Euskaltzaindiaren oniritziarekin


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskararen batasunak zenbat buruhauste ez ote dion sortu helburu horren atzetik dabilen euskaldunari! 1972ko hasieran, batasun bide ezberdinak proposatzen zituztenen arteko haserrea gori-gori zegoen. Nolanahi ere, bazen hika-mikarekin amaitu eta oztopoen gainetik Euskaltzaindiak onartutako bidetik aurrera egitea erabakita zuenik. "Idazkera berritua erraz ikasteko" izenburupean Z. ARGIAk kaleratzen zuen lan kolektiboa lekuko.


IDAZLEEN AGIRIA

Honela aurkezten zuten beren egitekoa: "Duela bi ilabete gora behera, idazle multzo batek ondoko azalpen hau presentatu zion Euskaltzaindiari. Honen azken Batzarrean, lehendakari eta idazkari jaunek aipatu zuten, euskalduneei, zuzen adierazteko gomendatuz. Horregatik, idazle askoren erreztasunaren onerako izango dalakoan, Z. ARGIA aldizkariari, gure azalpen hau argitara dezala, eskatzen diogu. Izkribu hau izenpetzen dutenak, hemen azaltzen diran baino gehiago dira. Zerrenda luzeegia izan ez dedin, ordea, bakar batzuen izenak txoilki azaltzen dira hemen". Hauexenak, hain zuzen: "A. Altuna, R. Bozas-Urrutia, I. Goikoetxea (Haztelu), A. Irigaray, D. Unanue (Elustondo), X. Lete, J. A. Arze…".
Jende ezaguna zela ezin ukatu. Zein ote haien proposamena? "Ortografia Sailla, idazkera-batasunerako maillarik nagusiena edo premiatsuena ezpada ere (konjugabidea eta leixokoa ver, larriago direlarik, azalpen hontan Sail hura txoilik ikutzen da", ohartarazten zuten, horren arrazoiak ematen hasi aurretik. "Idazle batzuek, oso ortografia-batasunaren alde egon arren, oztopoak aurkitzen dituzte, Arantzazun gomendaturik izan ziran idazteko lege berrietara ohitutzeko".


ETAPAKA BADA ERE, AURRERA!

Idazle guztiei beren egitekoa erraztea nahi zuten, beraz. Nola, ordea? Bada, honelaxe: "Billera haietako Agirietatik ateratzen danez, jarraikiko urratsen bidez (por etapas) egin diteke aldakuntza. Horrela mintzatu zan Mitxelena jauna eta hori bera egiztatzen du Villasante Euskalzainburu jaunak, bere ‘Hacia la lengua literaria común’ deritzan txosten liburuxkan (62-65). Bestalde, Batzar bereko burutapenetan (lehenengoan, alegia) honela esaten da: …1) Ortografiaz hortarako hautatu zen batzordeak adiarazi dituen pundu gehienak onartuak izan dira, ikusi dugunez; 2) -H- letraren hauziaz izan diran iritziak entzun ondoan, erdibide bat aukeratu da hasteko.
Hori dala ta, zein izan diran pundu gehien horiek, xeheki adieraztea komeni litzake. Baina pundu horiek azaldu baino lehenago ere, ‘Euskera’ aldizkarian, 1968-ko XIII zenbakian, ezagutzera ematen diran erakaspeneri jarraituaz, eztabaida aundienak sortzen dituzten auzieri dagozkien urrengo urrats hauek eman ditezkeala, uste dute idazle batzuk.
Lehenengo urratsa. A) Praktikan kontresta larririk sortzen ez duten eta, dirudienez, aho batez onartuak izan ziran ortografia legeak onartu.
B) Mitxelena jaunak, bustiak deritzaten otseri buruz dionaren arabera jardun. -ll- eta -ñ- letra horien aurretik, -i- letra sartu beharko da, oraindik -ñ-ren ordez -n- letra eta -ll-ren ordez -l- idazten ezpada ere. Beraz, oraingoz, aurrerago jo nahi ez dutenek, -baiña-, -oillo- eta abar idatzi dezatela; jakina, izen propio eta deituraz landa. D) Lehengo urrats hontan Euskaltzaindiak prezeski gomendatzen duen vocal arteko -h- letra, ots, diptongorik osatzen (lotzen) ez dutenean, sartuko da".
Behin honaino iritsiak, agian euskaraz ez zitzaiela behar bezala ulertu eta, gaztelerazko azalpena jartzen zuten: "Se dará entrada a la -h- intervocálica en los casos explícitamente indicados por la Academia, es decir, en ruptura de diptongo -aho-, -ohe, -ehun- ".
«H» hizkiarenak ez ziren hor amaitzen, baina. "-H- berari dagokionez, izen-ordekoen (pronombres demostratios) -hau-, -hori-, -hura-  eta lekuadizkizun edo adverbioen asieran (-hemen-, -hor-, -han- ) erabiliko da".


BIGARREN URRATSA

Honaino batasunaren bidetik jarraitu nahi zuen idazle ororentzako arauak. Segidan, gehiago ahalegindu nahi zutenentzakoak zetozen.
"Aurrera jarraitu nahi duten idazleek, -ñ- eta -ll- letren ordez, -n- eta -l- erabiliko dituzte, izen propio eta deituraz salbu: (Urruña, Bithiriñe, Gotañe, Peillen, Loroño, Uruñuela, Iruñe; bai eta irriño, amañi, nimiño, español, gallego…). Eta -H- letra sartu, hitz zenbaiten asieran ere; zuzen sartzeko 'Euskera'n argitaratu hiztegia eta ondoren argitara ditezkenak, idazleentzat baliagarri lirake. Hitz konpuestoetan berriz, Villasante buruzagiak dio liburuxka horren 65 orrialdean: …si los vocablos componentes se escriben separados, conservan la -h-, y pierden si se escriben juntos… (atzerri -otserri - Goierri)".
Lan kolektibo hura aurrera eraman zutenek, ez zeukaten inorekin haserretzeko asmorik, baina badaezpada edo, ondoko oharra argitaratzen zuten: "Azalpen hau egitean ez dugu aldez aurretik idazle bakoitzaren jokabidea ezertan epaitu nahi. Batek nahigo izango du bi urrats horiek batean egitea, beste batek berriz baliteke, bietatik bat ere egin nahi ez izatea. Dana dala, idazle norberaren ezein arau arrazoizko gabe jokatzetik, datorken erabateko anarkiari, ihes egingo lezaioke"

Zenbat gara 72
Lur Editorialak prestatutako "Kaniko eta Beltxitina" argitaraldian, Gabriel Aresti langileriaz mintzatzen da hitzaurrean. Gure langileriaren errealitatea agertu gurarik edo, Eibarren izan zuen esperientzia bati buruz mintzatzen zaigu. Alegia, bera egon zen lantegian, Aresti bera eta beste bat ezezik gainerako langile guztiak erdaldunak omen ziren. Eta hauxe da, itxura denez, Arestirentzat, gure langileriaren errealitatea. Errealitatez hasiez gero, Arestiri ahaztu bide zaio esatea, lantegi horretako ugazaba ere erdalduna zela (eta dela), eta hau izan daitekeela hain zuzen, hortik zehar etorritako ugazaben jokoa. Horrez gainera, eta hariari lotuagoa, Arestiri ahaztu egin zaio ere esatea, ugazaba hori zer iritzitakoa zen diru apur bat aurretik, eta lantegi batetako ugazaba bilakatu aurretik. Hau ere errealitatea da, Arestik ez zekien errealitatea, edo jakitzerik komeni ez zitzaiona (…) (1972-II-6)

1972: liburuaren nazioarteko urtea
Kulturaz oraindik erabat nagusitu ez den edozein herrik, bere liburugintzaren planteamendu bat egin nahi duenean, hiru liburu-sail jo behar ditu oinarrizkoitzat. Hiru liburu-mota hauek, Euskal Herrian ere beharrezkoak ikusten ditut. Lehendabizi, eskola-liburuak. Gure artean azken urteotan ikastolaren alde eginikako borroka ezaguturik, ez dugu denbora gehiago galdu behar herri baten hizkuntza eta kultura aurrera eramateko, eskola dela biderik aproposenetako bat azpimarkatu nahiz. Eskola, ikastola, erakunde errespetagarria da (baina ez dezagula ahaztu, errespetua eskatu ez baino irabazi egin behar dela, luzaro iraun dezan nahi badugu). Gure eskolan, testuak falta dira, bai irakaslearentzat bai ikaslearentzat. Nik espontaneismoaren fruitu honetan ez dut gehiago sinesten. Arrisku handiegia da, etorkizunari buruz, eguneroko eskola-gaia sortu, asmatu eta eratu beharra irakasleari eskatzea. (…) Liburugintzaren bigarren beharra, haurrendako eta gaztetxoentzako liburuak egitea da. (…) Hirugarren premia: hazientzako, nagusientzako, irakurgai orokorrez egindako liburuak. Herri bateko gizonek mila gustu diferente dute, mila zaletasun. Horiek denak kontuan edukitzekoak dira. Eta jendea irakurtzera jarri nahi badugu, jende horren zaletasun eta beharkizun guzti horietaz liburuak sortu eta sortu egin behar ditugu (...) (1972-II-6)

IRAKURLEAK MINTZO

I.G. 1972-II-6
Agur adiskide: Azkeneko Z. Argian, "Irakurleak mintzo" sailean, Z. A. izenpeturik "kronikatxo" bat azaldu da nire pentsakeratik oso urruti dagoena, "mistiko" samarra iruditu zait. Elizak, gerra ondoko aroan, izandu zuen babesa ez ahal da kaltegarri izandu? Denok oposizio bat behar degula siñistuta nago. Idazteko ohiturik ez dut eta bukatzera noa. Nere aholkua auxe da, jaramonik ez egitea.

Azken aldean sumatu dut Lete, Lekuonatarrak eta zenbait idazle on falta direla "gure" astekarian


Azkenak
2024-11-19 | Leire Ibar
Langile bat hil da Petronorren konortea galdu ostean

Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.


2024-11-19 | Leire Ibar
Palestinako genozidioa salatuko du ikasturte honetan ere Gure Haurrak Ere Badira mugimenduak

Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Ijito herria ikusarazteko programazio didaktiko bat prestatu du Hezkuntza Sailak

“Te Siklârel Romanipen” ikasketa plana prestatu dute Ijito Herriaren historia eta kultura Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortu du proiektua, EHUrekin eta Amuge Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartearekin... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Justizia Errestauratiboko Titulua eskainiko du 2025ean

Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie. 


2024-11-19 | Pau Lluc i Pérez
Hainbaten artean, bat

Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


2024-11-19 | Gedar
Kartzelatik irtetean ematen zen diru-laguntza apurra desagerrarazi dute Espainiako Estatuan

Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.


2024-11-18 | Euskal Irratiak
Palestinar herriari elkartasuna helarazi diote Makeatik

Palestina, mediatikoki aurkeztua ez den bezala, aipatu zen joan den larunbatean Makean, mintzaldi, tailer, merkatu eta kontzertuen bidez.


2024-11-18 | Uriola.eus
Bilboko Higiezinen Azokan protesta egin dute asteburuan Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek

Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]


Eguneraketa berriak daude