Uribealdea. Urak eta haizeak astindutako hormak


2007ko otsailaren 21ean
Izen bereko bailararen bihotzean kokaturik, Butroe Gaztelua Bizkaian geratzen den bakarrenetakoa eta zalantzarik gabe ederrena da. Sendien arteko gudak amaitu ostean abandonaturik, XIX. mendean berreraikitzeari ekin zioten, gaur egun erakusten duen itxura lerden eta handiosoa hartuz. Jatorriz XIII.eko dorretxea, laister gaztelu bihurtu zuten, eta ganboatarren aurkako borroketan eta Bizkaiko historian zerikusi handia izan zuen. Gaur egun, parke botaniko eder batez inguraturik, 45 metroko altueradun gazteluak kanpoko itxura izugarria eta barruko egitura labirintikoa erakusteaz gain, Erdi Aroan girotutako atmosferan barneratuko gaitu. Zabalik: udaldean 10:30-20 artean (neguan 11-18). Sarrera 900 pzta.tik behera.
Errepidera arbola-ilara bikoitzak lagunduriko bidetxo polita batetik iritsiz, eskuinera egin eta 3 kilometrotara Getxorako bidea hartuko dugu, lehenbizi eskuinera eta gero ezkerrera. Horrela, 6. km.rako Sopelan sartuko gara. Surfaren munduan oso entzutetsua, Sopela bigarren etxebizitzez jositako herria da, San Pedro elizaz (XII. mendean egina, XVIII. mendean berreraikia) gain bere erakarpenik handiena bere inguruko hondartzak eta labarrak direlako. Errepide nagusia eskumarantz hartuz, 20 metrotara dagoeneko ezkerrera desbideratu beharko dugu, Atxabiribil Hondartza ederrera iristeko asmoz. Gaineko aparkalekutik hondartza beraren, gaineko labarren eta itsasaldearen bista politak izango dituzue.
Errepidean berriz, ezkerrera oraingoan, 3 kilometro bete ostean Barrikara iritsiko gara, erdigunean sartzeko ezkerrera eginez. Bertako elizaldea eskuinean utziz, segitu gorantzako errepidetxoa, 200 metrotara eskuinerantz jo arte. Hortik aurrera oinez, Euskal Herriko hoberen gordetako sekretuetako bat (merezi duena baino askoz ezezagunagoa behintzat) ezagutzeko aukera duzue: Barrikako labarrak... zoragarria. Parajea gu deskribatzen saiatu beharrean onena bertaratu eta zuon zeuon iritzia ematea duzue.
Hurrengo herria Plentzia da, Barrikatik banatzen duen ibaia inguratu eta zeharkatu ostean harrapatuko dugun herri turistiko gogoragarria. Plentzia zeharkatuz Gorlizen sartuko gara (etxe-multzo bakarra osatzen dutela esan dezakegu), bi herriek konpartitzen duten eta beren erakarpen turistikorik garrantzitsuena den Hondartzaren ingurutik. Hondartzaren azken muturretik hain zuzen (aldapan metro batzuk gora egin eta ezkerrera), Gorlizko Itsasargiraino eta inguruko Uztrikoetxe lur mutur ikusgarriraino eramango gaituen oinezko bidea hasten da, biziki gomendatzen duguna; besteak beste, Barrikako mirariak kontrako aldetik mirestea ahalbidetuko gaituelako.
Errepidera itzultzeko aipatutako aldapa igo (hondartza atzean utziz) eta kilometro t´erdira dagoen bidegurutzean ezkerrerantz jo. Ondorioz, Gorlizko erdigunean barneratuko gara, udaletxe eta eliza gure ezkerrean uzten ditugula geu ere ezkerrerantz joz. Kilometro batzuetara aurkituko dugun bidegurutzeak berriz ere kostalderaino hurbiltzeko aukera emango digu, ezkerrerantz Bakio-Armintza norabidea hartuz.


PLENTZIA

Butroi ibaiaren azkenetako meandro batean herri turistiko eta gogoragarri hau kokatzen da, Gorlizekin konpartitzen duen hondartza itsasadarraren eskuinaldean geratzen bazaio ere. Ibaiaren beste aldean, Barrika eta bere labar miragarriak. Horrenbestez, Plentzia bata bestea ukitzen dauden hiru herri hauen erdian kokatzen da, eta horregatik hiruak jorratuko ditugun atalaren buru izango da.

Ikustekoak
Barrikatik etorriz Plentziaren sarreran dagoen oinezkoentzako zubi politean pasealeku atsegina hasten da. Paseabideak itsasadarraren ondotik (ohar zaitezte txalupa koloretsu eta kirol-untzi xurixka mordoan) doa, portu zaharretik (gaur egun gehiago kirol-portua) eta udaletxe ondotik segitzen du, eta bata bestearen atzetik Plentziako eta Gorlizko hondartzak inguratzen ditu. Honen erdian, lehen aipatutako udaletxea eta ondoko Kasinoa aipatu behar ditugu, biak Astillero plazan kokatuak.
Alde zaharrean berriz, bere kaleen Erdi Aroko trazadura, eta herria inguratzen zuten harresien hondar batzuk azpimarratuko ditugu. Kale estu eta maldatsu hauek dominatuz Madalenako Andra Mari eliza dugu, Erdi Aroko elementuak gordetzen dituen Birpizkundeko tenplua, gotorleku itxuraduna. Eleiz Enparantzan, Santiago Atea ikusiko duzue, sarrera funtzioa zuen arkua hain zuzen ere. Bertako etxeek ere osotasun polita sortzen laguntzen dute.

Barrikako Labarrak
Plentziako itsasadarraren beste aldean Barrika herritxoa geratzen da; berdegune zabalaren erdian kokatzen den populagune atsegina, baina herriaren sarrerako Jubilatuen Etxe ikusgarria ezik azpimarratzeko moduko eraikin gutxi eskaintzen dituena. Barrikak gordetzen digun altxorra, altxor izugarria, bestelakoa da.
Horrela, udaletxea dagoen erdigunetik itsasorantz abiatzen bazarete (udaletxea eskuinean utzi eta hurrengo bidegurutzean eskubira joz adibidez), bakarrik ametsetan ikusten den paradisu horietako batera iritsiko zarete.
Barrikak, batez ere badiaz bestaldeko Astondopunteren parean, Gaztelua izeneko puntan, Euskal Herriko labarrik ikaragarrienak dituela esan genezake. Zelai irregularrez osatutako mantu orlegi eder batek estaltzen dituela, itsasotik handiosoki irtetzen diren labar basati eta xurixka hauek jada berez sekulako ikuskizuna osatzen dute, baina badago gehiagorik...
Ezkerrean ozeano zabala, gure aurrean Astondopunte-Uztrikoetxe lur mutur ikusgarriak, euren arteko kalak, eskuinean Plentzia-Gorlizko hondartza eta herriak, gure azpian Muriola hondartzatxo izkutua, atzean aipatutako zelai galantak... Gaztelu-punta zoragarri honetan orduak eta orduak eman ditzakegu, txundituta, horrelako mirari bat nolatan den posible pentsatuz.

Gorliz
Gorliz Plentziako jarraipen naturala da, herri bakarra bailiran, eta batak bestea jotzen daudenez, ez dakigu non amaitzen den bat eta hasten den bestea (hondartzan berdin gertatzen da). Herri batik bat turistikoa, jende gehien erakartzen duena bertako hondartza luze eta atsegina da, baina herriaren barnean ere badago zer ikusi: Sorkundeko Andra Mari eliza (X-XI.ean eraikia eta XVIIIan berritua, dorre barrokoa nabarmentzen da), udaletxe gorrixka, Elurretako Andra Mari edo Andra Mari Agirre ermita (bista politak dituen atsedenleku batean), edota Guruztokia (1776).

Uztrikoetxe muturra
Barrikatik alde ezin ikusgarriago honetaz gozatzeko aukera izan badugu, zilegi da beste aldera begira gauza bera egitea, honek ere sekulako ikuskizuna suposatzen duelako. Horretarako, lehenbizi Gorlizko itsasargi modernoraino hurbilduko gara, eta itzuleran Uztrikoetxe lur mutur izugarrian barneratuko gara.
Oinezko ibilbidea Gorlizko hondartzaren amaieran hasiko dugu, gorantz hasten den errepide ondoko burdinazko langa altu baten sarreran (Gorlizko faroa seinalatzen duena). Nahiz eta asfaltaturik egon, Kukulu Behekoa baserri-auzoraino igotzen den bidea oinezkoentzat bakarrik da, kanpoko kotxerik pasatzea debekatua dagoelako. Baserri eta zelaien arteko bide polit honetan zehar, beti zuzen eta gorantz goazela 45 minutu inguruan itsasargi zurira iritsiko gara, eta Billano uhartealdeko panoramika ederrez gozatzeko aukera izango dugu.
Itzultzean, eskuinera ateratzen den bidezidor bat hartuz, gure bigarren helburua lortuko dugu, itsasgaineko labarrak inguratuz Uztrikoetxe muturrera hurbiltzea. Bertan, itzelezko ikustaldiaz gozatzeaz gain, Azkorriagako gotorlekuaren hondakinak ere topa ditzakegu.
Informazio Praktikoa

BUTROE-GATIKA

Jatorduan:
Erreka-Gatika Jatetxea- Igartua auz. 4.
Loitti Jatetxea- Zurbano auzoa z/g.


SOPELA

Udaletxea: 94- 676 53 53.
Udaltzaingoa: 94- 676 41 00.
Jatorduan:
Itxas-Alde Jatetxea- Arratiera errep. 64.
Gardoki Jatetxea- Mendieta 47.
El Peñón Jatetxea- Atxabiribil Hondartza 82.
Jan eta lo egiteko:
**Hotel Goizalde- Atxabiribil Etorbidea 60. 94- 676 06 57. Logela bikoitza 9.000 pzta.
Lo egiteko:
Camping Sopelana- Hondartza ondoan. 94- 676 21 20.



BARRIKA

Udaletxea: 94- 677 28 53.
Botika:
Linares- Bide Nagusia 9. 94- 677 47 16.


PLENTZIA

Udaletxea: 94- 677 32 10.
Udaltzaingoa: 94- 677 01 30.
Ertzaintza: Frontoi kalea. 94- 677 26 54.
Anbulategia: Astillero Plaza. 94- 677 25 65.
Gurutze Gorria: Geltoki z/g. 94- 677 40 55.
Botika: Aramburu- Erribera 20. 94- 677 53 01.
Jatorduan:
Gaminiz Jatetxea- Areatza 38.
Jan eta lo egiteko:
*Hostal Palas- Erribera 42. 94- 677 08 36. Logela bikoitza 5.500-6.500.
Plentziako Aterpetxe-Egoitza- Marinel kalea z/g. 94- 677 18 66.


GORLIZ

Turismo Bulegoa: Krutzeta 5. 94- 677 40 00.
Udaletxea: Eleiz plaza z/g. 94- 677 01 93.
Udaltzaingoa: 94- 677 00 00.
Gorlizko Ospitalea: Astondo Ibiltokia z/g. 94- 677 01 50.
Gorlizko Kontsultategia: J.A. Agirre Plaza 1. 94- 677 18 16.
Botika: Mateos- Itsasbide 3. 94- 677 07 89.
Bankuak: BBK- Itsasbide 15.
Kotxe-tailerrak:
Talleres de Plentzia- Mandañu bidea 4. 94- 677 08 18.
Uribe Kosta- Gaminiz 1. 94- 677 02 29.
Jatorduan:
Begoña Jatetxea- Landa Barri 1

Ondragane Jatetxea- Eloisa Artaza 5.
Hondartzape Erretegia- Astondo Ibiltoki 5.
Okela Bar-Jatetxea- J.A. Agirre Plaza 3.
Lo egiteko:
Fonda Entrepinos- Uresarantza bidea 17. 94- 677 41 62.
Camping Arrien- Uresarantza bidea z/g. 94- 677 08 78 / 19 11.


Azkenak
2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Eguneraketa berriak daude