuten). Plaza honetan dagoeneko merkatal karrikak sortzen dira: Port Neuf, tipikoenetakoa, denda askorekin; Victor Hugo, dotoreagoa, XVII.-XIX. mendeko burdinazko balkoiak dituzten etxeekin, edo Rue de la Salies, animatuenetarikoa, Erdi Aroko adreilu edo zurezko etxeekin.
Victor Hugo, Salies, Orbe eta Port de Castets karrikak gurutzatzen diren gunean antzina "merkatal burtsa irekia" zegoen. Oinezko gunearen erdigunean gaude.


Andra Mari Katedrala

Euskal Herrian egindako gotikoaren maisulanik handiena dugu. Baiona Handiko zonarik altuenean egonez, hiri osoa mendean hartzen du. XIII.-XVI. mendeen artean eraikia, erromatar garaiko eraikin baten eta eliza erromaniko baten gainean egina omen dago, suzko edo gotiko flamigero estiloan.
Historian zehar galera handiak jasan ditu, batik bat suteen eraginez, baina Iraultzaren eragina ere izan zuen. Begira bestela tinpano asko; hutsik daude. Zerura begirako orratz luzeak 1877an amaitu ziren.
Gurutze latindar planta du eta hiru barneluzego edo nabe. Korua eta absidea eraikinaren lehen planari dagozkio, eta beraz, zatirik zaharrena da, XIII. mendekoa. Barneluzego nagusian XIV. mendeko arku ojibarrak (altueran 27 metrora heltzen dira) eta beira eta leiho gotikoak (Genesiko eta Ebanjelioko gaiekin) nabarmentzen dira.
Halere, katedralaren zatirik azpimarragarriena sakristiako atari gotikoa da, Ebanjelioko pertsonaiak miresgarriro zizelkatuak dituena. Iparraldeko zatian arbotante ikusgarriak azpimarratuko ditugu. Klaustroa (kanpotik sartzen da), antzinako hilerriaren lekuan dago eta suzko edo flamigero estilokoa da. Katedraleko bisita orduak hauek dira: 7:30etatik 12:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Igandetan 15:30etatik 18:30etara. Doan da, baina klaustroa 2,29 euro helduentzako.
Katedralaren inguruko kaleak hiriko tipikoenetakoak dira: etxe polit eta meharrak, kale are estuagotan zehar, kolore biziz margotuak, girotsuak... Batez ere, Rue de Faures, de Luc eta d´Espagne-koak azpimarratuko ditugu.


Gaztelu Zaharra eta Harresiak

Gaztelu zaharra (Château vieux) Gouverneurs-Thiers eta 11 de Novembre kaleen ertzean dugu, bere lau dorreekin batera. Ezin da bisitatu. Antzinako hobia zegoen lekuan egun lorategi batzuk daude. Hementxe bertan japoniar estiloko lorategi botaniko txikia dago (apiriletik urrira 15:00etatik 18:00etara zabalik eta igande goizetan).
11 de Novembre kaletik hartuz (hildakoei eskainitako monumentu handia) Bv. Lachepaillet-etik igoz, harresi itxurako etxe estu eta lerrokatuak ikusiko ditugu (Lachepaillet, Rempart eta Tour de Soult kaleetan, harresien alboan). Harresietako paseo atsegin honek Urrobi ibairaino eramango gaitu.


Baiona Ttipia

Hau Errobi eta Aturri ibaien eta harresien artean dago. Ibaien arteko erpina lehen gotorleku zen eta gaur egun Reduit plaza, Lavegerie kardinalaren estatuarekin. Errobiren urbazter honetan Baiona eta Kanbo salerosketa-ontzien kaiak ziren: Agustin Xaho (azoka gune gaur egun), Galuperie (azokak egiteko prestatuak zeuden arkupeak, etxe koloretsu eta ederren azpian) eta Kortsarioen (Euskal Museoa dugu bertan, gure bizimodu eta kulturaren inguruko erakusketekin) kaiak.
Baiona Ttipia hiriko alderik girotuena da; Cordeliers, Pannecau, Galuperie... karriketatik paseatu besterik ez dago horretaz konturatzeko. Denak St. Andre plazan amaitzen dira. Honen ondoan 1451ko Gaztelu berria dugu (Château Neuf), dorre biribil eta horma zabalekin (3 metroraino).
Laffitte kalean Bonnat museoa dugu Leon Bonnat margolari baionarraren omenez. Bertan bere margo eta erretratuez gain garai eta aro guztietako lanak ditugu: Rubens, El Greco, Murillo, Goya... Ordutegia: 10:00-12:30 eta 14:00-18:00 (jai eta astearteak ezik); ostiraletan 20:30ak arte.


Santespiritu auzoa

Aturriren beste aldean izen bereko eliza dugu (XV.ean egina, proportzio irregularretan), auzoa dominatuz izar itxurako gotorleku militarra (ezin da bisitatu), eta behean sinagoga judua.
Informazio Praktikoa
ANGELU
Turismo Bulegoa: Av. Chambre d'Amour 1.
(0)5 59 03 77 01.
Polizia: Villa Lou Cantou 5 r 8 Mai.
(0)5 59 63 84 64.
Gendarmetegia: Espainia Etorb. 62.
(0)5 59 03 70 54.
Kotxe-tailerra:
Renault- Espainia Et 54 (0)5 59 03 98 13
Bankuak:
BNP- Chambre d'Amour Etorb. 1.
Arropa-garbilekua:
Lavomatic de la Chambre d'Amour - Chambre d'Amour.
Jatorduan:
Udala- Av. de l'Adour 165.
Pizzeria Pinocchio- Les Sables d'Or.
Hogan-Na-Da- Chambre d'Amour.
Lo egiteko:
***Hôtel de Chiberta et du Golf- Boulevard des Plages 104. (0)5 59 58 48 48.
Log. bikoitza 30-91 euro.
*Hôtel Fine- Av. Montbrun 46. (0)5 59 63 00 09. Logela bikoitza 23-29 euro.
Gazte-Aterpetxea- Route des Vigues 19 (Chiberta auz.). (0)5 59 58 70 00.
***Camping de Parme- Route de L'Aviation.
(0)5 59 23 03 00.

BAIONA
Turismo Bulegoa (Syndicat d'Initiative):
Pl. des Basques. (0)5 59 46 01 46.
Herriko Etxea: Pl de la Liberté.
(0)5 59 46 60 60.
Polizia: Av. de Marhum 6. (0)5 59 46 22 22.
Udaltzaingoa: Allées Paulmy 2.
(0)5 59 59 75 52.
Botikak: Ia kale guztietan.
Postetxea: Rue Jules Labat 11.
Bankuak:
BSCH- Pl de Gaulle 2.
BNP- Pl de de la Liberté 1.
Crédit Agricole- Rue Thiers 21.
Dirua trukatzeko bulegoak:
Comptoir Bayonnais d'or et de change- Rue Jules Labat 1.
Basco Landaise de Change- Rue Thiers 17.
BAM- Rue du 49ème 1.
Kotxe-tailerra:
Garage St Esprit- Bv. Jean d'Amou 1.
(0)5 59 55 17 18.
Kotxeak alokatzea:
Avis- Ste. Ursule 1. % (0)5 59 55 06 56.
Arropa garbitzeko:
Laverie Saint Esprit- Bv. Alsace Lorraine 16.
Le Salon Lavoir- Rue Douer 7 (Pl. Montaut).
Hallwash- Rue d'Espagne 6.
Oroigarriak:
Chocolat Cazenave- Rue Port Neuf 19
Brouchican (Baionako urdaiazpikoa)- Xaho Kaia 20.
Irudia (oroigarriak-posterrak)- Jauregiberri
Kaia 7.
Aladdin (artisautza)- Rue Poissonnerie.
Darou Village (artisautza)- Pontrique 8.
Jatorduan:
Francois Miura Egile-Jatetxea- Rue Marengo 24.
Aubergue du Cheval Blanc (egile-jatetxea)- Rue Bourg-neuf 68.
Euskalduna Jatetxea- Rue Pannecau 61.
Chaho Jatetxe-Erretegia- Rue des Cordeliers / Xaho Kaia kantoian.
Auberge Irrintzina Jatetxea- Rue Marengo 9.
Talo Jatetxea- Tonneliers Karrika 10.
Auberge du Petit Bayonne Jatetxea-
Rue Cordeliers 23.
La Chunga Jatetxea- Av. du Capitaine
Resplandy 29.
Le Petit Chalut Jatetxea- Galuperie Kaia 24.
Agadir Jatetxe magrebiarra- Rue Ste. Catherine 3.
Tien Ammen Jatetxe asiarra- Bergeret Kaia 14.
Saudade Jatetxe portugaldarra- Jauregiberri
kaia 15.
Le Caf Kafe-Erretegia- Rue Thiers 19.
Pizzeria La Nive- Jauregiberri Kaia 37.
Jan eta lo egiteko:
***Hôtel Le Grand- Rue Thiers 21.
(0)5 59 29 62 00. Logela bikoitza 64-104 euro.
***Hôtel Loustau- Pl. Republique 1.
(0)5 59 55 08 08. Logela bikoitza 59-69 euro.
**Hôtel des Basses Pyrennees- Rue Tour de Sault 12. (0)5 59 59 00 29. Logela bikoitza 38-47 euro.
**Hôtel Campanile- Av. du Grand Basque m117. (0)5 59 55 95 95. Logela bikoitza 45-48 euro.
**Hôtel Confort inn Primevere- Av. du Grand Basque 117. % (0)5 59 55 04 04. Logela bikoitza 44-49 euro.
**Hôtel de la Cote Basque- R. Maubec 2.
(0)5 59 55 10 21. Log. bikoitza 27-59 euro.
**Hôtel Ibis- Bv. A. Lorraine 48.
(0)5 59 50 38 38. Logela bikoitza 49-60 euro.
**Hôtel Adour- Pl. Ste. Ursule.
(0)5 59 55 11 31. Logela bikoitza 30-46 euro.
*Hôtel San Miguel- Rue Ste. Catherine 8 bis.
(0)5 59 55 17 82. Logela bikoitza 26-34 euro.
TSEHôtel Amatcho- Av. Mal Sault 27.
(0)5 59 63 37 18. Log. bikoitza 30-46 euro..
Lo egiteko:
*Hôtel des Arceaux- Rue Port Neuf 26.
(0)5 59 59 15 53. Logela bikoitza 21-38 euro.
**Hôtel Monbar- Rue Pannecau 24.
(0)5 59 59 26 80. Logela bikoitza 24-30 euro.
*Hôtel des Basques- Pl. Paul Bert.
(0)5 59 59 08 02. Logela bikoitza 21-26 euro..
****Camping La Cheneraie- RN 117, Pabera bidean (Route de Pau).


Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude