...ZURE HIZKUNTZ ESKUBIDEAK ERASOTU DITUZTELA DIOZU?


2021eko uztailaren 16an
Herri batek bere hizkuntza erabiltzeko duen eskubidea guztiz oinarrizkoa da. Euskal Herrian euskaraz aritzeko eskubidea halakoa da ere, euskal hiztun guztiok dugun oinarrizko eskubide bat. Baina, tamalez, eskubide hau ez dago guztiz bermatuta eta urraketak egunero gertatzen dira modu sistematikoan. Urraketa hauen aurka lan egiteko jaiotako fundazioa da Hizkuntz Eskubideen Behatokia. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren ekimenez sortua, pasa den urteko ekainaren 26ean bere aurkezpen ofiziala egin eta berehala hasi zen lehen urratsak ematen Iruñean duten egoitzan. Guk bertan lan egiten duten kideen jarduera ezagutu nahi izan dugu eta horretarako, Behatokiaren egoitzara gerturatu gara. Bertan aurkitu ditugu Paula Kasares Behatokiko zuzendaria, Paul Bilbao, kudeaketa lanen arduraduna eta Marixabel Mujika, administrari lanaz eta Euskararen Telefonoaz arduratzen dena.



BEHATOKIAREN LANA.

Kontseiluaren barnean hizkuntza eskubideen inguruan zegoen kezka izan zen Behatokiaren sorreraren arrazoia. Eskubide hauen egoera behatu eta konpon dadin bitartekaritza lana egiten du Behatokiak eta hiru lan alor jorratzen ditu horretarako: herritarren eta entitateen salaketa eta kexak jasotzea, kexa hauek bideratzea erakunde publiko zein pribatuen aurrean eta, azkenik, hizkuntz eskubideen egoera aztertu eta txostenak burutzea. Paula Kasares Behatokiko zuzendariak adierazi digunez, euren eguneroko lana hizkuntz eskubideen edukia zabaltzearen esparruari loturik dago eta baita euskal gizartearen sentiberatze eta kontzientziatze lanari loturik ere. Horretarako bilera asko egiten dituzte euskal gizarteko eragile eta talde ezberdinekin, bai administrazioarekin, bai unibertsitateko ikasle taldeekin edota nazioarteko biltzarretan parte hartzen dute. Izan ere, bizi den egoera gure herritik kanpo ezagutzea zein garrantzitsua den adierazi digu Kasaresek: "Arazo hau gurea da hemen bizi garelako, baina Europa osoko arazo orokortua da, mundu osokoa. Hizkuntz bateratze eta homogeneizatze prozesutan murgilduta gaude eta hemen bizi dugun egoera ez da testuinguru horretatik aparte aztertu behar".

EUSKARAREN TELEFONOA.

Hizkuntz eskubideen defentsa egiteko eta hauen bermea ziurtatzeko, eskubide hauek euskal gizartean pairatzen duten benetako egoera ezagutzeko zerbitzua sortu berri du Behatokiak: Euskararen Telefonoa. Abenduaren 20an martxan ipini zen telefono honetara deituz, herritarrek euren kexak helarazi ditzakete, erakunde publiko zein pribatuetan euskara erabiltzeko eskubidea errespetatu ez bazaie, ukatu egin bazaie edo euskaraz egiteagatik kaltetuak izan badira. Behatokiak kexa hauek hartu eta hauek bideratzen ditu, herritarrak arazoa izan duen erakundera zuzenduz. Behatokiak jaso duen kexaren berri emango dio erakundeari eta arazoa konpon dezala eskatu. Kexaren larritasunaren arabera eta erakundeak nola erantzuten duen ikusi ondoren, bide judizialera jotzeko aukera aztertzen da. Paula Kasares pozik agertu da martxan hasi zenetik Euskararen Telefonoak jaso duen dei kopuruarekin: "2001 urtean, eta pentsa abenduaren 20ean hasi ginela, 93 espediente bideratu ditugu. Espediente hauetan gehienak kexak izan dira eta bertan aurkitzen dira auzitegira eraman ditugun 8 kasuak, guztiak Nafarroan. 2002 urtean, berriz, 92 dei jaso ditugu".
Dei gehienak kexak badira ere, zerbitzu honek txalotzeak egitea ere ahalbidetzen du. Hau da, gaizki dagoena konpontzeaz gain, ongi dagoena ere nabarmendu nahi du Behatokiak. Beraz, kexak nahiz txalotzeak jakinarazteko, 902 194 332 da zanpatu beharreko telefono zenbakia eta hariaren beste aldean Marixabel Mujikaren ahotsa aurkituko dugu, gure deiari erantzuteko beti prest. Telefono zenbaki honek Hego Euskal Herrirako funtzionatzen du, teknikoki ezinezkoa izan baita Euskal Herri osoan doaneko kostua edukiko zuen telefono bakarra erabiltzea. Hala ere, Ipar Euskal Herrian laster ipiniko dute.


HIZKUNTZ ESKUBIDEEN EGOERA.

Hizkuntza eskubideak Euskal Herrian zertan diren esan digu Kasaresek: "Gure herrian hizkuntz eskubideen urraketa modu sistematiko batean egiten dela ikusteko aukera ematen ari den tresna da Behatokia. Eskubideen zapalketa hauek gainera, lurralde guztietan egiten dira eta Euskal Herriko administrazio maila guztiek zapaltzen dituzte". Horretaz gain, arazo metodologiko eta etiko aunitz aurkitzen dituzte beren lana betetzerakoan: "Hizkuntz eskubidea definitzen badugu legeari loturik, euskal herritar bost kategoriaz hitz egin behar dugu, euskara arautzeko bost egoera juridiko ezberdin baitaude Euskal Herrian". Paulak adierazten digunez, beren lana ondo bete ahal izateko, hizkuntz eskubidea giza oinarrizko eskubideen irizpideetan oinarriturik ulertu behar da, hau da, hiztun herri guztiek beren hizkuntza beren lurralde historikoetan erabili eta garatzeko duen berezko eskubide gisa. Eta orokorrean, herritarrek ez dituzte euren eskubideak ondo ezagutzen eta egiten dituzten kexa gehienak, lege babesean dagoen eremukoak dira. Baina Paula Kasaresek, oinarrizko hizkuntz eskubideak ezagutu eta exijitzea beharrezkoa dela argi dauka, hori gabe, Euskal Herriak ez baitu bermaturik izanen inondik inora bere geroa


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude