DONOSTI ERESKI GREGORIANO ESKOLA
SCHOLA GREGORIANISTA DONOSTI ERESKI
Ereski Abesbatza
ELKARLANEAN
31 kanta
2.195 pezeta
87 libera
Donostiako Ereski abesbatzak gregoriar kantura gerturatu nahi gaitu Elkarlanean diskoetxearen bidez grabatutako CD honekin. Tradizio eta usadio sustrai sakonak dituen gregoriar kantuen lan aberats eta bariatu honetan, Eliza katolikoaren liturgiako urteari darraio abesbatzak, hasi Eguberri aurreko abendu beretik eta Garizuma eta Pazkoa, urtean zeharreko festaburu nabarmenenak errepasatuz, Inazio Loiolakoarena barne. Ama Birginaren gorazarre eta antifonak, Aste Santuko ospakizunetan gune berezia zuen goizeko Tinieblak deitu salmo-lamentazio eta errespontsu sorta, geroko Alleluiak... Eta bere saio osoa biribiltzeko, eguna amaitzerakoan monje eta lekaide-lekaimeen artean abesten diren Konpletak eskaintzen ditu Donosti Ereskik.