Aurreko astean lan ezbeharren inguruko hiru albiste garrantzitsu izan ziren Euskal Herrian. Lehena baikorra zen: aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan %25 lan istripu hilgarri gutxiago gertatu dira Hego Euskal Herrian, nahiz eta ezbehar larriak gehiago izan diren aurreko urtearekiko. Albistea baikorra izaki, larria da oso 86 langile hil izana eta beste 578 ezbehar larri gertatu izana, urte honen lehenengo bederatzi hilabeteetan. Heriotza hauek saihesteko prebentzioan lan egiten jarraitu behar da. Horregatik, baikorra da -bigarren albistea- Gasteizko San Prudentzio foroak lan arriskuen prebentzioaren inguruko jardunaldiak antolatu izana. Eta oso positiboa da, gaien artean, lan arriskua delitu modura aztertu izana. Garrantzitsua da mundu fiskala eta judiziala lan segurtasunaren kontrako delituen jarraipenean inplikatzea. Hain zuzen ere, fiskal eta epaileek Erandioko eraikuntza batean hildako langile marokoarraren aurrean -hirugarren albistea da, ezkorra- zerbait egin behar lukete. Emaztea eta lau seme-alaba zituen. Ez zuen lan kontraturik. Lanari dagokionez, existituko ez balu bezala. Norbait horren arduraduna da. Eta badakite