ZINEALDEA: IKUS-ENTZUNEZKOEN INDUSTRIALDEA


2021eko uztailaren 28an
Zinealdeak ekoiztetxeei ikus-entzunezko produktuak osatzeko zerbitzu guztiak eskura jarriko dizkie. Horrela, ez dute zertan urrats bakoitza aurrera eramateko alde batetik bestera ibili beharko. Eta beraz, produktua bertatik mugitu gabe ekoizteko aukera izango dute. Oarsoaldea Garapen Agentzia eta Sarobe arte eszenikoen eskola dira proiektuaren sustatzaileak. Ideia Saroben sortu zen, bestalde, bertako Enrique Santiago zuzendariak dioen bezala, Oarsoaldearen esku-hartzerik gabe Zinealdea ez zen gauzatuko. Oarsoaldea Garapen Agentzia Oiartzun, Pasaia, Lezo eta Errenteriako Udalek osatzen dute. Egitasmoaren lehen aurkezpenean lanak, agian, 2000ko irailean hasiko zirela esan zuten, gero 2001eko maiatzera atzeratu ziren. Baina, orduan ere lurrarekin arazoak zeudela batetik, eta parte hartuko zuten enpresak zeintzuk izango ziren zehaztu gabe zegoela, bestetik, lanak ez ziren hasi. Azkenik, hasi dira Zinealdea kokatuko den Lintziringo lursaila prestatzen. Horrela, 2002ko amaierarako lehen zatia eraikia izatea aurrikusten da eta, hortaz, zenbait enpresa bertan lanean hasteko gai izango dira. Proiektuaren inbertsio kostua 1.000 milioi pezetatik (40 milioi libera, 6,01 milioi euro) gorakoa izango da.


Zerbitzu Guztiak Elkarren Ondoan.

Dekorazioa, makillajea, 35 mm-ko kamerak, telebistarako kamerak, platoak, telebista postprodukzioa, diskoak grabatzeko estudioa, soinu teknologia, argiztapena… Metalurgia industrialde bat izango balitz moduan, Zinealdean zerbitzu hauek guztiak toki berean bilduko dira. Arduradunek ez dituzte parte hartuko duten enpresen izenak aurreratu, izan ere, oraindik zenbait gauza lotu gabe daude. Dena dela, proiektuaren lehen urratsean hamar bat enpresa izango direla esan zuen Enrique Santiagok. Lintziringo gaineko 100.000 metro koadro egokituko dituzte proiektua aurrera eramateko eta kudeatzaileen helburua, besteak beste, lursail guztia ikus-entzunezko enpresez betetzea da. Horrela, leku berean zerbitzu eta baliabide guztiak izatean ekoizpen kostua merkeagoa izango da eta bezeroak Zinealdeatik ikus-entzunezko produktu amaitua eskuan dutela irtengo dira. Sarobe arte eszenikoen eskolako zuzendari Enrique Santiagoren iritziz, atzerritik Euskal Herrira film bat grabatzera etorriz gero, enpresa horrek ez du zertan, adibidez, Madrilera joan beharko posprodukzioa egitera, baliabide guztiak Zinealdean izango baititu. «Euskal Herriko edozein puntutatik bi orduko bidaia dago Oiartzunera, eta Euskal Herria esaten dugunean Nafarroa eta Iparraldea ere hartzen dugu kontuan». Zinealdean egongo diren enpresa gehienak Euskal Herrikoak dira, baina kanpoko konpainiak ere izango dira. Santiagoren arabera, proiektua ez da Euskal Herriko merkatura mugatuko, «Euskal Herria promozionatzeko dago, baina merkatua merkatua da, hemengo ekoiztetxeak daude, Estatukoak, New York-ekoak…». Datorren urterako, esate baterako, Frantzian 700 ekoizpen proiektu daude eta Zinealdea guztiekin negoziatzen ari da. Egitasmoaren xedea ikus-entzunezko industriaren bezero kopurua handitzea eta lehiatzeko aukera ematea da. Oarsoaldea Garapen Agentziatik adierazi digutenez, bideragarritasun plana bukatuta, orain azken xehetasun eta mugimenduak zehazten ari dira guztia martxan jartzeko. Europa eta Espainian ikus-entzunezko merkatua aztertu ostean, sustatzaileek handitzen doan merkatua dela ikusi dute. Horrez gain, egitasmoa «nahiko neurtua» dagoela uste dute, Espainiako beste proiektuekin erkatuz «txikia» baita. Lintziringo 100.000 metro koadroko lur eremuaren aurrean, Valentzian, adibidez, bi milioi metro karratu baliatuko dituzte antzeko proiektu baterako.


Koordinazio Enpresa.

Arestian esandakoez gain, 800 metro koadroko plato bat, 2.000 metro koadroko beste bat, kanpoaldeko plato bat eta hotela izango ditu Zinealdeak. Guztia kudeatzeko helburuarekin koordinazio enpresa bat egongo da eta, ziur asko, "Zinemaldea" izenaz bataiatuko dute. Bere xede nagusia Zinealdeako enpresek ahalik eta lan gehien izatea izango da eta urte amaieran ahalik eta okupazio handiena lortzea. Platoak bertan kokatuko dira eta ekoiztetxeek alokatzeko aukera izango dute, hori bai, handik kanpo baino merkeago. Hortaz, bere funtzioa guztia kudeatzea eta bertako enpresek lan egiteko espazioa eskaintzea da.
Oarsoaldea Garapen Agentziaren arabera, egitasmoak hiru xede nagusi ditu: lanpostuak sortzea, ikus-entzunezko alorrak potentzialtasun handia duela uste baitute; azpiegitura egoki bat eskainiz ekoiztetxeak suspertzen laguntzea; eta euskaraz egin daitezkeen ekoizpen lanak bultzatzea.
Lintziringo gaineko lursaila urbanizatzeko orduan proiektuak instituzioen laguntza jasoko du. Bestalde, Enrique Santiagok dioenez, beste edozein industrialdek dituen erraztasunak izango ditu. Gerora, bertan kokatuko diren enpresek guztia ordaindu beharko baitute. Santiagoren iritziz, «Zinealdean kokatuko diren enpresei inork ez die ezer oparituko, lurra beraiek ordainduko dute, beste industrialde batean kotxe konpainia batek egiten duen moduan". Hortaz, instituzioek jarritako diru guztia berreskuratuko dute, egitasmoa pribatua izango baita. Sarobe arte eszenikoen eskolako zuzendariaren ustez, ikus-entzuteko industriak, beste industriek bezala, gobernuaren laguntza jaso beharko luke. «Industria honek lanpostuak sortzen ditu, Euskal Herria saltzen du paisaiekin, eta ekonomia aberasten du, hortaz, turismoarentzat, kulturarentzat, hezkuntzarentzat eta Euskal Herriaren garapenerako oso garrantzitsua da".

Formakuntza Eskola.

ikus-entzunezko enpresez osatutako industrialde bat izango da Zinealdea. Bestalde, etorkizunean mundu horretan lanean arituko direnak prestatzeko eskola bat ere egongo da bertan. Sarobe arte eszenikoen eskolatik sortutako ideia da eta "Zinemaldea" koordinazio enpresaren eraikinean kokatuko da. Zuzendaritza, gidoilaritza, errealizazioa, telebista posprodukzioa eta kamera operadoretza dira, besteak beste, bertan egin ahal izango direnak, guztiak ikus-entzuteko medioekin lotuta. Zentro honetako ikasleek Zinealdeako enpresetan egingo dituzte praktikak. Enrique Santiagoren esanetan, norbaitek eskola horretako matrikula ordaintzen badu, eta ikasketak behar bezala burutzen baditu, arlo horretan lan egiteko %90eko aukera izango du.
Egitasmoa diseinatzerakoan ez dute inolako eredurik jarraitu. Alde bateko eta besteko ideiak hartu dituzte. Enrique Santiago, Sarobe arte eszenikoetako eskolako zuzendaria eta bere lan taldea alde batetik bestera ibili dira bidaiatzen: Valentziako Hiria proiektua ikusten izan dira, Hollywooden izan dira, telebista kate ezberdinak bisitatu dituzte, zinegileekin elkarrizketak izan dituzte… Oarsoaldea Garapen Agentziakoek esan digutenez, Ingalaterran bada antzeko proiektu bat, baina tamainaz askoz handiagoa. Haien ustez, Zinealdearen ideia industriako beste sektore batzuekin pareka daiteke. Ontzigintzan, kasurako, antzeko proiektu bat dago toki berean ontzigintzaren zerbitzu guztiak biltzen dituena. Egitasmoaren sustatzaileek ikus-entzunezkoa industria esparru berritzailea eta interesgarria dela ikusi dute. Eta horren arabera, poliki-poliki Zinealdea diseinatu dute


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Eguneraketa berriak daude