LARRAITZ 1971: ORGIA BAT EDOTA HALA MODUZKO GAUPASA?

  • Txindokipeko festa erraldoiaren berri ematen zuen garaiko aleak. Imanol Uriarte hurbildu zen bertara eta hippy festen antza hartu zion ekitaldiari.

2021eko uztailaren 28an
Larraitzen 1971n jaialdi erraldoi bat antolatu zen. Garaiko komunikabide espainiarrak irakurriz, grinei emandakoen orgia izan zen hura. "Ostiela" aldizkariak bere 13. alean argitaratu zuenaren arabera, "Larraizko eskandaluzko akelarrea" gisa aurkeztu zuten "Pensamiento Navarro", "ABC" eta beste hainbat egunkarik, «droga, alkohola, sexua, ateismoa eta auskalo zenbat izugarrikeria-nahaspilaren orgia izan zela zabalduz". ZERUKO ARGIAren 544. zenbakian agertzen ziren pare bat lanek aditzera ematen zutenez ordea, gaupasa hura ez zen haraino hurbildutako gehienek espero zuten jaiaren laurdenera ere iritsi…


OPIOA LARRAITZEN

Izenburu esanguratsu horixe zeraman Imanol Uriartek argitaratutako lanak. Zer zioen bertan?
"Ilargiari galde egin behar, zertara joan ote giñan urillaren azken-gauan iru edo lau milla gazte Txindokipera. Neuk ba dakit zertara joan nintzan: euskal kantari batzuen saioak entzun, berekin bat egiñik neuk ere kantatu ahal izatea eta euskal-berotzea ere bai, egia esan. Eta alde honetatik artu nuen ikaragarrizko masailekoa!".
Ene! Zer gertatu ote zen? Bada, dirudienez, hauxe: "Irakurle: ez ba dakizu ere, esango dizut elbiak eztietara biltzen diren gisan joan ginela Larraitzera gau-pasa egitera. Ez zan presarik urrengo eguna ere jai bait zan. Artu gure tresnak eta aruntz, ez ehunka, millaka baizik. Illargi-bete giro hartan, Txindoki mendiak itzala uzten zuen eta itzalean, gazte jende pilla. Jende harek betekaz ase egin zuan parajea eta antolatzailleen asmoak motz geratu ziran. Hura euskaldun pilla! Zertarako? Berriz ere egiten dut galde. Izan ahal diteke jai-antolatzaillerik, Larraitzen bildu zen jendetza ikusiz gero, hain egokiera aparta galdu dezakeanik? Izan ere zer eskeini zitzaion, gau oso osoa berea zuen euskal gazte jendeari? Belarra, etzan zedin, ardoa, edan zezan eta euskal-berotasunik batere ez. Beste halako unea arrapatzen kostako zaigu. Ez erromeriarik, ez euskal doiñurik (abeslarien saioak etziran entzuten ere, altaboz kontua motz gelditu zalarik). Itz gitxitan esateko, euskal senarik ez. Hura opioa!".
Hau ez zen oso pozik geratu, behintzat… Nolakoa izango ote zen bere haserrea, honela zuzentzen zitzaiela festa antolatu zutenei: "Mesede bat eskatuko nizueke Larraitzeko antolatzailleei: Holako jaiak euskaldunak behar dute izan eta horretarako gauza ez ba zerate, joan zaiztezte Kaliforniara eta hippyekin batean antola ezazue pop-jai ‘internazional’en bat".


BAKOREN OHOREZKO JAIA

Z. ARGIAren zazpigarren orrialdean zetorren hori. Hiru orrialde geroago, Luis Haranburu-Altunak idatzitako "Larraitz-1971" aurki zitekeen. Zer ote zioen hark?
"Hiru mila pertsona, Euskal Herriko eskualde orotarik. Goierritarrak nagusi. Korbatadunak batzuk, gabeak besteak. Langileak ugari. Autoak ezin konta ala, aldrebes jarriak eta batzuek besteei enbarazo eginaz. Laiona non nahi eta beti Txindoki harriaren pean. Zutik, jarririk edo etzanik, hiru mila pertsona haiek, lainoz inguraturik multzo ziren, masa bat osatzen zuten. Jaialdia, Larraizko hermitaren alboan, Txindokiren oinean izan zen. Gaua zen oso, gau argi eta terraltsua. Han eta hemen suak pizturik, terralean isladatzen ziran irudi magikoak, sukarraren isladak. Misterio giroa ausnartzen zen Larraizko gau gorrian".
Horrelako sarrerak jakinmina pizten dio edonori. Txanponaren beste aldea eskainiko ote zuen honek? Bada… zuek esan.
"Laburki eta lehiatuki eman daiteke jaialdiaren berri. Hauek izan ziren abeslariak: Mikel Laboa, Arze anaiak, Benito Lertxundi, Amaya. Anton Haranburu, Lazkano, Enarak... Eginahalak egin zituzten abeslariek. Lealki erantzun nahi zioten han bildu zen jendetzari. Baina eztarriak urratu arren doinuak eta musikak ez ziren klarki eta behar hainbat entzuten".
Gauzak horrela, ulertzekoa da jendearen haserrea. Luis Haranburu-Altunak zioenez, gazte jendea zen han gehiena, 18-19 urtekoa, eta "askatasunaren lilura zuten. Familiaren girotik at, lantokietako menpetasuna ahazturik lurrean etzanik zeuntzaten desgarairen ardurarik gabe. Egungo gazteriak, euskal mitologia berezi eta konkreto baten jarraipena eten du. Bere festa guztiak ez dira gure arbasoen festa moldeetan asetzen. Akelarre hitzak ez du lehen hainbat indar eragile. Euskal mitoak aldatuz doaz; Herri pentsaera berri baten aurrean gara. Haschisch, LSD eta beste drogak ohizkoak dira hippi-en jaieldietan. Larraitzen ere ba zen drogarik, baina droga hori euskal droga jatorra eta ustez inozentea zen: ARDOA. Asko edan zen han, agian hotzak eta giroaren ezkoak eraginik. Zigarrorik ere erruz. Festa ‘garbia’ izan zen. Apenas dantzarik egin zen, musika ez zen dantzarako atxakia, musika bere jatorrean eta doinu soil bezala jaso zen".
Ez dakit zuei, baina niri behintzat antzinako akelarre mitiko haien nostalgia izugarria eragin zidan Larraitz 1971ko gau-pasaren deskripzioak…
Halere, gaitzerdi, "zenbait gaztek izadiaren zentzuna aurkitu zuen, eta gauaren misterio ezkutuari auteman zion". Ez da gutxi!

NERE BORDATXOTIK
Min ematen dit etxeko trapu zarrak kanpora ateratzea. Egia da euskaltzaleon artean oker gabiltzala; egia da berriro ganboatar eta oñaztarrak berpiztu dirala; egia da parregarri agertzen gerala. Alare, famili batean bezelaxe, etxe-barruan pasa bear genituzke pozaldi ta samiñaldiak. Ortan alegindu bear degu. Ez degu ibili bear gertatzen zaiguna auzoari adierazten. Itxaropen osoa det denborarekin urak bideratuko dirala. Ziur sinesten det zentzua nagusituko dala; denborale zakarrak igarota eguzki dizdiratsua jabetuko dala (...) (1971-XI-14)

MADARIKAZIO ARRUNTA
Gure Euskal Herriak ba du bazter ikusgarririk eta Nafarroako sortaldea horietako bat denik ezin uka. Hantxe dagoz kokaturik gure hiri eta herrixka zaharrenetakoak. Egun bakar baten ikus ditzakezu (autoz bazera behintzat), Zangotza, Aibar, Liedena e.a.; Erdi Aroko euskal kondairaren kabi eta euskal egitura politikoen seaska. Baina hurbil samar den (nahiz gaur Zaragoza partea izan) Sos hiria, kabi eta seaska horretatik at uztea, ez deritzat bidezkoa, bertan ikusitako xehetasun batzuez ohartuz gero. (...) "Calle Jauregi" lehen aipatutako jauregi ondoan, "Larrialdia" herritik landetara luzatzen den karrika baten izena, "Perez de Ciriza y Yabar" enparantzako etxe batetan ezarria dagoen izena, herritarren euskal deiturak eta hango gaztelera doinotsua. Aztarna horiek guztiak, herriaren euskal jatorria adierazten digute ezpairik gabe (...) (1971-XI-14)

ZENBAT GARA
Nolabait hasiera emateko, hiruzpalau ohartxo zor dizkiot Basarri jaunari, errespeto handienarekin, zenbait hitz biziegi badirudi ere. Lehenik, eta berak aurpegiz ez banau ezagutzen ere, nik neuk ezagutzen dudala bera. Hain zuzen, ukalondoz ukalondo, bere aldamenean afaldurik nago Eibarren. Eibarko euskarari buruz (Altube eta, aipatuz) iritzi ezin laudoriotsuagoa eman zigun. Aho zabalez entzun genion. Jakina, bera Basarri zen eta ni... nik hamazortzi urte. Geroztik ere, antolatzaile nintzela, Eibarren izan genduen Basarri bertsotan, eta ni erabili ninduen laguntzaile bastidore artean. Beraz, berak kategoriarik ez eta ni tramoyista, hauxe da parejia elkartu garena! (...) " ‘Donostiatik nator’. Olako zerbait entzun ezkero, ‘ori euskal gaiztoa dek’, esango du euskaldun garbi batek" -esan zigun Basarri jaunak. Eta guk erantzun: "Eibarko baserritarrek eta Bizkaiko orok gutienez orrela esaten dute". Eta Basarrik berriz, eibartarrak lau katu garela. Baina non akelarretan desegin zaizkio Basarri jaunari guk aipatutako bizkaitarrak? Eta bizkaiera euskal gaiztotzat hartzea guti balitz, "euskal senarekin uztartu ez ditezkean" erak omen dira. Ez da ez asko gipuzkoar batek esateko (...) (1971-XI-14)


Azkenak
2025-02-21 | Elhuyar
Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Eguneraketa berriak daude