Euskara batua izateko gainditu beharreko trabak


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskararen batasunak euskaldun guztiak bat zitzakeen helburua ematen zuen, guztiek ikusten baitzuten haren beharra. Izan ere, hizkuntza arrotz indartsuz setiaturik, heziketa eta komunikabideetatik ia-ia kanporatuta, euskalkien arteko bereizkuntzetan nahikoa itota… hil ala biziko egoeran zegoen euskaldunen hizkuntza, eta arazo horiei guztiei aurre egiteko "Euskara bat behar" zen, Iñaki Azkunek 1972ko hasiera hartan ZERUKO ARGIAn aldarrikatzen zuen bezala. Hala ere, horretarako, euskaltzaleen nolabaiteko adostasuna ere lortu beharra zegoen, hain zuzen horixe izaki Euskal Herrian zailena!


KATRAMILAREN GAKOA

Urteak joan, urteak etorri, ez zirudien eztabaida eta haserrea areagotzera baino askoz gehiagora iritsiak zirenik. Iñaki Azkunek horrela azaltzen zuen egoera: "Euskaltzaindia sortu zenetik egon da euskararen batasunaz kezkatua zenbait euskarazale, baina 1964. Abuztuan, Baionan idazle multzo batek egindako bilera ondorenetik darabilgu batez ere gai hau atertu gabe ahotan. Izan ere, gure hizkuntzaren batasuna ez da txantxetako arazoa. ‘Hil edo bizikoa’, guztiok esaten dugun bezala. Eta zuzen diogula ohartzeko, ez da irudimen distiratsuaren jabe izan behar. Bi begi edukitzea nahikoa bai da".
Zein ote katramila eta saltsa guztiaren gakoa? Iñaki Azkuneren iritziz, hauxe baino ez: "Zein eratara batu behar dugun edo zer-nolako batasunera jo behar dugun da guretzat korapilorik latzena. Honek nahasten gaitu erabat, sekulako istiluak sortuaz, eta badirudi zenbaiten eginkizuna eta helburua horixe dela soilki".


EUSKARA IKASI BEHARRA

Egoera hark bere horretan jarraituz gero, akabo euskara batu eta bizi baten jabe izateko itxaropena ere. Baina nola konpon zitekeen arazoa? Iñaki Azkunek bazuen proposatzeko biderik: "Elkar joka lan hau bukatzeko ordea, gure jokabidea aldatu beharrean garela deritzat. Orain artekoa, neure ingurua aztertu-ta dakidanez, geure aburuak esatea izan da batik bat, euskara ikastea baztertuaz. Dozenaka euskaldun analfabeto sumatu dut euskal ortografiaz mintzatzen, eta alfabetatzeko era egokia izan dutenean, ‘ez dut astirik’ (honek, ez dut gogorik esan nahi du ia beti) ziotela. Edonork hitzegingo du izena, ortografia edo aditzari buruz, eta mundu honetan oso gutxi dira gai hauek behar den mailan dakitzitenak. Guk, beraz, euskara batuan idatzi nahi badugu, jakintsuek erakutsitako bidetatik jarraitu beharrean gara, eta ez dendari batek bezala, alboko adiskideek eskaintzen dizkigutenetik".
Jakintsu horiek, baina, ez zeuden berritsukeriatan hasteko gogo handiarekin, antza: "Arazo hauetan erabakiak hartzeko gai denak ordea (Euskaltzaindia noski), ez digu oraindik bide jakinik azaldu. Zertxobait bakarrik mintzatu zaigu ortografia eta izenaren jokoari buruz, 1968. Urrian, Arantzazun egindako agirian dakusgunez. Hala ere, Euskaltzaindia isilik dagoen bitartean (eta mututasunak luzaro iraungo diola dirudi), besoak tolestatu-ta nor geure euskalkian orain arte bezala ezin gindezke ari".


KOLDO MITXELENAREN ATERABIDEA

Irtenbidea, beraz, beste nonbaiten bilatu beharrean ziren. "Zorionez, badugu gaurgoz bidea erakusteko lain den maisu bat. Gure Herriak sortua eta gure hizkuntza inork ez bezala ezagutzen duena. Beraz, aparteko euskaltzain honen eritziaz jabetzea eta araberan idaztea, egoki izango zaigu euskara idatziaren batasuna lortzeko".
Koldo Mitxelenaz ari zela sumatzeko ez du batek Rappel eta gisakoengana dirua xahutzera joan beharrik. Koldo Mitxelenari kasu egitea zen, bada, Iñaki Azkunerentzat euskara batua nolakoa behar zuen jakiteko biderik egokiena. Nolanahi ere, bide horrek bazuen oraindik putzu sakonik, artikulu haren egileak ere ezagutzen zuen bezala: "Arantzazuko batzar ondorenean, ‘Irakur Sail’ek argitaratu zuen ‘Batasuna’n ikus genezake ortografia, hiztegi, morfolojia eta joskeraz duen eritzia. Aditzaren arazoa, beste baterako uzten da. Geroztik, bai ‘Pro domo’ idazlanean eta bai Donostian, 1970. Irailean egin zituen hitzaldietan, zenbait gauza jakingarri jaso ahal izan genion", eta horri esker "idazle asko eta asko da ortografia eta deklinabidea erabakitzat jotzen dutenak, eta lanean eten gabe dihardutenak batasuna iristearren". Hala ere, zioen Iñaki Azkunek, "batasun osoa beharrezkoa dugunez, aditzaren arazoa ere argitzea nahi genduke".
Eta aditzaren arazoa konpontzeko ordura arte emandako urratsak zekartzan kontura. Eta honela amaitzen zuen: "Urte ta erdiko epea bukatu delarik (guztiok bidali ahal izan dizkiote beren eritziak epe honetan), hitzegin dezala eskatzen diogu maisuari eta bere ustez euskara idatziak nola behar lukean agertu dezaigula. Mintza dadila arren, eta erakutsitako bidetik jarrai dezagula guk aspertzeke lanean. Era horretan batasuna lortuko dugulakoan, itxaropenez beterik zai gauzka"

Ohar bat
Joan den astean, "Príncipe de Viana" instituzioak "Linguae Vasconum Primitiae" izeneko aldizkari bat argitaratu ohi duela esan genduen. Astakeria hutsa, noski. Loari denbora lapurtzearen ondorioa. "Lapsus" horietako bat. Gauza asko buruan eta makinaz idazterakoan okerreko erregistroari amain eman. P. de V. delakoak sortutako aldizkaria "Fontes Linguae Vasconum. Studia et documenta" deritza. "Linguae Vasconum Primitiae", berriz, 1545 urtean "kasualidadez" agertutako liburu arraro samar bat da. (1972-I-09)

Kultura herriarentzat
Hilaren 19an Arrasatera azaldu nintzan Euskal Liburu eta Disken Azoka ikustera eta bertako arnasa hartzera. (…) Lur editorialeko mahai aurrean ondo hartuak izan ginan. Ibon Sarasolarekin solasaldi txiki bat eginaz gauza berri batzuk jakin nituen. Mahai hartara begiak luzatu zitzaizkidan, baina atzera egin arazi ere patrikak, aurrera zihoazten begiei. Zerbait erosi nuen, baina Ibonek esan zidanez hobe nuen suskribitu, eta askoz ere merkeago lortuko nituen liburuak. Egia, baina… baina… Beste editorialetako liburu eta idazle batzuk ere irakurri egin nahi: Etor, Irakur Sail, Jakin, Auñamendi, Auspoa… Itz berdeak! Euskal poeten artean gailendu zaigun Joxe Azurmendiren liburu miragarria… Munibe, beste euskal aldizkariak… ta hainbeste gauza patrikari min ematen diotenak. (…) Gainera besterik ezin dugunok gai guztiak ere ezin irakurri, eta aukeratu egin behar irakur dezakeguna (…) Idazten diran gai gehienak ez dira, nere ustez, herrikoiak, ulerterrezak, herri soilaren sikologian eta eguneroko bizitzaren burrukan sustraituak. Agian lehengo sermolariei gertatzen zitzaiena gerta dakioke gaurko idazleari: bakoitzak bere barrengo mundua azaltzen duela kanpora, azaltzen dugun hau norengana dijoan ohartzeke (...) (1972-I-09)

1971
Zeruko Argia" ez ote ari da gipuzkoartzen? Eta "Anaitasuna" bizkaitartzen? Gauza nabarmena da "Anaitasuna" eta "Zeruko Argia" bi gauza desberdin direla. Nik jatorra deritzot ezberdintasun honi, eta gainera uste dut areago bereizten joan behar dutela. Biak, bi funtzio desberdinei erantzun behar die. Nolabait ere espezializatu egin beharko lukete biek. "Anaitasuna"ren alorra literarioa litzake agian. Eta "Zeruko Argia"rena berri ematearena, batikbat politika, ekonomia eta sozial alorretan. Bata astekaria da eta hamabosterokoa bestea, beraz ezin lezakete berdin joka eta are guttiago konpetitu (...) (1972-I-09)


Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude