MERKATALGUNE ETA KARRIKETAN BIZI ALA HIL


2021eko uztailaren 19an
Euskararen erabilpena bizitza publikoan sustatzeko egitasmo berezi bat abiatu zuen EKEk iazko udazkenean. Pantxika Maitiak euskararen sailaren ardura hartu eta 2001. urterako egitaraua zertu zuen. EKE, aurten nagusiki, euskara bizitza publikoan presente izan dadin ahalegindu da. EKEren finantzazioaren parte handiena Iparraldeko herriko etxeen eskutik heldu da. Udalerriak, beraz, EKEko partaide zuzenak dira. Udalerriek, halaber, berebiziko ardura dute -edo beharko lukete- euskara bizitza publikoan sustatzeko:«Nire lehen zeregina herriko etxeetako euskararen erabilpena ebaluatzea izan zen, idazkietan nahiz harremanetan nola gauzatzen zen aztertzea. Ebaluazioak euskararen egoera larria erakutsi zigun. Herriko Etxeetan Errepublikako hizkuntza frantsesa dela diote, hori da beren aitzakia», erran digu Pantxika Maitiak.



GIDA LIBURUA.

Euskarak udaletxeetan bizi duen egoera larriaz ohartuta, zer-nolako baliabideak ezar zitezkeen aztertu zuten EKEkoek. Anartean, Euskal Konfederazioak Herriko Etxeetarako Gida liburua burutzeko asmoa zuenez, EKEk eta Euskal Konfederazioak egitasmoan elkarrekin esku hartzea deliberatu zuten. Euskara bizitza publikoan gauzatzeko gida liburua aurki plazaratuko da. Gida honek hiru atal eskaintzen ditu: atal juridikoa, baliabideen atala eta atal praktikoa. Hirugarren atala, bide eta eremu publikoetako seinaleak euskaraz ontsa taxutzeko landua izan da. Tokian tokiko hitzak eta esaldi zerrenda dakartza. Karriken eta gune historikoen izenak hala nola informazio seinaleak euskaratzeko prestatua dago, alegia. Euskararen baliabideak biltzen dituen bigarren atala Herriko Etxeei zuzendua da bereziki. Batzar agiriak edo aktak euskaraz idazteko xedez landua. Maitiak berak azaldu digu lehen atalaren funtsa:«Abokatu batek egina izan da. Hautetsiei esaten zaie beren eginbidea euskara baliatzea dela, euskararen erabilpena herritarren aitzinean eskubide bat bezala ager dezaten. Izan ere, Frantziako legeak frantsesa erabili behar dela esaten badu ere, ez dago euskara erabiltzea debekatzen duen ezein lege dekreturik». Frantziak hizkuntza gutxituekiko lehia berezia mantentzen duen arren (Europako Hizkuntz Gutxituen Ituna ez du onetsi, kasu), EKEko kide honen iritziz, premiazkoa da frantses legeak utz ditzakeen zirrikituak aurkitzea eta baliatzea.
Gida liburu hau gauzatu bitartean, Herriko Etxeetaz haratago ibili dira EKEko kideak. Udalen agindupean diharduten zerbitzu publikoei egitasmo honen berri eman zaie eta euskaraz aritzeko dituzten zailtasun teknikoak gainditzeko laguntza eskaini ere bai. Lapurdi eta Nafarroa Behereko hainbat mediateketan euskararen presentzia finkatzeko, kasu. Amikuzeko Herri Elkargoarekin aritu dira, bestalde. Bertako oihan bateko ibilbide pedagogikoa euskaraz ezarri dute. Hirietako hainbat zerbitzu publikoetako arduradunekin ari dira lanean orain. Oraingoz berehalako emaitzak lortzea zaila da, ordea. Baionako ospitalearekin elkarlana emeki-emeki doa, zuzendaritza ez baita euskararen aldekoa. France Telecom-en izendegian, herrietako nahiz etxeen izenak euskaraz behar bezala ager daitezen burubelarri ari dira, berriz ere. Laborantza Zuzendaritza, Zergen Etxea, Posta, SNCF eta ANPEri beren egoitzetako errotuloak euskaraz azal daitezen proposatu zaie:«Zerbitzu etxe hauetako paisaian euskarak leku izatea nahi genuke, besterik ez bada, jendea euskaraz ere idazten dela ohartu dadin. Baina biziki zaila da, kontzientzia eskasa baita etxeotako arduradunen artean».
baM (baiona-angelu-miarritze) euskaldun! Eskolatik kanpoko euskararen erabilpena arras murritza da Iparraldean. Euskara eskola barneko hizkuntza da, bizitza publikoa biziki frantsestua da. Euskara bizitza publikoan sustatzeko egitasmoa Europako Hizkuntzen Urtean burutzen ari da. Kari honetara, EKE eta Euskal Konfederazioa ekitaldi kanpaina bat burutzen ari dira azaroan. Ekintza hauetako batez mintzatu zaigu gure solaskidea:«Azkaineko liburutegian izandako ekitaldian 120 haurrek parte hartu zuten. Ez da aise haurrak euskararen mundura bereganatzea. Alabaina, Kattalin Totorika kontalariaren joko eta ipuinen bidez sartu ziren euskararen munduan. Euskara lanerako, jostatzeko eta gozatzeko hizkuntza baliagarria dela onetsi zuten».
Kanpaina honen azken ekitaldiak hil honen 19tik 24ra burutuko dira BAM-2 Merkatalgunean. Aste honetan, Baionako Unibertsitateko liburutegian izan den «Euskararen Hatsa» erakusketa BAM-2ko korridore nagusian izanen da ikusgai. Ekintza ikusgarrienak ostiralean eta larunbatean burutuko dira. Euskara elkarteek (EKE, AEK, Ikas, Udaleku, Su-Azia eta Euskal Konfederazioa) beren erakus-mahaiak paratuko dituzte eta animazio ekitaldiak burutuko bertatik bertara. AEK-k bere ohiko ikastaroak korridoreetan emango ditu euskara entzunarazteko; goizez eta arratsaldez, bi orenez. Merkatalgune honetatik 25.000 pertsona inguru pasatzen da egunero. Neguaren atarian, aterbe bila dabilen jendearengana iristeko kontzientziazio kanpainan ari dira Iparraldeko euskaltzaleak


Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude