LIBURUAK


2021eko uztailaren 19an
LA CARA OCULTA DEL BOSQUE
A. Arrarás
TXERTOA
246 orrialde
2.000 pzta / 80 lib.


BIHOTZ TAUPADA LASTERRA ERAGITEN DUTEN IPUINAK

Antonio Arrarás Arratibelek idatzi ditu "La cara oculta del bosque" liburuan agertzen diren narrazio zirraragarriak. Jatorri nafarreko donostiarra dugu egilea, eta Euskal Herrian kokatu ditu bere kontaketa labur hauek guztiak, Nafarroako mendi eta hutsik utzitako herriska zoragarrietan asko, Donostia eta honen inguruetan beste batzuk. Hala ere, lekuek izan dezaketen edertasuna ahaztera derrigortzen duten gertaera ikaragarriak eta fenomeno harrigarriak jazotzen dira Antonio Arrarás Arratibelen istorioetan, irakurlearen gogoa asaldatu eta haren bihotz taupaden lasterra areagotuz. Duela hilabete batzuk Txertoa argitaletxearen bidez plazaratu zuen "Peña y otros relatos extraños" ipuin bilduman agertzen ziren ipuinetan bezala, "La cara oculta del bosque"ko narrazioetan ere ezustean azalduko zaizkie herioaren hatzaparrak, berdin lasai eta patxada onean harat-honat dabilen hiritarrari, gailurrera igo eta inguruaren zoragarria gozatzen ari den mendizaleari, lagunartean tabernaz taberna basoerdiak hartzen dabiltzanei, edota haurra etxean lo utzi eta une batez kanpora ateratzen direnei. Istorio asaldagarriak dira, benetan, Antonio Arrarás Arratibelen hauek.

BISEAN BIS BERBETAN
Batzuen artean
ARABERA
79 orrialde
1.000 pezeta
40 libera


"GASTEIZERA" PLATAFORMAREN IDAZLAN LEHIAKETA

Presoei elkartasuna adierazteko bide berriak irekitzen saiatzen da "Gasteizera" Plataforma. 2001eko martxoan, "Bisean bis berbetan" literatur lehiaketa antolatu zuen, preso daudenen sentimenduei eta haiek bizi behar izaten duten egoerari bizkar ematen ez dioten pertsonen bihotzetan gorderik dauden irrika, atsekabe zein itxaropenei hitza ematea helburu. Erantzun ona izan zuen asmo honek, berrogeitik gora idazlan jaso ahal izan baitzituzten "Gasteizera"koek, hau da, Gasteizko presoen eskubideen defentsan lanean ari diren herri talde eta erakundeek. Eta hain zuzen ere, Arabera argitaletxearen eskutik kaleratutako "Bisean bis berbetan. Palabras para un vis a vis" liburuan daude bildurik, lan horietatik epaimahaikoek aukeratu zituzten ipuin, narrazio labur eta poemak.

INDIA HARRIGARRIA
Gotzon Garate
ELKAR
227 orrialde
2.200 pezeta
88 libera


GOTZON GARATEK ATZEMAN AHAL IZAN ZUEN INDIA

Indian zeruaren ederra eta infernuaren latza elkarturik aurkituko dituzu". Hala dio Gotzon Garatek "India harrigarria"n, Elkar argitaletxearen bidez kaleratu duen azken liburuan. Hindi hizkuntza indoeuroparra ikasteko asmoz joan zen Gotzon Garate Indiara. Eta han egin zituen bi egonaldietan, Indiako gizartea aztertzen saiatu zen. Jakina, bertako hainbat bazter eta makina bat jende ezagutu zuen, hezur-haragizko gizon-emakumeak, eta horien guztien poz eta atsekabeekin, ohitura eta gorabeherekin osaturik dago bere liburu hau. Ikus ahal izan zituen egoerak, bere bertako lagunek emandako argitasunak jaso ditu Gotzon Garatek "India harrigarria"n, non batik bat Indiako alderdi arrotzak, bakanak eta bitxiak bakarrik biltzen saiatu den, lurralde sakratu eta misteriotsu hark duen alderdi argia pixka bat bazterrean utziz.

SUTRA LIBURUA
Sutrek
EUSKAL ZEN
49 orrialde
500 pezeta
20 libera


BUDHAREN IRAKASBIDEA EUSKARAZ

Xabier Mendiguren Bereziartuk euskaratu du "Sutra Liburua", hau da, sutrek pali eta sanskritoz jaso zituzten Budharen irakaspenak. Geroztik makina bat hizkuntzetara itzuliak izan dira: Chan eskolakoek txinerara itzuli zituzten; Zen eskolakoek, berriz, japonierara. Eta Euskal Zen Elkargoak plazaratu berri duen liburu honen mamia, ingelesezko eta alemanierazko itzulpen baimenduetan oinarritu da. Sutra eta dhanari-errezitazioa goizaldean egiten da, jaiki bezain laster, eta gero, arratsaldean berriz, eta gauean lotara joan aurretik. Errezitazioa diafragmatik burutzen da, tonu ahal bezain apalean. Gorputz eta gogamen osoz, nork bere burua soinu gisa agertzen du. Jarduera horretarako beharrezko da zazen jarreran esertzea, lurzoruan edo aulki garai batean, sutra-liburua begien parean dela, bizkarrezurra zuzen edukiz.

HIZPIDE
Batzuen artean
HABE
196 orrialde
1.550 pezeta
62 libera


HABEREN ALDIZKARIA KALEAN

Batik bat helduen euskalduntze-alfabetatze lanetan ari diren irakasleei zuzendua dagoen lau hilabetekaria dugu "Hizpide". Bere azkenengo zenbakian, besteak beste, honako gai hauek ukitzen dituzte: Lan-munduaren euskalduntze-alfabetatzea, Euskararen erabilera-planak, Hizkuntza prozesuen ingeniaritza, Hizkuntz heziketa erakunde eta enpresetan, "Catalá a mida", lanpostuen hizkuntz eskakizunetan oinarritutako heziketa-proiektua; Euskalduntze eta alfabetatze curriculuma irakasleen beharretara egokitua, HAEEren hizkuntza prestakuntza: administrazioko euskara zabaldu eta gaurkotzeko ikastaroak; "Nire bulegoan" profesionalentzako lan programa, Haur hezkuntzako haurren guraso erdaldunentzako murgiltze programak eta Xede Berezitarako Hizkuntzaren kontzeptua eta horren inplikazioak hezkuntzan.

EUSKAL HERRIKO BALIABIDE PEDAGOGIKOEN III. GIDA
hik hasi
XANGORIN
167 orrialde
600 pezeta
26 libera


HAMAIKA PROPOSAMEN, GIDA BAKARREAN

Hona hemen Euskal Herriko baliabide pedagogikoen bilduma eskaintzen duen gida. Duela lau urte martxan jarri zen egitasmoa dugu, talde eragileari zenbait irakaslek eginiko iradokizunetatik sortua. Geroztik bi gida plazaratu zituzten. Orain kaleratutako hirugarren honek aurreko biak dauzka oinarri, baina osatuagoa eta gaurkotuagoa dago. Irakaskuntza lanerako interesgarri eta baliagarri izan daitezkeelakoan, Euskal Herrian zehar jadanik martxan dauden hamaika ekintza eta proposamen jaso dute bertan. Zazpi ataletan banaturik dago gida: Historia eta artea, zientzia eta ingurugiroa, kirolak, nekazal prozesuak eta aterpetxeak, zerbitzuak, irakaskuntzako erakundeak, eta ikasmaterialak. Gainera, gida honen erabilerari ahalik eta etekin handiena ateratzeko era ere eskaintzen dute.

KOFI ITSASORA BIDEAN
Javier Cillero
Goiriastuena
AIZKORRI
43 orrialde
695 pezeta
27 libera


MUTIKO AFRIKAR BATEN AMETS ARRISKUTSUA

Kofi, itsasoa zeharkatzearekin amesten duen mutiko afrikarra da Javier Cillero Goiriastuenak idatzi eta Aizkorri argitaletxeak zortzi urtetik aurrerako irakurleei eskaintzen dien narrazio honen protagonista. Afrikako hiri handi batean bizi da. Itsasoa ez du inoiz ikusi, eta hura ezagutzeko amorratzen dago, batik bat Europako itsasaldean bizi diren lehengusu batzuk bisitan etorri zitzaizkienetik. Arrantzaleak izaki haiek, geroztik berak ere arrantzan ikasi nahi du, eta lehengusu horiek bizi diren lekua ezagutu. Horrela bada, bere hiriko azokara sardinak ekartzera datorren kamioi baten atzealdean ezkutatu eta itsasorantz abiatzen da. Eta bere helburua kamustu eta azkenean etxera itzuli behar badu ere, asko ikasiko du Kofik bere bidaia horretan: Europan gauza asko izan arren, ez direla horregatik zoriontsuak, kasu.


Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude