URDAILA ERE PRESAKA


2021eko uztailaren 28an
Azkar, presa daukat, oraintxe bertan behar dut, segituan... Hitz hauek denak guztion ahoan nahiz burmuinean bueltaka ari dira momentu oro, jaikitzen garenetik oheratzen garen arte. Egunak 24 ordu izaten jarraitzen du, beti bezala. Baina 24 ordu horiek motz geratzen zaizkigu egunean zehar burutu nahi ditugun zeregin guztientzat. Badirudi, bazkaltzeko ere denborarik ez dugula askotan. Janari lasterraren kontsumoak gora egin du azken urteetan. Arrazoiak, mila eta bat. Batetik, aipatutako denbora falta; bestetik, emakumeak etxetik kanpo lan egitean gero eta denbora gutxiago ematen du sukaldean. Ondorioa argi dago: jateko ohiturak erabat aldatu dira. Ipar Amerikako kulturan errege bihurtu den fast fooda edo janarri lasterra indarrez heldu da Euskal Herrira.

Garai batean patata, artoa, tabakoa edo txokolatea inportatu genuen legez, oraingoan hanburgesa, pizza eta antzekoak sartu ditugu gure eguneroko menuan. Hala ere, ez da estatubatuarren errua soilik. Ogitartekoak ere janari lasterraren barruan daude, eta hau ez da yankien asmakizuna. Bokadilo klasikoaren arrakasta janari lasterraren kontsumitzaileen artean ukaezina da, eta hor dabil eguneroko lehian sandwicha, hot-doga, aurrez prestatutako jaki eta abarrekin.

JANARI LASTERRAREN JARRAITZAILE SUTSUAK.

Baina nortzuk dira janari lasterraren kontsumitzaileak? Inkesta labur bat egin dugu han eta hemen, herri nahiz hirietan, eta hainbat datu interesgarri lortu dugu. Orokorrean mota eta adin guztietako jendea aurkitzen da janari lasterraren kontsumitzaileen artean: gazteak, helduak, bikoteak, koadrilak... Baina gehienak gazteak dira. Beasaingo Pizza Sprinteko langile batek esan digunez, batez ere, 15 urtetik 40 urte bitarterako bezeroak izaten dituzte, salbuespenak salbuespen: «Gogoratzen dut behin, 50 urte inguruko bikote bat etorri zela bere amarentzako pizza baten bila. Harritu egin ninduen, pizza semearentzat edo izango zela pentsatu nuelako". Pizzeria hau orain 5 bat urte ireki zen, eta arduradunek esan digutenez gero eta lan gehiago dute. "Hasieran jendeari zertxobait kostatu zitzaion ohitzea, batez ere adineko jendeari. Izan ere, jendeak inguru honetan nahiago izaten du txuletoia jatea". Baina denboraren poderioz, mota honetako produktuen eskaera areagotuz joan da.
Pizzaren kasuan, haurrak omen dira gehien kontsumitzen dutenak. Dirudienez, etxeko txikienak zoratu egiten dira pizzekin. "Ez dakit gaztagatik izango den edo eskuekin jaten delako, baina piloa gustatzen zaie. Guraso askok sari gisa pizza ematen diete seme-alabei, urtebetetze batean…", jarraitu du.

ETXEZ ETXEKO ZERBITZUA.

Janari lasterraren inguruan kultura oso bat dago. Eskaera zabala da, beti ere bezeroaren erosotasuna, denbora falta eta ekonomia kontuan hartzen direla Honela, orain 15 edo 20 urte susmatu ere ezin ziren egoeratara heldu gara. Garai hartako aiton-amonei norbaitek esango balie bazkaria etxeraino eramango ziela, sinetsiko ote zuten? Orduko sukalde nahiz jangela baten irudia eta egungoa arras desberdina izango litzateke.
Janari lasterra eskaintzen duten leku askok etxez etxe eramateko zerbitzua dute, batez ere pizzerien kasuan. Donostiako Telepizzako arduradun den Larraitzek esan digunez, "etxerako eskatzen duen jendea seme-alabak dituen familiak eta 28-40 urte inguruko gazteak izaten dira orokorrean".
Honen zergatiagatik galdetzean, Pizza Sprinteko motorista batek argi zeukan erantzuna: "Jende gazteak, ezer prestatzeko gogorik ez duelako, aurreko gauean parranda egin duelako eta batez ere erosoena delako eskatzen du etxera eramateko pizza".
Bere lankide batek dioenez, bezero ugari ostalaritzan lan egiten duen jendea izaten da. "Tabernariek adibidez, lanetik kanpo afaltzeko denborarik ez dute eta gehienetan azkar eta berandu afaldu behar izaten dute. Pizza bat eskatuz gero, ez dute ezer zikindu beharrik". Festa, bilera nahiz futbol partida ikusteko elkartzen diren lagun taldeak ere pizzerien ohiko bezeroak izaten dira.
Pizza bat eskatu eta jatea erosoa izateaz gain, badu beste abantaila bat: prezioarena hain zuzen. Bertan lan egiten dutenek diotenez jendea eskaintzen arabera mugitzen da. Astean zehar pizza erostera joanez gero, pizza batekin beste bat oparitzen dute. "Horregatik astean zehar asteburuan baino bezero gehiago joaten dira lokalera pizzaren bila, eskaintza hau dagoelako. Bestela, asteburuan gehienek etxera eramateko eskatzen dute". Tamainaren arabera, 1.000 eta 2.000 pezeta inguru balio dezake pizza batek.

JANARI LASTERRA LANTOKIAN.

Janari lasterraren erresuma mugagabea da. Egunetik egunera euren lantokian mota honetako jakiak kontsumitzen dituzten pertsonak areagotuz joan dira. Dena den, Estatu Batuetan bizi den egoerara heltzeko asko falta zaigu oraindik. Edozein film edo telesailean, hamaika aldiz ikusi dugun irudia da: trajedun exekutiboa hot-dog bat eskuartean duela. Kalean, bulegoan edo autoan jateko ohitura erabat zabaldua dago han. Hemen aldiz, gutxinaka-gutxinaka ohiturak aldatuz doazen arren, lantokian janari lasterra kontsumitzeko aztura hori ez dago uste bezain hedatuta.
Lantokian sandwicha, hanburgesa, ogitartekoa edo pizza jaten duen jendea, gure azterketaren arabera, orokorrean bulegotan lan egiten duen jendea da. Baina bada desberdintasun bat. Askok etxetik prestatuta ekartzen dute bazkaria (ohiko bazkaria, ogitartekoa edo sandwicha). Beste batzuk aldiz, pizzeria edo hanburgeseria batean eskatzen dute. Azken hauek kopuruan gutxiago dira eta normalean ez dute egunero egiten, egoera berezietan edo noizbehinka baizik.
Lantegi, tailer edo industrialdeetan lan egiten dutenek aldiz, ohiko menua jatera jotzen dute. Izan ere, zerbitzu hori ematen duten jatetxeak gune horietan kokatzen dira sarritan.

PINTXOAK JANEZ.

Pintxoak janari lasterraren artean ote daude? Pintxo bat jateko behar dugun denbora kontuan hartuz gero, agian bai; baina ahogozagarri hauek prestatzeak eramaten duen denbora hartuz gero...
Bazkaldu nahiz afaltzeko beste aukera bat da pintxoena. Donostiako Pintxo Lehiaketan aurten 2. saria lortu duen tabernan izan gara. Aloñaberrin hain zuzen ere. Bertako arduradun den Joxe Ramonek adierazi digunez pintxoarenganako zaletasunak gora egin du, baina hainbat aldaketekin. "Pintxoak eskaintzen dituzten tabernak espezializatuagoak dira. Egunetik egunera pintxoak gehiago lantzen dira eta mota desberdinak eta berriak ipintzen dira". Horrenbeste espezializatu da pintxoen gaia, dastatzeko menuak ere badaudela jada. Aloñaberrin adibidez, 12 pintxoz osatuta dago menu berezi hori eta 4.000 pezeta balio du.
Pintxoen aukera ohiko menu batekin alderatuz, Joxe Ramonentzat pintxoak baditu bere abantailak: "Pintxoen kasuan, gustu, zapore, jaki eta gauza desberdin asko dastatzeko aukera daukazu. Menuan aldiz, bi jaki besterik ez dituzu, nahiz eta kantitatean gehiago izan". Pintxo zaleen artean denetik dagoen arren, batez ere 30 eta 40 urte inguruko jendea joaten da Aloñaberrira.
Pintxorik arrakastatsuenen artean, usakume pastela dugu. Hain zuzen Donostiako lehiaketan saritua izan zena. "Delicias de Ulia" deiturikoa ere askotan eskatzen den pintxoa da. Osagaiak ere ederki gozatzeko modukoak dira: otarrainka, barazkiak, aguakatea, espinaka-saltsa...
Janari lasterra izan edo ez izan Joxe Ramonen bezeroen artean presarekin bizi direnak ere badira: "Askotan 14:30etan etorri eta 16:00etarako Hondarribian hegazkina hartu behar duen bezeroa etorri izan da. Hemen denetik egin behar da, mirariak ere bai".

MENUAREN AUKERA ORAINDIK ERREGE.

Janari lasterra erabat hedatua dagoen arrean, askok eta askok ohiko menua aukeratzen dute eguneroko otorduetarako. Ordiziko Martinez jatetxeko jabea den Xabierrek kontatu digunez, astean zehar inguruko enpresetako jendeak eskatzen du menua. Hori bai, gero eta denbora gutxiago ematen dute hauek ere mahaian eserita, eta askok kaferik ere ez omen du hartzen. Janari lasterraren erreinuan bezala, menuaren kasuan ere aukera zabala da. Alboko koadroan ikusi dezakezue 1.400 pezetetan zer bazkal litekeen. Hori bai, "mahaikideak operazio polit bat ixteko zorian daudenean, egun horretan kartan bazkatzen dute" gehitu du Xabierrek

JANARI LASTERRAREN OSPE TXARRA
Janari lasterraren inguruan ikerketak, kongresuak eta tesiak egin dira eta gai honen ildoan prentsan agertzen diren berri gehienak janari lasterraren alde ezkutua eta ezkorra erakutsi izan dute. Aurretik prestatutako platerak, izoztutakoak, enlatatuak, eta antzeko janari lasterrak mantenugai gutxiko jakiak direla entzun dugu hamaika aldiz.
Baina hara non, hainbat ikerketaren arabera, pizza, noizbehinkako janari bezala, eta osagaien kalitatea bermatua dagoenean, nahiko jaki osatua da. Guk Julian Bereziartua medikuari gai honen inguruan duen iritzia galdetu diogu eta bere erantzuna erabatekoa izan da: "Ez nago bat ere horren alde, ez orain eta ezta behin ere. Denbora falta dela-eta azkenean zuntz gutxiko eta presakako gauzak janez bukatzen dugu: haragia, arraina, arraultzak, eta horrelakoak. Eta potajeak, lapikoan egindako jakiak, fruta eta barazkiak ahazten ditugu".
Janari lasterrean oinarritutako elikadurak gure osasunerako suposa dezakeen arriskuaz asko hitz egin da azkenaldian. Juan Bereziartuak ideia hori berretsi digu. Osasuna eta sukaldearen inguruan hainbat liburu idatzi duen mediku honek liseri-aparatuko ebakuntza asko egin ditu. Heste lodiko arazoak areagotuz joan dira eta gure solaskideak azaldu digunez, harreman zuzena dauka horrek elikadurarekin. "Zuntz gutxiko janak gehiegitan jaten ditugu eta zuntz askokoak gutxitan. Hau da, zartagia eta txapa askotan erabiltzen dugu eta lapikoa gutxitan. Ipurdi inguruko gaitzak, minbiziak, polipoak, pitzadurak, odoluzkiak... askoz gehiago agertzen dira gaur egun eta hori guztia zuntzean pobreak diren jakiek eragiten dute. Beste eragile batzuen artean, elikadura txarra dago gaitz hauen sorreran".
Gure adituaren aholkua denetik jatea da eta ahal bada, bazkari nahiz afarian lehenengo platera lehen egiten zen moduan egin behar da, zuntzean aberatsak diren elikagaiak erabiliz. Hots, barazkiak eta lapikokoak. Bigarren platererako haragia, arraina edo barazkiak eta postrerako fruta da aukera hoberena, izan ere bitamina gehiago hartu beharko genituzke. Bereziartua sendagilea ziur dago "gure osasunarengatik, berriro bueltatu beharko dugula lehengo eran jatera".

Eguneko menua 1.400 pezetetan
- Lehenengo Platerrak:
Carbonara espagetiak
Entsalada
Eguneko barazkiak
Lapikokoa (baba-txikiak gaurkoan)
Babarrunak
- Bigarren Platerrak:
Legatza frijitua
Haragia saltsan
Antxoak frijituta
Txitxarroa
- Isatsa saltsan
Etxeko postrea:
Arroz-esnea
Gaztee
Flana
Natillak
Fruta


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude