Eliza zaletasuna berpizteko bidea


2021eko uztailaren 15ean
Franco eta bereek agintea eskuratu ahala, egundoko arrakasta izan zuen Espainian Eliza katolikoak. Izan ere, salbuespenak salbuespen (horrelakorik ere egon baitzen, "katolikotasunaren" aldekoek fusilatu edo behintzat zigortutako apaizak lekuko), sutsuki kolpisten alde agertu zen Eliza hori 1936ko gatazkan zehar, eta jakina, gerora bere ordainsaria jaso zuen: ateorik porrokatuena ere Eliza horren aginduak betetzera derrigorturik zen, ondo zigortua izan nahi ezean. Heziketa guztia bere esku, elizak gainezka, poz-pozik ibili zen denbora luzez Eliza katolikoa, gizarte oso bat bere kontrolpean zeukalako. Hala ere, urteak joan urteak etorri, gizarte izutu horretan ere gauzak aldatzen hasi ziren, eta Elizarenganako zera hura epeltzen. 1971ko urriaren bukaerako ZERUKO ARGIAK plazaratzen zuen editoriala dugu horren froga.

"ELIZ-ELKARTEEN ERIOTZA"
Horrelako izenburu etsia zeraman editorial hark. Beno, ustez etsia esan beharko nuke, zeren, azken batean, haren asmoa ez baitzen errealitate gordin baten egiaztatze hutsa egitea, gaixotasun larri batentzat sendabidea aurkitzea baizik. Hona hemen bere argudioak: "Eriotzaren illunabarrean arkitzen dira eliz-elkarteak, non eta lehendik il eta obiraturik ez dauden. Non dira gure Luistar eta Mariaren alabak? Non gaztez betetako goizeko meza aiek?", kexatzen zen, hasieran. "Ez lehendakari, ez diru-zain, ez idazkari, ez apaiz, ez araudi eta ez jende gelditu dira. Zorionez edo zoritxarrez illak ditugu. Requiescant in pace".
Ene, bada! Zer zen hura? "ZERUKO ARGIA" zerua eskuratzeko bidea eskaintzen zuenaren heriotza ziurtatzen? Hala ematen zuen: "Iltzera doa lurrari, erriaren mugei, loturik dagoen parroki-erakundea ere. Erri barruan, lur jakin batzuen itxuran, egin ohi zan lehen bizitza. Lur oien erdian eliza, Jainko erri orren etxea, zutik, aldi berean erritar eta eliztar ziran bizilagunak zaintzen. Guzien buru, gidari, maixu eta artzai apaiza...".
Baina, zirudienez, akabo paradisuaren atari hura ere! "Il ez badira ere azkenetan daude era ontako elkarte eta erakundeak", ziurtatzen baitzuen editorialak. Gauzak horrela, ezer egiterik ba al zegoen? Bada, bai, begira: hasteko, praktikoak izan.
"Ez gaitezen, beraz, biziaren erio larria edo eriotzaren bizi illa alferrik luzatzen jardun. Jo dezagun bide berrietara", aldarrikatzen zuen editorialgileak. Eta horretarako bazituen bere arrazoiak, ez pentsa: "Batzuen eriotzak beste batzuen jaiotza dakar. Elkarteen eriotzak 'oinarrizko taldeen' jaiotza".

SENDABIDEA: OINARRIZKO KRISTAU ELKARTEAK
Ordurako martxan ziren Elizako gorabeherez gain gizartearen egoeraz ere kezkati ageri ziren kristau talde haiek, nahiz eliztar batek baino gehiagok mesfidantzaz ikusten zituen, ume egonezin batzuen gisara. Bada, Elizaren gaixotasuna sendatzeko, hain zuzen haiek bultzatu beharra zegoen, "Z. ARGIA"ren iritziz: "Atera gaitezen behingoz legepetik. Sar gaitezen bizi betearen askatasunean. Ortarako Ebangelioa benetan bizi duten taldeak sortzen eta ugaritzen lan egin behar dugu. Komunidade txikien garaia eldu da berriro".
Nolanahi ere, badaezpada-edo (komunistak edo auskalo zein deabruk engaina ez zitzan), gauzak ondo egitea komeni zen: "Talde oien iraupenak ez du legearen indarra izan behar. Ez dute kanpoko babesa eta eusgarria billatu behar. Talde oiek bizi egin behar dute. Biziak iraunarazi, biziak elkararazi, biziak mugiarazi, biziak indartu... Eta parrokiak ere ez du lurraren mugei lotua egon beharko. Talde oien biziari eta elkarren arteko artuemanei baizik. Talde oien lokarri, talde oien xuxpertzaile...".
Baina lehenik eta behin, betiko zozokeriak beztertu beharra zegoen: "Jakiña talde oietako bakoitzak gizongintzan eta errigintzan sartua egon beharko luke bakoitzari dagokion maillan, neurrian, giroan, eran... Besteen arazoetara zabaliak, kezkatuak... Ez lirake elizkizun utserako bilduko, otoitzerako bakarrik soilki. Ori guzia mundugintza jartor baterako indar eta bide izango lukete".
Dena den, agindu batzuetatik ez ziren kristau berri haiek ere libratuko: "Ori bai, mundugintza ortan ez daudela bakarrik, Jainkoa ere tartean ari dela siñestuko dute. Gizonen eta errien askatzaille dan Jainkoa ere beroiekin batera lanean ari dela aitortuko eta usteko dute. Eta ain zuzen kristau-talde oietan siñesmen eta itxaropen oiek bazkatu eta xuxpertuko dituzte".
Eta hori eginez, dena konpon zitekeen, antza: "Gaur garkoz bide ortatik somatu beharko ditugu Eliz berria eta kristaukera berria. Bestela il behar duen zerbaiti bizirik eutsi nahian nekatzen, erneatzen eta erretzen ari gera. Oñez ez dakian aurtxo bat jaiotzen ari da Elizan: 'oinarrizko kristau taldeak'. Zaitu dezagun, kozkortu, indartu... Lehengoa badijoala, negarrez, jardunarekin ez dugu ezer egiten. Asi gaitezen gaurko munduari eta gaurko giroari erantzungo dion zerbait billatzen. Bide berriak urratzeko argi-billa dabillen Sinodoa ez dedilla bertan behera itzali. Azpitik, oinarritik lanean ez bagara ari Sinodoko jardunak atariko aize burrunba besterik ez dira gertatuko. Euskalerriko Elizak ilda edo geldirik dagoela beintzat dirudi. Irteerik gabeko zuloan sartuta"

Nere bordatxotik
Aurreko astean, asteroko ontan, Amatiño gazteak nere izena aitatzen zuen. Ez det ezagutzen, baiña gaztea dala entzunik nago. On dakiola, gu ere izan giñan da. Onela bukatzen zuen neri zegokidan zatia: "Gezurra dirudi Basarri jaunaren kategoriako jaun batek horrelakorik esatea". Zuk gogorazi gabe ba-daki Basarrik azken kategoria dala berea. Itz ori etzenduen aitatu ere egin bear. Basarrik ez du motibo aundirik ere kategoriako gizona izateko. Ezpaita Instituto ta Universidadeak zapaldutako gizona. Bai orregatik euskaldun oso. Edan duen ur guzia euskaldun iturritik edan du. Erdel kutsudun iturri bateko ura eskeintzen zaionean, probatu orduko konturatzen da. "Au ez dek lengoa bezin jatorra", esaten du bere baitan. (...) Ez dago jakintsua, "intelektuala" ta akademiko izan bearrik itz batzuk errian sekula ez dirala itsatsiko konturatu al izateko. Baserri danak Errezil-en ez daudela ba-dakit zu bezin ondo, baiña Errezil-goak baiño sarriago bixitatzen ditut beste zenbait erritakoak. Ba-ditut motiboak Gipuzkoa ta Bizkaia ezagutzeko. Ez naiz etxetik irten gabe egondakoa, zuk dakizunez. "Legazpiatik nator". "Azpeitiatik nator", "Illargiatik nator" esango duen baserritarrik ez dezu aurkituko ez Goierrian eta ez Beterrian. Ez da "Erromeri batetan izan naiz" esango duenik ere, "erromeri batean" izan naiz baizik. Eibar-en "Getarixatik nator" esaten dala? Erderaz esan oi dana, "no hay reglas sin excepción". Laurek esaten dutenak noiztik du indar geiago amar millak esaten dutenak baiño? Bote okerra emen, bote okerra an. Akerraren adarrak baiño okerrago gaude oraintxe. Pekaturik aundiena auxe: "euskal barrutiko minori" kaxkar bat "maioriaren" gaiñetik jarri nai izatea (...) (1971-X-31)

Brandt Kanzillerrarentzat Nobel saria
Pake Nobel saria aurten jaso duenak ez du aipamen berezirik jaso. Izan ere, Nobel sariaren mahi-burukoak kendu ezkero, Kanzillerraren "Ostpolitik" hori onartzen dutenek oso gutxi dira. URSS ta Alemania arteko maitasun ageriak seme oso aldrebesa ekar bai dezakete. Inglaterrak zelakarien arazoen bidez Errusiarekiko politikaren ezina agertu nahi izan du. Errusia gertu omen dago nonbait "errazionamento kartillak" Europa osoan zabaltzeko. Brandt jaunak ba, nahiko lan izango du bere politikaren zuzenaz besteak oharerazten. Brandt kanzillerrak "Ostpolitik" horretan oinarritzen du Alemaniako politika askatasuna ta beren ekonomiaren zabalbidea. Sartaldeko beste Estaduek jokabide hori ez dute onartu nahi (...) (1971-X-31)

Zenbat gara
Gazteltzaindiko (nolabait esan beharrez) liburutegiko arduradun den Garzia de Diego jaunari egindako elkarrizketa batetan, gaztelania erabat zabalduko ote den Espainia guztian barrena galdetu diote. "Bai -erantzun du- uka ezina deritzat. Behar bada zoritxarrez, baina...". Milesker, jauna, hori da guztiekin ondo egon nahia, diplomatikakeria hutsa, zer esan gura du "behar bada" horrek? Dena dela, esanak esan, erlojuaren kontrako lasterketa dugu euskaldunok. Gure esku dugu euskararen iraupena. Garzia de Diego bezalako jaunak, haien jakinduria eta guzti, ez gaituzte salbatuko. Horrez gainera, Garzia de Diego berak ere, euskara baino askoz gutiago iraungo du, eta hala ere ez dio oraindik heriotzari amain eman. (1971-X-31)


Azkenak
Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoari.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Montanako (AEB) Auzitegi Nagusiko epaile anderea... euskaraz

Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


Adingabeak babesteko Foru Legea behingoz praktikara eramatea eskatu diote Nafarroako Gobernuari NUPeko ikertzaileek

Sandra Siria Mendaza eta Hodei Sarasa Camacho Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko irakasleek haien ikerlanen ondorioak azaldu dituzte Nafarroako Legebiltzarrean. 2022Ko legean “komunitateko tutore” figura berria sortzea eskatu dute, harrera baliabidetan... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


2025-01-16 | Leire Ibar
Haurrak generoaren arabera banatzen dituzten ikastetxeak desagertuko dira Gipuzkoan datorren ikasturtean

2025eko irailarekin hasiko den ikasturtean ez da izango sexu bereizketarik Gipuzkoako ikastetxeetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez. Eskibel eta Erain ikastetxe kontzertatuak dira gaur egun ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten bi... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


Eguneraketa berriak daude