Emakumezkoen janzkera aitzaki


2021eko uztailaren 19an
Oraindik makina bat urrats eman beharrean gara emakumeok gizonezkoekin erabateko berdintasunera iritsi ahal izateko, baina dena den, iragan mendean horretarako bide luzea egin zela ukatzerik ez dago. Izan ere, egungo irakurle gazte askori harrigarria irudituko zaion arren, bereak eta bost jasana da andrazkoa bere buruaren jabe izateko bide malkartsuan, baita gure Euskal Herria maite honetan ere! 1972ko otsailaren erdialdean Basarrik ZERUKO ARGIAn, astero-astero idazten zuen "Nere bordatxotik" sailean, jasotzen zuena dugu horren lekuko. Umore ukitu nabarmenarekin idatzita bazegoen ere, islatzen zuena ondo serioa zen.



MANTEROLA JAUNAREN BERTSOAK

"Lezo-tik, Marzelino Manterola jaunak bertso batzuk bidali dizkit", jakinarazten zuen Basarrik, hasteko. Bertsoak ez zirela bereak, alegia. Dena dela, aski ezaguna zitzaion igorlea Basarriri, segidan honakoa jartzen baitzuen: "Len ere inoiz agertu dira onen lanak ‘Zeruko Argia’-n. Azkena eztedilla izan. Argitaratzeko asmoz bidaliak diralarik, bakar batzuri toki eman nai nieteke gaurko nere lantxo ontan".
Eta zein ote Marzelino Manterolaren bertso sorta luze horren mamia? "Bertso auetan garbi adierazten duenez, neskatxa gazte talde batekin bildu zan gure bertsojartzaillea. Oso naigabetuak aurkitu omen zituen, eta aien naigabeak bertso batzutan agertzeko erregutu omen zioten. Asko ixtimatuko ziotela olakorik egiten bazuen".
Jarraian, Marzelino Manterola jaunak bidalitako lehenengo bertsoa zetorren:
Mesedetxo bat eskatutzera
zugana gera abitu,
gaur eguneko jazkerarekin
pixkat nai gendun luzitu.
Ori dela-ta, aspalditxoan
guk zer ditugun aditu,
naio genduke bertso batzutan
azalduko bazenitu.
Auskalo Lezoko bertsolaria inorekin bildua zen edota bere kabuz aritua. Gauza da, goiko bertsoaren ondoren, honako azalpena eskaintzen zuela Basarrik. "Bein batera, ta bein bestera, modaren eskaria. Udan eta neguan berdin ibiltzerik ez. Baiña, naiz egal batera asi, naiz bestera, egundo asmatzen ez. Maxiaketa ugari jendeak. Entzun ere egin bear galantak, sarritan".
Eta hara balizko neskatila taldeak Marzelino Manterolari horretaz guztiaz kontatu ziona.
Udara aldean, moda zala-ta,
jantzi gendun "minifalda",
orduntxe ba-zan zer itzegiña:
Baiñan au posible al da?
Euskalerriko neskatxarentzat
jantzi oberik ez al da?
Esaten zuten: ortara ezkero
dana kenduta igual da.
Gaitz erdi horretan bukatu balira moda jarraitu nahi zuten emakumeen gorabeherak! Basarrik zioenez, ordea, horrela joan zitzaien kontua: "Erdiko bizitza gaiztoa izan nunbait, eta urrengo saltoa berriz ortik onerakoa! Len laburregi, orain luzeegi. Auxe komeria ta asmatu-eziña! Eztek errez emen asmatzen!», pentsatuko zuten bi aldiz gaixoek. Begira Manterolak dionari:
Ura kenduta "maxifalda" edo
oiñetaraiñoko gonak,
lendik izketa txarrak baziran,
orduan etziran onak.
Jazkera ori nola eraman
burutik sano dagonak?
Batzuek moja deitzen ziguten,
besteak berriz amonak.


EMAKUMEAK ETA GALTZAK

Mundu honetan den-denak konforme utziko dituen neurririk hartzea ez da, gero, batere erraza! Gure emakume modazaleek hainbeste buruhauste ematen zizkien gona luze zein motzak baztertzea erabaki zutenean, are okerragoa izan omen zen... Horrela azaltzen zuen arazoa Basarrik, behinik behin:
"Gona kontuan burutzerik etzegola-ta, negu beltzean beste zerbait pentsatu bear. Gonak alde batera utzirik, galtzak edo prakak jaztea erabaki. Zer esanak bukatuko ziralakoan? Ederki eman ere! Etzegok toki txarrean!".
Manterola jaunak, bere aldetik, era honetara jasotzen zuen neskatila talde kezkatu hark azaldu bide zion kezka:
Negu aldean gonak kenduta
or jantzi ditugu galtzak.
Len zer esana baldin bazegon,
orain jarri dira saltsak.
Gizasemeak ala zioten:
"Olako andre bat ar zak.
Len ezpagendun asko agintzen
leku onean gabiltzak!
Bukaera gisa, Marzelino Manterolak bidalitako bertso sortatik hauxe aukeratu zuen Basarrik, "neskatxa naigabetuen galdera" jasotzen omen zuena:
Ezin supritu emakumeak
galtzak jantzita ikustea,
eztagola ondo neska gazteak
gona luzeak jaztea;
ta lotsagarri gona motzekin
iztarrak erakustea.
Zer nai dezute, danak kenduta, larrugorririk astea?

Euskaltzaindia
Edozein izkuntzek du beharrezko akademia bat mintzaira zaitzeko eta indartzeko. Baiña gureak duela uste dut beharrezkoen. Gure euskera maite au ahuldua, zahartua, ekinda, erdaldua, eta elkarrengandik sakabanatua eta berezitua arkitzen baita. Zaitzen, berritzen, gaztetzen, sasoitzen eta batzen laguntzea dagokio, beraz. Iñoiz baino biziago eta minduago arkitzen dan batasun arazo eta egarria konpondu eta ase behar baitu gaur. Ortarako, ordea, aintzakotzat eduki behar dugu euskaldunok. Ongarritzat eta premiazkotzat eduki behar dugu. Gidaritzat eta maixutzat ain zuzen ere. Eta ortarako izena eta ospea artu behar ditu euskaldunon artean Euskaltzaindiak. Lan gaitza. Baiña zailla bezain premiazkoa nortasun egoskorreko euskaldunon artean.

(…) Baiña ortarako daukan baiño diru-laguntza aundiagoa behar du. Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiako Aldundegiek beren kutxatillen diru-jarioa azi beharrean daude. Eta euskaldunok ere geuron patrikak gehixeago zabaldu beharrean arkitzen gera. Lotsagarria da, baiña zoritxarrez egia. Dirurik gabe arkitzen da Euskaltzaindia. Nola lan asko egin arlo ontan bizitzeko beste lan batzuk egin behar dituzten Euskaltzaiñek? Dei larri bat egin digu Euskaltzaindiak diru-eske (…) (1972-II-13)

Optika berria
Iragarkia, 1972-II-13
Jose Zinkunegi’ren optika berria Donostian. Urtietan lan oietan oitua. Barruan danak euskaldunak. Hernani, 4. Donostia

Jaiotza
Esteban Sagarzazuren emaztea den Daniela Alzuak, neska zoragarri bat izan du. Nora izenez kristautu dute. Zorionak gurasoei!! (1972-II-13)

Irakurleak mintzo
Urtarrilaren 23an, 9gn orrialdean, Z. ARGIA ontan, "Irakurleak mintzo" sailean, Z. A. izenpetzen zuen jaunaren eskutitza irakurri aal izan nuen. Z. A. jaunak, Zeruko Argia ez gehiago bialtzeko eskatzen du arrazoi auek jarriaz: 1go) "Askotan Z. Argia inpernuko sua dirudilako". 2go) "Euskaltzaindiak ‘begi onez' ikusiko zualako Arantzazuko idazkera erabiltzeko aitzakiaz beste bat darabillelako". 3gn) "Fedeari eta euskerari kalte egiten ari dalako". Ona emen Z. A.-ren neretzat ezin ulertu ezinik diren arrazoiak, obekiago garbitzen ez dituen bitartean. Jaun onek euskal kulturako arloan utzitako lekua, nik lortutako beste suskritore edo arpide batekin betetzen dut, "Inpernuko sua", "zeruko grazia" birtuko dudalakoan asmoakin. Babokeriak, ergelkeriak bein betirako utziko ote ditugu euskaldunok eta benetako euskal kulturako burrukari elduko ote diogu? Onekin batean, arpide berri onen izen-deiturak bialtzen dizkitzuet. Zuen zerbitzari den. J.J.I.(1972-II-13)


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude