ZUHAITZEN ZUKUA


2021eko uztailaren 15ean
Euskal Herrian topa ditzakegun baso mota askori buruz hitz egin dezakegu, baina ezinbestekoa da aukeraketa egitea. Bost nagusienak azalduko ditugu.



Gaztaindegiak.

Gaztainondoa (Castanea sativa) beti gure basoen elementu garrantzitsutzat jo izan da, beti hor egon izan balitz bezala, baina gutxik daki gaztaindegiek bizi izan duten egoera. Gaztainondoek ia desagertzerainoko murrizketa jasan zuten. Errudunak bi gaitz izan ziren, biak ere onddoek sortuak. Batetik, tinta gaitza deitua, azalean uzten dituen orbain beltzengatik eta bestetik, txankroa, zuhaitzaren enbor eta adarrak desitxuratzen ditu heriotza eragiteraino. Gaur egun gaitz hauei aurre egiten dieten landareak lortzeko ikertzen dihardute.
Gaztainondoen jatorria ez dago batere argi baina, erromatarren etorrerarekin erlazionatzen da. Ez da jakin erromatarrek ekarri ote zuten edo hauek bertan lehenagotik egondako gaztainondoen landaketak bultzatu zituzten.
Gaztainondoekin batera topa ditzakegu haritz, lizar edo gereziondoa bezalako zuhaitz landareak, inoiz txilar, iratze edo ahabirik ere bai.
Muxarrak negua gaztainondoen enbor zuloetan iragaten du lozorroan. Katajinetak ere gustuko ditu gaztaindegiak.

Hariztiak.

Hiru harizti motetaz hitz egingo dugu, bertako hariztien basoak, haritz kandugabearen basoak eta haritz amerikarraren basoak.
Orokorrean haritzaren egurra oso estimatua izan da, egur noble eta kalitate handikoa delako. Gune hezeetako haritzak errendimendu hobea izaten dute, garaiagoak dira.
Bertako hariztien basoa isurialde kantauriarrean dago zabalduena. Bere egurra oso erabilia izan da eraikuntzarako, fruitu eta hostoak berriz aziendak bazkatzeko.
Haritza (Quercus robur) haran sakonetan hedatzen da, hezetasuna dagoeneko guneetan. Harizti hauek dibertsitate handia eskaintzen duten basoak dira, bai flora eta bai faunaren aldetik ere. Udazken aldera, harizti hauetan basurdeak lurra aztarrikatuz ibiliko dira ezkur bila, adar gainetan berriz kaskabeltz edo amilotx intsektujaleak.
Haritz kandugabearen basoak bereziagoak dira. Haritz mota hau (Quercus petraea) ez da bertako haritza bezain exigentea. Leku idorrago eta malkartsuagoetan topa dezakegu. Garai batean armada espainiarrak etengabe moztu zituen zuhaitz hauek ontzigintzarako, ia desagertu ziren arte.
Baso hauetan fauna anitza dago, inoiz lepatxuriren bat isil-isilean ibil daiteke edo erbiñudea ihesean. Okil zulogilerik entzun ahal izango dugu urrunean.
Haritz amerikarraren baso berriak XX. mendearen hasieran hasi ziren landatzen. Jatorriz Ipar Ameriketatik ekarri zen, Quercus rubra izen zientifikoduna. Bertako haritzak baino ekoizpen altuagoa ematen du, baina gaur egun gutxiago landatzen da, gaitz bat dela medio. Udazkena izaki hostoen tonu gorriei arretaz begiratzea merezi du.

Artadiak.

Hosto iraunkorreko haritzak dira. Hau ere Quercus generoaren barne kokatuko dugu, Euskal Herrian topatu ahal ditugun beste 10 espeziekin batera. Beraien arteko hibrido asko topa ditzakegu, iparretik hegora, klima egoera ezberdinetara moldatuak. Artea (Q. rotundifolia subespeziea), klima meditarranearrean topa dezakegu, leku lehorragoetan. Edozein lurtzorura ondo moldatzen da, labore lurrek kendu izan diote lekua artadiei eta ikatza egiteko ere oso erabiliak izan dira.

Pinadiak.

Pinu espezie ugari existitzen dira Euskal Herrian, hauetatik hiru espezie aukeratu ditugu.
Pinu gorri edo lergorriaren (Pinus sylvestris ) pinadiak, enborraren kolorea dela eta erraz bereizten dira beste pinadietatik. Zuhaitz ugaria da eta nahiko preziatua.
Zuhaitz aitzindari moduan ezagutzen da, nekazaritzarako edo abeltzaintzarako erabiltzen ez diren lurrak berriz oihaneztatuz. Baso hauetan ezpela eta epurua bezalako zuhaiskak topatzea oso ohikoa da. Animalia talde zabalak biltzen dituzte baso hauek, orkatz, basoilar edo okil beltzak gustuko dituzte pinadi hauek.
Intsinis pinua, (Pinus radiata), hazkuntza azkarrekoa, 30 urteren buruan mozteko prest egoten da. Baso ekonomiari bultzada handia eman dio, jatorriz Kaliforniakoa izan arren oso ondo egokitu baita hemen. Arrazoi bategatik edo besteagatik oso kritikatua izan da zuhaitz hau; zuhaitz masa handiak landatu direla, lurra asko pobretzen duela, dibertsitate urriko basoak direla, mozketa masiboen ondorioz higadura arazoak sortu direla...
Larizio pinua (Pinus nigra) azkenaldian birlandaketak egiteko asko erabili da, ekonomia aldetik ere garrantzitsua bihurtu da.
Fauna zabala gordetzen eta babesten dute baso hauek, geroz eta ugariagoak diren orkatzak ihesean edo basurdeak aztarrikan ibiltzen dira. Hontza handi edo errege hontzarik ere topa dezakegu gauaren iluntasunean.

Pagadiak.

Baso bereziak ditugu pagadiak, Euskal Herriko mitologian izan du lekurik. Pagoaren (Fagus sylvatica) egurra oso preziatua izan da, horregatik asko ustiatu da basogintzan. Hazkuntza motela duen arren, behin tamaina bat hartzen duenean erraz nagusitzen da beste espezieak gaindituz. Itzal handia ematen duen basoa da, bere hostoek hartzen duten kokapen berezia dela eta. Gutxi izango dira pagadiaren azpian bizi daitezkeen landareak, inoiz gorosti edo ezpelen bat ez bada behintzat. Horregatik esaten da pagadiek baso ederrak izan arren dibertsitate gutxi eskaintzen digutela.
Pagadien babesean orein beldurtiak dabiltza hain preziatuak dituzten pagatxak jaten. Azkonarra ere bai zuloren batean ezkutatu nahian. Garai honetan hor izango ditugu ehiztariak zelatan ea pagauso edo oilagor despistaturik iragaten den

Garapen jasangarria Europan
Gaur egun geroz eta gehiago erabiltzen dugu garapen sustengarri edo jasangarriaren kontzeptua, zertan datzan edo bideragarria den zehazki jakin gabe.

Ingurumenaren babesak eta kontserbazioak, natur baliabideak modu jasangarrian ustiatzea eskatzen du. Natur ondareak berez duen ekoizteko gaitasunaz baliatuko gara, aprobetxamendu honek jarraia izan behar du eta ekosistemen babesak bermatua.

Testuinguru honetan kokatu behar dugu baso ustiapena ere. Baso kudeaketa sustengarria eraman ahal izateko beharrezkoak izango dira Antolamendu Plan zorrotzak. XXI. menderako natur guneen sare berria osatzeko asmoa dago, Natura 2000 Sarea izenarekin. Urte batzuk pasa dira 1992.ean Rio de Janeiron Lurrari buruzko bilkura egin zenetik, non biodibertsitatea kontserbatzearen aldeko hitzarmena sinatu zen. Europako Batasunak flora eta faunaren espezieak eta habitatak babestearen apustua egin nahi du. Honen haritik, estatukideei, fauna, flora eta euren ekosistemen biziraupena ziurtatuko luketen tokien zerrenda proposatzea eskatu die, honi deritzo hain zuzen Natura 2000 Sarea. Europako batzorde zientifiko batek toki posible horiek babestutako naturgune izendatzeko baldintzak betetzen dituzten edo ez ikuskatuko du. Eta noski, toki bat aukeratzeak ez du esan nahi babestutako naturgune bihurtuko denik. Etorkizunean, babesguneen sare honek benetako tresna kontserbazionista izan behar du eta lan handia eskatzen du administrazio desberdinetatik l

Arturo Elosegi. Biologian doktorea eta EHUko irakaslea.
B aso naturalak eta «oihaneztatze artifizialak» aipatzen dira. Bakoitzak bere abantailak eta desabantailak izango ditu. Azken urteetan zuhaitz estaldura gehitu da, baina baso izaera galdu ote da?
Baso naturalak oso ekosistema konplexuak izaten dira, zuhaitz espezie askoz gain, sastraka eta belar ugari dituztenak, eta batez ere, oso egitura konplexua dutenak: enbor zulodunak, zain-iraulitako zuhaitzak, soilguneak eta abar. Hauek funtsezkoak dira, hainbat animalia eta landareren bizileku baitira. Kanpoko espezieek ere baso konplexu eta aberatsak gara ditzakete, baina gehienetan ez da horrela izaten baso hauei ematen zaien kudeaketagatik. Zuhaitzak oso gazterik mozten dira, oihanpea garbitu egiten da eta abar. Hortaz, landatutako baso hauetako gehienak nahiko sinpleak izaten dira, eta batzutan oso pobreak.

Hazkuntza azkarreko zuhaitzen landaketak abantaila ekonomiko handiak omen ditu, baina zein dira desabantailak?
Abantaila ekonomikoak ez dira horren handiak, sektoreak subentzio asko jasota ere. Lehenik eta behin, biodibertsitate galera ematen da, espezie arrotz bat sartzen ari gara. Bestetik munduko paisajea asko berdintzen ari gara, Gipuzkoako zenbait leku eta Zeelanda Berriko beste hainbat berdin berdinak utzi ditugu.
Bestelako kalteak: basoa maizago eta matarrasan mozten da, lur galeraren arriskua asko emendatuz. Gainera, basoak oso gazteak direnez, eta zuhaitz guztiak adin berekoak, oso egitura sinplea izan ohi dute, enbor zulorik gabea, eta aberastasun biologiko txikikoak ondorioz.

Gaur egun baso ustiapenean erabiltzen diren teknikek nola eragiten dute mendi ekosistemengan?
Ustiapen teknika oso gai garrantzitsua da, azken batez ez baita pinua bai edo ez erabaki behar duguna, baizik eta nola uztartu etekin ekonomikoa eta ekologikoa. Eta honetan erabiltzen diren teknikek askotan sartzen den teknikak baino garrantzia handiagoa du.
Zenbait teknika bereziki arriskutsuak dira, eta horien artean «ripper»ra azpimarratuko nuke. Hau «buldozer» bati eransten zaion hiru hortzeko golde antzekoa da, basoa moztu ondoren motzondoak lurretik ateratzeko erabiltzen da. Malda gogorrean erabiliz gero sekulako lur pila galtzen da, hurrengo zuhaitz uzta kaltetuz. Justifikazio ekonomikorik ez duen teknika da eta kalte ekologiko handia sortzen du. Mendi pistek ere kalteak dakartzate, lur galera bereziki.

Basoak bizi izan duen atzerakada, baso egituraren aldaketa honek, baso ustiaketaren teknikek, zenbaterainoko eragina izan du Euskal Herriko fauna eta flora mehatxatuaren zerrendan?
Gure flora eta faunaren kontserbazio egoera aztertzerakoan kontu handiz ibili behar dugu, joera kontrajarri asko baititugu. Zenbait espezie asko ugaritu da, sai arrea, orkatza... Basoak desagertzen joan ziren heinean, espezie askoren gainbehera gertatu zen, basoilarra, hartza, katamotza eta beste hainbat ia edo guztiz desagertu dira.
Mende honetan basoa izugarri ugaritu da, baina fauna ez da hein berean errekuperatu, landaketa hauetako askok ez baitute habitat naturala eskaintzen. Hauek kontserbatu nahi baditugu, ezinbestekoa dugu baso ustiatu gabeak mantentzea eta beste basoetan ustiapen teknikak hobetzea.

Zein da zure ustez basogintzak Euskal Herrian duen arazorik larriena?
Zatiketa. Gure lurraldea milioika lursail txikitan dago zatituta, eta jabe bakoitzak bere kasa kudeatzen ditu dauzkan lur apurrak. Sailek maiz oso forma berezia dute, eta ezin da moztu aldamenekoa ukitu gabe. Nik mendi-punta batean hektarea erdiko pinadia bota nahi badut, bertaraino pista egin behar dut, horrek beste jabe asko ukitzen ditu, arazoak sortzen dira

Zura beti izan da negozio iturri
Antzina, basoa zen bizitzaren erdigunea, jarduera guztiak basoaren inguruan kokatzen ziren. Neolitikoaren inguruan bizi izan zuen basoak lehen atzerakada nabarmena, abeltzaintzaren agerpenarekin. Horretarako gizakiak armarik eraginkorrena erabili zuen: sua. Ondoren nekazaritza sortu eta gizataldeak leku jakinetan finkatzen joan ziren, honek lur eskaria gehitu zuelarik.

Nekazaritza batez ere Araba eta Nafarroa aldeko lautadetan finkatu zen eta honen inguruan gizarte garatua. Isurialde atlantiarrean baso itxiak ziren nagusi, populazio txikiagoak kultura maila primitiboagoarekin. Horregatik erromatarrek interes gutxiago azaldu zuten inguru hauengatik.
XIV eta XV. mendeetan garatu zen merkataritza eta burdingintza erabakiorrak izan ziren isurialde kantauriarreko baso sendo eta ederrentzat. Garai honetan Euskal Herriko ontzigintzaren egoera puntakoa zen. Lapurdi, Bizkaia eta Gipuzkoako ontzitegiek produkzio handiak zituzten, euren itsasontziak Europako preziatuenak ziren.
Hala ere, burdingintza izan zen egur gehien kontsumitu zuen jarduera, ikatzgintza eta burdinolen eraginez. Eraikuntza ere ezin aipatu gabe utzi. XV. mendera arte etxeak egurrezkoak omen ziren dorretxe batzuk izan ezik, haritza eta pagoaren egurra erabiltzen zen gehienbat. Baina Erdi Aroan egurraren ordez harria erabiltzen hasi ziren, batetik egur eskasiagatik eta bestetik suteen arriskuagatik.
XVI. mendean, demografia eta ekonomiaren hazkundeak gorantz jarraitu zuen. Memento garrantzitsua izan zen 1548. urtea, Gipuzkoako Batzar Nagusiak basoaren atzerakadaren garrantziaz ohartu baitziren lehen aldiz eta herrietan landatze ordenantzak bultzatu ziren. Hala ere, ondorengo mendeetan oihanaren murrizketa prozesuak aurrera jarraitu zuen. Tartean hainbat gertaera historiko aipatu behar ditugu: Konbentzioko guda (1794), Independentzia gerra (1808-1813) eta Lehen Gerra Karlista (1833-1839). Hauek egoera zaila sortu zuten, ordainarazpen gogorrak eskatu omen zitzaizkien diputazio eta udalei. Hau dela eta baso gehienak esku pribatuetara pasa ziren.

Euskal Herriak XIX. mende bukaeran eta XX.aren hasieran ezagutu zuen baso estaldura baxuenaren garaia, isurialde kantauriarrean behintzat. Araba eta Nafarroa aldean oihan murrizketa ez zen hain gogorra izan, merkataritza eta industria ez baitziren hainbeste garatu, honela baso hedadura egoera hobean mantendu zen.

XX. mendearen ondorioak guztiok ezagutzen ditugu. Industrializazio gogorrak jendea hirigunetan bildu du eta trenbidearen garapenak inportazioko produktuak merkatu ditu. Honek guztiak baserriaren gainbehera ekarri du. Gaur egungo egoera paisaiak berak kontatzen digu, hazkuntza azkarreko espezie exotikoak ekarri zirenetik, batez ere intsinis pinua, basogintzak beste norabide bat hartu du.

Basoa ez da paisaje ederra soilik, pisu ekonomiko handia du Euskal Herrian. Euskal Autonomia Erkidegoko datuak kontuan hartzen baditugu, zuhaitz estaldura 384.750 hektareakoa da, Espainiako zuhaitz estalduraren %2,8. Espainiak urtean ateratzen duen egurraren % 15 ordea, Euskal Autonomia Erkidegoak ematen du. Ezkerreko grafikoan basogintza sektoreari buruzko datu zehatzagoak dituzue

Jabier Barberena. ADEMANeko baso ustiaketarako arduraduna
Frantzian izandako haizete bortitzek (1999ko abendua) milioika zuhaitz bota zituzten, ondorioz egurraren merkatuak gainezka egin du, eta egurraren prezioa asko jaitsi da.

Guztira, 140.000 milioi metro kubiko egur erori da lurrera, kopuru hau Frantziak hiru urtetan ekoiztuko lukeena omen da. Honek guztiak, kinka larrian utzi ditu Euskal Herrian egurraren sektorean dauden hainbat enpresa.
Haizeteek kalte handiak eragin zituen Lorraine eta Akitaniako eskualdeetan eta gertutasuna dela-eta, Euskal Herriko enpresariengan eragin zuzena izan zuen. Merkatuan horrenbeste egur egoteak prezioen jaitsiera ekarri zuen, %30 gutxi gorabehera. Enpresari txikien egoera larria dela esan daiteke, hainbat kasutan ixteko zorian daudelarik. Diru galerak handiak izan dira, baina etorkizunean egoerak hobera egitea espero da. Hala ere, gertaera honen eraginak oraindik orain denbora luzean nabariak izango dira.
ADEMAN, Nafarroako Egur Enpresarien elkartea da, duela 25 urte sortua, eta bertako baso ustiapenerako arduradun Jabier Barberenarekin hitz egin dugu egoeraren larritasuna zenbatekoa den jakiteko.

Esan al daiteke egurraren sektorea krisi egoeran dagoela?
Dudarik gabe, egoera oso larria da, sektorearen inguruko enpresak ixteraino. Baina kontuan hartu behar da, honelako gertakizunak ziklikoak izaten direla, naturaren parte izaten da. Eragina denbora luzean nabarituko dugu gainera, errekuperatzeko gutxienez bi urte pasa beharko dira.

Frantzian eroritako 140.000 milioi metro kubiko egur guzti hori aprobetxatzea lortu al da?
Kopuru honen zati bat usteltzen ari da Frantziako basoetan, baina Frantziako Gobernuak garraiorako diru laguntzak eman zituen egurra erosten zuten enpresarientzat.
Gainera kontuan hartu egurra ateratzeko garaian Akitania aldean ez dutela guk hemen dugun orografia, maldarik ez edukitzeak asko errazten dizkie lanak.

Baso ustiapen jasangarria egitea lortzen al da?
Nafarroan behintzat bai, basoaren ordenazio planak egiten baitira, kudeaketa zorrotza da. Kontuan hartu behar da, ustiatzeko modua ere desberdina dela Gipuzkoan edo Nafarroan. Nafarroa pago egurraren ekoizle nagusia da, eta aleak aukeratu egiten dira.
Gipuzkoa edo Bizkaian intsinis pinua da nagusia eta matarrasan mozten da.

Euskal Herriko baso kalitateaz zer esan dezakegu Espainiari edo Europari begira?
Intsinis pinua adibidez, geroz eta hobeto dator, etorkizun handia dauka egur ekonomian. Lehen papergintzarako bakarrik erabiltzen bazen orain altzariak egiteko eta dena erabiltzen da. Hau basoak hobeto zaintzen direlako izan daiteke, bakanketak, inausketak... egiten direlako. Nafarroako pagadiak ere kalitatezkoak dira, baina horretan nagusi frantziarrak dira, lurrak erraztasunak ematen baitizkie.

Ustiatzeko teknikei buruz zer esan dezakezu, ez al dira agresiboegiak ingurumenarentzat?
Ez dut uste hainbesterainokoa denik, Nafarroan behintzat ez, esan dudan bezala hemen nagusiki pagoa ustiatzen da eta honen ustiatzeko modua desberdina da pinuarekiko. Esan dezakegu Nafarroan badagoela basozaintzaren kultura bat, herri txiki asko baitaude neurri handi batean basotik bizi direnak. Basoa eta basogintza ezagutzen dituzte. Hala ere, Gipuzkoa edo Bizkaiaren egoera desberdina izan daiteke, seguruenik, basoa neurri handi batean esku pribatuetan dagoelako


Azkenak
Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


Urtebete baino gehiago greban, Elon Musken enpresaren aurka
“Teslak ez du nahi langileek iritzia emateko eskubidea izaterik”

Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


Peio Berterretxe
“Tresna sozial izatetik, produktu kultural izatera pasatu dira plaza antzerkiak”

Master Amaierako lan sendoa aurkeztu berri du Peio Berterretxek. Urte luzetan antzerkian ikasia eta aritua, plaza antzerkien jatorriaz eta gaur egun dituzten funtzioez aritu gara harekin, Lekorneko Kabalkadan oinarrituta egin duen ikerketaren aitzakian.


Eguneraketa berriak daude