AZKEN PROTAGONISTAK HILTZEN ARI DIRA


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zergatik ez dira testu hauek orain arte agertu? Solaskideek ere galdera bera egiten diote beren buruari, jakina. Horren inguruan hipotesiak besterik ez dira, baina:«Egoera aproposago bat ez delako orain arte suertatu, akaso! Edo jendeak ez ditu gogoratu nahi izan, gerra galdu genuelako», dio Tapiak. Koldok, berriz: «Irabazi izan bagenu...».

Bestelako faktorerik ere badago, apika. Unibertsitatea izan dugu hizpide, gure historiografia nolakoa den ikusi baino ez dagoela azpimarratu du Izagirrek. Inor gutxik baliatu izan baititu gudako kantuak. Bakarrenetarikoak Manex Goienetxe eta Vincent Garmendia izan dira, Baionako eta Bordeleko Unibertsitateko irakasleak. Gure historiografiaren adierazle bat dugu hor, entziklopedietan ez dira kantuak ia-ia azaltzen.
Begi bistan denez, 1936-37ko gerra ez zen kanturik gabeko gerra, aitzitik, egoera gogorretan kantatu egin ohi da, eta kantu asko gelditu zaigu garai hartatik. Galdu edo ezkutatu egin ziren, ordea? Guri iritsi zaigun bakarrenetariko bat «Eusko Gudariak» da. Badago beste faktore bat ere Izagirreren ustez:«Gerra oste hartan, testuak ez ziren erraz eskuratuko. Eta zertarako bildu, ezkutatzeko baziren? Argitaratzeko aukerarik ez zegoen. Ez dago ardura eskasa edo axolagabekeriarik inori zehazki leporatzerik; hainbat faktore izan zitekeen tarteko. Esaterako, zenbait bertsolarik beren koplak ez ateratzeko interesa izango zuten. Gerra kontuak tarteko eta galtzaile izaki, kontu, beraz».
Euskaldunon memoria ez da eskasa izan, beraz. Beste alderdi hau ere gogoratu behar da: erresistentzia batek aurreko erresistentzia estali zuela. Gerra osteko belaunaldi berri bat heldu zen eta bere kantuak sortu zituen, testu edo doinu berriak, dio Koldok. Hala nola, «Lehenengo batean, kalearen erdian», «Ez kanta beltza» edota «Egun da
Santi Mamiñe», azken hau, Xabier Etxebarrieta «Txabi» hil zutenean beste testu batez kantatu zena. Horrek aurreko testuak ahantzarazi zituen, nolabait. Konparazio batera, frankismoaren kontrako erresistentzia espainolaren kantuekin ez zen gauza bera gertatu:«Ay Carmela», «El Quinto Regimiento» edota «En el Frente de Toledo» kantuak entzun dira; haien ostean ez zen-eta berririk agertu.
Anartean, garai hartako azken protagonistak hiltzen ari dira, eta dauden testuak galtzeko arriskua dago. Gelditzen diren lekukoek koplak badakizkite. «Eusko Gudariak» kantuaren bi kopla zeudela uste genuen, baina askoz gehiago aurkitu dute Basilio Pujanari esker.
Artxiboko lana eta kanpo lana uztartzen denean oso emaitza interesgarriak sortzen direla frogatu ahal izan du Tapiak. Tapia Basilio Pujana eta Elorrioko apaizarekin -Juan Gallastegi- egon zen. Azken honek oraindik gogoratzen duen gerra azaldu zion, kopla bat gogoratzen zuen, txikitan Elorrion zegoenekoa. Frontera joaten zirenean, gudariak kantuz entzuten zituen. Gallastegik kopla berri bakarra erakutsi zion, eta gehiago egon zitezkeen susmoak hartuta Pujanarengana jo zuen Tapiak. Basilio Pujanak mordo bat kantatu zizkion.

JOXE MARI LOPETEGI.

Joxan Elosegi irundarrak eskaini digu Lopetegi bertsolariaren erretratu grafikoa, baita haren irudia edo argazkia eman ere. Bertsolari hau Irunen jaio zen, 1875eko apirilaren 13an, Santiago kaleko lehen etxean. Irundarrak zituen gurasoak, Joxe Lopetegi -etxe hartan bertan sortua- eta Antonia Olaizola, baserritarra. Santiago karrika baserrialdea zen, zazpi mila hiritar zituen Irun hartan; herri euskalduna zen 1875eko Irun. Honela dio Joxan Elosegik:«Lopetegi bertsolari politikoa izan zen, ekintzaile errepublikanoa izateaz gainera bertsolaria ere bazelako: gutxik bezala jakin izan zuen bertsoa ideien eta programa politikoen alde jartzen».
1931ko abenduaren 13an, Lopetegiri egin zioten omenaldian, bertsozko erretratu sorta bat egin zion Txirrita bertsolari handiak. Hona lehen erretratu grafikoa:
«Jose Maria Lopetegi du
euskaldun batek graziya
igeltseruen kontratista da,
Irunen jaio ta aziya
omena bat oso ederra
degu orrentzat asiya
nik bertsuakiñ goratuko det
al nezakien guziya».
GERRAREN IKUSPEGIAK. «Eusko Gudariak» edo antzeko kantuak dira gehien entzun ditugunak, erregimentuen ereserkiak, esaterako. Disko honetako kantuak beste gauza bat dira, ordea. Bertan, tropak berak, erresistentziak, erretagoardiak idatziak daude, edo ospitaleetan idatzitako testuak :«Egoera horretan egoteak idatzi beharra dauka, idaztea inportantea izan zen. Gernika erraustu ondoren animatzeko, morala altxatzeko, etsaiak lokalizatzeko...».
Gerraren ikuspegi batek errepresioaren lekukotasuna ezagutarazten digu, erbestetik idatzia, bereziki. Lopetegi bertsolaria Hendaiara exiliatu zen eta bertatik kantatu ahal izan zuen. Lopetegi Donapaleu (Amikuze) ondoko Arruta herrixkan bizi eta hil izan zen; bi seme galdu zituen gerran:«Errepresioa gero kartzelan agertzen da, hori beste ziklo bat da. Hainbat testu kanpoan geratu da. Duesoko kartzelako kantuak eta Gours-eko kontzentrazio eremukoak».
Ideologiaren ikuspegia ere, ezohikoa da. Nazionalistek Sabino Aranaren espiritua abesten zuten, «Utarre»k, kasu. Utarre nor zen ere ez dakigu; nazionalista ziur aski -EAJ edo ANV-EAEko-. Eusko langilearen izaera aipatzen du bere testuan, garbi esaten du gerra aberatsek sortua izan zela:«Badago gerraren interpretazio sozial bat, eta horrek berak frogatzen du herri xeheak egindako kantuak direla. Gerrak areagotu zuen kontzientzia nazionala, eta hartaz, kontzientzia soziala gero». Areago, gerraren epika eta alde libertarioa ere ageri da. Juan Ezenarroren «Gudara noian» kantua lekuko. Badago espiritu libertario bat Ezenarroren kantuetan:«Nazionalistaren kantuetan ez bezala, hauetako askok ‘Jainkoak gerratik erredimitituko gaituena’, diote. Joxe Mari Lopetegik ez du horrelakorik esaten», kontatzen du Izagirrek.

Joseba Tapiak honela jarraitzen du: «Atarrene izenekoak alde ironiko agertu zuen. Gainera, kasu horretan kopla zahar bat erabili dut trikitixa doinua bezala. Gordin eta zorrotz aipatzen diren gauzak egokiak zetozen doinu horretan emateko, fandango doinuan alegia, aproposa nire ustez».
«Gauza kuriosoa da -gehitzen du Koldok-, egoera tragiko batean sortzen den ironia, azkeneko bertsoan dagoen autokritika eta desdramatizazioa. Erbestean, erretagoardian, frontean ez dagoenak bestera idazten du. Era epikoagoan, «Aurrera!», dio. Aurrean dabilena, berriz -frontean dabilena-, ez da epikotasunean saiatzen, xumeago adierazten ditu bere sentimenduak, eta ironia darabil». «Zorrotz» ezizenez, kasu, edo frontean hildako anonimoek sinatutako tarteko testuak dira horren adierazle.

Diskoan ez dira gerraren ikuspegi guztiak agertzen, haatik. Badago hemen ere kanpoan gelditu den beste alor bat. Bertako mutilen kasua, gazteak zirelako etxean geratu zirenak, gero Francorekin borrokatzera behartu zituztenak; Francotarrekin ibilitakoak. Ez ziren Francoren aldekoak, mutil horiek gerraren beren lekukotza eman zuten, gerran bizitakoa agertzen dute gutun eta bertso bidez. Hori jakina da. Beste ziklo bat dago hor

Errepublikanoen bertsolaria
Ez zen baserritarra, karrikan sortua eta hezia zen, ez zituen apaizak maite izan eta gorroto izan zituen betiro errege-erreginak eta monarkiazaleak. Maite zuen errepublika eta sutsuki borrokatu zen haren alde, goiz ohartu zen etsaiak baino hobe zuela lagunak bildu, eta mundu guztia eduki zuen gogoan bere lanean; igeltsero enpresaria izan zen, baina umil iraun zuen beti, harrokeriarik gabe, jende xumearengandik hurbil.
Politikan hartu zuen parte, herriko zinegotzi, mitinetako bertsolari, baina plaza gaineko oholtzak ez zuen itsutu eta bere ideologiari leial bizi izan zen beti. Gizon txiki xamarra zen, afablea eta umore handikoa, eta barruak agintzen zion modu hoberenean, ederrenean, bertsotan, agertu nahi izan zuen herrian eta munduan.
Bertsotan ospatu zituen ongi bukaturiko lanak, bertsotan aurkeztu zituen amets eta proiektu politikoak, bertsotan agurtu zituen lagunak eta bere gogoko guztiak, bertsotan despeditu zuen frontean hildako semea, bertsotan madarikatu zituen erregezaleak, eskuindarrak, naziak eta faxistak, bertsotan zabaldu zuen bihotza. Bertso umila zen harena, sentitua, bizia eta dotorea batzuetan, traketsa eta motela askotan.
Bere buruari bezala, laurogei urteko ospea agindu zion Txirritak Joxe Mari Lopetegi bertsolari irundarrari. Oroitzapenen bidea eragotzi diote, ordea, bertsolaritzaren historialari ofizialek eta harentzat begi samurrik ez da oraindik ageri sorterrian berean, Irunen. Merezi du, baina, Lopetegiren berri jakin dezagun. Euskal Herria merezi du Lopetegik; Lopetegi merezi dugu euskaldunok, zer esanik ez irundarrok

«Galtzailearen dohaina»
Iragan mendean erreparatzen hasita, ez dago Hegoaldearentzat 36ko gerra bezalako harririk bidean. Alde batetik, neurri hartako giza tragediak, parekorik izan ez duelako. Bestetik, berriz, neurri hartako gerra batek kontzientzia nazionalaren suspertzean izan zuen garrantzia, erabatekoa izan delako. Ikasgaia latza da: beharbada beharrezkoa da galtzaile izatea historiaren benetako neurriaz ohartzeko...

Irabazleen harrokeriak, ikusten dugu, nekez dio honi utzi deus ikusten. Bake usainean, gauzen eternotasunaz sinetsita bezala segituko du gure plaza eta kale izenetan beste ehun urtez. Bitartean, gerraosteak suposatu zuen gau beltza (ahanzturaren hegemonia) zikintzen ahalegintzen, lan gaitza egon da ikusi nahi izan duenarentzat.
Ez da erraza. Berreraikitze historikoan, egin da zerbait. Hugh Thomasek eta gainerako historialari atzerritarrek egindako ikerlanek lagundu digute argia ematen. Baina asko dago egiteko. Historia giza neurrira ekartzeari dagokionean, berriz, dena dago egiteko. Unibertsitateak, ezin gaitu, ez, honetan lagundu.
Ahoz ahoko kontakizunetara zigortua, drama kolektiboa etxe zulora baztertua, bakanak dira gerrak ekarri zuenaren inguruan euskaldunak aurki ditzakeen lekukotzak. Horrexegatik hartzen dute berebiziko garrantzia Larrekok, Salaberriak, Atañok, Basilio Pujanak, Patxi Lazkanok, Balendin Enbeitak edota oraintsuago, Isasmendik idatzitako testigantzek. Bai, anoa arin honekin ibili behar izan dugu irabazleen tankeen kontra. Historiografiak bai, baina beti zikindu izan gaituzte nahi baino gutxiago lehen pertsonan idatzitako historia liburu ederrok... eta behar dugu.
Behar dugu, letra larriz idatzitako historiak ez bezala, letra xumera ekarritako historiak baduelako beste zera bat. Ahots pertsonalek historia liburuek ez bezala azaldu izan dituzte datak, gertaerak hurbilagoko egiten dizkizute, min eman arte hurreratzen dira, eta sarritan, emozioa ez dabil urruti. Gizakia da, gizakiari deika ari dena.
Baina lehen pertsonak, badoaz. Eta eurekin dokumentuetara pasatu ez diren emozioak. Joseba Tapia, «Agur Intxorta maite»rekin, orain arte inor gutxik egin gabeko bidean barrena partitu da. Inoiz emozioz idatzi ostean loaldi gozoan egon diren testuak batu, eta berriro emozioz plazaratu ez ezik entzuleengan emozioa ere sortaraztera. Hori du galtzaileak dohaina. Irabazi izatera, ez genuke ez, seguru, Joseba Tapia bat izango...

«Hauek sartu zirenean...!»
Ez dakit euskaldunon arteko gerra izan zen. Nire gurasoak gerra pasatakoak dira eta beti esaten dute:«Hauek sartu zirenean!» Inbasioaren kontzientzia eta sentimendua izan dute. Donostian faxistaren bat egongo zen, baina faxistak sartu zirenean ez zegoen inor kalean. Dendak irekiak bai, behartuak. Exodoa izan zen eta desertzioak. Behartu asko ere, eta haiek kontradikzio handiak izango zituzten beren sentimenduak espresatzeko

"Jende askok ezer gutxi daki gerraz"
Eez dakit euskaldunon arteko gerra izan zen. Nire gurasoak gerra pasatakoak dira eta beti esaten dute: «Hauek sartu zirenean! Inbasioaren kontzientzia eta sentimendua izan dute. Donostian faxistaren bat egongo zen, baina faxistak sartu zirenean ez zegoen inor kalean. Dendak irekiak bai; behartuak. Exodoa izan zen eta desertzioak. Behartu asko ere, eta kontradikzio handiak izango zituzten beren sentimenduak espresatzeko


Azkenak
Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Eguneraketa berriak daude