ONGIAREN ETA GAIZKIAREN ARTEKO MUGAN DANTZAN


2021eko uztailaren 20an
Zenbateraino gara sortzez ezberdinak gizakiak? Bizitako egoerek zein neurritan baldintzatzen dute gure jokaera? Galdera hauen haritik tiraka egoera arras ezberdinak bizi izan dituzten bi pertsonaia aurkezten dizkigu Traspasos talde arabarrak bere azken lanean. «Bata» aktore ospetsua da, noizbait bere arima famaren hatzaparretan amiltzen utzi zuen gizona. «Bestea», aldiz, filma guztietan ahotsa bikoiztu dion gizon anodinoa. Bien arteko tirabirek hainbat egoera komiko sortuko dute, pertsonaia bakoitzaren atzean dagoen drama ezkutatu gabe.

Bizitzari buruzko prisma ezberdinak dituzten bi pertsonaia hauen arteko istorioa Adolfo Fernández aktorearen burutazioa izan zen. Burt Lancaster-en edo Charlton Heston-en ahotsak gaztelerara bikoizten dituen Claudio Rodriguezekin lan egitea egokitu zitzaionean sortu zitzaion ideia bilbotarrari.
Aspalditik Madrilen bizi den Jaime Romo idazle bilbotarra arduratu da istorio guztia elkarrizketen bidez eraikitzeaz. Hasierako ideiatik abiatuta, idatzitako testua erdira murriztu behar izan dute eszenaratu ahal izateko. Zuzendariaren ustez testuaren autorearekin elkarlanean jarduteak onura asko ekarri dizkio azken fruituari: «Oso interesgarria iruditzen zait bizirik dauden autoreekin lan egitea. Hala, euren lanaren gainean eztabaidatu dezakezu, gauzak aldatu eta akordioetara irits zaitezke. Gainera horrela autoreak eta zuzendariak testuak egiten ikasten dute. Arlo honetan dagoen eskasia ikusita ezinbestekoa iruditzen zait sormen hori garatzea».
«El uno y el otro» istorio unibertsala da, edonori munduko edozein txokotan gerta dakiokeena, alegia. Horregatik «bata» eta «bestea» izena dute bi pertsonaiek, ez dute izen propiorik. Antzezlan gehienetan bezala honetan ere pertsonaia bakoitzak hasieran bere xedea du, bere ideia, eta gogor borrokatzen du harengatik. Antzezkizunak aurrera egin ahala, ordea, bi protagonisten arteko kinkek egoera berriak eragiten dituzte. Hasieran urruna zena gertuko bilakatuz doa eta poliki-poliki bi gizonen artean laguntasun hunkigarria sortuko da.

Egia abiaburu.

Traspasosen azken lana luxuzko hotel batean kokatuta dago. Alkohola eta kokaina dira bertan gaua pasako duen aktore ezagunarentzat adiskide bakarrak. Urteko aktore onena izateagatik omenduko dute gau horretan baina bere karreraren azken arnasa bizi duen aktoreak bertara ez azaltzea erabaki du, hurrengo egunean jende guztiaren ahotan egoteko modurik egokiena horixe delakoan.
Traspasosekoen aburuz oholtza gainean marrazten diren pertsonaiak, hein batean, errealitatearen isla dira. «Handikerien mundu hori nik nahiko gertutik ezagutzen dut», dio Adolfo Fernandezek, besteen artean Pedro Almodovarren «Hablé con ella» filman parte hartu berri duen aktoreak. «Badira nire inguruko aktore batzuk euren burua filosofo, arkitekto edo biologo handiekin parekatzen dutenak. Niretzat aktorea simulazioaren artea ezagutzen duen pertsona da, besterik ez».
Tanttakaren «El Florido Pensil»ekin 850 emanaldi inguru egin dituen Rafael Martin Morante madrildarra da «bestea»ren larrutan sartzen dena. Aktore izatea lortu ez eta bizitza guztia bikoizketa gela batean sartuta egon den gizon arrunta da. Bera da gau horretan «bata»ren omenaldia aurkeztuko duen pertsona. Ahotsik gabeko izarrari esker, izarrik gabeko ahotsak itzaletik argipera jauzi egiteko aukera izango du, komunikabide guztien mira bilakatuko baita instant batez. «‘Bestea’k ‘bata’ren bizitza amestu izan du bere bizi guztian zehar. ‘Bata’k laztandu dituen emakumeak musukatu ditu, filmetan bizitako abenturetako protagonista izan da... nolabaiteko eskizofrenia zoragarri horretan murgilduta bizi izan da».
«El uno y el otro» sentimenduetan barna eginiko bidaia bat da. Jose Ibarrolak diseinatutako eszenategi hotzean bi izaeren arteko sugarrek ematen diote beroa eszenari. Emozioen karrusel honetan, beraz, Traspasosek egiazkotasunean jarri behar izan ditu indar guztiak. Sinesgarritasunaren ertz finean mugitzen dira, beraz, bi aktoreak ikuskizun guztian zehar. Eta Alfonso Fernandezen aburuz egiaren bidez soilik defenda daiteke muntaia hau: «Pertsonaia bere egia guztiarekin irteten ez bada kontatzen ari garena zerbait ridikulua bilaka daiteke. Aktoreontzat horrela lan egitea nekagarria bezain kilikagarria da».
«El uno y el otro» denbora errealean jazotzen den istorio bat da, ez du etenik. Errealismo handiagoa lortu nahian aktoreek ez dute oinarrizko makilajerik ere erabiltzen: «Aktoreak batzutan ez dira orraztu ere egiten. Hau guztia oso interesgarria zait, azken finean oholtza gainean dauden horiek bi gizaki baitira. Antzerkia artifiziorik gabe egin behar dela uste dut», dio Mikel Gomezek.

Identifikazioaren bidetik.

Hasieran zuri edo beltz zirudien guztia gris aukera zabalean bilakatzen da ikuskizunak aurrera egin ahala. Ikuslea hasieratik pertsonaia batekin identifikatzen bada ere gertaeren poderioz bigarren pertsonaiaren hainbat ezaugarri ere gertuko zaiola konturatzen da. Mikel Gomezek zera dio: «Niretzat antzerkia elementu sozial bat da. Antzerkiak, eta batez ere identifikatzera bultzatzen zaituen ikuskizun mota honek, ikuslea emankizunaren parte aktibo bilakatzen du. Gure helburua da, beraz, ikuslea ohartzea hasieran antagonikotzat zuen pertsonaia hori ez duela hain urrunekoa eta finean, pittin bat ezagututa, uste baino gauza gehiago izan ditzaketela komunean».
Adolfo Fernandez aktoreak ere garbi du antzerkiak ikuslearengan nolabaiteko eragina izan behar duela: «Ramon Irigoien poeta nafarrak esan zuen moduan, poema bat ez bada kaskezurrean emandako harrikada bat, poema hutsala da. Nire ustez oso garrantzitsua da kaskezurretan harrikadak etengabe ematea, publikoaren erraiak eta arima mugiaraztea». Mezu garbiarekin datorkigu, beraz, talde arabarra: bizitza, askatasuna, errespetua eta elkarrizketa defendatu beharreko lau printzipio nagusiak direla.
Aurreko lanetan egin duen moduan Traspasosek elkarlanaren aldeko apustua egin du azken lan honetan ere. Kasu honetan Madrilgo zine ekoizle den K Audiovisualekin banatu dute «El uno y el otro»ren produkzio lana. Garrantzitsua omen da sektore ezberdinek antzerkia babestea eta honetan sinestea. Traspasosekoek mestizaiaren aldeko aldarria egin nahi dute. Egungo egoeran sektore ezberdinen inplikazioak antzerkia zabaltzeko eta laguntzeko balio baitu, euren aburuz.
Aurrerantzean eskainiko dituzten emanaldiak zehazteke badaude ere «Pepe el Romano»rekin izandako arrakasta errepikatzea espero dute taldekideek. Espainian zehar bira egitea ere aurreikusita dago

KOREOGRAFIETATIK TESTUETARA
Koreografietatik testuetara


Dantza konpainia gisa hasi zuen duela hamabi urte bere ibilbidea Traspasos taldeak. Jada antzerkiaren munduan hamar urte lanean zeramatzan Mikel Gomez de Segura izan zen taldearen sortzaile. Aktore izateaz gain dantzaria ere bazenez, Euskal Herrian dantza profesionalaren bidea jorratzea erabaki zuen Charo Fernandez Insaustirekin batera Traspasos sortuz. 1989an «Iendo» lana aurkeztu zutenetik taldeak guztira zazpi dantza ikuskizun atondu ditu: «Caballos al Viento», «Siellas», «Sisifo» eta «Pasarela» horien artean. Hiru urtez Espainian emanaldi gehien eskaini zituen taldea izatera iritsi zen Traspasos. Adierazpide honek profesionalki aurrera egiteko zituen zailtasunek ez zuten lasaiturik ematen, eta hala, dramatizazioaren mundura itzultzea erabaki zuten taldekideek. 2000ko azaroan «Pepe el Romano (La sombra blanca de Bernarda Alba)» estreinatu zuten eta baita arrakasta izan ere, oraindik ere oholtzatik jaitsi ez den ikuskizunak hirurogei emanaldi baino gehiago egin baititu. "El uno y el otro" Traspasosek antzerkiaren munduan egin duen bigarren apustua da


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude