MILA NOTIZIA EUSKAL HERRITIK


2021eko uztailaren 27an
Joandako garaiak ez ziren oraingoak baino hobegoak. Desberdinak bai, halere, eta horregatik iruditzen zaizkigu ezohikoak haietan gertatutako gorabehera asko. Iñaki Egañaren azken liburu hau horrelakoetaz dago osatua. Historiaurretik hasi eta ia-ia gaur eguneraino iristen den ezohiko gertaera gogoangarrien bilduma da berea, euskal jendeak bizi izandako gertakari ilun eta alaien kontaketa, gure arbasoen amodio, gorroto, mendeku, grina on eta txarren arrastoak jasotzen dituena.
Esate baterako, ba al zenekiten 1179. urtean ospatu zen Trentoko III. Kontzilioak eskumikatu egin zituela euskaldunak, pagano eta kristauen bortxatzaile izateagatik, eta Erromako Eliza Santuaren beste ezein kontziliok ez duela hori bertan behera utzi? Edota 1373an Aiala haran arabarreko Foruak, "muger casada puta provada" zioela testualki? Eta XIV. mendean behar baino ardo gutxiago ematen zuten Baionako tabernariei eskuin eskuko hatz lodia mozten zitzaiela?


URA BAINO EDATEN EZ ZUTEN HAIEK.

Baina egin dezagun atzera. Nolako bizimodua ote zuten gure aurrekoek aro kristauaren hasieran? Bada, Iñaki Egañak jasotakoaren arabera, horrela deskribatu zituen Estrabon greziarrak orduko euskaldunak: "bereziki, akerraren haragia jaten dute; edan, berriz, ura baino ez; eta xehetutako ezkur lehorrez ere elikatzen dira".
Egia ote? Ura besterik ez zutela edaten... Baliteke, noski, baina ardoak Euskal Herrian izan zuen (eta duen) garrantzia kontuan hartuta, gezurra dirudi. "Mil noticias insólitas del país de los vascos"en irakur daitekeenez, antzin-antzinako Nafarroatik omen dator mahatsaren zukutik ateratzen den edari gozo horren izenaren erabilpena, eztabaida edo auziren bat erabakitzeko orduan: "ogia ala ardoa?" formulaz deliberatzen omen zuten. Eta kasualitate hutsa ere ez zen izango, XIV. mendean ardoaren neurria zela-eta iruzurrean harrapatzen zituzten Baionako tabernariei ezartzen zieten zigorrarena ere. 1304an, ustez kaltetutako bezeroaren zina nahikoa bide zen, tabernaria behatz hori gabe uzteko_


ERAMAN HANDIKOAK BEHAR.

Nolanahi ere, orduko legediak ezartzen zituen zigor guztiak ez zeuden ardo gorabeherei lotuak, jakina. Senarra engainatzearena, kasu, lege hauste handia zen. Tuterako Foruaren arabera, bere emaztea adulterioan harrapatzen zuen senarrak, lasai asko akabatzea zituen ezkon nahasketan zebilen andrea eta haren laguna, ez baitzen hilketaz zigortua izango. Hori bai, bere emazteaz gupidatu eta enbarazu egiten ziona bakarrik garbituz gero, hilketaren eragile gisa auziperatua izango zen senar hori.
Bortxaketa ere, ez bide zegoen oso ondo ikusia: heriotza zigorra ezartzen omen zitzaion bortxatzaileari, nahiz gehientsuenetan deserriratze hutsean gelditu zigorra. Bortxatua ezkondua bazen, berriz, haren senarraren esku uzten omen zen bortxatzailearen patua_
Norberarena ez zen zerbaitez jabetzea gorroto zuten, antza. Beno, lapurreta txikia bai, behintzat: 1333an, belarri biak moztu omen zizkioten Pedro Rodriguez tuterarrari, ardi batzuk lapurtu eta horrelakorik ez zuela egin zin eta guzti egiteagatik. Eta urte berean, Fustiñanako judu bat ere belarririk gabe gelditu zen, bi ogi lapurtzeagatik. Hurrengoan, berriz, beste hainbeste egingo zieten Sansoain eta Pitillaseko emakume biri eta Artaxonako Maria Xardinari, hirina, oihalak eta antzekoak ezkutuan "eskuratzeagatik".


ZORRAK KITATU ARTE.

Zor kontua ere sakratua ei zen euskal jendeen artean. Horrelakorik barkatzeko ohitura gutxi zegoen, nonbait. Hilotzak ere bahitzen omen zituzten, hark zorretan utzi zuena ordaintzen ez zitzaien arte! Iñaki Egañak bere liburuan jasotzen dituen kasuen artean, Guillen Arnal de Ruipiers delako batek 1401ean egindako ekintza gogoangarria dago: Luis Undiano iruinsemearen gorpua bahitu omen zuen, hildakoak zor zizkion 76 florinak ordainetan jaso arte. Gaitz erdi, ohikoena, diru hori hildakoak berak zeuzkan ondasunetatik ateratzea omen zen_
Den-denak ez ziren zigorrak, ordea, iraganean. Sariren bat eskuratu zuenik ere gogoratzen omen da. Iñaki Egañak kontatzen duen hau, adibidez: Behin batean, ondorengorik izan ezinik zebilen errege nafar bat zen. Nola edo hala seme-alabaren bat izatea lortu behar zuela-eta, Korellara eraman omen zuen erregina, haurdun geratzeko Erriberako aireak arnastea baino hoberik ezer ez zela-eta. Korellan zeudela, herriko emakume bat azaldu omen zitzaion errege horri, esanaz erregina Bardon-eko iturriko ura edanez gero haurdun geratuko zela. Eta horrela gertatu! Poz-pozik, nahi zuen saria eskatzeko esan omen zion erregeak andre aholkulariari. Eta hark, oraindik jaio gabe zegoen bere lehendabiziko semea koronel izatea nahi zuela. Eta azkenean alaba bat izan bazuen ere, erregeak bere hitza bete eta koronel izan omen zen.
Baina sari eta zigorrez ari garenez... Gipuzkoan jaiotako apaiz jendearen seme-alabek kaparetasun eskubideak bide zituzten... 1653ko azaroaren 3a arte. Data malapartatu horrez geroztik, amaitu ei zitzaien mauka...


IRAGARTZEN ZUTEN ETORKIZUNA.

Igarlerik ez zen inguruan faltako, orduan ere. Eguraldiaren berri gaur baino hobeto jakingo zuten, ziur aski, baina etorkizuna asmatzerik ba ote? Bada, antzik ere ez ziotela emango pentsa badaiteke ere, hori ez zen beti egia, Iñaki Egañak jasotako adibideen arabera. XIX. mendeko Bizkaian gertatua, kasu: Mendaten, 1819an jaio zen Eulalio Intxausti Gomestegik hurrengo menderako iragarritako gauzen artean, hauexek ei zeuden: atari bakoitzean taberna bat izango zela; parajerik susmagaitzenetan bideak eta etxeak eraikiko zirela; gurdiak egundainoko abiadan ibiliko zirela; pertsonen ahotsa mundu osoan entzungo zela; gizonek gidatutako txoriak sortuko zirela; gerra bat izango zutela, eta eguzkia ateratzen den aldetik (Gipuzkoa) mairuak agertuko zirela (1937an gertatua); Gernikan berriro Juntak bilduko zirela, baina gizonek menperatutako txori hegalari horietan prusiarrak etorri eta erabat kiskaliko zutela_
Ez zuen begi txarra Eulaliok, e! Bada, beste iragarkizun bat ere utzi zuen esana: abarkak zeramatzatenen seme-alabak erbesteratuak izango zirela. Gertatua ala gertatzeke oraindik?.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude