argia.eus
INPRIMATU
NOBEDADEZALEAK
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21a
Klima berotzen ari zaigunarena susmoa zen garai batean, gero lurraren iraupena goreneko lehentasun dutenentzat leloa eta egun sermoi tankera hartzen ari da gero eta etorkizun gorriagoa prantatzen ari baikara.

Eguraldiaren epeltze honek landare tropikalak inguruan izateko dugun joera areagotzen laguntzen du. Aguakatondoak (Persea americana), palmondoak (Phoenix sp., Washingtonia sp., Sabal sp. eta abar), zitrikoen kasta, buganbilla (Bouganvillea sp.) eta abar gero eta ezagunagoak ditu gure hizkerak. Jardunak gutxixeago. Negu aurre honetan jotzen gaitu landare hauek nola mantendu ez jakinaren hotzikarak. Hotzikarak gure giharrak berotzen dituen eran, nola bero eutsi gure hotz-hotxera ohitu gabeko landare ahul hauei? Hasteko ahal dugun tokirik eguterenean landatu. Landarearen ipurdi aldea orbela, belar ondua, inorkina edo lasto pila batez babestu. Gero negua izotzaren izara destolestuaz egurrean baldin badator landareak nolabait estaliz babesteko aukera pronto eduki behar dugu. Plastiko, oihal edo dena delako edozer nahikoa da ohizko izotzaren errea ekiditeko. Landarea handiegia bada edozein oihalez uhela luzeak egin eta enborra behe-behetik gora adar nagusietaraino bildu, hostaia galtzen bada ere egurrak bizirik iraun dezan eta hurrengo udaberriko izerdialdian puja berriz jantzi dadin. Nobedadezalearen lanak