argia.eus
INPRIMATU
BAHEA
2021eko uztailaren 19a
- Xabier Arzalluz EAJko EBBko lehendakariak Kontzertuaren auziari buruz ‘Deia’n: «Oraingo erasoan ez gaude kupoaren milioi batzuk gehiago edo gutxiagoko ordaintzearen kontuan (...) Egiten ari direna eta asmotan dutena planeatua, pentsatua eta erabakia dute (...) Espainiako politikaren ohiko Espartero dira: larri nabilenean amore ematen dut eta indartsu nagoenean berreskuratu».
- Leopoldo Barreda, PPko bozeramailea Eusko Legebiltzarrean: «Estatuarekiko apurketa ren bila, EAJ bere ponentzia politiko osoa praktikara eramaten ari da».
- Adolfo Perez Esquivel Bake Nobel Saria ETAren su-eten garaiaz: «ETAk Madrilgo Gobernuari eskua luzatu zionean, Madrilek ostikoarekin erantzun zion».
- Enrique Molina Entzutegi Nazionaleko fiskala: «Batasuna terroristen zerrendan sartu ahal izateko Europako Batasunak terrorismo delituaren izaera zabaldu beharko luke».
- Nicolas Redondo Terreros, PSE-EEko idazkari nagusi ohia: «Konstituzioan edozein motako aldaketa eginda ere, EAJ ez da pozik geratuko».