«REDONDOREN DIMISIOA BERRI ONA DA NORMALIZAZIORAKO BIDEAN»


2021eko uztailaren 12an
E usko Legebiltzarreko mahaiaren partaidea zara EB (Ezker Batua) alderdiaren izenean. Zure hautaketa biziki kritikatua izan zen Batasunaren aldetik. Nola hartu zenuen kargua?

Hautaketak zeharkako norabide bat zekarrela kontzientea izan nintzen. Hau da, Ezker Batuak hiru eserleku ditu Legebiltzarrean, eta berez, mahaian ez dagokigu eserleku bat. Gure alderdiak talde politiko guztiek mahaian leku izan beharko luketela defendatu du beti, hartara, Batasunak ere mahaian leku izan beharko luke. Hautaketaren okerra aurreko legealditik heldu zen. EHk mahaia utzi zuen eta horrek mahaiaren hautaketan arazoak sorrarazi zituen. EAJ-EA koalizioa irabazlea izanik, normala zen ere mahaiaren lehendakaritza eta lehendakaritzaordea berauek bereganatzea. Gu EAJ-EAk planteaturik sartu ginen, mahaia ez zela eskubide osoz osatzen kontziente izanda. Hala ere, Juan Mari Atutxa bozkatu genuen baina EAren kideari ez genion botoa eman.

Nola ikusten duzu politika mahai horretatik?
Legebiltzarra eta mahaia aurkikuntza erabatekoa izan da niretzat, oso ezberdina da bertatik eta kanpotik ikusten dena. Batzordeei buruzko eztabaida zailen ondoren aurrekontuarenak heldu dira, salbuespenezko egoerak bizitzen ari gara, Juan Mari Atutxak esan didanez, mahaiaren funtzionamenduari buruzko ikastaro trinko bat burutzen ari naiz.
Mahaian egoteak legebiltzarrean planteatzen eta ehuntzen den guztia ezagutzeko parada ematen dizu. Bere araubidea sakon ezagutzea, kasu. Legebiltzarrean hainbat urte daramaten askok baino hobeto ezagutzen dut araubidea dagoeneko, legebiltzarkideek eskuarki ez baitute kezka hori. Alderdi bakoitzaren politika egituratzeko defentsa moduak, beren argudioak eta interesak mahaian ezagutzen dituzu, halaber.

Zeri erantzuten dio Legebiltzarreko egungo egoerak? Araubidea ondo interpretatua al dago?
Oposizioko taldeek Jaurlaritza gutxiengoan gobernatzen ari dela ikusarazi nahi izan dute, hori da beren saiakera. Nahiz eta horretarako (eta kuoruma eman ez dadin) PP, PSE eta Batasunaren jarrera bateratua eman behar izan den. Eusko Legebiltzarraren araubideak (Nafarroako Legebiltzarrean bezala, kasu) aurrekontuak banan bana bozkatzea baimentzen du. PP eta PSE bat etortzea naturala ez bada ere -azken urteotan ohikoa bihurtu bada ere, denok dakigun arrazoiengatik- Batasunarekin bat etortzea ikusigabea zen egundaino. Hau da, hemen zerbaitek huts egiten du, harrigarria da gertatzen ari dena, aurrekontuak ezin dira subiranozaleak eta konstituzionalistak izan aldi berean, ez eta bi aldetiko arrazoibideak baliagarriak izatea ere. Edo bata edo bestea da, arrazoibideak txanpon bereko bi aldeak baitira.

EB oposizioan balego, Atutxaren interpretazioa zilegitzat joko zenuke?
Bai. Beste gauza bat da interpretazioa amorragarria edo gustukoa ez izatea, PP, PSE eta Batasunari gertatu zaien bezala. Baina, juridikoki, aukera hori araubideetan dago, 1986an erabili zen azken aldiz. Orduan ere, eztabaidak eztabaida, erabili zen, ez gara ezer berririk egiten ari. Araudiak aurrekontuak banan bana onartzea edo ez onartzea baimentzen du.

n Demagun kuoruma ematen dela. Zein egoera islatuko litzateke ganbaran?
Kuoruma balego, eta osoko zuzenketa bat egin beharrean emendakinak banan bana bozkatuko balira -nire iritzia da- ziur aski aurrekontuak ez lirateke itzuliko, PP eta PSEk bat egingo lukete banan bana bozkatzeko orduan, baina Batasunak zailagoa izango luke PP eta PSErekin batera emendakinak banan bana ez onartzea. Alegia, orain ez bezala, oposizioak gobernua gutxiegoan agertarazteko egiten duen ahalegin hori zailagoa izango lukete. Egoera oso paradoxikoa da, hala ere. PP, PSE eta Batasunak batzordeetako eztabaidetan gehiengoa izango lukete eta banan banako emendakinak bozkatzean adostasun batera iritsiz gero, zuzenketak atzera botako lituzkete. Gerta daiteke ere aurrekontuak banan bana bozkatzean ez itzultzea, baina azkeneko bozkaldian denok aho batez ez onartzea. Horregatik ez dut irteera erraza ikusten.

Egoera desblokeatzeko aukerarik ikusten al duzu?
Egoera desblokeatzea zaila ikusten dut, PPk eta PSEk ganbararen presidenteak bere norabidea zuzentzea eskatzen baitute; modu inplizitu batez hori nahi dute, Atutxaren aldetik aldaketa bat nahi dute batez ere. Nik egoera desblokeatzeko bi aukera ikusten ditut: presidentearen zuzenketa -emango ez dena, nik uste- edo Ibarretxe lehendakariak alderdiekin elkarrizketatzeko hartu duen bidea. Jaurlaritzatik egoera desblokeatzeko itxaropen bat ikusten dut, hori litzateke egokiena denontzat, oraingo gatazka uxatzeko eta gobernagarritasuna bideratzeko, bestela hau enkistatuko da.

n Aurrekontuen luzapenak zer suposatuko lioke Ezker Batuari?
Aurrekontuen luzapenarekin segi genezake gobernatzen, IU-EBk kudeatzen dituen eremuetan oinarrizko aurrekontuak erabiltzen direlako. Alabaina, gure politikarako oso kaltegarria litzateke. Gizarte politika kudeatzeko negoziazioan eskatu eta eman zitzaiguna ez genuke eskuratuko, aurreko legealdian adostutako aurrekontua izango genuke. Esaterako, etxebizitzako politika 13.000 milioietatik 21.000 milioietara pasatzea lortu badugu, eta hau ez bada gauzatzen, diru murrizketa nabarmen batekin aritu beharko dugu. Inmigrazio politikan, besteak beste, aurrekontu berriaren ordez, 2000ko aurrekontuarekin segitu beharko genuke. Aurrekontuak onartzea berebizikoa da guretzat, hiruko gobernuaren barruan hitzartutako politika aurrerakoia gauzatzeko modu bakarra baita.

Redondo Terrerosen dimisioak zer suposa dezake alderdi sozialistaren politikan, EAEri begira?
Redondo Terrerosen dimisioa berri on bat da bake prozesu eta normalizaziorako bidean, baina ez dut uste alderdi honen politikan sakoneko aldaketa bat emango denik; oso eszeptikoa naiz bere dimisioaren aurrean. PSE alderdiak, PPrekin batera, maiatzeko hauteskundeetarako programa aho batez onartu zuela kontuan hartu behar da, eta berean, herri honetako gehiengoak onartzen duen bake eta normalizaziorako elkarrizketa bideari uko egiten diola.

PSErekin duzuen harreman eskasa, bestalde, agerikoa da. Zer gertatzen da?
Ez daukat esplikaziorik, nahiz eta EB beti egon den PSErengana hurbiltzearen alde. Maitasun ezinezkoa da, antza. Bi alderdien oinarrizko militanteen arteko joera naturala hurbiltzea da, baina praktikan alderdi sozialistak errefusatzen du EB.
Alderdi sozialistak, legebiltzar honetan behintzat, gurekiko aurkakotasun izugarria dauka, itsua esan genezake. Ez dugu ulertzen zer egin diogun horren gorrotatuak izateko, historikoki ez baitago horretarako argudiorik. Gurekiko oldarkortasuna begi bistakoa da, bere begietara ez gara esistitzen. Ezkerraren ohiko paradoxa bat da, tamalez. Batu beharrean zatitzeko joera historikoa daukagu, eskuineko alderdien artean gertatzen ez dena.

n EBren zereginetara etorriz, egin al daiteke ezkerreko politika bat zentro-eskuineko gobernu honetan?
Ezker Batuak gobernu honetan izan dezakeen eragina mugatua da, baina gure txikian eraginkorrak izan gaitezke. Izatezko bikoteen legea aurrera ateratzea, adibidez, lorpen handia izango da. Jakina, ez da populazioaren %50rentzako aurrerapen bat izango, baina ukitzen duen populazioaren partea modu oso adierazgarri batez hunkitzen du, ezkerreko baloreen pentsamoldetik betiere. EB gobernu honetan sartu izana mesedegarria izango da hiritar hauentzat.

n Funtsean, ez al zarete gobernuan EAJ eta EArekin baketze politikan duzuen ikuspuntu komunagatik?
Baketze prozesua gai funtsezkoa da, denok harrapatzen gaituena, baina hori ez da gu gobernuan egoteko arrazoi bakarra. Etxebizitzaren politikaren norabidea gure esku izatea edo beste alderdi baten esku izatea ez da gauza bera. Populazio konkretu baten bizitzan eragin ezberdina du gure partaidetzak. Araban badaude 8.000 pertsona etxebizitza bat izateko zerrendetan, agian ez dugu guztien nahia beteko, baina aurreko gobernuak 3.000 pertsonaren beharrei erantzuteko asmoa baldin bazuen, EB gobernuan izanda, 4.000 pertsonek lortuko dute etxebizitza hori. Ez dira gai handiak, baina gai honetan hala nola familiaren bitarteko legean, lur zoruaren legean, adin gutxikoen defentsarako legean... gure eskuhartzea eraginkorra izango da. Gai hauetan guztietan ez da berdin eragiten ezkerreko eta eskuineko politika eginez.

Inmigrazioaren atalean nabarituko al da zuen eragina?
Inmigrazioaren atalean, eremu eta jokamolde berriak zabaldu nahi ditugu burutzen ari garen ikerketen bitartez. Euskadi etorkinen babesleku izan dadin nahi dugu. Ezkerreko ikuspuntu batetik, ez da gauza bera EB gobernu honetan izatea edo ez, bere eragina begi bistakoa da. Ezkerrak desberdintasunak ezabatzea helburu ditu. Eskuinak ezberdintasunak naturaltzat jotzen dituen bitartean, ezkerrak ezberdintasun sozialak gainditu eta saihestu behar ditu, hau da, ezberdintasunak ez dira berez sortuak, ez dira naturalak, historian barrena gauzatuak baizik


n Egoera desblokeatzeko hauteskunde berriak burutzea egingarria ikusten duzu?
Hauteskunde berriak indar xahutze ikaragarria lirateke, eta ez lirateke koherenteak izango. Egoera desblokeatzeko alderdi bakar batek 38 eserleku lortu beharko luke eta ez dirudi hori posible denik. Legebiltzar honetan paradoxa bat ematen da, beste parlamentu batean, egoera berean, gobernagarritasuna bermatua legoke. Hemen botere interes handiak daude. PSEk, esaterako, hausteskundeen ondoren gobernagarritasuna lagunduko zuela esan zuen, baina ez du horrela jokatu. PPren menpe dago. PP legebiltzarra konkistatzera etorri zen, gobernuaren alternatiba izatera, Mayor Oreja lehendakari nahi zuela. PPk ez du gobernagarritasuna bermatu nahi, baina PSEk (hauteskundeetan galtzailea izaki) elkarrizketarako irekiago agertu beharko luke.
Alderdi sozialistak Legebiltzar honetan behintzat, aurkakotasun izugarri bat du gurekiko, aurkakotasun itsua esan genezake. Ez dugu ulertu zer egin diogu, non dago egin izan ote diogun gakoa, koska, PSEk horrenbeste gorrotatuak izateko, zerrikeri handiren bat behar da horrela jokatzeko, historikoki ez baitago horretarako argudiorik. Baina gurekin oldarkortasuna begi bistakoa da, eta aldi berean bere begietara ez existitzea ere hor dago. Paradoxa bat da. Ezkerreko paradoxa da, tamalez. Batu beharrean, zatitzeko joera historikoa, bildu beharrean, bereizi egiten dugu, eskuineko alderdien artean gertatzen ez dena.

HEZITZAILE BAT POLITIKAN
1958an Bilbon jaioa. Magisteritza Gazteizen eta psikologia Donostian ikasi zituen. Gizarte hezitzaile lanetan zaildua da eta Gasteizko udaletxeko psikologo teknikaria da gizarte kasuetarako; borondatezko lan-uztaldian dago gaur egun. Mugimendu sindikalean aritua. 1997an sartu zen IU-EBn. EAEko eta Arabako kontseilu politikoaren zuzendaritzako kidea da eta Arabatik legebiltzarkidea.


Azkenak
47 urteko gizon batek bere ama hil du Irunen

Atzo eguerdian labanaz eraso zion bere amari Irunen eta Donostiako Ospitalean hil da. Erasotzailea epailearen aurrean deklaratzeko esperoan dago.


Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du apirilaren 6rako Baionan

Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]


Trumpen Gazarako proposatutako garbiketak etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Maddi Isasi, LABeko idazkari feminista
“LAB Euskal Herri feminista baten eraikuntzan ekarpen sindikala eginen duen subjektua izatea nahi dugu”

Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]


Ortuzarrek ez du EAJko buru izaten segituko eta bidea libre utzi dio Estebani

EAJren barne prozesuan ez du bere burua aurkeztuko, nahiz eta garaile irten den orain arteko bozketetan. Itxura guztien arabera, Aitor Esteban izango da EBBko buruzagi berria.


Armagintza sustatzeko Jaurlaritzaren konpromisoa adierazi du Torres lehendakariordeak, Zedarriak-i erantzunez

Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak armagintza industria goraipatu eta zabaldu diren “aukera” berrien aurrean sektorea “babestuko” duela azaldu du. “Beste kontu bat da gutako bakoitzak izan ditzakegun posizio... [+]


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Berriztagarrien lurralde plana aldatu du Jaurlaritzak, eskala handiko eolikoei toki gehiago egiteko

Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.


Eguneraketa berriak daude