Euskaltzaletasuna integrista?


2021eko uztailaren 28an
Badirudi ez dela oraingoa euskaldunoi inon diren gaitzizen mingarrienekin"oparitzeko" moda hori. Okerrena, ordea, baliteke ez izatea kanpotik datorkigun erasoa bera, "barrukook" horren plagiatzaile bilakatzea baizik… Hara Gurutz Ansolak 1971ko uztailaren 25eko Z. ARGIAn jasotzen zuen galdera: "Euskaltzaletasuna ez al da, gero, integrismo bihurtu?". Gaderatxoa euskaldun batek egina zion, "emakume prestu batek" zehatzago esateko, eta Gurutz Ansola nahikoa kezkaturik utzi zuen, jakina.


ERANTZUN EGOKIAREN BILA

"Bat-batean eman nioen erantzuna ez dakit zeharo egokia izan zenentz. Holako arazo larri batek patxada eta astia eskatzen du, ahal den alde eta sahiets gehienetatik, arloari atxekitu eta eztabaidatzeko. Egokiera hori ez genduen, orduan, izan, eta gaiak dadukan garrantziagatik, heldu diot".
Behin erabakia hartuta, zailena egina zegoela zirudien. "Gaur ez da iñor `euskaltzaletasun integrista' bat ba dela ukatzen duenik", aitortzen zion "emakume prestuari", ondorengo zehaztasunarekin: "Kontzientzia makur hori, `euskaltzaletasuna ez ahal da atzerakoikeria billakatu', galdetzen edo jaurtikitzen duen sendimendu larri hori, ez dela dirudi gertakizun edo fenomeno zaharra. Esango nuke, 1960-ko udaberritik honuntz gorpuztera heldu den gertakizun soziologikoa dela, nahiz azken lau ezpa bost urtetan eman beren frutuak, duela hamarren bat urte erein eta aldatu ziren hazi eta landareek".
Eta nor ote landatzailea? Bada, "sozial-inperialismoa", antza denez! "Sozial-inperialismoak erdietsi du zalantzarik gabe ezarri zuen xedea: euskal kultura barrutian nabarmen zeuden kontradiziorik bizienak jorratu eta sakabanaketa, nahaspilla, kinka eta gogogaltzea sortu euskal kultura barrutiko lankideen artean", baieztatzen zuen Gurutz Ansolak behintzat.


OKERRENAK, ERIAZ ERAKUSTEN

Ezin okerrago dabilena izan ohi da sarritan kritikatzailerik handiena, eta kasu honetan ere bai, dirudienez: "Baiña iñor baldin bada munduan euskal kulturaren kontradizioak garaitu ez ditzakeena eta euskal kulturaren gidaritza bere eskuetan har ez dezakeena, 'iñor' hori sozial-inperialismoa da".
Behin arerio zital horrena garbi utzita, euskalzaletasunaren panorama azaltzeari ekiten zion gizonak. Horrela ei zegoen banatua: "Integrismoan edo tradiziozkoan, alde batetik, eta aurrelarian edo kultura eta gizarte osoa batzen eta elkartzen dituen olde berrian, beste aldetik. Euskaltzaletasun aurrelaria non dago, bada? Langilleengan eta langilleriaren alde dagoen gogoetalariagan. Integrismo jokaerak, aldiz, duela berrogei urteko gizarte tradiziozkoari atxekiturik dauden euskaltzale zintzoetan nabarmendu dira. Ez haiengan, ez hauengan ez dago Kontzientzia makurrik, ez gogo-galdurik. Baiña bereiztasun sakona ba dago bi motariko euskaltzale hauen artean».
Zena zela, horren arrazoiak bilatu behar ziren. «Euskal integrismoaren gaur eguneko naturaleza ez dago konprenitzerik, haren aurrez aurre eta kontra, beste integrismo deseuskaldun bat parekatzen ez bada. Integrismo desuskaldun hau, gure kulturaren bi hauzitan, larru gorri agertu da, hots, hizkuntzaren eta erlijioaren gauregungo liskarretan. Nork uka dezake, bai hizkuntzan eta bai erlijioan hauzi eta hautsi sakonak dituela euskal kulturak? Sozial-inperialismoak, ordea, dogmakeriaren eta desdemokraziaren kotsuz kotsatu nahi izan ditu arazo bi larri horiek. Etzeukan, ez, horretarako bide egokiagorik, elkarrizketarako zubiak hautsi, eta, ideologia dogmatiko eta jokaera ez demokrata baten bitartez, euskal kulturako kontradizio horiek antagonista bihurtzen saiatzea baiño». Eta «hemen datza gure `integrista' direlakoen errua, hots, sozial-inperialismoari, harek aukeratu duen plazan eta borrokan oldartzea».

Itxura guztien arabera, ahaztu zitzaien zitalkeriak beti galbidera eramaten duela... Zorionez, ez denei: «Putzu horretan ez dira erori, ez, langille euskaltzaleak eta langilleriaren aldeko gogoetalariak. Garbi ikusi bait dute hauek, arerio horri, euskaldungoaren sail eta arlo orotan, egin behar zaiola borroka. Izan ere,inperialismo horren gatazka maltzurra hontara bait dago zuzendua, hots, euskaldungoaren eta euskal kulturaren desegitera, suntsitzera».
Gauzak horrela, defentsa prestatu beharra zegoen. Nola, ordea? Garbi zeukan Gurutz Ansolak: «Beraz, `atzerakoitasunaren kontzientzia' makurrak ausikitzen zaituen andre jator hori! Esan nizunez, berriro esan, euskaltzaletasunaren aurrerakoitasunak ukatzen du eta garaitzen, beldurtzen zaituen integrismo hori. Langille euskaldunen enborrean errotu behar dugu, zuk eta nik, gure herritasunaren nahi, gogo, bizitza. Gehiago esango dizut, ez dago beste biderik gure integrismoa garaitzeko, `integrismo deseuskalduna' borrokatzea baizik. Borroka hau, ordea, ez da sozial-inperialismoak muntatu nahi duen plazan emango, ez herrikideen artekoa izango. Ekintza eta lehiaketa hori, euskal kulturaren alor zabalean eta osoan mugituko da, eta oiñarri hauek izango ditu beti: euskaltzaleen elkartasuna, euskal kulturaren mugimendua herrikoi, gizartekoi eta demokratiko billakatzera hel dadin, lankidegoaren bidetan"

Danetik zerbait
Berrogei urte paseak euskerarekin uztartuta. Irakurriaz, itzegiñaz, idatziaz. Beste edozein izkuntzetan baiño naiago euskeraz. Geien landu dugun izkuntza izaki. Eragozpenik ez du izan guretzat euskerak, euskal senakiko seme batek itzegiña edo idatzia izan danean. Gipuzkoera, bizkaiera, lapurdiera... zer ajola! (Aitortzen dugu Zuberoako mintzoa nekegarriago zaigula). Gaur bertan, Baionako "Herria" irakurri, Belok-eko "Otoizlari" irakurri, edo Bizkakiko "Agur" irakurri, berdintsu guretzat. "Zeruko Argia"n, ordea, artikulu bati iru ekiñaldi eman dizkiogu. Ezin jabetu ondo bere esanaiaz. Gure aldetik bazuen bere interesa. Uka eziñeko interesa. Bestela ez genduen alako lanik artuko. "Tecnologiaren" aldian gaude. Ez dago lengo konturik. Dana aldatu da, ta... oraindik aldatu bear duena! Izkuntzarik ez da aldatu ordea. Ondo, oso ondo gaurko pentsamoldea agertzea. Baita lengo okerrak zigortzea ere. Oso ondo, gizarte gaiak, ekonomi gaiak, edo filosofi gaiak erabiltzea. Zenbat eta geiago obe. Baiña (au gogoan izan), konprenditzeko moduan idatzia izan dedilla, eta ez iñor aspertzeko ta gogaitzeko moduan (...) (1971-VII-25)

Eibar
Amatiño, 1971-VII-25

Lehenagoko batetan irakur ahal izan genduen funeraria delako batetan: "Cerrado los sábados por la tarde". Hildakoei ere berrogeita lau orduko astea ote? Eliza batetako atarian ordea: "Prohibido entrar en ‘short’ o cualquier otra prenda inmoral". Beraz... ‘short’? "Seguridad Social" delakoak urtean mila milioi peseta biltzen omen ditu subnormal edo mokoloentzat. Gure mokolo aberatsak... edo-ta, gure aberats mokoloak...? Errerako jaiak direla eta, inongo erdal aldizkari batetan irakurri ez dugun propaganda era berezi bat irakurri berri dugu, hots,"Utsune au ordainduta dago, naiz eta bere jabeak izena argitaratu nai ez izan". Hona hemen Luis Haranburu-Altunaren "Euskal Mitologia" sortarako gai aukerakoa

Gure ikasleen jatortasuna
Joxe Mari Aranalde, 1971-VII-25

Urbasa'n izanak gera berrogei lagun. Bi lo egin ditugu an eta bi gauren arteko eguna. Iru, irakasleak giñan, eta gaiñerakoak ikasleak ziran, irugarren eta laugarren batxillerrekoak. Eta denok, Santo Tomas Lizeoan gabiltzanak. Guk ez dezakegu esan arako kantu arek bezela "Aizkorrira joanda damututa etorri". Guk ez daukagu Urbasan izandako damurik. Ez arranopola! Gozo ibilliak gera. Baiña ez pentsa gure gozotasuna an izan ditugun erosotasuneri zor zaienik. (...) Ogeina pezetaren gastua egin genduen guzira eta an ere diru orrekin ez dago gauza aundirik eskuratzerik. (...) Zergatik, beraz, gertatu zaigun ain atsegiña Urbasako egonaldia? Gure ikasleen jatortasunagatik. Bai, arranoak ez palu! jator ibilliak dira gure nexka-mutillak. (...) Badakit, ama batek bere semeari, menditik etorri zanean, zera galdetzen ziola: "Baiña, zuzendariak ere zuekin egin al du lo?". "Bai, ama". Denok egin genduen lo gela berean eta saillean gure lo-zorrotan sartuta. Zuzendariak gauza bat bakarrik egin zuen besteak egin etzutena: Errita. Bestela zeñek lo artu an? Ama orren arrimena, noski, denok batera lo egin genduela semeak esa zionean! Nik esaten diot ama orri, bere semearen izenean, ez arritzeko. Bere seme-alabak, beren kideko nexka-mutillekin batera dabiltzelako, ez direla deabruago, aingeruago baiño, alkar-bizitzak alkarrentzat txahartu ez baiña, ondu egiten dituela, oiek batera jaten duten bezelaxe egin zutela batera lo; egin genduela


Azkenak
2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


2025-01-30 | Ahotsa.info
KarKarCar, mugikortasun kooperatiboko proposamen berria Iruñerrian

Kar Kar Car auto elektrikoen erabiltzaileen kooperatiba ibilgailuen flota handitzen eta bere zerbitzua Iruñerriara zabaltzen ari da.


Guardianeko langileek mobilizazioekin jarraituko dute, instituzioen “promesa faltsuen” aurrean

Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]


2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Etorkizuneko belaunaldiak gurpil gainean eramanez Gasteizen

Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]


Mendebaldeak Kongon dituen hainbat enbaxada jo-mugan hartu dituzte M23ren kontrako protestetan

Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]


2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Eguneraketa berriak daude