argia.eus
INPRIMATU
GENOA
Daniel Udalaitz 2007ko otsailaren 21
Egunotan Genoa prentsan, irratian eta telebistan albiste izango da. Manifestari eta poliziaren artean egon daitekeen tentsioarengatik izango da segur aski albiste eta ez G7aren aurrean bilduko den globalizazioaren aurkako mugimenduaren planteamenduengatik. Berriz ere aberatsek, komunikabideen zatirik handiena kontrolatzen dutenek, globalizazioaren aurkako mugimendua turismo alternatiboaren bila dabiltzan hippy zaharren, anarkista bortitzen eta zenbait ezkertiarren nahasketa heterogeneo bat bezala aurkeztuko digute. Ezkutatu egingo dute, ordea, bertan egongo direla jada milioika pertsona biltzen dituen eta erresistentzia eta elkartasun sare bat osatzen duten langabetuen erakundeak, indigenen organizazioak, ekologistak, feministak, baserritarrak -euskal ordezkaritza tartean-. Atzo Seattle, Praga edo Bartzelona bezala, aste honetan Genoa herrialde txiro eta zapalduekiko elkartasunaren agertokia da. Eta elkartasun hori G7, FMI, BM, OMC eta NATO bezalako erakundeetan islatzen den globalizazio neoliberalaren aurkako borroka. Zabal dadila elkartasun sare hori!