ZENBAT PEZETA KILOMETROKO?


2021eko uztailaren 19an
Zuetako askok 1977ko urriaren 16a oroimenean gordeta izango duzue. Igande horretan Euskal Herrian, Ikastolen alde inoiz egindako festa ekitaldi jendetsuena izan zen Beasaingo Kilometroak 77. 15.000 pertsona inguru bildu ziren lehenengo Ikastolen Egunean.

Sei kilometroko ibilbidean zehar, musika emanaldiak, herri kirolak, ikuskizunak... izan ziren. 25 urteren ondoren, Beasaina bueltatuko da euskara eta ikastolen jaia. Helburua aldiz, berbera da: ikastolak laguntzea eta euskararen normalizazio bidean urrats berriak ematea.

Ikastolaren alde.

1977an Beasaingo Alkartasuna Lizeoak 10 bat urte zeramatzan martxan, baina lokal desberdinetan banatuta zegoen. Ikasle kopurua gehituz joan zen eta eraikin berri bat egiteko premia zegoen. Gurasoen batzordekide zen Josu Erguinek, 1969an Kalifornian ikasten zegoela, dirua biltzeko sistema berezi bat ikusi zuen eta ideia hori aurkeztu zuen ikastolan. Hasieran, txantxetan hartu zioten, baina gero arrakasta eduki zezakeela ikusi zuten eta aurrera egin zuten egitasmoarekin. 1977ko urriaren 16an errealitate bihurtu zen lehenengo Kilometroak jaia.
Kilometroak 2001 Andramendi Ikastolak antolatu du. Orain 6 urte sortu zen ikastola hau. Publifikazio legea iritsi zenean, Beasainen lehendik zegoen ikastola banatu egin zen. Guraso talde batek ikastolaren bidea jarraitzea aukeratu zuen eta besteak publifikatu egin ziren. Honela sortu zen Beasaingo Ikastola. Andramendi Irakaskuntza Kooperatiba". Igor Elorza Kilometroak 01eko koordinatzaileak adierazi digunez "hutsetik zerbait sortzen aritu gara eta sorkuntza horretan laguntza behar da. Gipuzkoan gauzak hobeto daudela pentsatu arren, esfortzu handia egin behar izaten da. Sartagudan bezain zaila edo agian zailagoa da hemen ikastola bat aurrera ateratzea".
Antolatzeileen asmoa Beasaingo Ikastolaren ekonomiari astindunaldi bat ematea da, inbertsio berriak egin dituzte-eta.
Kilometroak 77 ospatu eta, bi egunetara egunkarietan jaso zenez, bost milioi pezetatik gora izan zen bildutakoa. Aurten zenbat jasotzea espero duten galdetzean, ez dakitela esan digute, baina dagoeneko 5 milioi pezeta horiek gastatu dituzte urte osoan antolatutako ekitaldietan.

Ekitaldiak nonahi.

Ekitaldiei dagokienean nabarmenak dira 1977 eta aurtengo Kilometroak jaien arteko desberdintasunak. Ikastolen festa oso egun garrantzitsua bilakatu da urte hauetan. Osatuz joan da eta egun, ia denetarik dagoela esan dezakegu. Esate baterako 1977an ez zegoen ez dendarik, ez arroparik, ez anagramarik, ezta abestirik ere.
Aukera zabalagoa da zentzu guztietan. Baina kontuan hartu behar da, milurte berrian askoz baliabide gehiago ditugula honelako ekitaldietarako. Aurtengo ibilbidean, egun osoan zehar, trikitilariak, hankapaloak, txistulariak, zanpantzarrak, artisau festa eta abar luze bat izango dugu.
Musika taldeen atalean adibidez, besteak beste, Ur da Lur, Doctor Deslay, Betagarri, Idi Bihotz, Etzakit, Urtz, Drindots... entzun ahal izango ditugu, ibilbideko 8 gunetan banatuta.
Kilometroak 77an ere ekitaldi mordoxka izan ziren, baina bi tokitan banatuta: Mikel Laboa, Pantxoa eta Peio, Josu eta Jokin abeslariak; Lazkao Txiki, Matxinandiarena eta Igartzabal bertsolariak; Odeiertz eta Tolosako Udaberri dultzaineroak; Ostolaza harrijasotzailea; txistulariak; trikitilariak; aizkolariak... guztira 24 ikuskizun izan ziren.
Egun berezia datorren igandean izango den arren, urte osoan zehar ikuskizun ugari antolatu dira Kilometroen inguruan. Aurkezpen ekitaldia, denda, auto igoera, arropa desfilea, hitzaldi zikloa, Kilometroak 2001en kanta, haur eta gazteen eguna, eta Kilometroen atarian, ostiral honetan (urriak 5) Mikel Laboa eta Ur da Lur, Kilometroen kanta egin zuen taldearen emanaldiak izango ditugu entzungai.

Oraingoan ibilbide laua.

Lehenengo Kilometroek 6 km-ko ibilibidea izan zuen. Beasaingo Gipuzkoa enparantzatik hasi eta Ugartemendi auzora; hortik Gaztinaundi baserri aldera, Lazkao aldera. Ondoren, Lazkaoko hilerria, Luberri eta Larraitz-berri etxeak, Altune ingurua, eta Senpere auzoko CAF lantegitik zihoan, puntu honetatik berriro abiapuntura joanez.
Heltzear dauden Kilometroek aldiz, 8 km inguruko ibilbidea du eta Beasaingo herria bakarrik harrapatzen du. Igorrek adierazi digunez, berehala egiten da, ez baita batere aldapatsua. "Oso ibilbide polita da, Goierriko bistarik onenetarikoak ditu. 6 eta 7 gunetatik Aralar eta Aizkorri primeran ikusiko dira". Beasain hirialdea eta baita baserri giroa, biak biltzen ditu zirkuituak.

15.000tik 100.000ra.

Ikastolen festan partaidetza biderkatuz joan da urtetik urtera. 1977an 15.000 pertsona bildu baziren, aurten 100.000 inguru izatea espero dute antolatzaileek. Dena ondo ateratzeko jendearen laguntza beharrezkoa da. Horrela, 2.000 lagun inguru izango dira igandean antolaketan lan egiten.
1977ko egunkariei begirada bat botata, orduko hainbat datu aurkitu dugu: 200 autobus eta 4.000 autoentzat tokiak prestatu ziren. Komunak eta Gurutze Gorriaren zerbitzuak ere izan ziren. Antolaketan 600 bat lagun izan ziren eta jakiei dagokionez, 800 oilasko saldu zituzten.
Honen guztiaren berri emateko, Loiola eta Donostiako Herri Irratia Beasainen izan zen. Aurten aldiz, Euskadi Irratiak egingo du Goierriko herri honetatik zuzeneko saioa.

1977ko urriaren 16a.

Goizeko 09:00etan Kilometroak 77ko zirkuitua ireki zen. Lazkaon, On Joxe Miel Barandiaranek ebaki zuen zinta eta Beasainen Gipuzkoako Ikastola Elkarteko orduko lehendakari Jose Antonio Zalduak. Josu Erguinentzat (gurasoen batzordekoa) izugarria izan zen Barandiaranek lehen Kilometroak irekitzea.
Solasean aritu garen guztiek kontatu digutenez, jende ospetsu asko hurbildu zen Beasaina igande hartan, eta aipatzekoa da baita ere parte hartutako babesle edo patrozinatzaileak. Orduko Lankide Aurrezki Kutxak (egungo Euskadiko Kutxak) adibidez, 150.000 pezeta eman zituen Joxe Miel Barandiaranek egindako Kilometroen truke. Yanik Altzariak-ek, 50.000 pezeta eman zituen Lizeoko ikasle talde batek egindakoen alde. Beasaingo Merkatari Elkarteak 500 pezeta ordaindu zituen Lazkao Txikik egindako kilometro bakoitzarengatik. «Deia» egunkaria Joxe Mari Iriondoren babeslea izan zen eta «Egin» berriz, Jose Migel Maiz krosseko korrikalariarena. Jose Castillo sukaldariak egindako ibilbidea euskal sukaldaritza talde berriak patrozinatu zuen.
Politika, kultura eta kirol arloko jende ospetsu dezente etorri zen Beasaina: Telesforo Monzon, Antonio Monforte, Gerardo Bujanda, Eli Galdos, Txillardegi, Paulino Velazquez korrikalaria, Artzak futbolaria, Baskonia saskibaloiko taldekideak...
Egun hartan, 17 urteko Alfonso Garcia beasaindarra ezaguna egin zen: 63 kilometro egin zituen zirkuituan... auskalo zenbat itzuli!

2001ko urriaren 7a.

Duela 25 urteko espiritua berreskuratzea eta berrindartzea da aurtengo Kilometroetako antolatzaileen helburuetako bat. Horretarako, Igor Elorzak azaldu digunez "5 sarrera ditugu eta gure asmoa da, ahalik eta jende gehiena sarreretatik pasatzea eta ahalik eta jende gehienak sarreretan borondatea uztea".
Ekimen hau zertxobait indartzeko, sarreretan 1.000 pezeta uzten dituen bakoitzari txartel bat emango zaio, eta gero zozketan sartuko dira


Azkenak
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Tuterako alkateak aurrekontuak aurkeztu ditu talde neonazi baten abestiarekin

Estirpe Imperial da talde neonazia, besteak beste ezagun egin dena erabiltzen dituen letra faxista eta arrazistengatik.


2024-11-29 | Axier Lopez
EAJ, PSE eta PPk mendietako gurutze katolikoak babestu nahi dituzte “euskal kultura eta ohituren parte” direlako

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]


Boikota Israelgo datilei (eta datil horiek saltzen dituzten supermerkatuei)

Israelek gosea erabiltzen du palestinarren aurkako gerra-arma gisa, eta nekazaritza-produktuak mundu osoan merkaturatzen ditu.<


2024-11-29 | Gedar
Etxebizitzarako eskubide unibertsala aldarrikatu dute Iruñean

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]


2024-11-29 | Estitxu Eizagirre
EH Bizirik sarearen manifestazioa martxoaren 22an Gasteizen
“Indarrak batuta soilik lortuko dugu makroproiektuen oldarraldi hau gelditzea”

EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]


Gaindegiaren 20 urteko argazkia
Euskal Herriak biztanlerian, energian eta pobrezian gora egin du, CO2 isurketetan eta elikagaien kontsumoan behera

Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]


Eguneraketa berriak daude