«LAGUN IZOZTUA»RENTZAT


2021eko uztailaren 19an
Azkena, nahiz eta »Goio»k, Joseba Sarrionandiak ez oso aspaldian bere liburu batean erlojuei buruz ziona errepikatuz dion «Erlojuak desakreditatuta daudela» Markos Zapiainek gaurko egunkarian gogoratzen duen bezala. Azkena, besteak beste, orri hau idazteko azken eguna joan zaidalako, eta azken gauari eskapatzen ezin utzi diodalako, liburu batetaz aritu gabe... Maribelek ia ezer irakurri gabe erre zuen gutuna salbatu eta irakurtzera emateagatik eskerrak emateko, besteak beste.

Horretarako, gaur goizean irakurri diat Zapiainek liburuari buruz egindako iruzkina. Aspaldi honetan iruzkinen zain nengoen. Baina Zapiainek eta biok ez diagu liburua modu berean irakurri, eta ziurrena ezta irakurri duten beste askok ere. Gaur goizeko artikulua irakurri aurretik, gauza asko pentsatuta neukean liburu honi buruz esateko.
Aurrenik eta behin edertasunaz mintzatu nahi nian. Nola geldi-geldi irakurri dudan liburuak tira egin zidan, hizkuntzak memoriaren eta bizitzaren o sinetik urari jalgitzen laguntzen zion eran. Deskribatu beharrak eta gogoratu beharrak eta irudikatu beharrak hizkuntzaren bidez lortzen duen solidotasunaz, izotzarenaz.
EUSKALDUN izanaz harro egoteaz mintzatu nahi nian bigarrengoz. Tokiz eta garaiz kanpo bizitzearen sentsazioak larritu beharrean harro sentiarazten gaiztek batzuetan eta barkazak, Euskal Herrian bizi naizela horrelakorik esateagatik- iada 100 literatur-lan klasiko itzuliak ditut euskarara, eta ez zakiat inongo kritikok 101.tzat hartuko duen «Lagun izoztua». Tamalez, horretarako idazleek politikoki zuzenxeagoak beharko ditek. Baina zorionez, idazle periferikoek bakarrik egin ditzaketen lanek salbatzen gaituztek mendebaldeko kulturaren kronika sinpleetatik. Paperik gabeko idazleen paperetan solidifikatzen duk literatur-ura. Eta euskaraz, idatzi izanagatik, behingoz, aurreneko iritsi izanaren sentsazioa ematen zidak. Behingoz, beraz, irabazle gaituk, euskaraz irakurtzen dugunok.
Euskaraz eta euskal literaturaren historia ahaztu gabe idazten ari den literaturaz mintzatu nahi nian hurrena. Mendebaldeko literatura aintzakotzat hartu arren, aurretik «Garoa» gabe, «Haizeaz bestaldetik» gabe, «Obabakoak» gabe liburu hau ia ezinezkoa izango zela pentsatu izan diat hainbat eta hainbat deskribapen eta pasadizo irakurtzean, azken urteetako literatura «Narrazioak» gabe bestelakoa izango zen bezala. Eta euskal literatura osasuntsu sentitzen dudala aldarrikatu nahi nian «Lagun izoztua» bezala, Aurelia Arkotxaren «Septentrio» ere batera irakurri dudanez, bi liburuetan bidaia, iparra, iritsi nahiak, denboraren ur-lorratzei segika euskal testuen tradiziora murgil egiten dakiten idazleek, behingoz, ez dutelako apaindura filologikoa bakarrik erakusten.
BAINA Zapiainek egindako iruzkinaren ondoren, azkenean, beste zerbaitetaz ere idatzi nahi diat. Liburu honekin, besteen esperientzia oparo jaso ahal izan diat eta egia gezurraren alderantzi moduan erabiltzen den erresuma zahar honetan, egoten, bizitzen, pentsatzen, lagundu zidak. Literaturak bakarrik solidifika zitzakek haizeak sakabanatzen dakien hitzak. Irakurzaleok literaturan aurkitu diagu askotan «Lagun izoztua», sentimenduak gorde alde, izoztuak mantentzea erabakitzen duen laguna, adi edukiko duen irakurleren baten zain. Demagun, azken hau, dena hitzaren galbahetik iragaztera behartzen gaituen mundualdian, entzuteko betarik hartzen ez duen jende artean bizi garelako ere gertatzen dela, hein batean. Baina azkenerako, nago, irakurtzea dela beste bati adi-adi entzuteko modu onenetarikoa. Eta hik horregatik salbatu duala Maribelek nobelaren 39.atalean ia ezer irakurri gabe erretzera zihoan gutunaren kopia. Azkeneraino eraman daitekeen entzuketa duk irakurketa. Eta azkeneraino eramaten dugunean, irakurketa bat bestearengandik hainbeste urruntzen duen errealitatearekin egindako entzunaldia duk.
Azkenik konprenitu diat, laguna izoztu egiten dela askotan azkeneraino lagun izan behar duenean. Bere malkoak isuri beharrean solidifikatu egin nahi izaten dituela, adiskidantzaren egia gezurtatu beharra gertatu aurretik. Zeren eta, gaur, gaur bezala, etxetzat gezurra hartzen duenak nahiago dik hango aterpea, errealitatearen babesik ezaren ordez, egia gezurraren alderantzirako erabiltzen den erresuma honetan.
Konprenitu diat, azken finean, aterperik eza duk, azkena askorentzat. Aterperik ezean erabakitzen diate, zenbaitek batzuetan, etena. Baina beste batzuk, etenik nahi ez dutenek beti aterpea salbatzera jotzen diate. Horrelakoetan nahiago aterpea: ezin izana, besteen erruaz eraikitako auto-errukizko hormekin.
Adiskide, lagun izoztu, iritsiko al zaik erantzun hau! Eskerrak, hemen guk oraindik ARGIA pizturik dugun. Bitartean, gau ilunetan, euskal irakurle batzuk, bazakiagu lagun izoztu batek behin itsasargi bat piztuta uzteko adinako lana hartu zuela, euskal literaturaren bazterrean, eta hire hondartzara iristen ez garen bitartean, besarkada bat


Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude