«TXEPELKETA»REN KRONIKA

Bukatzear da bertso-kopa, eta iristear bertsozaleentzat lau urtero errepikatzen den historia osoko egunik handiena. Hiru hilabetez asteburu osoko plana izan da zirko horretara joatea. Pintxoak jateko elkartu, sartu kotxean eta Epelde eta Larrañagaren lige kontuak entzunaz iritsi gara bertsoak kutsatutako azken muturretara: Garazi «benedikatu»ra, Markina Xemeinera, Aramaiora, Azpeitikitikira... Bertsolariaren kultura ulertzen ez denez gastronomiarik gabe, inguruko jatetxe «jatorrenak» bisitatuz ilustratu gara.


BERTSOLANDIA.

Purua edo porroa ahoan, nork bere bertsolaria bihotzean, eseri gara gradetan. Hooligan basatiena mixino bihurtuko luke, bertso koadrilen orruak eta builak. Animo faltan aitzakiarik ez dute bertsolariek.

Publiko artean espezie bitxi bat nabarmendu da: haragijaleen taldekoa, mokoa zorrotz eta luma bizikoa, «kazetari» izenez katalogatuko duguna. Lehen lerroan eta taldean eseri da harrapakari hau, eta kalaka batean larrutu dituzte bertsolariak.
Gai jartzaileek tokian tokiko euskara, euskerea, euskerie, edo eskuaraz jantzi gaituzte. Puntuazioak ere aldatu egiten dira, noski, herri batetik bestera, eta euroaren zain gaude «seiheun eta hirutan eta hogeita bortz» zenbat puntu ote diren Leher eginda baina kolkoa bete esperientzia, bukatu dugu Garazitik Donostiarako tourra. Eta oraindik belodromoko 6 orduak falta zaizkigu! Txapelketa bizi estilo bihurtzen da (horrela bizi bagina beti...!)

jakiteko (Etxarriko saioan jasoa).


BERTSOTAKO «AZKEN ORRUA».

Bertsolariak dotore atera dira pasarelara. Txapelketa eskaparatea omen, agian galtza beltzekin «konbinatutako» galtzerdi txurien moda jarriko digute bertsolari batzuek. Nork baino nork jertse «chic»agoak luzitu ditu, eta gazte izandakoek ere diseinu berriko prendak jantziz erantzi nahi izan dituzte urte batzuk. «Elegantzia Frantzia»k beste bide bat markatu du, noski, bertso eskolako nikia eta errealaren txandalari glamourra emanaz.

Txapelketako bertsokera «potoloa»k asetu gaitu beste behin. Doinu luze eta kantakera luzaaaaatuak; bost duro, libera bat edo 0,150 euroko hitzak «zoaz pikutara» esateko ere. Ordea, ikusi dira bertsolari subertsibo xamarrak ere, ideiak eta hizkera perbertitu dituztenak, euskara «biraorikan ez duen hizkuntza garbia» dela esatea, Aitorren kontuak direla erakutsiz. Bertso onenak liburu eta bideotan gordeko dira, berezienak, denon memorian.


IGANDEAN JAI.

Igandean lehertuko da festa. Entzuleek pankartez eta esloganez egingo dute bere hautagaiaren aldeko kanpaina. Erraldoia menderaezina omen, baina beste zazpi «On Kixote»ek ere ez dute ezer galtzeko, eta suizidatzea besterik ez die publikoak eskatzen. Jarri dezatela dena jokoan, egin dezatela salto bertsoaren mugen ertzetik, eta astindu ditzatela besoak, ea norbaitek egan egitea lortzen duen

BIZIPENAK
Erotu ere egiten gaitu Txapelketak. Andoni Tolosa «Morau» kitarra eta arpa joleak, horrelaxe dio («Gara», 2001-10-26): «Bertsolarien masokismoaren ingurukoak eztabaidaezinak dira. Nola esan daiteke bestela ‘kartzela arte ez nuen batere gozatu’? Txapelketa Nagusia abian dela eta hamaika bertsolari dabilela dagoeneko kirioak zut eta arduraz lepo, hara hor masokismoaren adibide nagusienetako bat, txapela soil bat lortzeko, urrezkoa balitz gutxienez». Fredi Paiak ere hala deskribatzen du bere lehen esperientzia: «Azterketa batetik bezala atera nintzen saiotik. Desgaste sikologikoa izugarria da!». Xebastian Lizasok ere bazekien zerbait, izena eman edo ez erabakitzerakoan («Gara», 2001-10-21): «Txapelketak asko ematen du, baina eskatu ere asko egiten du. 1982an hartu nuen parte lehen aldiz, eta harrezkero beti beldurrez joan naiz Belodromora. Badaukat gogoa besteren lana gozatuz entzuteko». Baina Txapelketak badu beste aurpegi bat, Nerea Elustondok erakusten digunez: «Aukera polita izan da, normalean kantatzen ez duzun jendearekin aritzeko, jendea gustura uzteko eta saio batzuk lortzeko». Oihane Enbeitak ere txapelketen oroitzapen bereziak gorde nahi izaten ditu («Euskaldunon Egunkaria», 2001-10-12): «Aurreko txapelketa nagusiko puntuazioak ez dauzkat gogoan. Sentsazioak bai, ordea. Bertso bakoitzean irabaz daiteke txapel txiki bat»

ENTRENATZEN
Etxeko lanak fin egin dituzte bertsolariek (hiztegi errimatua ia buruz ikasi, bertsoak idatzi...). Taldeka entrenatzea izan da, berriz, soziedadean afaltzeko aitzakia. Txapelketan zer lan egin beharko duten ikusi eta nork bere akatsak detektatuta prestatzen da entrenamendu-taula. «Kontua ez da bertsotan egitea bakarrik, oholtza gainean egoten ere jakin behar da» zioen Sustrai Colinak («Gara», 2001-10-30). Halaxe da, tik-ak, begirada, nerbio punttua... kontrolatzen ere ikasi egiten da. Kantu klaseak hartzen ere hasi dira bertsolari batzuk. Baina oraindik ez dago aztertuta maila horretatik aurrera nola entrenatu. Bakoitzak bere kasa asmatzen ditu ariketak, eta bada azken hilabetean, bezperan, prestatu denik ere


Azkenak
Greba eguna dute Ipar Euskal Herriko funtzio publikoan

Frantziako Gobernuaren aurrekontu proiektuan Gizarte Segurantzan egitekoak dituzten murrizketak salatzeko mobilizazio eguna dute ostegunean. Manifestazioa abiatuko dute 10:00etan Baionako geltoki aitzinetik.


2024-12-05 | Leire Ibar
Durangoko Azokak ateak irekiko ditu ostegun honetan, ikasleen bisitarekin batera

Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako.


Zaku bete galdera iritsi dira Leizaran institutuko ikasleak Pape Niangen solasaldira

Andoaingo institutuan izan da Pape Niang, bere migrazio-esperientzia kontatzen. 16-18 urteko gazteek, aurrez Pape Niang, hasiera berri bat liburua irakurria zuten ikasleek, jakin-minez, gogoetez eta galderez bete dute aretoa. Bejondeiela, pertsona kritikoak heztea baita... [+]


2024-12-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak ezarriko ote zaizkio unibertsitateko talentuari ere?

Ipar hemisferioan ikasturtea hastearekin batera izan ohi den albiste-zaparradan argitaratu zen duela astetxo batzuk: aspaldiko urteetan ez bezala, txinatar jatorriko ikasleak (275 milatik gora) ez dira jada ugarienak Estatu Batuetako unibertsitateetako atzerriko ikaslerian;... [+]


Urduñako espetxe frankistako biktima gehiago deshobiratzeko lanak abiatu dituzte berriro

Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.


2024-12-04 | Julene Flamarique
Autonomo faltsuen lan eredua aldatuko duela esan du Glovok, jabea epaitua izan baino egun bat lehenago

Sei urteko espetxe zigorra ezar diezaiokete Oscar Pierreri langileen eskubideen aurkako hainbat delituengatik. Epaiketa asteartean izan da Bartzelonan, eta astelehenean iragarri du legearen pean kontratatuko dituela 15.000 rider. CGT sindikatuak “fiskaltzaren aurrean... [+]


2024-12-04 | Tere Maldonado
Biraka jarraitzen du gurpilak

Gogoratzen al duzue? Legebiltzarreko %90ak onartu zuen Hezkuntza Akordioa duela bi mende –barkatu, bi urte–. Ezkerraren biltzarkideen erreakzioa euforiaren eta neurriko gogobetetasunaren artean mugitu zen. Onarturiko dokumentuaren arabera, zentro pribatuek diru... [+]


Ikusezin

Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]


Euskara mailu bat da

Neronek esan nezake, baina Macronek esan zuen. Frantses nazioa zatitzeko tresnak omen dira frantsesa estatu hizkuntza bilakatu baino lehenagotik ere exagonoan baziren hizkuntza horiek. Aitortu ordez Frantziak hizkuntza horietako hiztunak azpiratu, uniformizatu eta asimilatu egin... [+]


Materialismo histerikoa
Beteta

Bata bestea irentsiz gordetako azken galtzerdi parearen ondoren, ezin izan nuen kaxoia itxi. Horrela zegoen, gaizki itxita, bi astez jada, pijamena (pijamen tiraderan, oparitutako hiru izan ezik, ez dago pijamarik; “etxerako” kamiseta eta galtzaz beteta dago). Atera... [+]


Eguneraketa berriak daude