argia.eus
INPRIMATU
HITZ BITAN
2021eko uztailaren 19a
- Angel Amigo produktoreak honela zioen «Gara»n: «Produktora gehiegi daude hemen. Eta hori ETBk produktoren sendotzea ekidin duelako da. Bere estragia hauxe izan da: sendotzen saiatzen diren produktoren egonkortasuna galaraztea merkatua eta prezioak kontrolatzen jarraitzeko».
- Hasier Etxeberriaren adierazpena da hau «EuskaraZ Posta Zerrenda»n idatzia: «Baten bat espainolez aritzen denean, euskarazko hitzak edo esamoldeak sartzeak, min egiten dit. Ene ustez, kodigo bat edo bestea hautatutakoan, bataren edo bestearen legeetara makurtu beharra dago derrigorrez, ‘que tal tus aitatxos’ eta antzeko pitokerietarako aukerak ekiditeko, besteak beste».
- Gonzalo Etxebarria margolariaren iritziz, «Botereak gero eta gehiago erabiltzen ditu irudiak mezuak pasatzeko, gutxiengoak baztertzeko eta diferentziak ez onartzeko. Iduri du dena errana dagoela, baina ez zaie egiazko galderei arraposturik ematen. Unibertsaltasuna erabiltzen dute irudia banalizatzeko eta alde intimista zokoratua da». «Gara»n esandakoa da hau.