«Kazetari dena 24 orduz da kazetari»

  • Denok buruan oporrak hartu eta ihes egitea beste gauzarik ez dugun honetan, eta deskonektatu, eta ahaztu... Energia sobredosi bat da lana bizi duen norbait aurkitzea, dena hurbiletik aztertu nahi duena, mundu osoarekin konektatuta mantentzen dena eta aurreko guztia gogoratzeko exigitzen duena.Une bakoitza airean joaten utzi gabe gozatzen omen du Mirentxuk, ekintza denak harrapatu nahi ditu, uneoro zigarroari barruko ke dena xurgatzen dion eran.Baina informazioari, zigarroari bezala, filtro berezi bat jartzen dio kontsumitu aurretik. Osasunerako ezinbesteko neurria.
Filosofia, kazetaritza eta psikologia karrerak ikasi dituzu, eta zuretzat elkarren osagarri izan omen dira. Zergatik ikasi dituzu hiru hauek?
Behin bakarrik bizitzen delako. Eta alferrik galtzea iruditzen zait bizi eta ez jabetzea nola bizi naizen, zergatik bizi naizen horrela, nola hobetu dezakedan nire existentzia, nola izan naitekeen pertsona oso bat, eta nire zoriontasunak nola eramango nauen sosegu, oreka eta bake egoera batera. Etengabeko bilaketan, eta jakiteko etengabeko irrikan dagoen pertsona naiz. Bizitzarekiko pasioagatik ikasi nituen karrera hauek, pertsona bezala hobetzeko, zentzu bat emateko errepikatu ezina den bizitzari.

Zer da kazetari izatea?
Gertatzen diren albisteen klabeak ezagutzeko jakinmina da. Kazetari dena eguneko 24 orduz da kazetari, niretzat kazetaria baita benetan konprometituta sentitzen dena bizi den denbora horretan. Jakinaren gainean egon eta albisteak diren horretan transmititzeko betebeharra du, iritzirik eman gabe.
Gertatzen denaz jabetzea da, ez zure mundu txikian, mundu zabalean baizik. Horrek estimulatzen du jakiteko irrika, ezagutzekoa, ikastekoa, bidaiatzekoa... uste dut lanbiderik osoenetakoa dela.

Geroz eta informazio gehiago dago, baina orain hobeto informatuta al gaude?
Informazio gehiegi dago orain, eta horrek ez gaitu askeago egiten, alderantziz, saturatu egiten gaitu. Gainera, kolore eta tendentzia ezberdinetako politikako informazioa denez, askatasuna eragozten dizute. Irizpiderik gabeko pertsona bazara, oso ahula zara. Horregatik da hain garrantzitsua norberaren kultura.
Internet bitarteko azkar eta informazio gehien biltzen duena da, baina gehienetan ez dago sinatuta, ez dago kontrastatuta, eta ezin da egiaztatu. Interneten aurrean argi gorria pizten dut, defentsa mekanismoa, eta kontu handiz aztertzen dut bertatik ateratako informazioa.

Zinema zuzendaritza ikasi zenuen. Zer eragin du horrek zure lanean?
Hollywood etxean ez nuenez, Hollywoodera neroni joatea erabaki nuen. Gauza bat da zinema, asmakuntza bezala, fikziozkoa. Nobela bat pantailara eramaten denean bezala, kontatzeko teknika bat dena. Beste bat da dokumentala, edo irudi dokumentatua. Eta horren abiapuntua kazetaritza da, garrantzitsua baita zer kontatzen den, zer gertatzen den. Bi teknikak uztartzen ditut: informatiboa dena, eta irudiaren teknika narratiboa. Egungo informazioan agintzen duena irudia da: berehalakoa izan behar du, espektakuluaren zati da, unitate ibiltariak bidaltzen dira albistea gertatu den tokira, eta jendeari iruditzen zaio ekintza ikusten badu jabetu dela gertatzen denaz. Baina horrek memento bakarra irauten du. Mundu mailako sarraski baten atzetik albiste umoretsu bat, edo kiroletakoa jartzen dute, eta jendeak irudia asimilatzeko adina gaitasun du bereahala ahazteko ere. Niretzat kazetaritzako izarra idatzizkoa da. Bera da nire oinarria, nire gida. Egunkaria txikitatik gustatzen zitzaidan, agian gurasoek beti gosaldu dutelako egunkaria irakurriz. Ez banintz kazetaritza idatzian hasi, ez dut uste oinarri hau ekarriko nukeenik irudien zurrunbilo honetara.

Mila motatako lanetan aritu zara. Zer bilatu duzu lanean?
Bilatu nuen gauza bakarra "Punto y hora" aldizkaria izan zen. Frankismoa pairatu genuen, eta egoera larria eta kastrantea zen, ez existitzea bezala. Horregatik, kazetaritza ikasi nuenetik nire obsesioa zera izan zen: "egunkari bat sortuko dut". Zer gertatzen ari zen kontatzeko benetako beharra sentitzen genuen. Egunkari bat sortzeko baliabiderik izan ez nuenez, aldizkari bat sortu nuen.
Beste dena zoria izan da. Momentu hartan ni bezalako pertsona bat behar zutenean pare-parean suertatu nintzen. Munduko bazterren batean bada norbait zu bezalako baten zain dagoena.
Egiten ditudan lan denetan jartzen dut pasioa, maitasuna eta erabateko dedikazioa. Nire lanaren entusiasta bat naiz. Bizitzaren entusiasta. Uste dut profesional ona naizela, baina ez nik hori sinisten dudalako, egunero horretarako prestatzen naizelako baizik.
Uste dut pertsonek egiten dutela duin lanbidea, eta ez alderantziz. Nobel Saria jaso duelako inor ez da norbait, bere gizatasun maila da Nobel Sarira iritsi daitekeena. Nobela bat irakurri eta asko gustatzen bazait, egiten dudan lehen gauza da autorearen biografia bilatzea. Bere bizitza lotsagarria iruditzen bazait, ez dut bere lanik gehiago irakurriko, pertsona hori ez baitzait dagoeneko interesatzen. Nik ez diot nire denborarik eskainiko. Dagoen tokira iritsi da beste jende asko zapalduta, edo besteren bizkar.

Lanarekiko konpromisoa azken muturreraino eraman duzu...
"Punto y hora" sortzea, Nafarroa feudal eta espainolean erloju-bonba bat jartzea bezala izan zen. Bitik behin etortzen ziren zentsuratzera, ni salatzera, epaitegitik pasa behar izaten nuen hirutik bitan... Oso apasionantea izan zen, lehenengotako aldizkari independientea zenez, alderdi politiko denak etortzen baitziren izen faltsuekin, berri ematera. Erbestetik jende piloa etortzen zen, eta gure aldizkarian zuten beren hitza eta orria. Konturatzen hasi nintzen ezkutuan zer herri piloa zegoen.
Aldizkarira kuarteletan egindako marrazkiak bidaltzen zizkidaten, egingo omen zidaten dena idatziz. Bonba zeraman paketea zelakoan, kuarteletik erabilitako kondoi sorta bidali zidaten. Bidali zizkidaten heriotz mehatxu anonimoekin karpeta bete bat banuen etxean, baina geroago bota egin nuen, ez delako ona hainbeste zabor pilatzea. Triple A-k atentatu batzuk egin zizkidan, jarri zidaten bonba autotik mirariz libratu nintzen... Hirutik bitan hustu behar genuen eraikina bonba mehatxuengatik, gauero kotxeak edukitzen nituen zain, denok genekienean zer kuartelekoak ziren, sumario piloa eta gerra kontseilua dut... «Egin»en ere goizetako nire lehen lana epaitegietara joatea zen, atxilotu egin ninduten... Oso pertsona konprometitua izan naiz nire herriarekin, eta dudan onena eman dut.
"Cabrona, vamos a por ti" mezua jasotzen nuen aldiro, oso garbi nuen: edozein unetan hilko naute. Norbaitek bere lana zintzoa denaren kontzientzia duenean eta badakienean bere konpromiso politikoak eraman duela arrisku maila horretara, bi jarrera ditu: «honaino iritsi naiz» esan, edo borrokatzen jarraitzea. Barruak agintzen zidana zen herriaren askatasunagatik borrokatzea. Hori da beti egin dudana. Batzutan suteko lehen lerroan, bizitza arriskuan jarriz, bestetan desagertuz, bestetan laguntza eskainiz. Konpromiso baten eta bizitza jarrera baten etapa ezberdinak izan dira horiek. Jende batek familia osatu, etxe bat erosi, eta abar egiten duen bezala, nire aukera izan zen urterik onenak konpromiso horri eskaintzea. Gustu handiz egin dut dena, baina asko sakrifikatuz eta gauza askori uko eginez. Borroka latza izan da, dena eman dugu eta orain berriz, herria lasaitu egin da, hemen ezer pasako ez balitz bezala. Inork ez du herririk egin, dena egina dago... Uste dut bere garaian gehiago lagundu behar zela. Dena arinegi utzi zen politikari profesionalen esku.

Oraingo gazteak ez omen dira hainbeste konprometitzen...
Aurreko dena bizi izan dugunok txundituta gaude belaunaldi berriarekin: euskara berez du, baita "autonomia" maila bat ere, oso txikia bada ere, euskaraz ikasteko aukera, autodeterminazio eta independentzia esperantza... eta hain gutxi daki nola lortu den hori dena! Horrek ekarri du belaunaldi bat, unibertsitaria, erabat euskalduna, kontzientzia galdu duena eta PPko gazteriaren arruntkeria uniforme berean erori dena. Helburu bakarra du, gizarteko mailarik ahalik eta altuenean kokatzea, lasaitu, etxea, soldata segurua lehenbailehen aurkitu...
Oraindik herri bat eraikitzeko dagoenean, kolaboratzeko arlo asko geratzen dira.
Baina ikusten dut belaunaldi berri bat badatorrela, oso baliotsua, ideia argiekin, jantzia... Globalizazioa desmontatzea egokituko zaio belaunaldi honi.

Nola ikusten duzu globalizazioa?
Zenbat eta gehiago ezagutu, orduan eta ikara gehiago ematen dit. Merkatarien mundua baita globalizazioa. Internet bidez saltzen dira akzioak, egiten dira negozioak eta inon kokagune fisikorik ez duen komunikabide horrek multinazionalak zerbitzen ditu batez ere. Multinazionalak egun boteretsuagoak dira estatuak baino. Bost aldiz kapital handiagoa dute Alemania eta EEBBetako gobernuek baino. Estatuak 5 multinazionalen menpe daude, bost dira eta. Zer gertatuko da? Agintari ikustezinak izango ditugula. Globalizazioa da besteak menperatzea eurak hazteko. Etekinak biderkatzen dira, baina ahalik eta jende gutxienaren artean banatzen dituzte. Bestela ez da ulertzen, hainbeste aurreratu denean gauza batzuetan, nola sortu dugun mundu mailako halako pobrezia. Horren aurrean zer egiten dugu denok? Norberak bere burua salbatu eta ondokoa hor konpon!

Nafar gisa nola sentitzen duzu ematen zaizuen tratua?
Nik zentzua dudanetik, sentitu naiz baztertua gure herrian bertan. Ukatu dizkigute gure nortasuna, gure pentsakera, ideologia, eta gure nafartasuna. Nafarrak diodanean, benetako Vasconiaz ari naiz.
Euskalduna denak, inork nortasuna ukatu ez dietenak, ziurrenik ez dute "euskalduna naiz" esateko beharrik, inork ez dielako ukatu. Gu gara hori aldarrikatzeko benetako beharra sentitzen dugunak. Agian beste denak baino erradikalagoak izango gara.

Euskara ez dakizula aurpegiratzen dizutenean mindu egiten omen zara.
Gure garaian euskara ikastea ezinezkoa zen, ez zegoelako entzuteko aukerarik ere. Gauza denen oinarria, printzipioa, kontzientzia da. Jarrera eta nahia. Euskaldun egiten gaituena kontzientzia da, pertenentzia sentimentua, Europako herri zaharreneko partaide izatea garbi edukitzea...

Zer eta nondik egin behar da Nafarroa EAEra hurbiltzeko?
Nire ustez koiuntura historiko bat galdu genuen Trantsizioan, lurraldetasuna definitu zenean. Euskadi nafartu behar genuela uste dut. Atzo arte independientea izan den erreinu foral bakarra delako (XIX.mendea arte). Horrek sinpletuko luke egungo egoera.
Nafarroa Euskadirekin batzeko, ez dut uste sistemak inportatzea modu ona denik. Ez dugu beste baten hezkuntza sistema hartuko, benetan guk behar duguna ez bada. Ez ditugu besteren legeak hartuko, guretzat balio ez badute. Uste dut Nafarroako euskaldunek direnaren kontzientzia erabatekoa dutela, EAEkoek baino zailtasun gehiagorekin, bai kultura jasotzeko, bai euskara eskuratzeko... Uste dut gune kultural eta linguistikoak irabazten joan behar dugula, bide sozialetik eta kulturaletik, eta ez politikotik.
Nafarroako euskalduntasun edo euskalduntasun ezaren arazoa kultura faltatik dator. Nola esango diozu Nafar Errioxako bati, aragoarrekin beste inorekin baino harreman gehiago dituenean, euskalduna dela? Ez daki bere izenen jatorririk, ez toponimiarik... Kultura eta ezagutza arazoa da.
Beti sentitu izan gara nahiko bakarrik, eta ezezagun. Amak Frankismoko infernu hartatik ateratzeko, Donostiara ekarri gintuen batxilergoa ikastera. Hemen galdetzen ziguten lehen gauza zen, "Nafarra zara? Karlista orduan?".

Zer alde zegoen Frankismoan Nafarroan edo Gipuzkoan bizi zen egoeran?
Nafarroa ingurune erabat arrotza zen, garaileak ziren denak, karlistak, falangistak... Mojen eskolak ezberdinak ziren. Nafarroan nazional-katolikotasunaren bunkerrak ziren, hemen ez, moja erdaldunek euskaldunekiko nepotismo latza bazuten ere. Guretzat liberazioa izan zen, aldaketa, inork ez zizun ukatzen euskalduna zinenik. Gure lagun denek bazekiten euskaraz, eta elkarren artean hala hitz egiten zuten. Eta keinua egiten genion elkarri, konplizitatea zegoen gure artean, elkartuta sentitzen ginen.
Kalean egoera berdina zen: isiltasuna, beldurra, mozala, eta salbuespen egoera. Etxe barruan bizitzeko urteak ziren.

Kazetaritza ez al da gero eta gehiago funtzionarioen lana?
Erosotasunak, eta aulkiko kazetaritza egiteak (jada ez da mahaikoa ere, aulkia eta telefonokoa da), pertsona eta lanbidea zahartu du. Pixkanaka hiltzen joatea da. Albiste agentziatik iristen zaizun informazioa ez duzu kontrastatzen, ez zara albistea gertatutako lekura joaten... Material trinko eta ia kalkatu horretan, hurrengo eguneko egunkarietan batetik bestera aldatzen dena finean titularra da, titularra eta kazetariak zerbitzen duen komunikabide horren ideologiak egiten duen balorazioa. Niri pena ematen didana da belaunaldi berriak agonia horretan hezitzen ari direla.
Kazetariak ez du prentsa oharrik kontrastatzen, eta beraz, politikariak nahi duenaz eta nahi duen bezala informatzen du. Garrantzitsua da pertsona horrek zer ezkutatzen duen jakitea. Informazioaren krimenik larriena jada ez baita manipulazioa, ezkutatzen dena baizik, informatzen ez den gaia. Ikusten ez denak ez baitu existitzen. Franko garaian bagenekien ez zegoela informazio askatasunik eta informaziorik, baina orain ez dago hesi informatiboa apurtzeko modurik. Horrela ulertzen da azken hauteskundeetan gertatu dena. A zer sustua hartu zuten emaitzekin! Begiak estalita eta belarriak itxita irakurri eta ikusten dute hemengoaren berri
Nik sekula ez dut "tolerantzia" hitza erabiltzen, diktadorea eta harroa delako. Zera esan nahi du hitz horrek: nik toleratzen dizut zuri existitzea, nik toleratzen dizut zuri horrelakoa izatea... «Nik-zuri» harremana ez da berdintasunezkoa. Hitz zuzena "errespetua" da.

Bada komunikabide alternatiborik?
Irizpide propioa dutenek, masa komunetik ateratzen direnek, oso zaila dute prentsa alternatiboa aurkitzen. Komunikabide horiek baliabide gutxi dituzte, eta ezin dute besteekin lehiatu, ez orri kopurutan, ez itxuran... Beti izango dira txikienak eta minoritarioak, eta oso bizitza laburra dute. Baina hauek izan dira beti sortu dutenak pentsakera, filosofia, erreakzioa, eta irizpide propioa. Mundu hobe bat bilatzetik sortzen dira, askatasunaren mugak zabaltzetik, eta horrek talka egiten du menperatzaileekin, irizpiderik gabeko jendea nahi dutenekin...
Baina alternatiboek ere, badute bere bilakaera: Pentsakera batekin bat datoz, eta azkenean ideologia horretako zuzendari eta gidari izaten bukatzen dute. Hasiera batean askatasuna zabaltzeko sortu zenak, medio ideologizatu eta militante bat gehiago izaten bukatzen du, ezberdintzeko sortu zen hori bezalakoxea. Bere publikoa eta irakurleak aurkitzen ditu, baina definituta dago. Ez badu azkar erreakzionatzen, gero eta txiki eta sektarioagoa egiten da. Komunikabide alternatiboen agonia hasten da guztiz sektario egiten direnean. Gero eta irakurle gutxiago dituzte, eta jendeari gero eta gutxiago ajola zaio bere iritzia

Ez dut inor aurkitu nire ahizpa bezain berezirik. Buruz ezagutu dudan argienetakoa zen, eta pertsona bezala zoragarria: autentikoa, humanoa, benetakoa, xamurra... Bi aldeak uztartzen zituen, perfekzioa zen. Bizitzan egin dudan dena bere babesarekin egin dut. Txikitatik bixkiak bezala izan gara. Hitzik gabe ulertzen genuen elkar.

- Jaio: Iruñean.
- Kazetaritza, filosofia eta psikologia ikasi zuen hemen. Ondoren New Yorken Zinema Zuzendaritza ikasi zuen.
- Kazetaria.
- «Punto y hora» (1976) aldizkariaren sortzaileetakoa, «Egin» egunkariko zuzendari izan zen 1978-1981 urte bitartean. «Mundo.hoy» saioa egiten du egun ETB2an, 1999ko azaroaz geroztik.
Zinema: «El silencio de los inocentes» eta «Detrás del tiempo» film luzeak egin ditu.

"Lehen Espainia Estatuan laurogei egunkari eta laurogei jabe baldin bazeuden, gaur egun laurogei egunkari eta bost jabe besterik ez daude."
Euskonews & Media
"Kazetari bakoitzak badaki norentzat ari den lanean eta zentsuratu egiten du bere burua. Lehen zentsurak politikoak ziren bezala, orain enpresarialak dira. Kazetaria enpresarien diktaduraren esklaboa izaten hasi da."
Euskonews & Media
"Hemen egiten dena propaganda da, ez kazetaritza. Hori, degradazio moral bat da: kazetariak ez dauka informatzeko eskubidea; irakurlea da informazioa jasotzeko eskubidea daukana."
Euskonews & Media
"Paregabeak dira "Mundo.hoy" saioaren emaitzak. Ustekabekoak izan dira, batez ere telebista katearentzat, asko kostatu zitzaiolako saioari baiezkoa ematea. Nik banekien jendeak kalitatea preziatzen zuela, eta gauzak zenbat eta gehiago eta hobeto landuta egon, hobe zela."
Euskonews & Media
"Dokumentalak hemen bertan ekoizteko erreportari talde bat sortzea ere proposatu nuen. Nire ustez hemen BBCn bezain jende ona eta ikasia daukagu."
Euskonews & Media

Mirentxu Purroy, 1993an. Urteek moda bakarrik aldatu dute.

Doinua: Aita izena
Elkarrizketa irakurri ahala
gorputza izerdi hotzez blai
isilik askoz hobe nukeena
ez dakit nondikan jarrai
gaurko gazteek gauza dexente
«desmontatu» ezean jai
globalizazioa, bai noski,
ez nuke hori ahaztu nahi

Jexux Mari Irazu


Azkenak
2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Eguneraketa berriak daude