Nafarroa Beherea Nafarren arteko zubia


2007ko otsailaren 21ean

Baigorri, kondairek diotenez Nafarroako Errege-Erreginen sorterriaz gain, gaur egun bi zatien arteko loturak agerrarazten dituen Nafarroaren Eguna antolatzen duen herri dotorea da. Baigorriko kale bakarra zeharkatu ostean, Aldude bailaran sartuko gara.
Lehen herria Banka da, bere antzinako meategiek ospetsu bihurtu zutena. Bidean antzinako burdinoletako hondakinak eta arranaztegi modernoak ikusiko ditugu. Bitxikeri gisa, herritxo honen frontoiaren ezker pareta etxe batena da, eta goian hurrengo bertsoa dator:

"Emazue gazteak ardura pilotan
zeren den ederrena joko guztietan".

Hurrengo herria bailara atsegin honi izena ematen dion Aldude da. Azkenik, kilometro gutxira Fernando Aire "Xalbador" (1920-1976) bertsolari handiaren Urepel herrixkara iritsiko gara. Sarreran dagoen monumentu batek urepeldar seme goren hau gogora ekarriko digu. Baigorrira itzuliz, Donibane Garazirantzako bidean Irulegitik pasatuko gara. Herri hau bere jatorrizko-izeneko ardoarengatik ezaguna da, Ipar Euskal Herriko bakarra baita. Sorhoetako kapera XVII. eta XVIII. mendeko egurrezko estatuengatik nabarmentzen da. 6 kilometro geroago (Uharte-Garazi igaro ostean) euskal hiribururik txikienean eta herririk politenetakoan sartuko gara. Donibane Garazi Erdi Aroko itxurako leku ederra eta oso animatua da. Ondasun historiko-artistiko zabalari baserritar, erromes, merkatari eta turistek sortzen duten giroa gehitzen badiogu, dekoratu oso erakargarria lortzen dugu.
Gure ibilbidea 4 kilometro aurrerago amaituko dugu, Izpura igaro ostean, Donazaharren, hain zuzen ere. Donazaharre Santiagorako erromesen etapa zen, hiriburua bera baino garrantzitsuagoa. Elizak adibidez, priore etxe eta ospitalel funtzioak betetzen zituen, Garazi herriko delegatuen batzarleku izateaz gain. Kale Nagusia etxe ederrek eta frontoira zuzentzen den plaza batek janzten dute. Plazak harrizko gurutze interesgarri bat du.


BAIGORRI

Baigorriko erdigunea errepide-karrika bakarrean zehar barreiatzen diren etxeek osatzen dute. Horrenbestez, kilometro eta erdi sigi-saga doan kale nagusi honetan pare bat gune bereiz ditzakegu: Herriko Etxearen enparantza eta elizaldea.

Herriaren sarreran lehenengoz plazarekin egingo dugu topo. Hemen, errebotean aritzeko Euskal Herriko frontoirik zaharrenetarikoa omen dago. Alboan Iriberria baserri galanta dugu. Enparantzaren bestaldean Herriko Etxea eta zenbait jatetxe eta ostatu ditugu.


Zubi "erromatarra"

Kaleari jarraikiz, ateburu politez hornituriko baserri dotoretan zehar, zubi modernora iritsiko gara. Honen parean zubi zaharra edo erromatarra dugu (nahiz eta gure herrian askotan gertatzen den moduan XVI. mendekoa besterik ez izan). Ibai gaineko zubiaren arku bakarrak, estaltzen duten landareek, atzean, albo batean dagoen Etxauzko jauregiak eta beste aldean dagoen mendi gorrixkak erretratu ederra osatzen dute.
Puntu honetan pixka bat atzera egin eta Rue Michelene 2. mailako kalea hartuz, zubi zahar honetara iritsiko gara (beste aldetik ere bai noski). Hemen ohar zaitezte zubiaren harri handiek eta atzean dugun baserriak sortzen duten kontrastean. Ibilbide honen lehen orrialdean erakusten dizuegun hau Baigorriko beste "postal" tipikoetako bat da.


Etxauzko Jauregia eta elizaldea

Antzina agoteentzako (jatorri zehaztugabeko arraza madarikatu eta baztertua, bai Ipar zein Hego Euskal Herrian) bakarrik erreserbatuta zegoen karrika hau jarraituz, Etxauzera helduko gara.
XI. mendeko jauregi dotore hau izen bereko bizkondeena zen. Bertrand Etxauzkoa Baionako gotzaina izan zen, hain zuzen, Pierre de Lancre kontseilaria bere postutik bota zuena, sorgin-ehizan egindako gehiegikeriengatik.
Pertsonaia berbera Jeanne de Albret eta kalbinisten aurkako erlijio-gudetan katolikotasunaren defendatzaile sutsua izan zen. Baita ere, Axular Sarako erretore izan zedin eragin zuen. XVI. mendeko erlijio gerretan gaztelua erre egin zen. Geroago berriztatua, ezkontzagatik Jean Isidore Harizperen eskuetan geratu zen, Napoleon III.aren garaian mariskal izatera iritsi zena. Bitxikeri gisa, bertan ostatu hartu duen beste pertsonaia ospetsuetako bat Charlie Chaplin dugu.
Erdi Aroko bi dorre dituen kanpoalde karratu eta zuriari (jauregi batean ez oso ohikoa) barrualdeko arma-gela bat, Erdi Aroko egundoko eskailera bat eta bestelako gelak gehitzen badizkiogu arkitekturaren harribitxi bat geratzen zaigu, 1997ko Frantziako Jauregi Zaharren Saria merezi izan zuena. Zabalik: martxotik azarora, astelehenetan ezik, 10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 17:30etara. Sarrera helduentzat 35 libera.
Hirugarren zubia igarota Saint Etienneren elizara iritsiko gara. Estilo erromanikoko lau habe eta kapitel gordetzen ditu, eta baita abside gotikoa ere. Barrualdea barneluzego bakarreko tunel moduko bat da. Bertan XVIII. mendean hispaniar erara urreztaturiko erretaula barrokoa eta zurezko sabai polikromatua azpimarratuko ditugu. Bertan, Lapurdin ohikoak diren (Nafarroa Beherean aldiz, salbuespen) gizonezkoentzako galeriak ere baditugu.
Azkenik, kale nagusitik berriz ere plazaraino itzul gaitezke, tartean baserri eder gehiago ikusiz. Dena den, ezin dugu Baigorriri buruzko informazioa Nafarroaren Eguna aipatu barik bukatu. Nafarroa bien arteko anaikidetasuna azpimarratzen duen jai koloretsu honetan, alde bateko zein besteko taldeek dantza eta musikarekin baliatuz, kaleak animatzen dituzte, hau guztia apirilaren azkenetan.


DONIBANE GARAZI


Donibane Garazi Euskal Herriko hiribururik txikiena (Nafarroa Beherekoa) baina era berean herririk politenetakoa da, Ipar Euskal Herrian gune turistiko oso garrantzitsua izanez.


Historia pixka bat

Antzina Akitaniako Dukerriaren menpe egon zen, baina handik gutxira Nafarroako Erresuma zati izatera pasa zen. 1383 eta 1417 artean mendebaldean izandako zisma-garaian Avignon-go apezpikuaren egoitza izan zen, Aita Santuak Baionakoa bakarrik onartzen zuen bitartean.
XVI. mendean espainiarrek eta nafarrek hiria "txandaka" hartu zuten. Bake garaian harresietatik kanpo garatu eta gotorlekua eraiki zuten, aurreko gazteluaren ordez. Dena den, Erdi Aroko itxurako hiria izaten jarraitzen du.


Ikustekoak

Donibaneko ohiko kaleak maldan gora antolatuta daude, mendixka batean dagoen gotorlekura begira. De Gaulle edo Marché plazan Turismo Bulegoaz gain Herriko Etxea dugu, Mansart jauregian. Hau Louis XIV. estiloko etxe gorrixka ederra da.
Errobi ibairantz hurbilduz, zubian geldituko gara, hiri honetako "postal"ik ezagunena ikusteko, zintzilik dauden egurrezko balkoi luzeko etxe zaharrak, zubi zaharra, eliza eta gotorlekuko mendixka. Bertan dagoen Nafarroako Atea igaroz harresiak zeharkatuko ditugu; nahi badugu harresien gainetik ere ibil gaitezke, igotzeko eskailerak daudelako.
Aurrean Notre Dame du Bout du Pont eliza dugu, baina horren aurretik Xabierko San Frantziskoren arbasoen jauregia, besteak beste. Elizaren lehen aulkiak antzinako elizari dagozkio, Navas de Tolosa-ko garaipena ospatzeko Antso Indartsuak eraikia. Barneluzego bakarrekoa, beirategietan eta aldarean Nafarroako kateak aurkituko ditugu. Notre Dame Atea zeharkatuz, erromesen bidetik, gotorlekuko karrikatik igotzen hasiko gara, aldapa gogorreko kale harritsuan gora.
32. zenbakian Donibaneko etxerik zaharrena, 1510ekoa, 39an Apezpikuen Etxea, eta 1541ean XIII. mendeko Apezpikuen Presondegia. Bertan gelak ikus daitezke, eta beheko solairuan presoak lotuta edukitzeko iduneko eta zirgilo beldurgarriak. Zabalik dago apiriletik azaroaren15a arte 9:30etatik 19:00ak arte.
Etxe interesgarrien artean igotzen segituz Saint-Jacques Atea harrapatzen dugu, erromesak sartzen zireneko atea. Hemendik igoera txikia geratzen zaigu XVII.eko gotorlekuraino. Aldapak Erregearen Ateraino eramango gaitu. Gero, zubi altxagarriaren ostean Gobernatzaileen Pabilioia dago, kanpandorre polit batekin. Barrualdea ezin da bisitatu, lizeo bat dagoelako, baina begiratokia konparaezina da. Kale harritsu beretik jaisten, erdialdean eskuinera karrika bat aterako zaigu, Frantziako Atera eta plaza nagusira daramana. Ateak harresietara igotzeko beste eskailera bat du. Guk gotorlekuko karrika segituko dugu, ibaia zeharkatu eta Espainiako kalea hasi arte. Hau merkatal kale oso animatua da, oroigarriren bat erosteko aproposa. Errobi ibaiaren ur garbietara itzuliz, honekiko paraleloki doan bide bat ikusiko dugu. Bide honetatik eskailera luze batek berriz ere gotorlekuraino eraman gaitzake, edo bestela, egurrezko zubitxo polit bat zeharkatuz, udal kanpinera eta pilotalekura. Harantzago, "zubi erromatarra" dugu, Erdi Arokoa, noski, ingurune arbolatsu oso polit batean.
Informazio Praktikoa

BAIGORRI


Turismo Bulegoa: Elizako Plazan. (0)5 59 37 47 28.
Herriko Etxea: (0)5 59 37 40 80.
Botikak:
Berteretche- R. Mairie. (0)5 59 37 41 92.
Liet- R. Poste. (0)5 59 37 41 25.
Bankua: Crédit Agricole- Erdigunea.
Jan eta lo egiteko:
***Hôtel-Restaurant Arcé- Elizaldean. (0)5 59 37 40 14. Logela bikoitza 350-750 libera.
**Hôtel-Restaurant Manechenia- Arrosarako bideko desbideraketa batean (Urdos auzoan). (0)5 59 37 41 68. Logela bikoitza 250 libera.
**Hôtel-Restaurant Izarra- Errepide be-rean. (0)5 59 37 41 77. Logelak 180-265 libera.
**Hôtel Juantorena- Baigorri. (0)5 59 37 40 78. Logela bikoitza 240 libera.
Irouleguy Udal kanpina- Ibai ondoan. (0)5 59 37 43 96.



BANKA


Jan eta lo egiteko:
Hôtel-Jatetxe Erreguina- Eliza gainean. (0)5 59 37 40 37. Logela 145-300.



ALDUDE


Gendarmetegia: (0)5 59 37 57 03.
Kotxe-Taillerra: Garage Uhalde- (0)5 59 37 57 66.
Jan eta lo egiteko:
**Hôtel St. Sylvestre- Elizako Plazan. (0)5 59 37 58 13. Logela 200 lib.



UREPEL

Jan eta lo egiteko:
Hôtel-Jatetxea Etchechuria- Zentruan. (0)5 59 37 57 90.



DONIBANE GARAZI

Turismo Bulegoa: De Gaulle Plazan. (0)5 59 37 03 57.
Gendarmetegia: (0)5 59 37 00 36.
Botikak: Marc Etcheberts- Marché Plaza. (0)5 59 37 01 36.
Bankua: Crédit Agricole- R. Ste. Eulalie.
Kotxe-Tailerrak:
Garage Garazi- Baionara bidean (0)5 59 37 06 62.
Garage Arrayet-Renault- Baionara bidean. (0)5 59 37 00 57.
Jatorduan:
Du Coeur Jatetxea- Jai Alai Karrika 6.
Chocolainia Jatetxea- Pl. du Trinquet 1.
Realis de la Nive Jatetxea- Pl. de Gaulle.
Chez Arbillaga Jatetxea- R. de l'Eglise 8.
Jan eta lo egiteko:
***Hôtel des Pyrénnées (Chez Arranbide jatetxea)- De Gaulle Plaza 19. (0)5 59 37 01 01. Logela 580-950 libera.
**Hôtel Central- De Gaulle Plaza 1. (0)5 59 37 00 22.
**Hôtel Etche Ona- Pl. Floquet 15. (0)5 59 37 01 14. Logela 250-350.
**Hôtel Ramuntcho- Rue france 1. (0)5 59 37 03 91. Logela 265-360.
**Hôtel Les Remparts- Pl. Floquet 16. (0)5 59 37 13 79. Logela 225-265.
Lo egiteko:
***Hôtel Continental- Av. Renaud 3. (0)5 59 37 00 25.
Etchegoien Aterpetxea- Uharte Garaziko Bidea 9. (0)5 59 37 12 08.
**Camping de l'Arradoy- Chemin de Zalicarte 4. (0)5 59 37 11 75.
*Plaza Berri Udal Kanpina- Av. du Fronton. (0)5 59 37 11 19.



UHARTE-GARAZI

Jan eta lo egiteko:
Hôtel Camou- Baigorri-Donibane Garazi errepidean. (0)5 59 37 02 78. Logela bikoitza 210-280 libera.



DONAZAHARRE

Jan eta lo egiteko:
**Hôtel-Camping-Restaurant Mendy- (0)5 59 37 11 81. Logela 200-270.
**Camping a la ferme Asoritzia- Donibane Garazirako bidean. (0)5 59 37 04 16.


Azkenak
Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarraren, Kanboko ikastolaren eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Eguneraketa berriak daude