argia.eus
INPRIMATU
LANDAREAK
MENTUA EZTITUZ
Jakoba Errekondo 2007ko otsailaren 21
Garai batean txertatze, mentatze, eztitze edo enpeltatze lanak, ia denak, negu-neguan soilik egiten ziren. Gaur egun, aldiz, etxerako adina edo landare gutixi bereziren bat lortu nahian dabiltzanak bakarrik erabiltzen dute neguko txertoa.

Txertoa, udakoa da orain zabalduena. Abiadura handiko trenean dihoan geurea bezalako gizarte aurreratu eta modernoari dagokion eran errazagoa, azkarragoa eta batez ere merkeagoa da udako txerto hau. Udan, beroak eta ur eskasiak eragindako izerdi urritzearen ondorioz udaberriko haize punttua utzi eta hazkundea moteldu egiten dute landareek. Motelaldi hau da txertaketarako aproposa.
Apropos horretara jartzen bazara, iraileko ilbehera hau baliatu ezazu. Mentu-oinari azalean ebaki bat egin, txertatu nahi diogun barietatearen begi bat zauri horretan sartu eta ondo itsatsi dadin zaurian haizea sartzea eragotziko duen zerbaitekin estali. Aurretik txerto -edo mentu- oina eta honi erantsi beharreko landare barietatearen mentua ere aukeratuta izan behar. Udareondo edo makatza irasagarrondoari edo udare basatiari, mizpirondoa elorri zuriari, sagarrondoa sagarrondo-makatz edo basatiari, aranondoa okaranari edo elorri beltzari, melokotoia eta brinoia muxikari