HOGEITA HAMASEIGARRENA AIDANEZ


Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak hogeita hamasei urte beteko ditu aurten. Bertan bilduko dira Euskal Herriko hainbat argitaletxe, disketxe, erakunde eta komunikabide beren azken lanak mahaigaineratzeko.
Astarloa anaiak, Juan San Martin, Bitoriano Gandiaga eta Argentinako Ekin argitaletxea omenduko dituzte. 245 stand-ek eta 56.300 milioi pezetako (2.252 milioi libera) aurrekontuak eman dezaketen guztia...
Euskal literaturaren eta musikaren karpa hasi da urteroko itxura hartzen. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak datorren asteazkenean irekiko ditu ateak. Abenduaren 5etik 9ra hitzez, doinuz eta, batez ere, jendez beteko da Durangoko Azoka. 4.900 metro kuadroko oihal zuriak estaliko ditu Euskal Herriko liburugintzaren eta musikagintzaren erantzule nagusiak: idazle, musikari, ilustratzaile, argitaletxe, editore eta zale guztiak.

Sarrera hitzaldia hilaren 6an egingo da. Aurten, Argentinako Ekin argitaletxeak Francoren diktadura garaian egindako lana omendu nahi izan du Gerediaga Elkarteak. Argitaletxe honi esker ikusi du argia kaleratu ezin zitezkeen liburu mordoxka batek, eta Hego Amerikan ere garrantzitsua izan da. Ekin-eko Andres de Irujo zenaren alarguna, Maria Elena Etcheverry, mintzatuko da sarrera ekitaldian. Bestalde, Durangoko Azokaren hogeita hamaseigarren edizioak zenbait berrikuntza eta sorpresa ere izango du.

Karparen zoko guztiak aprobetxatuz, eta literaturak eta teknologia berriek eman dezaketenari zukua atereaz, txoko bat berreskuratu eta berri bat sortu ditu Gerediaga Elkarteak: haur eta gazte literaturaren txokoa eta zibertxokoa. Itziar Irazabalek adierazi digunez, beti jarri ohi dute teknologia berrien areto bat. Baina, aurten, horrez gain, Gerediagaren asmoa zibertxoko bat jartzea da.
Modu tradizionalagoari eutsiz, haur eta gazte literaturaren txokoa ere jarriko dute. Bertan, liburuak eskura izango dituzte haur eta gazteek. "Liburuak umeen eta gazteen esku jartzen ditugu, bestela, haur batek stand batera hurbiltzean 90 zentimetroko horma batekin topo egiten du, altuegia beretzat, txoko honetan, berriz, eurek aukera daukate liburuak ikusteko...". Tarteka antzerkia izango da, ipuin-kontalariak eta idazle batzuk ere pasako dira. Helburua irakurzaletasuna bultzatzea eta liburuak modu ludiko batean ikustea dela esan digu Itziar Irazabalek: "Azkenean, haur horiek izango dira hemendik hamar urtera Durangoko Azokan liburuak erosiko dituztenak".
Litekeena da, ordea, belaunaldi berriek egunen batean azoka birtual batean egitea erosketa horiek. Orain ere egin daiteke hori www.durangokoazoka.com gunean, noski. Aurten, gainera, hogeita hamaseigarren edizioari dagokion webgune ofizial bat sortu dute. Egunez egun, egitaraua, stand-ak non dauden, nobedadeak zeintzuk diren, komunikabideei buruzko informazioa eta beste hainbat konturen berri emango dute bertan.


azokako omenduak


Juan San Martin, Astarloa anaiak eta Bitoriano Gandiaga omenduko ditu aurten Gerediaga Elkarteak. Juan San Martin (EAEko Ararteko, Europako Ombudsman Erakundeko buru, euskaltzainburuorde eta urgazle...) Argizaiola Sariarekin omenduko dute larunbatean San Agustin Kultur Gunean opsatuko den ekitaldian. Azokan egingo diren ekitaldiek, berriz, Astarloa anaien lanarekin izango dute zerikusia; Durangoko bi anaiok euskararen alde, etxean eta atzerrian egindako lanaz eta euskarak bizi duen egoeraz gogoeta bultzatuko dute egun hauetan. Bestalde, Bitoriano Gandiagari omenaldia eskaini zion Gerediaga Elkarteak abenduaren 1ean. Abuztuan Arantzazun bere omenez egindako olerkien ikusentzunezko ikuskizun berarekin omendu ere. Horrez gain, Galatea taldeak gaur egungo poesia emanaldia eskainiko du hilaren 6an.

AZOKA EGUNEZ EGUN

- Abenduak 5: 12:00etan: Ginol taldea, «Euskal ipuinak» antzezkizuna. 17:00etan: Jose Mari Sors, «Euskal liburugintzaren diagnosia».
- Abenduak 6: 11:00etan : Astarloa Anaien gogorapen plaka erakutsiko da. Udaletxe aurreko plaza. 12:30etan: Sarrera hitzaldia. Mª Elena Etcheverry, «La difusión y apología de la Cultura Vasca desde el exterior: Ekin ejemplo argentino». 18:00etan: «Literatur kafe tertulia», Hasier Etxeberriak zuzenduta. 20:00etan: Gaur egungo poesia emanaldia Galatea taldearen eskutik. San Agustin Kultur Gunea.
- Abenduak 7: 12:30ean: Piarres Xarriton, «Euskaltzaleen Biltzarraren lehen mendea... hegoa eta iparra arteko utopia».
- Abenduak 8: 12:30ean: «Unamuno, Sabino Arana, Azkue eta euskara 100 urte geroago». Joseba Agirreazkuenaga, Josune Ariztondo, Juan San Martin. Antton Aranburu moderatzaile. 17:30ean: Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Fundazioaren aurkezpena. 18:00etan: «Globalizazioaren liburutegian euskararen apala». Pedro Miguel Etxenike, Jean Haritschelhar, Iñaki Irazabalbeitia. Pili Kaltzada moderatzaile. 20:30ean: «Gauean argi...». Argizaiola saria banaketaren ekitaldia.
- Abenduak 9: 18:00etan: «Euskarak apologia behar du?». Ramon Labaien, Ludger Mees eta Felix Zubiaga izango dira bertan.

BERRI BERRIAK

Teknologia berriak geroz eta leku gehiago ari dira hartzen Durangoko Azokan. Aurten bi nobedade ditugu Gerediagaren eskutik: zibertxokoa eta orrialde elektroniko berri bat www.durangokoazoka.com-en barruan.


Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude