ZER EGIN NAHI DUZU ASTEBURU HONETAN?


2021eko uztailaren 19an
Zer egin dezaket asteburu honetan? Edo hemendik hiru astetara? Noiz eta non antolatu ditu Bertsozale Elkarteak saioak? Zer kultur ekitaldi ikusi ahalko ditut hil honetan Kursaalean? Eta Euskalduna Jauregian? Zer antzerki emanaldi daude Arriaga antzokian? Edo zer arte erakusketa Guggenheimen? Zinemaldia noiz hasiko da aurten? Eta noiz amaituko? Zer film ikusi ahalko dira? Non? Eta zer ordutan?... Honelako galderei eta gehiagori erantzuna topatzeko modu erraza izango duzue hemendik aurrera www.gureagenda.com helbidean, ARGIAk eta ASP enpresak garatu duten tresnari esker.

Agenda bat. Horixe izango da kabitik oraintxe irteten ari den informazio zerbitzu hau. Eskuartean erabiltzen ohiturik gauden agenda horietako bat, baina berezko ezaugarriak dituena: elektronikoa, publikoa, euskaraz egina, doakoa eta egunerokoa, bilaketa sistema erosoarekin eta Euskal Herri osora ezezik mundu osora ere zabalduko dena, Interneten egongo baita.
Baina «Gure Agenda» ez da informazio sortzailea izango, bitartekari bat baizik. Informazio iturriek edo agenteek eskainitako datuak jaso eta erabiltzaile guztiei helaraziko dizkie, lehenengoen lana erraztuz. Ziur, behin baino gehiagotan nekez ekingo ziola Zarauzko Udalak Sanz Enea Kultur Etxean antolatutako erakusketaren berri emateari, komunikabideen zerrenda hartu eta faxak edo e-postak bidaliz. Miarritzeko La Citak ere urtero lan handia egin behar izaten du film bakoitza non, noiz eta zer ordutan eskainiko den jakinarazteko, baita Gaiarre antzokiak edo Donostiako Antzoki Zaharrak bertako programen berri emateko, Zenbat Gara Elkarteak antolatu dituen ekitaldi guztien inguruko informazioa emateko, edo Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak emanaldi guztien inguruko datuak zabaltzeko. Hil honen bukaeratik aurrera berriz, nahikoa izango da www.gureagenda.com helbidera sartu eta formulario bat betetzea, telefono eta helbide zerrenda luzeak ahaztuz. Era honetara, iturriek beren informazioa gizarte osoari era erraz eta eroso batean jakinarazteko tresna bat izango dute eta erabiltzaileek berriz, informazio hori kontsultatzeko bitarteko aberatsa.

Automatizazioaren indarra.

Edozein izan liteke agente baldin eta kultur gertakari edo ekimen baten berri eman nahi badu. Horretarako bi eratara igorri ahalko da informazioa: posta elektronikoz agendagureagenda.com helbidera bidaliz, edo formulario bidez. Azken modu horretara eginez gero, informazioa segituan agertuko da Interneten, prozesua automatikoa izango baita. Horretarako agente bakoitzari pasahitza emango zaio eta honek ekitaldiren baten berri eman nahi duen bakoitzean formularioa bete eta bidali baino ez du egin beharko. Handik aurrera zerbitzu honen ezaugarriek egingo dute gainontzekoa: edozein ordutan eta edozein lekutan izango du erabiltzaileak informazio horren berri, hark horrela nahi badu behintzat, eta bilaketa sistemak informazioa aurkitzeko baliabide guztiak eskainiko dizkio. Bestalde, ekitaldiak motaren arabera (literatura, bertsolaritza, antzerkia...) eta izaeraren arabera (lehiaketak, erakusketak, emanaldiak...) sailkatuak egongo dira, baita herriaren arabera ere. Beraz, bilaketarik egin gabe ere, gertaera egunera sartuz gero, erraza izango da norberaren interesetara egokitutako ekitaldiak aurkitzea.
Azken finean, agenda elektroniko honek datu base bat izango du oinarrian. Baina dokumentazio ikuspuntuaz gain, informazio ikuspuntua ere landuko du, ekitaldiak irizpide ezberdinen arabera sailkatzeaz gain, horiei buruz iturriek eskainitako informazioa hartzailearentzat baliagarri izateko helburuz aukeratu eta eskainiko baita. Gainera, zenbat eta agente edo eragile gehiago gerturatu, orduan eta informazio kopuru zabalagoa eskainiko du. Horrela, erabiltzaileen kontsulta tresna aberastu egingo da eta agenteen hedapen boterea indartu.

Beste urrats bat.

Zerbitzu berri hau ARGIA eta SAREKO ARGIAren (www.argia.eus) ibilbidean beste urrats bat da. Hain zuzen ere, 1984. urtean sortu zen Euskal Kulturaren Urtekariak eta horrek eraginda etorri ziren Euskal Kulturaren Hariak eta Aurkibideak sortu zuten beharra eta gogoeta. Era horretara, pixkanaka-pixkanaka eta teknologia berriek eskaintzen duten azpiegitura sostengu gisa izanik, «Gure Agenda»ren proiektua gorputza hartzen joan zen. Euskal gizarteari zerbitzu oparoa eskaintzeko ezaugarri guztiak platerean zeuden: alde batetik informazioa zegoen, gertatu zena eta gertatuko zenari buruzkoa, eta bestetik, agenteak zeuden. Hurrengo pausoa Euskal Herriko, Kataluniako eta Europako agendak ezagutzea izan zen eta instituzioekin harremanetan jartzea. Kontaktu horien emaitza Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiek eta bereziki, Eusko Jaurlaritzak emaniko diru laguntzak izan ziren. Horretatik guztitik hil honen amaieratik aurrera erabili ahalko dugun formatoa sortu da, euskal kulturaren inguruko informazioa sarean jasoko duen formatoa, doan, egunero eta euskaraz

GUNEAREN EGITURA
Gunearen egitura


Gure agendaren helbidera sartuz gero, zazpi atal nagusi aurkitu daitezke:

3 «Gure gomendioa»: Sartu bezain azkar aurkituko duguna izango da. Gure Agendako lan taldeak egun horretarako aurreikusita dauden ekitaldi guztietatik batzuk gomendatuko ditu, erabiltzaileak bere aukeraketa egiteko zenbait irizpide izan dezan.
3 «Agenda egunez egun»: Gaurko egunetik atzera 180 egunetan izan diren ekitaldiak eta aurrera begira beste 180 egunetan aurreikusiak izan direnak aurki daitezke, hilabeteka eta egutegi itxurako formato ulerterrazean. Egun bakoitzeko ekitaldi guztiak motaren (artea, antzerkia, zinema...), izaeraren (ikastaroa, jardunaldiak, erakusketak...) eta herriaren arabera sailkatuak egongo dira, interesatzen zaigun ekitaldia errazago aurkitu ahal izateko.
3 «Bilaketak»: Bi bilaketa sistema egongo dira. Bata, bilaketa azkarra, testu librez, eta bestea bilaketa zehatza. Azken horretan ekitaldiaren dataren, herriaren edo gertakizunaren izaeraren edo gaiaren arabera egin daitezke bilaketak. Bi sistema horien bidez, erabiltzaileak azken finean bere interesetara egokitzen den jaialdi, erakusketa, emanaldi edo ospakizuna aurkitu dezan nahi da.
3 «Informazioa bidali»: Agentearen izena eta pasahitza eskatzen da, ondoren informazioa sartu ahal izateko. Pasahitzik ez izanez gero, bertan eskatzeko aukera egongo da.
3 «Ohar eta iritziak»: Edozein iradokizun jasotzeko erabiliko da.
3 «Gure agenda»: Bertan komunikabide eta zerbitzu berri honen inguruko zenbait xehetasun agertuko da.
3 «Euskal kulturaren aurkibidea»: ARGIAk argitaratzen duen eta SAREKO ARGIAren webgunean dagoen Euskal Kulturaren Aurkibidera eramango zaituzte. Bertan kultur eragileen helbide, telefono eta datuak aurkituko dituzue


Azkenak
Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoari.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


Adingabeak babesteko Foru Legea behingoz praktikara eramatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari NUPeko ikertzaileek

Sandra Siria Mendaza eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasleek haien ikerlanen ondorioak azaldu dituzte Nafarroako Legebiltzarrean. 2022Ko legean “komunitateko tutore” figura berria sortzea eskatu dute, harrera baliabidetan... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


2025-01-16 | Leire Ibar
Haurrak generoaren arabera banatzen dituzten ikastetxeak desagertuko dira Gipuzkoan datorren ikasturtean

2025eko irailarekin hasiko den ikasturtean ez da izango sexu bereizketarik Gipuzkoako ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez. Eskibel eta Erain ikastetxe kontzertatuak dira gaur egun ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten bi... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


Eguneraketa berriak daude