Zilegi bekit


2021eko uztailaren 19an
Agian hiruzpalau aste pasa zaizkidan arren, urtarrilaren 13ko alean Unai Iturriagak idatzitako «Neurri eta doinu librean» artikuluari erantzun nahiko nioke. Ulertzekoa da Unai Iturriagari ez ondo iruditzea Bertsolari Txapelketaz adierazi nahi izan nuena. Alabaina harritzen nauen gauza da ni bezalako profano baten iritziak hainbeste mintzea, bera bezalako mutiko aurrerakoi eta, itxura batean, irekia. Gauzak argiago esaten saiatuko naiz, bada, labur beharrez.

Dantza solteko edo aurresku lehiaketetan aspertu egiten naute oholtza gainean ikusten ditugun dantzari garatu horiek. Perbertsioa izan liteke, baina nik nahiago dut inperfekzioa. Nahiago dut dantzan ikusi herren bat, haur bat edota amama potola bat, plazaren erdian edo ezkontza ondoko festa batean, oholtza gaineko atleta perfektu horiek guztiak baino. Errepikakorra eta sorpresa gabekoa egiten zait lehiaketako ikuskizuna. Gauza bertsua gertatzen zait bertsolariekin ere.

ULERTZEN dut horretan dabilenarentzat ezinbestekoa izatea teknikaren lanketa. Agian ez du beste biderik izango. Baina entzule bezala, arriskutsua iruditzen zait Txapelketak hartu duen bide hori, bertsolaritzarentzat berarentzat, gainera. Garapen teknikoa saritzen da, eta hala beharko du izan seguruenera, -jauna, ni ez naiz nor-, baina kontua da, nik neuk gozamen handiagoa edukitzen nuela beste bertsolari mota bat zegoenean oholtza gainean. Ene ustez, ezkutuan geratu dira bertsolari bikain asko eta asko teknika saritzearen kariaz. Interes handiagokoak eta biziagoak egiten zitzaizkidan saio haiek. Agirre, Peña, Telleria, Alkat, Mañu, Sarasua eta beste hainbatek, akatsak eginen zituen akaso, baina bazuten zer kontatua, arraioa!, eta gainera oso era partikularrean.
Orain dena iruditzen zait gezagoa eta sorpresa gutxiagokoa. Neu ere gogaituxe eta zahartuxe, agian. Irrigarria ere egiten zait maiz, bertsolaritza Parnasora eramateko ahaleginean, bertsolaritzatik eskolagabekeria oro ezkutatzeko desira hori, Amezketarra inoiz izan ez balitz bezala. Aurki Katedra bat nahi izango da Euskal Herriko Unibertsitatean eta izanen da horren alde agertuko den Doktorerik. Hala ere, benetan aitortzen dut saio teoriko bikain askoren lekuko izatea ere egokitu zaigula garaiotan, lehenago poesia izan nahi zuena orain erretorika bihurtuta ikusteraino. Bedi hori ere. Baina poesia eta bertsolaritza bi kontu direla esateagatik ere entzunak gara hamaika, gaur baino lehen.

DUDARIK gabe Unai Iturriagak eta Bertsozale Elkarteak dakite gai honetaz guztiaz nik baino mila bider gehiago eta hobeto, eta haiei egin behar zaie kasu, zalantzarik gabe. Zintzoki diot hori, haiena da eta egiazko kezka eta gogoeta. Ez nirea. Baina, hala ere, zilegi izango ote zait nahi dudana aitortzea inor hainbeste mindu gabe! Niri neuri, aspergarri xamarrak egiten zaizkit korrekzioa helburu duten ariketa artistikoak. Nahiago ditut askozaz, adieraztea helburu duten beste horiek, akats eta guzti. Zer egingo diogu, bada.
Eta amaitzeko beste kontu bat argitu nahi nioke Iturriagari, jakin beharko bailuke, honez gero, gauzak literalki adierazteko balio dutela kakotxek, eta ez beste ezertarako. "Idiotizante" eta "agriculturizante" hitzak egozten dizkit nire aspaldiko artikulu bat dela eta, baina hitz horiek ez nituen nik horrela sekula idatzi. Lupaz begiratu dut


Azkenak
Migratzaileen aurkako ehiza abiatuko duela hitzeman du Trumpek, larrialdi egoera ezarrita Mexikorekin mugan

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela hitzeman du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Eguneraketa berriak daude