ZAHARRAK BERRI SAREAN


2021eko uztailaren 26an
Euzkoen aberija ezagutzen etzan garai ayetan, Iparagire'k lez bere matasuna abestu ziyonari omenaldiya eskeintzea biarekua zan, da biarekua izanik nola ez orotu beragaz "Euzkeltzaleak" bazkuna?". Orotu da ba, ta Uretxua'ko Udalarekin batera jayaldi bikaña antolatu ere bai. Egun au ospatzeko autuba datoren igandea, 16 gna. da. Emen Uretxua'n bilduko gera euzkeltzale geyenok olerti bidez euzko yakintza sendotzeko antolatu dan jayaldi au goraltzeko, bere garantziya edo nork ezagutzen dulako". 1933an eman zuen jaialdi honen berri Gotzon Arrik «Euzkadi» aldizkarian. Hirurogeita zortzi urte igaro dira harrezkero, baina artikulua bere horretan irakur dezakegu, batere buruhausterik gabe, gainera. Izan ere, gisa horretako dokumentuak aurki ditzakegu Eusko Ikaskuntzaren datu base berrian. Mende hasierako «periodiko» zaharretako albisteak interneten irakur ditzakegu.

"Euskal kultura prentsan, 1900-1975" izenak berak dioen bezala, hogeigarren mendeko lehenengo hirurogeita hamabost urteetako albisteak jaso dituzte on line jarri den datu basean. Guztira, 52.341 albisteren erreferentziak -non eta noiz argitaratu zen, argazkirik edo irudirik ba ote duen, nork idatzia den -, eta 2.300 albiste beren osotasunean. Azken horiek, Eusko Ikaskuntza sortu zenetik (1918) Espainiako Gerra Zibila (1936) hasi artekoak dira. Euskal Herriko eta nazioarteko prentsan euskal kulturaren berri ematen zuten albisteak gordetzeko eskatu baitzion Eusko Ikaskuntzak Ginebrako Argus Suisse et International de la Presse agentziari, eta agentzia horrek urteetan bildutako albisteak digitalizatu eta oso-osorik irakurgai jarri dituzte sarean; ingelesez, alemanieraz, frantsesez, errusieraz. Argitaratu bezala ikus daitezke, datu basearen egileek orrien kolorea, Ginebrako agentziaren zigilua eta xehetasun guztiak gorde nahi izan baitituzte.

EUSKALDUNON NORTASUNA.

Espainiako eta Euskal Herriko politika kontuek zeresan ugari eman dute hogeigarren mendean, baina euskal kulturak eta Euskal Herriak berak ere mundu osoko egunkarietan izan du lekua. Horren adierazgarri dugu «Daily Mirror» egunkarian, 1930eko urtarrilaren 1ean, Eileen O' Conner-ek idatzitako artikulua; Bizkaiko dantza talde batek Londreseko Albert Hall antzokian eskainitako emanaldiaren karira «Jendeak dantzatu dezakeen lekuan» izenburupean idatzitakoa:
«Euskal dantzariek Albert Hall-en eskaini berri duten emanaldiak jende ugari txunditu du. Beren dantzak bizkortasunaren miraria dira, eta Ingalaterrako folk-dantzek ez bezala, berrikuntzaren xarma dauka Londongo ikusleentzat.
Hala ere, Albert Hall ez da euskaldunen bihurrikeri alaientzat leku aproposa; dantzari hauen izpiritu alaia jaso nahi bazenu Euskal jairen batean ikusi beharko zenituzke.
JENDETZA ALAIA.
Urtero, uztailean, aste osoko jaialdi bat ospatzen da Donostian. Oso ozen eta lorioso hasten da igande goizean, goizeko zazpietan, suziriekin. Egun osoan, jende multzoak irteten dira herritik festak jarraituko duen zelaira "
Parisen ere harrera ona izan zuten hainbat ikuskizunek. Besteak beste, Benjamin Gomez arkitektoak Georges Périérekin egindako antzezlanaren arrakastaren berri eman zuen «Action Française» egunkariak 1932an. Artikulu hartan irakur daitekeenez, Baionan izandako harreraren ondoren, Réveil basco-béarnais konpainiak Parisen taularatu zuen lana.
"Mutualité antzokiko areto nagusia jendez bete da, bai lehenengo emanaldian bai bigarrenean. Euskaldunek eta bearnesek -asko daude Parisen- lan honek merezi zuen arrakasta eman diote "Malaye" antzezlanari. Une batzuetan gozamena hain zen handia, ezen aretoan "euskal oihu" batzuk entzun baitziren, zenbait paristar harrituta utziz eta emanaldiaren ukitu berezia areagotuz. Eszena interesgarrienak eta herrialdearen xarma hoberen islatzen zutenak ezkontzarena eta Baionako zubikoa dira. Bearnesen eta landesen deabru izpiritua eta euskaldunen izpiritu fina ederki nahasten dira.
Antzezpena bikaina izan zen. Beisqueren antzezpenarekin gozatu genuen, batez ere, eta Dufourg andereñoaren edertasuna, euskaldunen itxuraren adierazgarri dena, mirestu genuen".
Euskal kultura eta nortasunaren oihartzuna Europako beste hainbat herrialdetara ere zabaldu zen. Alemaniako «UHR Abendblatt» egunkariak 1932ko apirilaren 30ean euskaldunen eta kataluniarren berri eman zuen. Artikulu hari "Herrlich ist das baskenland" -«Separatismo espainiarra»- titulua eman zion Rosa Bertens kazetariak. Euskal Herriaren kokapen geografikoa zehazterakoan, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia probintziak aipatzen ditu, eta jarraian dio Nafarroa Espainiako eta Frantziako zati batean dagoela. Euskaldunak Saharako biztanleekin ere alderatzen ditu: "Beren hizkuntza propioa dute euskaldunek: euskara. Eta bizitza ere propioa dute, Saharako biztanleek bezalaxe. Beren hizkuntza Europako beste zenbait hizkuntzekin parekatu izan da. Inguratzen duena, mendiak  zoragarriak dira".
«New York Herald», «Daily News», «Daily Telegraph», «Brooklyn Daily Eagle», «Deutsche Allgemeine Zeitung», «Corriere Della Sera», «Le Figaro», «Le Temp's», «Nya Daglitgt Stockholm»  Nazioarteko eta Euskal Herriko ehun egunkari eta aldizkari baino gehiagoko albisteak irakur ditzakegu datu base berrian. Horrez gain, Euskal Herrian eta Espainian, hogeigarren mendean argitaratu ziren egunkarietako hainbat albiste non aurkitu ere azaltzen digu. Besteak beste, «Diario de Navarra», «La Nación», «Heraldo Alavés», «El Liberal», «Euskalduna», «Gure Herria» eta «Euzkadi» egunkarietako 52.341 albisteren erreferentziak aurki ditzakegu. Gainera, bilaketarako leihoa zabaltzean, ohartxo batek adieraziko digu egunkari bakoitzaren ale guztiak non topa ditzakegun. Esate baterako, «Gure Herria»ren aleak Renoko Unibertsitatean daudela dio oharrak, eta «Herria»renak Belloceko Abadetxean. Baina, lehen esan bezala, interneten osorik irakur ditzakegunak 2.300 albiste dira, alegia, Suitzako Argus Suisse agentziak 1918tik 1936 arte jasotakoak.
Literaturari buruzko datu base honetan aurki ditzakegun albisteak 16.000 dira, gutxi gora-behera. 10.000 inguru, berriz, historia eta etnografiari buruzkoak.
Hogeigarren mende hasierako euskaldunek kezka ugari zituzten baina zenbaitek, hezkuntza euskalduna bultzatzeari buruzkoek esaterako, oihartzun zabalagoa izan zuten prentsan. «Euzkadi» aldizkariak horrela ematen zuen ikasturte berriaren albistea 1917an:
"Urriaren lehenerako iragartzen da ikasturtearen hasiera Euskal Eskoletan. Hori dela eta, egun hauetan, erakunde abertzale hori aktualitatea izango da berriz ere. Askotan, gure egunkariak eta beste zenbait argitaletxe nazionalistek izaera euskalduneko ikastetxeen garrantzia eta interesa aintzat hartu dute, eta horren beharraz ohartarazi gaituzte gure Aberria arriskutik aldentzeko. Baina, zoritxarrez, euskaldun gehienak ez dira konturatu horren garrantziaz eta beharraz, eta arazo larri hau, axolagabe ez baina behar duen berotasuna eta laguntza emateaz batere kezkatu gabe ikusi dute. Ordea, ez dago gure herrien biziraupenarentzat hain beharrezko den beste ezer ere. Gure berpizkundea sustraitzeko ezinbesteko oinarria da".

ATZERRITARREN AHOTAN.

Gure ohiturek, ospakizunek eta hizkuntzak kuriositate handia piztu ohi dute munduko hainbat lekutan eta Aymeric Picaud erromes frantsesak XII. mendean euskaldunak deskribatu zituen moduan, XX. mendean ere beste horrenbeste egin duenik izan dela ikus daiteke Eusko Ikaskuntzaren datu basean. «Vagabondia» egunkariko kazetari batek, esaterako, horrela deskribatu zituen Donostian ikusitako bitxikeriak. "The Large stomachs Have Unique Clubs" -«Sabel Handiek aparteko elkarteak dituzte»- titulua eman zion artikulu hari eta hauxe dio bertan:
"( ) Tripasai da sabel handi esateko euskarazko hitza. Hemen badira elkarteak –hamabi bat– jan-edanaren arteari eta zientziari eskainitakoak. Ez dago izen orokorrik elkarte hauentzat, esan nahi baita ez dituztela bereizten guk golf klubak, klub sozialak edo xake klubak bezala. Elkarteak besterik ez dira. Baina kideak, leku guztietan, tripasai izenez ezagutzen dira. Hau, noski, guztiz oker dago, izen orokor gehienak dauden bezala. Izugarri une atseginak igaro ditut horrelako kide askorekin, eta haietako bakar batek ere ez zeukan sabel handia. Guztiak oso osasuntsu eta alaiak dira. Baina ene bizitzan, orain arte ez dut horrelako elkarteen berri izan. Zerbitzaririk ez. Telefonorik ez. Alokatutako sukaldaririk ez. Arduradun bat izaten dute, bera arduratzen da lekua txukun mantentzeaz, ontziak garbitzeaz eta oinarrizko gauzak zaintzeaz. Kide bakoitzak sarrera nagusiko giltza du, nahi duenean etortzen da, bere otordua prestatzen du eta bera zerbitzatzen da".
Bitxikeria ugari aurki ditzakegu "Euskal kultura prentsan, 1900-1975" izeneko datu basean. 1997an hasi zen Eusko Ikaskuntza datu base hau osatzen, eta lau urteko lanaren ostean, hogeigarren mendeko euskal kulturaren hemeroteka on line jarri zuten joan den urteko irailean. Artikulu jakinen bila liburutegiz liburutegi joan aurretik, datu-base honek (www.eusko-ikaskuntza.org/baseak) esan diezaguke bila gabiltzan hori non aurkitu. Eta 1918 eta 1936 urteen arteko zerbait baldin bada, litekeena da une horretantxe notizia ordenagailuaren pantailan bertan ikusi ahal izatea


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude