Bereetako baten heriotza orduan


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Udazkena iritsi bezain laster, Jose Artetxe idazlearen bizitza amaitu zen, ZERUKO ARGIA erabat hunkituz. Izan ere, urteetan aritua izan zen gizona aldizkarian idazten, batzuetan alai, besteetan triste, azkenengoetan nahikoa haserreturik. Eta halako batean hartan gehiago ez idaztea erabaki bazuen ere, bereetako bat zen aldizkariarentzat, eta haren heriotzaren orduan, lehen orrialde osoa eta editoriala eskaintzen zizkion ordainetan.


ZU ERE EZ IZAKI JAINKO

Joan berri zen gizona eta hark eginikoak ekarri nahi zituzten gogora. "Agur, Joxe!" esaten zion "eziñaren itomenez leertu" beharrean, "itxaropen-zirrindari" eutsi nahirik zebilen Etxaniztar Nemesiok. Eta "Noiztik zindugun gure belarrietan?" galdetzen zen, erantzunez jarraian: "Ez atzotik, askozaz ere leenagotik. Aitzolen egunak ziran. Donostian `El Dia' egunkaria sortzekotan zirala eta idazle berrien artean bezala gazte bat, azpeitiarra eta Artetxe izenekoa. Ala asi ziñen euskal egunkarietan erderaz idazten. Euskeraz ere noizean bein agertzen ziran zure lanak. Gero etorri zan gerrateko gau beltza. Argi asko, arek eramanak zituan, mendebal izu baten erasoak janda, ainbeste eta ainbeste langille argi. Zu, bizirik gelditu ziñan, argi-zerrenda baten atzean, gure paperetan idazten".
Bizitza oso bat laburtzea zaila da, baina ez Nemesio Etxanizek, ez beste inork, garbi aitatzen ez zituzten gauzen artean, gerrate hartan Jose Artetxe egondako bandoarena zegoen: suma erraza, halere, Gipuzkoako Diputazioan lan egiten zuela kontuan hartzen bada. Dena den, zeharka bazen ere, zer edo zer aitatu nahian ibilia ematen zuen Nemesio Etxanizek, besteak idatzitako lan ospetsuenen berri eman eta gero, hauxe baitzioen: "Azkena, gure gerrate denborako zure pasadizuak… Eta jakiña, zu ere ez izan Jainko, eta gizona zeran aldetik, batzuentzako akatsez ikutua agertu izan zera, zeure iritzietan. Ori baita gizona, doai ederrez eta ajez osatua".


GAZTEEKIN HASERRE

Salbador Garmendiak, berriz, gaztea izaki, azken urteetako Jose Artetxe ezagutu zuen. "Orain dela hiruzpalau urte. Euskaltzaindiak Etxegarairi eta beste batzuri gorazarre bat, ohorezko aipamen bat egin zien. Etxegaraiz Joxek hitzegin zuen. Oroitzen naiz. Kopeta zabal, haundi, buruko adatsa atzera. Aurpegia trianguluan. Sendo, bero, sutan bailegoen irakurri zuen irakurri zuen guztia. Harriturik utzi ninduen. Ez zen hura nik ezagutzen nuen Joxe! Bazkal garaian, zenbait gazte bildu ginan haren ondora. Iritzi desberdinik azaldu zen. Joxe, bereari gogor. Begiak, su. `Liburuetan agertzen den Joxe eta haragizko Joxe ez dira bat eta bera'. Isilik geratu zen. `Baliteke'. Artean, Z. ARGIAn sartu berri nintzen. Behin batez, gure Joxe, ezpainak estu eta eskutan jestorik ez, Z. ARGIAra azaldu zen.`Zu, Garmendia, zer iruditzen zatzu liburu hori?'. Berehala konturatu nintzen zertaz ari zen. Isilik geratu nintzen. Gisako erantzun bat aurkitu nahiko nukeen. Joxe sikologoak: `Bai, bai, Ramon Saizarbitoriaren liburua, zer iruittu zatzu?'. `Nobela, nobela gisa eta batez ere obserbazioaren aldetik oso ona iruditu zait, baina…'. `Abajo el clero! Abajo el clero!'oihuka esan eta aldegin zuen. Handik piska batetara, Z. ARGIAn lanean ari zirenei, telefonoz barkazioa eskatu zien".
Ez ziren horietan amaitzen Salbador Garmendiak Joxe Artetxerekin bizitako pasarteak, horregatik: "Korrektore lana eman zidaten Z. ARGIAn. Ondo edo gaizki, zuzen edo oker, zerbait saiatzen gara. Artetxerenak ere zuzentzen nituen. Batek baino gehiagok esan zidan,`hi, aspaldi honetan, Jose Artetxek euskara ikaragarri ikasi dik'. Aldez egia zitekeen, aldez gezur. Azpeitiako euskera ondo ezagutzen baitzuen, eta hori bederen ikasi beharrik ez zuen. Azpeitiako fonetismoak eta lokalismoak zuzentzea ez bide bitzaion gustatzen Joxeri. Artikulu batetan, bospasei falta tiki zuzendu nion. Z. ARGIAra etorri eta oso haserretu omen zen. Zenbait hitz gogor esan ere bai. Z. ARGIAn ez zuen gehiago idatzi. Geroztik, Diputazioko Liburutegiaren alboan Euskaltzaindiak duen gelara sarritan joan naiz. `Egun on, Joxe'. `Egun on, Garmendia'. (…) Behin batean, Euskaltzaindiaren gelako atea ezin zabaldurik nenbilaneko batean, Joxerengana jo nuen. `Joxe, atea ezin zabaldurik nabil'. Berehalaxe etorri zitzaidan. Giltza eskutatik ken eta su batean hasi zen atea ireki nahiz. Nahi eta ezin. `Hemengo giltzak oteia, gero! Ez otezu… besten bat hartu!'.`Ez dakit, ba'. `Zaude. Belaxe jetxiko naiz. Ea arkitzen detan'. Lotsatuta utzi ninduen. Liburutegitik kontserjeria aski urruti dago, eta eskailera asko jaitsi eta igo behar da. `Ez jauna, gehiegi litzake Joxe. Eskerrik asko, nerau joanen naiz'. Joxe zuzen, Joxe zorrotz… Joxe umil, Joxe bihozpera!"

15 urtetik gorako neska gaztetxoentzat
Iragarkia, 1971-X-3
Donostiako residentzi batean, egun erdiko lana eta beste egun erdia ikasketaren bat egiteko aske izango diralarik, lauren bat neska gazteentzat lekua eskaintzen da. Jana ta oea lanaren truk emango zaie. Galdetu ZERUKO ARGIAn edo 417118 urrutizkiñan

Fagor
Iragarkia, 1971-X-3
Nork kukurruku!!!???/ Olarrak/ oillotegian?/ ...Ez. Fagor-ek/ sukaldian

Jose Arteche il zaigu G.B.
Bilboko "El Correo" deritzan egunerokotik jaso dut berri itzala, mingotza, ene biotzarentzat ezpata zorrotza. Bere etxean, maats-ondoa dirudin familiaz inguraturik, atzo (irailak 23) eskaini zion azken arnasa eta azken mina Jaunari. (...) Bein betierako amaitu dira zure burrukak, zure barneko kezkak, zure eguneroko lanak. Dudarik ez dut, zure aurpegia, zabala, noblea, bekoki goren eta irikikoa, euskaldun askok bezala, izan arren, eriotzak, bere esku sotilaz apaindu, edertu, argitu eta baretu egin duela. Zu joanik, gu, zure adiskide ginenok, bakarti, pauso sakonean, geratu gera. Zu joan zera, errekaren beste ertzera (geiago ez itzultzeko), ez ordea bakarrik, ekintza on asko baidituzu lagun. Lekuko edo testigo bati dagokion eriotza. Gizonaren testigu eta kristau baloreen testigu. Ura onegatik edo au arregatik? Ospe andiko zure izen ori gogoan eta ezpañetan dabilkite egun, baita ere erabiliko gero eta gero, jakitunak eta baserritar abarkadunak (...) (1971-X-3)

Galerietan barna
Eta honez gero, Mikel Forkada proyektistak Donostian ireki berria duen galerian eman diguna aipa beharrezkoa dut, Euskal Pinturaren hoberena eman baitigu: Arteta, Aranoa, Basiano, Iturrino, Losada, Olasagasti, Regoyos, Salaberria, Vazquez Diaz, Zuloaga, Oteiza, Mendiburu eta holako euskal artisten bilduma ederra. Hasi dun bidetik jarraituko duelakotan, gaude. Orobat El Pez galeriataz, Jose Luis Sanz Magallon artistak Bilbaoko hibaizabaleko paisaje lanbrotsuaz egin paisajeak eman baitizkigu. Ematen zaikun guzia, jaun andereok, ez baita ona eta euskalduna. Erdipurdiko azalketa komerzial eta chauvinistak hilero ikus baititzakegu. Adibidez, Luziano elgoibartarrarena, honek bere egitura onari folklorekeria eta euskalkeria larregi nahasten baitio eta Valladolidko Gloria Alcahud-enak , politak eta apaingarriak bai bainan ezer gehiago ez baitute. Eta beste zenbait holako pintore koskorrenak, denboraren galgarri. Baina bakoitzari berea zor baizaio, esan beharra dago azken hauen pintura merkea, eskuratzeko errazago zaiola erosleari. Pintura ona urria baita, gutti sortzen eta... ez dakigu nora joaten den (...) (1971-X-3)


Azkenak
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


“Irtenbidea Polizia kopurua handitzea balitz, arazoa jadanik konponduta legoke”

Albiste izan da Gasteizko Errota auzoa azken asteetan, urriaren 8az geroztik delinkuentziaren aurkako eta segurtasunaren aldeko mobilizazioak burutzen baitituzte zenbait auzokidek asteartero, bi lonja huts okupatu zituzten gazte migratzaile batzuk jo-puntuan jarrita. Inguruan... [+]


2024-11-25 | ARGIA
A-25: mugimendu feministak gizonei dei egin die konplizitatea eta justifikazioa desagerrarazteko konpromisoa hartzera

Azaroak 25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Mugimendu feministak Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Baionan mobilizazioak egingo ditu. Mugimenduak argitaratu duen manifestuan, 2024an Euskal Herrian eraildako bost emakumeak gogoratu dituzte. Aurtengo... [+]


Udazkena agurtzen negua besarkatzeko

Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]


2024-11-25 | Iñaki Sanz-Azkue
Sugandila bat “ezer ez dagoen lekuan”

Asko hitz egiten da basoaz azken aldian. Basoak berreskuratzeaz, basoak sortzeaz eta basoaren hedadura zabaltzeaz entzungo duzu sarri. Eta ekintza ona izan daiteke zalantzarik gabe, ekosistema moduan duen balioa handia delako. Baina, basoari jartzen diogun atentzio eta indar... [+]


2024-11-25 | Jakoba Errekondo
Birigarroak zirinetan heriotza

Datozen 100-150 egunak erdi lo negukatzen igaroko dituzte landare askok. Beren jakiak sortzeko nahitaezkoak dituzten hostoak askatu eta aurreko 200-250 egunetan metatutako erreserbei esker biziko dira.


2024-11-25 | Garazi Zabaleta
Gaztaina feria basaburuan
Gaztainadiak eta gaztainaren kultura protagonista

Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


Eguneraketa berriak daude