Nafarroa Beherea. Arbasoen harpeetatik Harpeko Saindura

  • Nafarroako herrialdeko "seigarren merinalde"a Ipar Euskal Herriko lurralderik zabalena da, baina bere populazioa ez da 30.000 pertsonara iristen, nekazal lurra izanez emigrazio handia ezagutu du-eta. Jende gehiena baserri eta nekazal-gune txikitan isolatuta bizi da, eta erliebe zailak, bailara txiki eta maldatsuek, ogibide hori ere zaildu egin dute. Ez dago ia industriarik eta turismoari dagokionez, azpiegitura txarrek ez dute batere erraztu. Agian eskertzekoa izan da. Horrela, isolamendu horren ondorioz, Nafarroa Beherearen historia, ohitura, monumentu eta jendearengana diren bezala iritsi ahal izango dugu, kanpoko eragin folklorizatzailerik gabe. Gure nazioko probintziarik euskaldunena den honek sekulako altxorrak gordetzen ditu bere baitan: Izturitzeko haitzuloak (agian Euskal Herriko ikusgarrienak), Bidarrai inguruak, Baigorri eta Garazi herriak... dena paisaia orlegi eta ederrez bustirik. Eta kontuan hartu Irati beste baterako utzi dugula...

2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Hazparneko eliza izango da gure abiapuntua, oraindik ere Lapurdin. Hau Elhuyar anaia kimikarien jatorria eta Francis Jammes olerkaria hil zen herria da. Bere izen bereko kalean museo bat dauka.
Eliza aurretik zuzen-eskumara Baiona-Donapaleurako bidea hartuko dugu. Lekuinen (Bonloc) ezkerrera egingo dugu, eta Donestiri - Saint-Esteben (XVII.eko eliza polita) igaro ondoren, 2 km.ra gauza bera egingo dugu.
Beste 1 km. eta Donamartirin (St.-Martin-d´-Arberoue) sartuko gara. Hemen, eliza eskuinaldean utziz ezkerreko bidea hartuko dugu. 2´5 km beranduago hiru aparkaleku zeharkatu ostean Izturitze eta Otsozelaiako lezeetako sarreran gaude, Europa Hegoaldeko santutegi paleolitikorik garrantzitsuenetakoan, milioika urtetan zehar sortzen joan den eta azken 50.000 urteetan populatutako altxor magikoa.
Berriz ere Donestirin ezkerrera egin Heletarantz. 5 km.ra eskuinera joaz herri honen erdialdean sartuko gara, Baigura mendiaren magalean. Azoka plaza eta bere ingurua, eliza eta hilerria nabarmenduko ditugu, baina Heleta herrialde osoan ospetsu bihurtzen duena azaroaren 24-25ean ospatzen den Zaldien Azoka koloretsua da. Baserritarrak edonondik datoz tratuan aritzeko eta jatetxeek plater tradizionalenak eskaintzen dituzte, kantitate handitan gainera.
1 km. aurrerago ezkerrera egin eta 5 km.rako Irisarrin sartuko gara. Hemen Donibane Garazi-Ortzaizerantz eginez herriko erdialdea zeharkatuko dugu. XII. mendeko Jerusalengo Ordearen Zaldunen Ospitale mugagabea nabarmentzen da, XVI.ean Maltako Ordearen eskuetara pasatu zena. Gaur egungo eraikina XVII.ekoa da, aurreko mendean suntsitu ostean.


Harpeko Saindua, estalagmita mitikoa

Ortzaizerantz, Bidarrai ondoko Itsusiko harri gorrixkak ikusgai ditugu. Ortzaizen Erdi Aroko jauregi eta XVII-XIX.eko baserri ederrak mirestuko ditugu, harri gorrixkaren gaineko bere ateburuekin. St. Julien elizak ere bisitatxo bat merezi du.
Ondoren eskuinera eginez, 6 km.ra Bidarraiko erdialderako sarrera-zubia dugu, herria dagoen mendixkaren behealdean. Hura pasatuta, eskuinera eta aurrerago ezkerrera eginez zentrora igoko gara.
Harpeko Saindura iristeko zera egin behar dugu: leku beretik jaitsi, ezkerrera dugun zubi semizirkular bat igaro eta ezkerrera egin, ibaia gure ezkerrean utzita; hemendik aurrera zuzen eta gorantz jarraituko dugu. 2 km.ra "Infernuko Zubia" pasatu eta handik 1/2 km.ra bidegurutzean eskuin-behera jo. Beste 2 km.ra beste zubi bat igaro eta handik 1,5 km.ra zirko natural baten azpian den bigarren baserrian aparkatuko dugu, oinez amaituz.
Errepidera itzuliz, Baigorrirako bidean Arrosa ondotik pasako gara, eta 3 km.ra Eiheraldetik.


BIDARRAI

Orreagako Monastegiak XII. mendean fundaturiko priorego-tokia, azkenean 1723an independizatzen da. Mendixka baten gainean kokaturik, behe nafar estiloko etxe zuridun herri honen alde batean frontoia, aterpea eta Herriko Etxea ditugu, eta bestean tonu gorrixkako eliza. Hemendik, inguruko mendi gorritxoen bista polita da.


Harpeko Saindua

Kotxez hurbildu ostean, baserri baten atzealdetik hasten den galtzada moduko bat igoko dugu, aurrean dugun mendi-zirkurantz. 150 bat metrora, bidegurutze moduko batean ezkerrera zuzen-zuzenean haizperaino eramango gaituen lurrezko bidezidor bat hasten da. Bertan, ehunka urtetan gurtu den "izerdi egiten duen santua" dugu, hots, giza-itxurako (imajinazio pixka batekin) estalagmita. Ohituraren arabera, ur horrek azalaren gaixotasunak sendatzen ditu, eta sinesturik, jende askok hainbat buruzapi eta arropa utzi ohi du kobazuloan.
Izturitze eta Otsozelaiako harpeak
Donamartiriko (St. Martin D'Arberoue) udalerrian kokatuak, Hego Euskal Herrian ezagunegiak ez diren kobazulo hauek Europako hegoaldeko santutegi paleolitikorik garrantzitsuenetakoa osatzen dute. Bisitatzen duzuenean erabat txundituta utziko zaituzten ikaragarrizko mirari hau azken 50.000 urtetan populatua izan da, eta sekulako forma bitxiak erakusten ditu.
Haitzuloak hiru dira: Izturitze (lehenbiziko mailan), Otsozelaia (harantzago), eta Erburua (1975ean aurkitua eta izen bereko ibaiak zeharkatzen duena). Lehenbiziko biak turismorako prestatuak daude, zubi, eskailera eta abarrekin, baina hirugarrena zientzilarientzat erreserbatua dago.
Izturitzekoan, betidanik ezaguna eta populatua, aintzinako gizakiek egindako animalien margoak ikus ditzakegu. Otsozelaiako haitzuloan berriz, pinturak eskuratu eta behatzeko gaitzagoak dira, baina era berean, estalaktita-estalagmitek sortutako itxurak are ikusgarri eta harrigarriagoak agertzen zaizkigu: "Amatxi laminen egoitzan", "Buda-ren tenplua", "Pagoda txinarra", "Aita Noel", "Antzoki apaindura"... izeneko forma harrigarri bezain ederrek aho zabalik utziko zaituztete.
Barruan 14°ko tenperatura mantentzen duen harpeako bisitaldi gidatuak (gidariak frantsesez eta euskaraz gain gaztelera pixka bat ere badaki) 40 minutu inguru irauten du.
Bitartean, kanpoaldeko museo-kafetegian, zeozer hartzen dugun bitartean, kobazulo barruko postalak erosi (barruan ezin da argazkirik egin, beraz hauxe izango da lagunei kontatuko diezuena sinestarazteko froga bakarra) eta mamut baten izterrezurra edo horzdura moduko bitxikeriak ikus ditzakegu.
Harpeak martxoaren 15etik azaroaren 15era bitartean egoten dira zabalik: martxo, apiril, maiatz, urri eta azaroan bisita gidatuak 14:30, 16:00 eta 17:00 orduetan dira. Gainera, igande eta eskola-jaiegunetan 11:00etan ere bai. Ekain eta irailean 11:00, 12:00, 14:00, 15:00, 16:00 eta 17:00etan. Uztaila eta abuztuan, aldiz, ordutegia 10:00etatik 18:00etara da, orduerdiro, 12:00-13:00 arteko atsedena ezik. Sarrera helduentzat 34 libera, umeentzat 16 libera.

Informazio Praktikoa

HAZPARNE


Turismo Bulegoa: St. Jean Plaza 2. (0)5 59 03 77 01.
Botika: Dubayle- Rue Francis Jammes. (0)5 59 29 60 63.
Kotxe-tailerra: Garage Sallaberry Léon- Zerbitzugunea. (0)5 59 29 62 14.
Bankuak: Credit Agrícole- Jean Lissar 41
Jan eta lo egiteko:
**Hôtel Argia- Dr. Jean Lissar. (0)5 59 29 62 20. Log. bikoitza 300-320 libera.
***Camping Chapital- Kanborako bidea. (0)5 59 29 62 94.


DONESTIRI


Jan eta lo egiteko:
**Hôtel du Fronton- Pl. du fronton. (0)5 59 29 64 82. Logela 240-280.



HELETA


Jan eta lo egiteko:
**Auberge Aguerria- Plazan. (0)5 59 37 62 90. Logela bikoitza 230-280 lib.
Camping a la ferme (borda batean) Ospitalia- (0)5 59 37 64 88.



ORTZAIZE


Jan eta lo egiteko:
**Hôtel Mendi Alde- Elizako Plazan. (0)5 59 37 71 78. Logela bikoitza 220-310 libera.



BIDARRAI


Jan eta lo egiteko:
**Hôtel Noblia- (0)5 59 37 70 89. Logela bikoitza 200-260 libera.
**Hôtel Pont D'Enfer- (0)5 59 37 70 88. Logela bikoitza 150-340 libera.
Auñamendi Aterpetxea- Bidarrai. (0)5 59 37 71 34.


Azkenak
2025-02-28 | ARGIA
1936-1976an Nafarroan errepresaliatutako 407 irakasleak, nortzuk ziren?

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.


2027an ixten hasi behar diren zentral nuklearrak mantentzeko eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Espainiako Estatuko zentral nuklearrak itxi ez daitezen aktoreen presioak gora jarraitzen du. Otsailaren 12an Espainiako Kongresuak itxi beharreko zentral nuklearrak ez ixteko eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta orain berdin egin dute Endesak eta Iberdrolak.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


'Errealitatearen harribitxiak'
Arreta galdu barik

ERREALITATEAREN HARRIBITXIAK
Nork: Josu Iriarte, Nerea Lizarralde, Jare Torralba eta Amets Larralde. Mikel Martinezek zuzenduta eta Jokin Oregiren testuetatik abiatuta.
Noiz: otsailaren 21ean.
Non: Bilboko 7katu... [+]


2025-02-28 | Gedar
Adin txikiko neska bati eraso dio Sarako kirol entrenatzaile batek

 15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.


Nafarroako Gobernuak Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima aitortu ditu

Nafarroako Gobernuak ofizialki aitortu ditu gure lurraldean giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten Estatuaren indarkeriaren beste zazpi biktima. Horien artean, hitzez hitz “motibazio politikoko biktima gisa” aitortzen ditu Patxi Erdozain, Eneko Compains,... [+]


Odon Elorzak Donostiako San Bartolomeko merkataritza zentroaren kontrako plataforma aurkeztu du

Donostiako alkate ohiak webgune bat sortu du, eta plataformarekin bat egiteko eskatu die herritarrei.


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Okzitaniako A69 autobidea
Justiziak ezeztatu du obren gauzapena zekarren prefetaren ordenantza

"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]


Arabako ospitaletako komunen irisgarritasun falta salatu du Eginaren Eginez elkarteak

Elkarteko Elena Avalosek salatu du aulki gurpildunarekin komunera sartzea oztopatzea, pertsona desgaituen eskubideen, autonomiaren eta duintasunaren kontra doala.


Txema Monterok EAJ birsortzea proposatu du, ‘Deia’-k zentsuratutako artikulu batean

Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.


Kapitalismoaren aurkako artikuluak debekatu ditu Bezosek ‘The Washington Post’-en

Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du. 


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude