argia.eus
INPRIMATU
IZENAK
2021eko uztailaren 20a
Ander Lipusek Koldo Mitxelena kulturunean emaniko euskal antzerkiari buruzko hitzaldia, Lipus bera kide den Antzerkiola Imajinarioa taldearen ibilbidea eta talde honen ‘8 olivettis poéticos’ obra nagusia biltzen duen liburua plazaratu du Hiru argitaletxeak. Oraingoz, gaztelaniazko bertsio soilik argitaratu da.
Joseba Sarrionandiaren «Lagun izoztua» lehenengo nobela udazken honetan izango da kalean Elkarlanean argitaletxearen eskutik.
Jabier Muguruzak «Hain guapa zaude» izeneko bosgarren diskoa argitaratu du Metak diskoetxean. Guztira, 14 kantaz osatua dago eta besteak beste, Kiko Veneno eta Et Incarnatus harizko orkestrak parte hartu dute.
Josu Zabaletak jaso du Euskadiko 2000. urteko literatur saria, itzulpen arloan. Guy de Maupassanten «Fantasiazko ipuinak» euskaratzeagatik irabazi du. Gaztelaniazkoan berriz, Fernando Aranburu garaitu da.