LIBURUAK


2021eko uztailaren 21ean

ZURE BERRIEN ZAIN
Agurtzane Barrutia
ELKARLANEAN

63 orrialde
890 pezeta
36 libera


>ESKUTITZEN BITARTEZ GORDETAKO ADISKIDETASUNA

Sei urtetik aurrera daukan irakurlea izan dute gogoan Agurtzane Barrutiak narrazioa idazterakoan, Jose Belmontek idazlan hori irudikatzen duten marrazkiak egiterakoan, eta Elkarlanean argitaletxeak «Zure berrien zain» plazaratzerakoan. Elixabete eta Martin neska-mutikoak dira ipuineko protagonistak. Oso adiskide onak dira biak, baina Martinek beste herri batera joan behar izan du bizitzera eta, beraz, akabo elkarrekin eskolan eta kalean igarotako ordu luzeak. Hala ere, egoeraren goibelak sortutako tristura alde batera utzi, eta bilatu dute nola jarraitu beren adiskidetasuna: eskutitz bidezko harremana izango dute, gertatzen zaien guztia batak besteari kontatuz. Horrela du Elixabetek Beñaten berri. Martinek eskola berrian egin duen lagunik minenetakoa da Beñat, Down sindromea duen mutiko alai eta jatorra.

BERMEO BASATIA
Paul Henri Capdevielle
TXALAPARTA

293 orrialde
2.000 pezeta
80 libera.


116 ARRANTZALE ITO ZITUEN GALERNA NOBELATURIK

Begoña Bilbaok euskaratu du 1922an Paul Henri Capdeviellek frantsesez argitaratu zuen «Bermeo la sauvage» eleberria. 1912ko abuztuaren 12an euskal kostaldea gogor astindu eta Bermeon 116 arrantzale ito zituen galernari buruzko eleberria da Paul Henri Capdeviellerena. Baina ekaitz izugarri hark eragin zituen hondamenak agertzeaz gain, sasoi hartan euskal kostaldeko herri batean ematen zen eguneroko bizimodua bere nobelan azaltzen ere saiatu zen egilea, hau da, amodia, klaseen arteko ezberdintasunak eta itsasoari lotuta bizi den jendearen pentsamolde berezia agertzen. «Bermeo la sauvage»z gain, «Fils de la Terre» (1908), «François eta Guadalupé. Une roman pyrrénéen» (1913) eta Baionako «Gure Herria» aldizkarian kaleratu zen «La Croix Rouge» ipuina ere idatzi zituen Paul Henri Capdeviellek.

AMETSAK ETA GARUNA
Batzuen artean
GAIAK
157 orrialde
1.900 pezeta
76 libera



AMETSEN MUNDUARI BURUZKO TEORIAK AZTERGAI

Iñaki Gonzalez Garai, Eduardo Arrayet eta Antxon Gaztañaga dira mintegikide Gaiak argitaletxeak plazaratu duen «Ametsak eta garuna» liburuan. Historiaren hasieratik arduratu da gizakia ametsen jatorriaz eta esanahiaz, eta ordutik hasita aztertzen dute egileek garai eta kultura desberdinetan lo egitea eta amets egitea zer izan den. Antzinako Grezia, amets egitea mendebaleko Erdi Aroan zein Ekialdeko kulturetan, Ipar Amerikako herriek zer zioten honi buruz, Sigmund Freud eta psikoanalisiak eginiko ametsen interpretazioa, Carl Gustav Jungek Freudekin gai honen inguruan zituen desadostasunak, inkontziente kolektiboaren garrantzia, lotan ari garenean zer gertatzen den, garuna edo ametsak sortzen diren lekuaren funtzionamendua eta eboluzioa, amets premia eta ametsen baliagarritasuna, loaldiko arazoak...

ZETA
Alessandro Baricco
IGELA
112 orrialde
1.400 pezeta
56 libera



KOLDO BIGURIK EUSKARATUTAKO «ZETA»

Alessandro Baricco italiarrak 1996an Milanon plazaratu zuen «Seta» nobela da Koldo Bigurik «Zeta» izenburuarekin euskaratu eta Igela argitaletxeak eskaintzen diguna. XIX. mendearen erdialdean zetaren merkataritzan buru-belarri sarturiko frantziar baten bizitzaren inguruko xehetasunak agertzen dira bertan: nola hasi zen zetaren ekoizpen eta salerosketa egiten; bere herriko zeta ekoizpena gehitzeko beharrezkoak zituzten zeta haren arrautzak lortzeko egin behar izan zituenak, munduaren beste aldean irudikatzen zuen Japonia urrun eta ezezagunera joatea barne; han hartutako ezagutzekin erabili behar izan zuen trikimailua; zeta bezain leuna izaten zekien emakume misteriotsu batekin bizitzea egokitu zitzaion sexu harreman berezia, eta gertaera horrek bere ezkon harremanetan izango zuen eragina...

ARALARKO EGUZKI-LOREAK. IN EXCELSISKO SAN MIGELEN HISTORIA
Jose Antonio Gorriti Goldaratzena
UTRISQUE VASCONIAE

140 orrialde
2.000 pezeta
80 libera


SAN MIGEL ARALARKOAREN NONDIK NORAKOAK

Jose Antonio Gorriti Goldaratzenak txikitatik ezagutu zuen Nafarroako baselizarik zaharrena, bertako meza-laguntzaile izan baitzen. Liburu honetan, baseliza horren inguruko ibilbide historiko eta artistikoa egiten du, hamabi eguzki-lore eta hiru eguzki-loretxoren bidez Aralarko kultura megalitikoa, San Migel goiangeruaren irudia, esmaltezko erretaula, VIII. mende inguruan eraikitako baselizaren berezitasunak, XII. mendean sortutako San Migelen Anaidia, Goñiko Teodosio zaldunaren elezaharra, San Migelgo elizañoko kobazuloa eta kredoa, Goñiko Teodosio zaldunaren kateak, San Migelen irudiaren urteroko ibilbidea, Aralarko ostatu zaharra (1717-1942), ostatu berria eta elizaren konponketa (1972), elizaren azken berriztatzea (1997-1998), Manuel Lekuonari eginiko omena, poemak eta beste xehetasunak azalduz.

ALTZA, HAUTSAK KENDUZ-VI
BATZUEN ARTEAN
ALTZAKO
HISTORIA
MINTEGIA
270 ORRIALDE


ALTZA HERRI ETA AUZOAREN BIZIMODU ETA JENDEAZ

Urte dezente joan dira Altzako Historia Mintegiak 1988an lehenengo «Altza, Hautsa kenduz» kaleratu zuenetik seigarren lan bilduma hau plazaratu duen arte. Nolanahi ere, guztietan, garai batean Gipuzkoako herri eta gaur egun Donostiako auzo den Altza horren bizimodu, historia, kultura, oroimen, eta pasadizoak islatzen dituzten idazlanak eta iragan hori bizi izan zutenen argazki hunkigarriak jaso ohi ditu «Hautsak kenduz»ek. Azkenengoan, besteak beste, hauexek hartu dute parte: Juan Gonzalez Andres, Joan Mari Irigoien, Xanti Zapirain, Gazteluene Bertso Eskola, Manuel Zapirain, Antxon Agirre Sorondo, Josu Tellabide, Alaitz San Roman, Angel Calvo, Iñigo Landa Ijurko, Juan Carlos Lizarazu, Arantxa Benito, Joxerra, Imanol Inziarte, Larraitz Garmendia, Javier Lorenzo, Segundo Garin eta Pelegrin Gonzalezek.


AINGURAK ERREKETAN
Jon Benito
SUSA

79 orrialde
1.500 pezeta
60 libera


JON BENITO POETA GAZTEAREN AHALEGINA ETA BIDEA

Poesiak ia beti bizitzako kontu larrien inguruan diharduela zioen Jose Luis Otamendik, Susa argitaletxeak kaleratutako Jon Benito olerkari gaztearen «Aingurak erreketan» poema bildumaren aurkezpenean. Eta hitzen bidez norberaren zein gertuko dituenen minen eta itxaropenen ispilu izan nahia kontu larria bada, horixe baino ez du Jon Benitok egiten errekan behera joango ez diren eta errekak jango dituen aingura hauekin, bost ataletan banatutako poema liburuan: konpromisorako eskaintza eta bidaiarako proposamenarekin hasiz, osatze ariketa egin eta non gauden eta nolakoak garen aztertu, munduaren zabala eta zu neurtu, distantzia eta denboraren balizko esanahiaz aritu, non amaitzen diren ametsak eta norekin konpartitzen ditugun erabakiz izan ditzakegun lo aurreko zalantzak planteatu, jakinik mila zati egin garela mina pieza bakar bat egiteraino; eta hori guztia gogoratuz azken gudarostea, gerrako partea, larrialdi mezua eta iheserako arrazoiak, hala nola poetaren ideal zaharrak edota etengabeko guduan murgildurik dagoenaren nekea eta berriz ekin diezaiola pentsatzearen ilusioa, bere burari galdetuz aurrekoekin dugun zorra nola kitatu...


Azkenak
2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Eguneraketa berriak daude