EUSKARA IDATZIAN ZALANTZAK UXATUZ


2021eko uztailaren 28an
Makina bat zalantzei aurre egin beharrean izan ohi gara euskaldunok, gure hizkuntzan idazteko orduan. Zein ote esan nahi duguna zehazki adieraziko duen hitzik aproposena, edota perpaus nagusiak eta mendekoak jatorren lotzeko era? Are okerrago oraindik, nola antzeman benetan euskaraz pentsatzen ari garen ala inguratzen gaituen erdara horren menpe jarraitzen duen gure burmuinak? Bada, dudamuda horiek guztiak uxatzeko asmoz dator "Euskal Estilo Libururantz. Gramatika, Estiloa eta Hiztegia", Xabier Alberdi eta Ibon Sarasolaren artean eginiko liburua.



EUSKARAREN KALITATEA HELBURU.

Inor gutxi ausartuko da, gaur egun, zalantzan jartzera euskararen batasunak gure hizkuntzaren bilakaeran egundoko aurrerakada suposatu zuela, eta oraindik batasun hori abian bada ere, euskal komunikabideen hedadurarako laguntza paregabea eta urte gutxitan hainbeste jende euskaldun ikasi bihurtzeko ezinbesteko tresna izan dela. Besterik da ikasitakoari eman ohi diogun erabilera, ordea, eta horrexek kezkatzen ditu adituak, hain zuzen. Alegia ohiz darabilgun euskararen kalitateak. Eta zein ote kalitatezko euskara?
Miren Azkaratek erantzuten dio galdera horri, Xabier Alberdi Larizgoitiak eta Ibon Sarasola Errazkinek idatzitako "Euskal Estilo Libururantz. Gramatika, Estiloa eta Hiztegia" liburuari egin dion aurkezpenean: "Batasunaz gain, edo batasunaz areago, kalitateak sortzen digu ardura. Eta nola defini dezakegu zer den kalitatea? Hitz bitan esateko, erabileremu bakoitzerako hizkuntza-eredu egokia erabiltzea. Beraz, erabileremuak askotarikoak diren neurrian, euskara-ereduez hitz egin behar genuke, eredu bakarra ez baita nahikoa izango".
Hizkuntzalari honen esanetan, eredu egokiak, batzuetan, euskara batua erabiltzea eskatuko du, baina ez beti. Eta bestalde, eredu egokiak, gehienetan, aukera egitea eskatuko du: gramatikalak diren egituren arteko aukera, eta hiztegi batuan ageri diren hitzen arteko aukera, besteak beste. Eremuaz ari dela, unibertsitateko euskara aipatzen du Miren Azkaratek, eta hauxe dio hartaz: "Ez dago inolako dudarik, unibertsitateko euskarak ezingo duela gramatika-akatsik izan, eta, erabilera estandar zainduari dagokion neurrian, Euskaltzaindiak batasunerako emandako arauak bete beharko dituela; arau hauek eurak ere gaurko erabilera agramatikalak saihestea dute helburu behin baino gehiagotan. (…) Horretaz gain, onargarriak diren egituren artean, ahalik eta hedadura handiena dutenak aukeratu beharko lituzke, unibertsitario gehienek errazen ezagutuko dituztenak".
Bete-behar horiek, bistan da, ez dagozkie bakarrik unibertsitateko irakasle eta ikasleei. Oso urrutira joan gabe, gu bezalako kazetarioi ere badagozkigu… Betetzen ditugun ala ez, beste kontu bat da, ordea.

ALBERDIK EGINIKO PROPOSAMENAK.

Eta hain zuzen euskaraz idazten dugun gehien-gehientsuenok dauzkagun zalantza horiei erremedio ematera datoz Xabier Alberdi EHUko Euskal Filologia Saileko irakasleak eta Ibon Sarasolak, unibertsitate bereko katedradun eta euskaltzainak, egun erabili ohi den euskara estandar idatziaren gainean egin dituzten gogoeta, kritika eta zuzenketa proposamenak.
Bi zati nagusi eta osagarritan banatuta dago liburu hori. Lehenengoan, Xabier Alberdik aztertutako gramatika zalantzak eta hutsegiteak agertzen dira. Bigarrenean, berriz, Ibon Sarasolak jorratutako "Zalantzen hiztegia" dator.
Hirurogeita zazpi ataletan banatu ditu Alberdik euskaldun alfabetatu eta ikasien gramatika zalantza eta hutsegite nagusienak, bakoitzaren azalpena, gehientsuenetan, adibide batzuen azterketarekin osatuz. Horretarako, euskal literatura tradizioa eta Euskaltzaindiaren gomendio-erabakiak hartu ditu oinarritzat Alberdik. Adibide akastunak eta haien berridazketa zuzendua eskaintzen ditu. Hona hemen adibide horietako gutxi batzuk:
3"Zuk eta guk egingo dugu (eta ez zu eta guk egingo dugu)".
3"Eusko Jaurlaritzaren proiektuak (Eusko Jaurlaritzak egin/egiteko dituen proiektuak)".
3"Eusko Jaurlaritzako proiektuak (Eusko Jaurlaritzatik datozen proiektuak)".
3"Joan zen igandez Urbian izan ginen" idatzi beharrean, "Joan zen igandean Urbian izan ginen" idatzi beharko litzateke. "Euskara batuz ari dira"ren ordez "Euskara batuan ari dira". Eta abar luzea, jakina.
Horrelako zalantzarik ez duzuela? Zuentzat hobe. Nolanahi ere, duda izpi ren bat somatu orduko, badakizue konponbidea non aurkitu.

IBON SARASOLAREN EKARPENA.

Hitzen aldetik sortzen bazaizue kezka, berriz, jo Ibon Sarasolak jorratutako "Zalantzen hiztegia"ra. Euskaltzaindiak atera berri duen Hiztegi Batuaren lehen argitaraldia oinarri duen zati horretan, euskaltzainak hautatu dituen mila eta bostehun sarrera inguru aurkituko dituzue. Ibon Sarasolak hautatutako sarrera horiek, sarritan oker erabiltzen direnak edota iruzkinen bat merezi dutenak dira, eta hurrenkera alfabetikoan antolaturik agertzen dira liburuan, non, modu labur eta ulergarrian, hiztegi zalantza ohikoenen inguruko argibide eta xehetasunak aurkituko dituzuen.
Hori bai, labur beharrez, ikaragarri murriztu behar izan ditu azalpenok Ibon Sarasolak. Beraz, hitz jakin bateko argibide gehiago nahi izatera, egile beraren "Euskara Batuaren Ajeak" liburura edota "Orotariko Euskal Hiztegia"ra jo beharko duzue


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude