- Carlos Garaikoetxeak ‘Egunkaria’n: «Inoiz ez nintzen Ajuria Eneko Itunarekin ados izan, nazionalismo espainiarraren tresna izan baitzen. Ardanza tranpan erori zen, protagonismo politiko handia izateko liturgia bat eskaintzen baitzion. Eta gurea... akatsa ere ez zen izan, zeren eta sartu ez bagina politikoki suntsitu egingo gintuzketen. Eta azkenean lehertu zen, ez berez, baizik eta Mahaiaren baitako kontraesanak zirela eta. Urte haiek denbora galtze bat izan ziren» .
- Iñaki Castro, Erneko idazkari nagusia: ‘Orain eszenatokia desberdina da, bi hildako baititugu. Hildakoek izugarrizko eragina izan dute Sailaren diskurtsoan eta Baltzak 180 graduko norabide aldaketa eman du. Atutxaren garaira jo da berriz: alderdiaren politika gobernuarenetik bereiztea. Hara, gero hori sinetsi egin behar da, eta nik ez dut sinesten».
- Nicolas Redondo Urbieta, (Nicolas R. Terrerosen aita): «Batzorde Exekutibo Federala koherentzia eza eta axolagabekeria handiarekin aritu da bere garaian Jesus Egigurenen idazkia erretirarazi ez zuelako».