TERMOMETROA


2021eko uztailaren 19an

ETXERAT, PRESOEN SENIDEEN ERAKUNDE BERRIA SORTU DA

SENIDEAK eta Gureak elkarteek bat egin dute eta aurrerantzean Etxerat deituko da euskal preso politikoen senitartekoak biltzen dituen erakundea. Erakunde berriaren ordezkarien esanetan, Etxeratek ez du Euskal Herrian bizi den egoera politikoaren diagnosi bakar bat, erakundeak pentsamendu desberdinetako jendea biltzen duelako; dena den, gatazkaren irtenbidea elkarrizketan dagoela azpimarratu zuten eta ez bide polizialetan. Karmen Galdeano abokatua izango da erakundearen lehendakari berria.


FRANTZIAR ERREAKZIOAREN ZAIN

AZKEN 15 egunetan bi jendarme larriki zaurituak izan dira, ustez etakideak diren pertsonak identifikatzera joan eta hauek tiroz erantzun dietenean. Ez ohi da izan hau etakideen jarrera eta badirudi lehen Frantzian epaituak izateko soinean zeramaten pistola orain erabiltzea erabaki dutela, presio armatuari beste bira bat emanez. Frantziako agintarien esanetan, polizi indarren jarduera hipotesi hauetara moldatu beharko da aurrerantzean.


AZNAR ELKARRIREN AURKA

JOAN den hilaren 23an Gasteizen emandako konferentzia batean altxatu zuen erbia Xabier Arzalluzek: Jose Maria Aznar Espainiako gobernuko lehendakariak presio zuzena egin zion elizako karguren bati, Elkarriren bake konferentzia bere sinadurarekin sostengatu ez zezan. Madrilen pertsonalki egindako presioa da, eta elizako goi mailako kargu bati adierazi zion bere sinadura emanez gero, elizgizon honek kudeatzen duen elkarteak ez zuela dirulaguntzarik jasoko. Beste pertsona ezagun askok, ordea, sostengua adierazi dio Bake Konferentziari, besteak beste, Joaquin Leguina sozialista, Iñaki Gabilondo, Santiago Carrillo, Joaquin Ruiz-Gimenez eta Jose Luis Sampedro.


500 ERTZAIN GEHIAGO IZATEKO ESKAERA EGINGO DA

BARNE Sailak beste 500 ertzain gehiago LUZAPENAREN PRESIOPEAN NEGOZIATZEN

Madril ari da markatzen Kontzertuaren negoziazioaren erritmoa, eta horren adibide bere garaian presio osagai gisa erabilitako luzapenaren mehatxua gauzatu izana. Negoziazioaren ateak zabalik dira oraindik, baina emaitza positiborik ezean, alde batek bere bidea ezagutarazi du, beste aldearen iritzia kontuan hartu barik: teorian itun izaera duena bideratzeko borondate keinu ezin eskasagorik ezin topa negoziazioaren azken orduei ekiterakoan. Madrilgo presioaz gain, enpresarien zenbait gunetatik etorritakoa ere jasan behar dute Jaurlaritzak eta hiru diputazioek.
izatea eskatuko die Estatuko segurtasun agintarie. ETAk ertzainen aurka egindako azken atentatuen ondoren, Ertzaintzak bere jarduera segurtasun handiagoz burutu dezan egingo da eskaera hau. Gaur egun 7.500 ertzain daude eta eskaera onartuko balitz 8.000 lirateke. Hauetako asko, Erandion 2003rako amaitu nahi den Ertzaintzaren zentru nagusienean izango dira, 1.800 bat, ‘Kale Gorrian’ aldizkariak bere urriako zenbakian jakitera eman zuenez. 270.000 metro kuadrokoa den kuartel honetan 16.000 pezeta (96,16 milioi euro, 630,78 milioi libera) inbertitu ei dira jadanik.


BAKEA ORAIN ELKARTEAK BAKE ALMANAKEA KALERATU DU

BAKEA Orain talde bakezaleak poema, marrazki, argazki, artikulu, ipun eta beste zenbait espresio erabiltzen ditu 2002. urterako prestatu duen almanakean. «Almanakea, gure arteko harremanak okertu ez daitezen, bestela ere nahikoa hondatuak daude eta» titulupean ideologia desberdinetako 29 pertsona ezagunen lanez osatua da liburua: Paco Aliseda, Rober Garay, Juan Armentia, Edorta Jimenez, Julio Flor, Fernando Maura, Eva For Alvaro Bermejo, Iñaki Ezkerra, Felipe Juaristi eta Andolin eguzkitza haien artean.


Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude